SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
1
ZAINTZA PARTEKATUA LEHENTASUNEZKO EREDU
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
1- OINARRI JURIDIKO ETA SOZIALAK
1.1- 1989ko azaroaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Haurren
Eskubideei buruzko Hitzarmenak, 1990eko azaroaren 30ean Espainiako estatuak
berretsi zuenak, Estatuak behartzen ditu haurrak bere bi gurasoekin modu
erregularrean harreman pertsonalak eta kontaktu zuzena izateko duen eskubidea
gordetzera, haurraren osotasunerako kaltegarria izango litzatekeen kasu haietan salbu.
1.2- Hitzarmen horretako 5. artikuluak Estatuak zehazki eta espresuki behartzen ditu
aiten eta amen erantzukizunak eta betebeharrak errespetatzera, baita beste familia
kideenak ere, haurrari bere garapenarekin eta gaitasunekin bat datorren orientabidea
ematerakoan.
1.3- Eta 18. artikuluak zehazten du aiten eta amen lehen erantzukizuna dela seme-
alaben haziera eta Estatuen betebeharra dela erantzukizun hau betetzen dela zaintzea.
Begi bistakoa da indarrean dagoen dibortzioaren legeak, ulertzera ematen duenaren
eta emaitzen arabera, zaintza partekatua ohiz kanpoko aukera moduan hartzen duela.
Urtero 20.000 adin gutxiko baino gehiago erabiltzen eta, areago, manipulatzen dituzte
dibortzio prozesuetan, kasu batzuetan gurasoetako bat eta haren senideak galtzeraino.
Begi bistakoa da aipatutako eskubideak urratzen direla lege honen anparoan.
4- Gizon eta emakumeen arteko funtsezko berdintasuna bizitzako alor guztietan
iraunkorra da demokrazia aurreratuenetan eta helburu nagusia berdintasunezko
gizarte zuzenago bat lortzeko bidean.
Dibortzioaren legearen aplikazioak gizonezkoa diskriminatzen du argi eta garbi: zaintza
amari ematea arau modura inposatuz (dibortzioen %86an gertatzen da hau), kasuen
%63an inolako argudiorik gabe; adostasun prozesuetan xantaia ahalbidetzen du,
emakumezkoek seme-alabak erabiltzen dituztelarik hainbat etekin ateratzeko
(prozesua bizkortzea, etxebizitzaren erabilera lortzea...); eta dibortzioak liskartsuak
izaten direnez zaintza partekatua oztopatzen du %41eko portzentajean.
Hain da horrela, gizonezkoak adin gutxikoaren zaintza eskatuta ere ez zaio ematen
amak zaintzari uko egin ezean edo arrazoi pisutsuengatik berau gauzatzeko ezgai izan
ezean. Zenbakitan, dibortzioen %5ean gertatzen da hau.
Bestalde, askotan, gizonezkoak uko egiten dio zaintza beretzat eskatzeari baita zaintza
partekatua eskatzeari ere, bere abokatuek hala gomendatuta; izan ere, amak ez
bezala, prozesu luzea eta garestia izaten du aitak aurrean eta lor dezakeena ez da
izaten amaren asmo batzuei men egin eta adostasun bat negoziatuta lor dezakeenaren
parekoa, justiziak amari botere estatus bat egotzi baitio gai hauetan.
Bukatzeko, azpimarratzekoa da legearen aplikazioak adin gutxikoen %41ari eragozten
diela bi gurasoekin baldintza berdinetan erlazionatzen jarraitzea, zergatik eta gurasoak
akordio batekin banatu ez direlako bakarrik. Hau larria bada oraindik larriagoa da
2
guraso batek beste gurasoaren aurka egiteko seme-alabak manipula ditzan
ahalbidetzea, batzuetan modu larrian eta jarraian manipulatu ere, adin gutxikoaren
aurkako tratu txar psikologikoa bihurtzeraino.
Beraz:
Dibortzioaren ondoren ere adin gutxikoak eskubidea du bi gurasoekin baldintza
berdinetan harremanetan jarraitzeko eta hau Estatuak bermatu behar duen
eskubidea da, horretarako oztoporik dagoen kasuetan berauek suntsituz.
