SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
BERDINTASUNAREN HELMUGA
Urrutiko herri batean, bertako biztanle guztiak oso bitxiak ziren. Izan ere, hauek
ez ziren pertsonak, autoak baizik. Nahiz eta autoak izan haurrak eskolara, parkera…
joaten ziren.Eskolan irakasten zieten beraien abiadura kontrolatzen eta handitzen.
Horrela, handiak izatean, herriko lasterketa guztietan parte hartu ahal izateko.
Ume guztiek oso gustuko zuten eskolara jutea. Gainera, bertan, beraien artean
lasterketak egiten zituzten. Baina azken hilabeteetan ume batek lasterketa guztiak
irabazten zituen. Bere izena Tximista zen. Tximista auto gorri eta polit bat zen.
Egun hartan ere, eskolan lasterketa bat egin zuten, Tximista eta bere
gelakideek. Ikus dezagun nork irabazi zuen …………
Orduan ere, Tximistak irabazi zuen. Tximista oso auto azkarra zen eta bere
gelakideen artean egiten ziren lasterketa guztiak irabazten zituenez, bere gelakideak ez
zuten berarekin lasterketarik egin nahi. Tximistak nahi gabe egiten zuen. Baina besteek
pentsatzen zuten nahita egiten zuela eta horregatik ez zuten Tximistarekin jolastu nahi.
Tximista oso triste jarri zen, inork ez zuelako berarekin egon nahi. Baina
eskolako beste auto guztiak ez ziren konturatu triste zegoela eta berari kasurik egin
gabe, beraien artean lasterketak egiten jarraitu zuten.
Egun batean, batek irabazten zuen, beste egun batean beste batek… Ez zen beti
Tximista irabazlea. Denak pozik zeuden eta ez zuten Tximista faltan botatzen.
Baina egun batean Tximista beraiei ikustera joan zen. Lehen, eskolan berarekin
zeuden autoen lasterketak ikusi nahi zituen eta hauek ikusteko ezkutatu egin zen.
Ezkutatuta zegoen bitartean hainbat lasterketa ikusi zituen eta denak pozik zeudela
ikusi zuen, ez zuelako beti auto berdinak irabazten.
Tximistak hau ikusi zuenean berriro ere triste jarri zen, ohartu baitzen inork ez
zuela faltan botatzen. Negar batean bere etxera abiatu zen, baina bidean auto zahar
batekin topo egin zuen. Auto zaharrak ikusi zuenean Tximista negarrez ari zela
beregana joan eta galdetu zion:
- Zer gertatzen zaizu txikito?
- Orain dela astebete ni ere auto horiekin lasterketak egiten aritzen nintzen
baina beti irabazten nituenez ez dute nirekin lasterketarik egin nahi. Gaur beraiek
ikustera joan naiz eta ni gabe hobeto eta poz pozik daudela ikusi dut.
Auto zaharra, hori entzun zuenean oso triste jarri zen eta zin egin zion
Tximistari egoera konpondu egingo zela.
Horregatik, hurrengo egunean, auto zaharra lasterketa horietako bat ikustera
joan zen. Autoengana joan zen eta honela esan zien:
-Orain dela asko hasi nintzen zuen lasterketak ikusten baina azkeneko astean
ikusi dut auto gorria falta dela, beti irabazten zuen hori. Zer gertatzen zaio auto horri?
- Beti berak irabazten zuenez ez dugu berarekin lasterketarik egin nahi – esan
zuen autoetako batek.
- Baina zuek nahiz eta orain lasterketak ez irabazi ez zarete hasarratzen eta
ondo pasatzen duzue ezta? Beraz, ez al da garrantzitsuagoa zuen artean ondo
eramatea eta lasterketak egiten ondo pasatzea lasterketa horiek nork irabazten dituen
baino?
Hori entzutean denak konturatu ziren auto zahar hark esandakoa egia zela:
Garrantzitsuena ez delako bat besteak baino hobea izatea gauza batean, denek gauza
hori egiten ondo pasatzea baizik. Horregatik handik aurrera denek oso ondo pasatu
zuten lasterketak egiten, garrantzirik eman gabe nork irabazten zuen.

