3. Aurreko fasea Fase honetan ideiaren burutapena, bere produkzio masiboaren eta ikerketak merkaturatu aurreko negozio planak egiten dira.
4. Sarrera fasea Produktu bat merkatuan sartu eta geroko fasea da. Salmenta oso eskasa da oraindik, produktua merkatuan ezagutzen ez baita eta saltzileek arriskurik hartu nahi ez dituztelako.Hau dela eta produktua ez dago toki guztietan, beraz, kontsumitzaileak oso leku gutxitan aurkitu ahal izango du. Datu gisa, aipatzekoa da merkaturatzen diren produktuen % 70ak porrot egiten duela.
5. Hazkunde fasea Produktua sarrera fasea pasatzen badu hazkunde fasean sartuko da. Salmentak azkar areagotuko dira, produktuaren eskuragarritasuna zabaldu egingo da eta aurkitzea errazagoa izango da, eroslearen interesa areagotuz. Produktuaren gama osatzen da. Promozio eta publizitatean asko inbertitzen da.
6. Helduaro fasea Hazkunde fasearen ondoren, heldutasuna iristen da. Salmenten areagotzea mantsoa da edo maila batean geratu da, salmenta maila maximoa deitzen dena. Errentagarritasun handiena lortzen da eta komertzializazio tekniken bidez luzatu ahal da fase hau. Helburu normalenak fase honetan, hurrengoak dira: produktua desberdindu, gama handitu, komunikazio gastuak mantendu eta prezioak jaitsi.
7. Beherakada fasea Fase onetan produktuaren salmentak behera egingo dute. Gainera produkzioa jeitsi denez produktuaren prezioa asko handitzen da . Gertaera honen arrazoiak produktua egiteko erabilitako teknologien aldaketa, konpetentziaren arrakasta edo eroslearen interesaren galera izan daitezke.
8. Desagerpen edo erretiro fasea Enpresa dirua galtzen asten denean produktua merkatutik ateratzen du.