Gure egungo gizartean, dibortzioaren ondoren ere, seme-alabak zaintzeko, hezteko
eta mantentzeko garaian amaren eta aitaren betebeharra berdina da eta seme-
alaben eskubidea da, Estatuak bermatu behar duena hau ere.
Justiziak berdin jokatu behar du bi aldeekin negoziaziorako abiapuntua bi
aldeentzat parekoa izan dadin.
1-1ESKUMENEN INGURUKO OINARRIAK
KIDETZAk egindako txosten juridikoak, Zuzenbide Foral eta Konstituzionalean adituak
diren Galizia, Nafarroa eta Euskadiko aholkularien laguntzarekin, ondorioen artean
zera dio:
• Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Lege Proposamena izapidetu duen unetik,
Euskal Autonomia Erkidegoak gai hori lantzeko eskumenak dituela ziurtatu du.
• Euskal Autonomia Erkidegoak, bere eskumenak egikarituz, arautu du lege
honen antzeko beste lege bat: Izatezko Bikoteen Legea.
• Euskal Autonomia Erkidegoak badu berezko Zuzenbide Zibila, berezia eta
ohiturazkoa, familia harremanen gaiari dagokiona eta Konstituzioaren eta
Autonomia Estatutuaren baitan gorde, zuzendu eta garatu dezakeena bere
baitako erakundeen bidez.
• Euskal Autonomia Erkidegoak bere estatutuan eta hori garatzen duten
legeetan baditu bai eskumenak eta bai horien garapen arauak Lege
Proposamenaren edukiekin zuzenki lotzen direnak (otsailaren 18ko Adin
Txikikoaren Babesaren 3/2005 Legea, Familia, Berdintasuna, Gizarte-
Laguntza…).
• Gurasoen Erantzunkidetasuna arautzen duen Lege Proposamenaren edukiak
ez ditu Estatuaren eskumen esklusiboak zanpatzen, guraso eta seme-alaben
arteko harremanak edo bikotearen banaketa baldintzak edo ereduak ez
baitira eskumen esklusiboak.
3
• Auzitegi Konstituzionalak Foruen garapena Autonomiari dagokiola aitortzen
du, nahiz eta izaera lokala izan. Eta Eusko Legebiltzarrari ematen dio horien
iraunaldia edo hedapena Erkidego osora zabaltzeko ahalmena.
• Gurasoen Erantzunkidetasunaren Lege Proposamenak Euskal Kode Zibila
eguneratzen eta garatzen du berari lotutako erakundeen bidez.
• Lege Proposamenaren edukiak, bere prozedurazko alderdietan, ez ditu
zanpatzen estatu konpetentziak.
• EUSKADIK NAFARROAK, KATALUNIAK EDO ARAGOIK IZAN DITZAKETEN
ESKUMEN BERBERAK DITU.
• VALENTZIAK EZ DU DENA BERE ALDEKO ETA, HALA ERE, BERE LEGEA ARAUTU
DU.
• MURTZIAK EZ DU ESKUMENIK BAINA BERTAKO LEGEBILTZARRA, PP-K
BULTZATUTA, ZAINTZA PARTEKATUAREN LEGE PROPOSAMENA IZAPIDETZEN
ARI DA.
ONDORIOZ, BORONDATE POLITIKOA DA GILTZA, BAI LEGE AUTONOMIKO BAT
AURRERA ATERATZEKO ETA BAI OZTOPATZEKO.
4
2- GURE LEGE PROPOSAMENA: SOZIALA ETA AURRERAKOIA
2.1- Lege proposamenak Ezkontza Aurreko Akordioak biltzen ditu. Horietan, akordiorik
ez dagoen kasuetan eta aldez aurreko izaeraz, Bitartekaritza Zerbitzuetara jotzeko
konpromisoa jasotzen da.
2.2- Lege proposamenaren oinarrian daude, adinez txikiaren eskubidea bi gurasoekin
harremanak izateko eta hauen betebeharra berdintasunean seme-alabak zaintzeko eta
hezteko. Aldi berean, bi oinarri horiek bermatu nahi ditu legeak.
Gure proposamenaren eranskin modura zaintza partekatuaren definizioa sartuko
dugu.
