1. IKT SAIOAK
BIDEOAK SORTU ETA EDITATU.
ERABILERA
I●
kastolako edo/ta gelako jarduera berezietan
ateratako argazkiekin edo/ta bideoekin, bideo bat
sortu eta editatzeko.
● Ikasleekin gelan, gure portatila eta proiektora erabiliz,
pelikula formatoan ikusteko. (Ez da berdina argazkiak
soilik ikustea edo/ta pelikula itxuran musikarekin eta
efektoekin ikustea).
●Gela/ maila/ ziklo bakoitzan hiruhilabetero edo/ta
ikasturtero lantzen diren jardueren argazkiekin bideo
formatoan editatu eta bilduma gordetzeko aukera
izateko.
●Gurasoen kurtso aurkezpenetan, guraso egunetan
edo/ta gurasoen hitzaldi egunetan, ikasturtean egin
ditugun jardueren argazkiekin bideo bat editatu eta
ikusteko aukera eman, areto nagusietan edo/ta
espazio amankomunetan ditugun telebistetan edo/ta
proiektoretan proiektatuz.
● Edozein arlotan ( ingurune, euskara, gaztelania eta
ingeleran bereziki) interesatzen zaizkigun edukiak
lantzeko lagungarri moduan: MINTZAMENA,
DESKRIBAPENA,...lantzeko. Ez ahaztu gure ahotsa
grabatzeko ikasi dugun AUDACITY programarekin
2. argazkien bideoak gure ahotsarekin editatu ahal
ditugula. Horrez gain argazki bakoitzari guk jarri nahi
diogun testoa gehitu ahal diogu, baita bideoari nahi
diogun izenburua jarri baita amaiera ere ( egileak,
partehartzaileak,...)
AUKERAK
●Aipatuta bezala bideo bakoitzari guk nahi dugun
musika, testoa, izenburuak, ahotsa, efektoak,....jarri
ahal dizkiogu.
LH-N TRESNA HONEN ERABILERA POSIBLEAK
● Ikastolako jai egun bereziak: Xabierreko Frantzisko
Deuna eguna, Olentzero eguna, Inauteri eguna,
kurtso amaierako ibilaldi eguna,..
●Ikastolan ospatzen diren/ daitezken beste egun
batzuk: kurtso hasiera, Zezilia Deuna eguna (musika
eguna), Agate Deuna, Danborrada eguna, Lauroko
Mikel Deuna eguna,....
●Jarduera bereziak: ogia egiten, landara haziak
ereiten, antzezpenak egiten, Korrika ospatzen, gelako
beste proiekto batzuk,....
ERABILIKO DUGUN PROGRAMA:
●Bat baino gehiago egon daitezke, baina errezena
WINDOWS LIVE MOVIE MAKER da.
● Gure ordenagainuetan (portatilak nahiz tutorietakoak)
3. instalatuta daukagu jadanik eta bai bideoa sortu eta
editatzeko nahiz ikusteko aukera ematen digu.
PROGRAMAREN ERABILERA:
● 1.PAUSOA: bideoa osatzeko argazkiak edo/ta bideoa
prest izan gure ordenagailuko disko gogorran edo/
ta motxila digital batean. Berdin erabili nahi dugun
musikarekin edo/ta gure ahotsarekin egindako
grabaketarekin.
●2.PAUSOA: Windows Live Movi Maker programa
aukeratu gure ordenagailuan: “Hasiera” / “Programen
artxiboa” / “Movie Maker” eta ireki.
●3.PAUSOA: erabiliko ditugun argazkiak + musika/
ahotsa + izenburuak + testoak,... aukeratu eta bideoa
sortzen joan.
● 4.PAUSOA: sortu dugun bideo gorde baino lehen
gure gustokoa dela frogatu eta horrela ez bada
zuzenketak egin.
● 5.PAUSOA: guk nahi dugun tokian gorde (DVDan,
ordenagailuko disko gogorran, motxila digitalan,
e-mailez bidali, Interneteko espazio birtualetan
(Youtube, Vimeo,...),...