More Related Content

Featured

How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
ThinkNow
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Kurio // The Social Media Age(ncy)
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

ipuina

  • 1. BERDINTASUNAREN HELMUGA Urrutiko herri batean, bertako biztanle guztiak oso bitxiak ziren. Izan ere, hauek ez ziren pertsonak, autoak baizik. Nahiz eta autoak izan haurrak eskolara, parkera… joaten ziren.Eskolan irakasten zieten beraien abiadura kontrolatzen eta handitzen. Horrela, handiak izatean, herriko lasterketa guztietan parte hartu ahal izateko. Ume guztiek oso gustuko zuten eskolara jutea. Gainera, bertan, beraien artean lasterketak egiten zituzten. Baina azken hilabeteetan ume batek lasterketa guztiak irabazten zituen. Bere izena Tximista zen. Tximista auto gorri eta polit bat zen. Egun hartan ere, eskolan lasterketa bat egin zuten, Tximista eta bere gelakideek. Ikus dezagun nork irabazi zuen ………… Orduan ere, Tximistak irabazi zuen. Tximista oso auto azkarra zen eta bere gelakideen artean egiten ziren lasterketa guztiak irabazten zituenez, bere gelakideak ez zuten berarekin lasterketarik egin nahi. Tximistak nahi gabe egiten zuen. Baina besteek pentsatzen zuten nahita egiten zuela eta horregatik ez zuten Tximistarekin jolastu nahi. Tximista oso triste jarri zen, inork ez zuelako berarekin egon nahi. Baina eskolako beste auto guztiak ez ziren konturatu triste zegoela eta berari kasurik egin gabe, beraien artean lasterketak egiten jarraitu zuten. Egun batean, batek irabazten zuen, beste egun batean beste batek… Ez zen beti Tximista irabazlea. Denak pozik zeuden eta ez zuten Tximista faltan botatzen. Baina egun batean Tximista beraiei ikustera joan zen. Lehen, eskolan berarekin zeuden autoen lasterketak ikusi nahi zituen eta hauek ikusteko ezkutatu egin zen. Ezkutatuta zegoen bitartean hainbat lasterketa ikusi zituen eta denak pozik zeudela ikusi zuen, ez zuelako beti auto berdinak irabazten. Tximistak hau ikusi zuenean berriro ere triste jarri zen, ohartu baitzen inork ez zuela faltan botatzen. Negar batean bere etxera abiatu zen, baina bidean auto zahar batekin topo egin zuen. Auto zaharrak ikusi zuenean Tximista negarrez ari zela beregana joan eta galdetu zion:
  • 2. - Zer gertatzen zaizu txikito? - Orain dela astebete ni ere auto horiekin lasterketak egiten aritzen nintzen baina beti irabazten nituenez ez dute nirekin lasterketarik egin nahi. Gaur beraiek ikustera joan naiz eta ni gabe hobeto eta poz pozik daudela ikusi dut. Auto zaharra, hori entzun zuenean oso triste jarri zen eta zin egin zion Tximistari egoera konpondu egingo zela. Horregatik, hurrengo egunean, auto zaharra lasterketa horietako bat ikustera joan zen. Autoengana joan zen eta honela esan zien: -Orain dela asko hasi nintzen zuen lasterketak ikusten baina azkeneko astean ikusi dut auto gorria falta dela, beti irabazten zuen hori. Zer gertatzen zaio auto horri? - Beti berak irabazten zuenez ez dugu berarekin lasterketarik egin nahi – esan zuen autoetako batek. - Baina zuek nahiz eta orain lasterketak ez irabazi ez zarete hasarratzen eta ondo pasatzen duzue ezta? Beraz, ez al da garrantzitsuagoa zuen artean ondo eramatea eta lasterketak egiten ondo pasatzea lasterketa horiek nork irabazten dituen baino? Hori entzutean denak konturatu ziren auto zahar hark esandakoa egia zela: Garrantzitsuena ez delako bat besteak baino hobea izatea gauza batean, denek gauza hori egiten ondo pasatzea baizik. Horregatik handik aurrera denek oso ondo pasatu zuten lasterketak egiten, garrantzirik eman gabe nork irabazten zuen.