2.3- Eskubide horren garapenerako gurasoen erantzunkidetasuna edo zaintza
partekatua ezagutzen da arau orokortzat edo lehentasunezkotzat, adinez txikiaren
interesen kontrakoa izan daitekeen kasuetan ezik. Guraso bakarrari ematen zaion
zaintza apartekoa izango litzateke hemendik aurrera.
Horrela bada, bi aldeek besterik adostu ezean edota ageriko ezintasunen bat egon
ezean, adinez txikia bi gurasoekin biziko litzateke txandaka.
Era berean, guraso bakarraren zaintza apartekoa izanik, epaileak bere sententzian
argudiatu eta justifikatu beharko luke zaintza partekatua ez ematearen arrazoia.
2.4- Bi gurasoek derrigorrez aurkeztu beharko diote epaileari, bai adostuta bai
adostasunik gabe, erantzunkidetasun edo zaintza partekatu plan zehatz bat. Bertan
xeheki jaso beharko dituzte bizikidetza modua, seme-alabekiko bi aldeek dituzten
eskubideak, betebeharrak eta konpromisoak, eta bi aldeetako batek zerbait beteko ez
balu famili bitartekaritzara aldez aurretik jotzeko konpromisoa.
2.5- Erantzunkidetasun edo zaintza partekatuaren planean epaileak, funtsezko irizten
dituen alderdietan (bizikidetza moduan, esaterako), akordiorik ez dagoela ikusiko balu,
honek bi aldeak derrigortu ditzake famili bitartekaritza zerbitzu batera edota
erantzunkidetasunerako orientazio zerbitzura joatera, zerbitzu hauek nola
funtzionatzen duten eta zer abantaila eskaintzen dizkien ikustera.
2.6- Desadostasunean jarraituko balute edo bitartekaritza ukatuko balute, zaintza
partekaturako edo erantzunkidetasunerako proiektuak aztertu ondoren eta adinez
txikiaren interesak baloratzeko balio duten beste irizpide objektibo batzuk gogoan
izanik, aldeetako batek eskatuta eta arau modura, adin txikikoarentzat egokien izango
den zaintza partekatu eredua emango da, kaltea eragin diezaiokeen salbuespen
kasuetan izan ezik; orduan, argudiatu eta justifikatu egin beharko da erabaki hori.
Irizpide hauek xeheki zehazten ditu lege proiektuak eta Auzitegi Gorenak, bere azken
sententzian, berretsi egin ditu.
2.7- Proposamenak zehazten duen moduan adinez txikiaren interesen kontrako den
kasuetan izan ezik, behin-behineko neurrietan ere zaintza partekatua izango da arau
eta eredu orokorra.
5
Auzitegian banaketa/dibortzio eskaera bat izapidetzen duten unetik bertatik, adinez
txikiaren eskubideak judizialki bermatuz, zaintza partekatua izango da araua. Beraz,
aipatutako salbuespen kasuetan izan ezik, lehenbailehen eman beharko den behin-
behineko neurrien autoan zaintza partekatua izango da arau orokorra dibortzioaren
sententzia iristen den arte.
Aldeetako batek behin-behineko neurri hauek edo dibortzio sententzia beteko ez
balitu zaintza partekatua errebisatu egingo litzateke eta guraso bakarrari emango
litzaioke zaintza, nori eta adinez txikia bi gurasoekin erlazionatzeko oztoporik gutxien
jartzen duen gurasoari.
2.8- Proposamenak adinez txikiaren interesak babesteko mekanismoak ezartzen ditu
genero eta familia barneko indarkeria gertatzen diren kasuetan. Horietan, bai zaintza
partekatua eta bai guraso bakarrarena debekatzen ditu.
Konstituzio Zuzenbideari eta errugabetasun-printzipioari zor zaizkion errespetuagatik,
tratu txarren salaketa bat ez da izango nahikoa arrazoi gurasoen eskubideak eta
betebeharrak murrizteko eta adin txikikoari bi gurasoekin izan behar dituen
harremanak ukatzeko.
Aitzitik, adinez txikiaren aurkako tratu txar fisikoak, psikologikoak edo manipulazioak
daudenaren zantzu garbiak dituenean, epaileak beharrezko neurriak hartuko ditu.
