2. ESKALAZ IRUDIKATZEA Askotan objektuak handiegiak dira paperean tamaina errealean marrazteko; bestetan txikiegiak dira haien xehetasunak argi irudikatzeko. Kasu hauetan, marrazkia handitu edo txikitu egiten da neurri guztien proportzioa gordez. Marrazki bat handitu edo txikitzeko proportzioari eskala deritzo. Eskala, jatorrizko marrazki batean objektu baten atal baten irudikapenak duen neurri linealaren eta objektu errealaren atal beraren neurri lineal errealaren arteko erlazioa da (UNE 1026 ISO 5455 Arauak). Eskala = Marraztutako Objektuaren tamaina Objektu errealaren tamaina IRUDI GEOMETRIKOA
3. Eskala-mota hauek daude: naturala, handitzekoa edo txikitzekoa. Erabili beharreko eskalaren baloreak normalizatuta daude erabilera bakoitzarentzat. IRUDI GEOMETRIKOA