2. • Arrunki “logotipoa” bezala ezagutzen ditugun irudi bi
sortzea izango da ariketa honen helburua.
• Zehazki esanda, isotipoa eta imagotipoa ala
isologoa/isologotipoa sortzea izango da helburua.
• Gogora ditzagun hitzon esanahiak:
• LOGOTIPOA: hitzezko marka.
• ISOTIPOA: ikonikoa; markaren ezaugarri den
sinboloa.
• IMAGOTIPOA: testua/hitza + irudia/forma
(elkarrekin /separatuta).
• ISOLOGOA/ISOLOGOTIPOA: testua/hitza +
irudia/forma (elkarrekin /batera).
4. • Euskararen egunerako ISOTIPOA eta IMAGOTIPOA
ala ISOLOGOA/ISOLOGOTIPOA diseinatuko ditugu,
orain arte ikusten aritu garena aplikatuz (positibonegatiboa, anbiguetatea, formaren hautematea
…); honetarako, bai tipografiarekin bai eta
hautatutako elementu formalekin kontu izango
dugu (zentzua, koherentzia izan dezatela irudian,
emaitza orekatua lortzeko eta transmititu nahi den
mezua ahalik eta zuzenen transmititzeko).
• Horretarako galdera hauetan pentsatuko dugu:
5. • ZER? Gaia: euskararen eguna. Zein da egun honen
izaera, nortasuna? Ze irudi eman nahi du sortu
dugun “logoak”?
• NORI? Nori zuzentzen zaio mezua? Norentzat dago
zuzendua euskararen eguna, egun horretan
garatzen diren bizipen eta ekintzak?
• NOLA? Mezua ikuslegoari iristeko, ze baliabide
formal, elementu formal erabiliko dituzu (koloreak,
formak, tipografia …)? Zergatik?
22. • Ariketa amaitzean, hausnarketa bat egingo
dugu galdera hauei erantzunez eta irudiekin
batera aurkeztuko dugu:
– ZER? Zein da euskararen egunaren izaera,
nortasuna? Ze irudi eman nahi du sortu dugun
“logoak”?
– NORI? Nori zuzentzen zaio mezua? Norentzat
dago zuzendua euskararen eguna, egun
horretan garatzen diren bizipen eta ekintzak?
– NOLA? Mezua ikuslegoari iristeko, ze baliabide
formal, elementu formal erabiliko dituzu
(koloreak, formak, tipografia …)? Zergatik?