Nolanahi ere, neurri hauek errebisatu ahal izango dira epai irmo baten argitan.
2.9- Lege honek ez ditu nahitaez uztartzen zaintza eta etxebizitzaren erabilera.
Akordioarekin edo akordiorik gabe, irabazpidezko ondasunen likidazioa defendatzen
du.
Zentzu honetan, beharrik handiena izango lukeen gurasoak etxebizitza erabiltzeko
aukera izango luke 3 urtetan.
Legeak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Kontseilaritzaren esku-hartzea aurreikusten du,
premiazko egoeretan dauden adinez txikiek etxebizitza duin bat izan dezaten.
2.10- Legeak, adin txikikoaren onuran, bi aldeen artean egon daitezkeen ezberdintasun
ekonomikoak ezagutzen ditu eta elkar banatu behar diren gastuetan gehiago daukanak
gehiago eman dezala aurreikusten du.
2.11- Legeak derrigortasun bat ezartzen die bi aldeei epai-barneko bitartekaritza
zerbitzuetara jotzeko, hauek ezagutu eta beren onurez jabetzeko. Zerbitzu horiek
famili bitartekaritza zerbitzuekin koordinatuta egongo dira, beren beharra hedatu
daitekeela aurreikusiz; eta berdin araututa egon behar diren talde psikosozialekin,
beren funtzio nagusia oso liskartsuak diren kasuak ebaluatzea izango delarik.
2.12- Legeak zerbitzu berri bat ezartzen du: Erantzunkidetasunerako Orientazio
Zerbitzua. Bere helburua, adinez txikiaren interesen defentsan, seme-alabekin eta
beraien arteko harremanetan gurasoak laguntzea da, txikia helduen gatazka baten
erdian egon ez dadin.
6
2.13- Legeak bi gurasoen senitartekoekin erlazionatzeko adinez txikiaren eskubidea
babesten du, baita gurasoetako bat hil eta gero ere.
2.14- Legeak famili epaitegien eta famili bitartekaritza zerbitzuen hedapena
aurreikusten du 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo udalerri-multzo
guztietan eta dagoeneko martxan dauden giza ekimenezko zerbitzuekin elkarlana ere
aurreikusten du.
2.15- Legeak talde psikosozialak arautzea eta zabaltzea nahi du.
7
3- ERAKUNDEEK ETA GIZARTEAK BABESTURIKO LEGEA
• EUSKAL ERAKUNDE GUZTIEK
• ADIN TXIKIKOEN ARDURADUNEK
• ALDERDI POLITIKOEK
• GIZARTEAK
BABESTUTAKO PROIEKTUA
2010 URTEA
• Aratekoak txostena igortzen dio Eusko Legebiltzarrari zera gomendatuz,
dibortzio gaietarako gure araubide juridikoan eredu nagusi gisa zaintza
partekatua lehenestea eta horretarako beharrezkoak diren neurri
legegileak hartzea.
Gomendio hau bi irizpidetan oinarrituta egiten dio:
1. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak jasotzen duen Adinez
Txikien Eskubideen Defentsan.
2. Gizon/Emakume Berdintasunean aurrera egitean.
• Euskadiko Fiskal Nagusiak aitortzen du zaintza partekatua dela hobetsi
behar litzatekeen eredua dibortzio kasuetan, akordioarekin edo akordiorik
gabe, beti ere, adin txikikoaren interesak babeste aldera.
• Mozioak
A- GIPUZKOA
Gipuzkoako Batzar Nagusiek eredu nagusi bezala Zaintza
Partekatuaren alde egiten dute ondoko botoekin:
- Alde EAJ, PP, Aralar, Hamaika1, Alternatiba.
- Aurka PSE, IU.
Donostiako udalean:
- Alde PSE, Aralar, Alternatiba.
- Abstentzioa EAJ, PP.
B- ARABA
Batzar Nagusiak eta Gasteizko udala alde aho batez (ezker
abertzalea barne).
Langraiz Oka alde (PSEren ekimenez).
Guardia alde.
Samaniego alde.
8
Iruña Oka alde.
Leza alde.
Arratzua-Ubarrundia alde.
