SlideShare a Scribd company logo

More Related Content

More from pilotarietavideoplayer (7)

Irlara
IrlaraIrlara
Irlara
 
Ken zazpi
Ken zazpiKen zazpi
Ken zazpi
 
Garraio publikoak
Garraio publikoakGarraio publikoak
Garraio publikoak
 
Esaera zaharrak
Esaera zaharrakEsaera zaharrak
Esaera zaharrak
 
Entrebista
EntrebistaEntrebista
Entrebista
 
Cabarceno
CabarcenoCabarceno
Cabarceno
 
Azterketa
AzterketaAzterketa
Azterketa
 

Mafiosoen etxea

  • 1. Mafiosoen etxea Biok hondartza batean agertu ginen, ez genekigun non geunden, uharte bat zirudien. Ibili eta ibili etxetxo batera heldu ginen, inor ez zegoela zirudien, orduan sartzea erabaki genuen. Harranopola! Lehen pisua denetariko armaz beteta zegoen, bonbak ere bai Biok konturatu ginen oso arriskutsua zela etxetxo hori, orduan ateratzea erabaki genuen, baina atea ezin zen ireki, bakarrik kanpotik ireki ahal zen. Biok ateratzeko modu bat bilatzen hasi ginen. Ganbarara igo ginen ea ateratzeko modu bat bazegoen, baina ez, bakarrik zaku batzuk zeuden. Zaku bat ireki genuen, eta… kokainaz beteta zeuden. Biok konturatu ginen mafiosoen etxe bat zela, hori bakarrik mafiosoek trafikatzen dutelako. Niri ideia bat otu zitzaidan etxe hartatik irteteko. Beheko pisuan zeuden bonbak! Bai, bonbekin aterako ginen. Atean bonba txiki bat ipini genuen, supiztekoarekin sua ipini eta… BOOOM!!! Leherketa bat egin zuen eta atea desagertu zen. Biok korrika bizian atera ginen hondartzarantz, agian mafiosoekin aurkituko ginelarik. Poliziari deitu genion, sumendi bateko uharte batean geundela eta etxetxo batean armak eta koka zegoela esanez. Ordu bat pasatu zen eta helikopteroa heldu zitzaigun erreskatatzeko bila. Guztia kontatu genion helikopteroko polizia jaunari eta harrituta geratu zen, geroago deituko zuela komisariari etxe hartako gauzak eramateko.