C- BIZKAIA
Bizkaiko Batzar Nagusiak alde (ezker abertzalea barne) PSEren
abstentzioa ezik.
Bilboko udalean:
- Alderdi guztiak alde aho batez.
Trapagaran alde.
Sestao alde aho batez.
Elantxobe alde.
Zalla alde.
Amoroto alde.
Balmaseda alde.
Gueñes alde.
Turtzioz alde.
Sopuerta alde.
2011 URTEA
• Eusko Legebiltzarrean Legez Besteko Proposamena onartzen da alderdi
guztien aldeko botoarekin, PSE eta IUrenak izan ezik.
2012 URTEA
1- HERRI-EKIMEN BIDEZKO LEGE PROPOSAMENA
• 2011an zaintza partekatu ereduaren aldeko sinadurak eraman ziren Eusko
Legebiltzarrera.....................................................................................30.000
• Lege Proposamena aurrera ateratzeko eramandako sinadurak.........51.277
• GUZTIRA.............................................................................81.277
2- LEGE PROPOSAMENA EZTABAIDATZEKO ETA ONARTZEKO 2011AN ETA 2012AN
UDALETAN ETA BATZARRETAN AURKEZTUTAKO MOZIOAK
• Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Donostiako udala: PSEren eta Bilduren mozio
bateratua proposamenaren aurka.
Azpimarratzekoa da Batzar Nagusietako mahaiko lehendakariak eta Bilduko
bozeramaleak alde sinatu zutela sinadura bilketan.
• Barakaldoko udala, PSEk aurkeztua eta onartua.
• Andoaingo udala, PSE eta PPren aldeko botoekin onartua. Bilduren
abstentzioa.
• Durangoko udala, alde aho batez.
9
• Antzuolako udala, Bildu alde.
• Bergarako udala, Bildu alde.
• Iurretako udala, Bildu alde.
• Barrikako udala, IUren ekimenez.
• Laudioko udala, onartua.
• Astigarragako udala, Bildu aurka.
• Portugaleteko udala, ez da onartzen PSE eta Bildu aurka agertzen direlako.
• Ortuellako udala, EAJ eta Bilduren aldeko botoekin onartzen da. PSEren
abstentzioa.
• Urduñako udala, onartua.
ONDORIOA
Dibortzioaren ondoren adinez txikikoen zaintza konpartitzea ez da gizartea aurrez
aurre jartzen duen gaia, aitzitik, erakundeen eta gizartearen eskakizun orokorra da.
2010 urtean, DYM enpresak, ilobengandik banatutako aitona-amonen elkarteak
eskatuta, inkesta bat burutu zuen Estatu osoko 2.000 pertsonen artean. Ondorioen
artean jasotzen zuten, euskaldunen %80a zaintza partekatuaren orokortasunaren alde
zegoela.
Bestalde, alderdi guztiek lagundu dituzten eta hainbat erakundek onartu dituzten
zaintza partekatua bultzatzeko mozioek, errealitate hori baieztatzen digute, nahiz eta
alderdi politiko batzuek postura bat hartu erakunde batean eta kontrakoa bestean,
beren baitan dagoen akordiorik eza agerian utziz.
Azkenik, azpimarratzekoa da adinez txikiaren interesen defentsarako eskumenak
dituzten autoritate gorenek, Arartekoak eta Euskadiko Fiskal Nagusiak, zaintza
partekatuaren aldeko postura garbia eta berariazkoa hartu dutela, lehentasunezko
eredu izan behar dela adieraziz.
10
4- JUSTIFIKAZIODUN ETA ZENTZUDUN PROPOSAMENA
ZAINTZA PARTEKATUA ARAUTZEARI UKO EGITEN DIOTENEN AURREAN
HAUEK GURE ARGUDIOAK:
4.1- ZAINTZA PARTEKATUA LEHENTASUNEZKO EREDU BEZALA ARAUTZEAK EZ DU
ESAN NAHI ZAINTZA PARTEKATUA AUTOMATIKOA EDO DERRIGORREZKOA IZANGO
DENIK
Bi aldeek adostasunean eskatu behar dute edota aldeetako batek bestea ados egon ez
arren.
(Adinez txikiarentzat onuragarriena izanda ere bi aldeetako batek ez badu nahi, adinez
txikikoa babestuz, epaileak guraso bati eman ahal izango dio zaintza, nori eta
haurraren eta beste gurasoaren arteko harremana gutxien oztopatzen duen gurasoari
hain zuzen, Europako hainbat legedietan jasota dagoenaren antzera, Frantziakoan
kasu.)
4.2- ZAINTZA PARTEKATU ARAUTUAK ADINEZ TXIKIAREN INTERESAK GORDE BEHAR
DITU GURASOEN INTERESEN AURRETIK
Dibortzio kasuetan, bi aldeak gatazka batean murgilduta daudela, gurasoak ez dira
egokienak adin txikikoaren interesei begiratzeko eta horiek zehazteko. Eta ohikoa izan
ohi da adin txikikoa erabiltzea norbere interesen defentsarako.
Zentzu honetan, Auzitegi Gorenak berak joan den apirileko sententzian esaten du
zaintza partekatua dela adinez txikiaren onerako eredu egokiena, beti ere, ez badu
bere interesekin talka egiten, eta hau guztia neurtu daiteke gurasoen
erantzunkidetasun proiektuetan eta KIDETZAk bere lege proposamenean ezartzen
dituen irizpideetan.
4.3- ZAINTZA PARTEKATU ARAUTUAK EPAILEARI AHALMENA EMATEN DIO, BI
ALDEEN DESADOSTASUN EGOERETAN, ADINEZ TXIKIAREN INTERESEN BERMATZAILE
IZATEKO ETA EDOZEIN DELARIK ERE ZAINTZA EREDUA HONEN INTERESEI
LEHENTASUNA EMATEKO GURASOEN INTERESEN AURRETIK
Horretarako, epaileak baditu hainbat balorazio-tresna, hala nola, bi aldeek aurkeztu
beharreko erantzunkidetasun proposamenak eta Auzitegi Gorenaren azken
sententziarekin bat etorri beharreko hainbat irizpide. Ondorioz, epaileak esku artean
izango ditu irizpideak, salbuespen bezala eta modu justifikatu eta arrazoituan, zaintza
guraso bakarrari emateko eredu partekatua adinez txikikoaren onerako ez den
kasuetan.
11
4.4- ZAINTZA PARTEKATUA MODU HONETARA ARAUTZEAN DIBORTZIOAREN
LEGEAREN AUTOMATISMOETATIK IHES EGITEN DA ETA KASUAN KASUKO NEURRIRA
EGINIKO PLANTEAMENDUAK LAGUNTZEN DIRA, BITARTEKARITZA SUSTATUZ
AKORDIOETARA IRISTEKO BIDE GISA
Indarrean dagoen legediarekin bitartekaritzak ez ditu nahi bezalako emaitzak eman,
izan ere, metodo hau ez dago sartuta dibortzioaren legearen prozedura sistema
barruan eta ez dago orokortuta (Europar Batasuneko zehar-lerroek eta gomendioek
finkatu bezala).
4.5- ZAINTZA PARTEKATUAREN APLIKAZIOA OROKORTZEAK GURASOEK AURKEZTU
BEHARREKO ERANTZUNKIDETASUN PLANAK DERRIGORTZEA DAKAR ETA HORRELA
DIBORTZIOAREN ONDOREN ERE SEME-ALABEKIKO BETEBEHARREK ETA ESKUBIDEEK
JARRAIPENA IZANGO LUKETE
4.6- ZAINTZA PARTEKATUA OROKORTZEAN HAUTSI EGITEN DA ORAINGO ESKEMA,
ORAIN DERRIGORREZKOA BAITA AKORDIOA EPAILEAK EREDU HORI EMATEKO
Zaintza partekatua akordio baten menpe uzten badugu adinez txikiak bi gurasoekin
egoteko duen eskubidearen urraketa betikotzen ari gara, bi aldeetako batek bestearen
gain duen beto eta xantaia aukera hor daudelako eta baita txikiaren manipulazioa ere.
Epaileari eskuak lotuta uztea eta zaintza guraso bakarrari emanda adin txikikoaren
interesak bermatuak daudela ziurtatzea ez da onargarria.
Dibortziatu den bikote bati elkarrekin bizi zirenean baino harreman hobea edukitzeko
eskatzea aitak bere aitatasuna gauzatu dezan ia ezinezkoa da kasuen %41ean eta oso
zaila %59an, dibortzioa eragin zuten arrazoiak ez baititu denborak ezabatzen; aitzitik,
zenbait kasutan arrazoi horiek areagotu egiten dira.
Akordioek ez dute bermatzen adinez txikiaren ongizatea eta liskarrek ere ez kontrakoa.
Frogatua dagoena zera da: liskarrak daudenean zaintza guraso bakarrari ematen zaiola
eta adin txikikoa arma gisa erabiltzen dela eta trukerako txanpon bihurtzen dela bi
gurasoen artean.
Beraz, adinez txikiaren zaintza ez da egon behar gurasoen harreman motaren menpe,
eta hauek haurrak manipula ez ditzaten mekanismoak aurreikusi beharko dira, hala
nola, gurasoen arteko akordioak, bitartekaritza, erantzunkidetasunerako orientazioa…
• Kasu liskartsuen %41ean eta xantaia bidez lorturiko akordioetan dauden adin
txikikoak ezin dira kondenatu bere aitarekin eta honen senitartekoekin
harremana galtzera.
• Inork ezin dezake ziurtatu bikote ohien arteko harremana ona izango denik,
esperientziak kontrakoa esaten baitigu. beraz, zaintza partekatua lortu ahal
izateko ondo konpondu behar direla argudiatzea entelekia bat da.
• Bitartekaritza bat egon dadin baldintza berdinetan egon behar dira bi aldeak
eta horretarako dibortzioaren legea aldatu behar da.
12
4.7- ZAINTZA PARTEKATUA OROKORTZEAN EGUNGO EGOERAREN KONTRAKOA
LORTUKO LITZATEKE, DIBORTZIOAREN ONDOREN ZENBAIT GURASOK EZIN BAITUTE
BERE ERANTZUNKIZUNA GAUZATU
a- Egungo egoeran, dibortzioen %86an guraso bakarrari, amari, ematen zaio zaintza
eta kasu hauen %63an argudiorik gabe, Vigoko Unibertsitatean egindako ikerketa
baten arabera. Horrek esan nahi du adinez txikiak hilean 4 aldiz ikusiko duela aita eta,
berandu baino lehen, aitarekin eta haren senideekin duen harremana galduko duela.
b- Zaintza partekatua akordioa dagoen kasuetan bakarrik ematen da; beraz,
dibortzioen %41ean ezinezkoa gertatzen da liskarrak daudelako.
c- Adostasun kasu asko behartuak izaten dira, kalte handiagoak ekiditearren. Aitak
zaintza partekatuari uko egiten dio, baita etxebizitzari ere, horrela seme-alabak
gehiago ikusiko dituelakoan; auzi bidez joanez gero zaintza amari emango diote eta
bisita erregimenak murriztaileak izango dira.
Honen erakusgarri esan dezakegu banatzen eta dibortziatzen diren bikoteak, gero eta
gazteagoak izanik ere, eta zaintza partekatuaren aldekoak izan arren, %6an izaten dela
posible; 2012an %8ra igo da zifra.
d- Bizi dugun krisiaren eraginez, emakumezkoak adinez txikiaren zaintza xantai modura
erabiltzen du batzuetan beste aldearen aurka, etxebizitzaren erabilera lortu ahal
izateko.
e- Akordio kasuetan adin gutxiko askori presio egiten zaie eta erabili egiten dira zaintza
partekatuaren aldeko apusturik egin ez dezaten; eta kasu liskartsuetan, manipulazioa
eta erabilera tratu txar psikologiko jarraitua bihur daiteke.
Guzti honek zera ekarri du:
- Liskartasun kopuruak kezkagarriak izatea, %41.
- Zaintza partekatuak gutxiengoak izatea, %6 2010-11an eta %8 2012an.
- Adinez txikien manipulazioa eta erabilera ikaragarri igotzea, Familien Elkarguneak 52
aldiz erabili ziren 2005ean eta 221 aldiz 2012an.
• ERANTZUNKIDETASUNA GAUZA DADIN DIBORTZIO LEGEAREN APLIKAZIOAN
BERDINTASUNA BEHAR DA ETA DISKRIMINAZIOAK EZABATZEA
• FAMILI BITARTEKARITZAK EMAITZA ONAK EMAN DITZAKE PAREKOEN ARTEAN
ETA BALDINTZA BERDINETAN EGITEN BADA
• FAMILI HARREMANETAN BERDINTASUNA BULTZATZEA DENON HELBURUA DA
BAINA DIBORTZIOA TARTEKO BESTE IZEN BAT DAUKA:
GURASOEN ERANTZUNKIDETASUNA ETA ZAINTZA PARTEKATUA
LEHENTASUNEZKO EREDU
13
5- ONDORIOAK
• GURASOEN ERANTZUNKIDETASUNAREN HERRI-EKIMENEZKO EUSKAL LEGE
PROPOSAMENA IZAPIDETU BEHAR DA:
- Euskadik baduelako dagoeneko garatua daukaten beste autonomia erkidego
batzuk adina eskumen horretarako.
- STOP DESAHUCIOS taldearen lege proposamenak lortutako antzeko babesa
lortu duelako (legeak eskatzen dituen sinadura kopuruaren hirukoitza).
- Arartekoaren, Euskadiko Fiskal Nagusiaren, 3 Batzar Nagusien, 3 udal nagusien,
23 udal ezberdinen, Eusko Legebiltzarraren eta Euskadiko enpresa
indartsuenen batzarren babesa duelako.
- Euskal Autonomia Erkidegoan dibortzio egoeretan, familientzat aitzindariak
diren eta Estatuko beste zerbitzuetatik bereizten diren zerbitzuekin
koordinatuta, adinez txikiaren interesak nola defendatu arautzen duen
proposamena delako.
- Dibortzio kasuetan aurkitzen diren adinez txikien egoerak gertutasunez eta
eraginkortasunez arautzeko autonomia marko bat eskaintzen duelako.
- Zehar-lerro bat delako, gure eskumenen baitan, dibortzio egoeran dauden
adinez txikikoei eta bikoteei arreta osoa eskaintzen diena.
- Dibortzioaren legeak ezin duelako ordezkatu, hau ez baita iristen Autonomia
Erkidegoaren eskumen esklusibokoak diren hainbat alderditara: adin
txikikoarentzat arreta, famili bitartekaritza, familiarentzat babesa, etxebizitza…
- Nafarroan eta Iparraldean dituzten legedietara hurbiltzen gaituelako.
- Gure kode zibila garatzen duen proposamena delako, familiari eskaintzen dion
babesean eta adinez txikiaren eskubideen babesean.
• GARATU DITUZTE ANTZEKO PROPOSAMENAK
Egoera honen aurrean, familiaren arloan eskumenak dituzten beste Autonomia
Erkidego batzuek onartu dituzte zaintza partekatua lehenesten dituzten legeak,
esaterako Katalunian, Aragoin, Nafarroan eta Valentzian.
Murtziako Legebiltzarra zaintza partekatuaren bere lege proposamena izapidetzen ari
da.
14
• AUZITEGI GORENAREN SENTENTZIAK ZAINTZA PARTEKATUA EZARTZEN DU
LEHENTASUNEZKO EREDUTZAT
Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezartzen duen joan den apirileko sententzian esaten
du, zaintza partekatua izan behar dela araua, adinez txikiaren kalterako izan daitekeen
kasu haietan ezik. Beraz, gogoan hartu beharreko irizpideak ezartzen ditu. Hemendik
aurrera, frogatu beharrekoa ez da izango zaintza partekatuaren onura, orain artean
bezala; zaintza partekatua ez eta guraso bakarraren zaintza zergatik ematen den
arrazoitu eta justifikatu beharko da. Beraz, guraso bakarraren zaintza aparteko zerbait
izatera pasatuko da eta partekatua, arau orokor.
Guzti hau, erabaki judizialen erdigunean adinez txikiaren interesen babesa jarrita
egingo da.
Sententzia honek KIDETZAren lege proposamenak biltzen duena jasotzen du,
proposamenari legezko aupada bat ematen diolarik.
GURASOEN ERANTZUKIDETASUNAREN EUSKAL LEGEA, ORAIN
2013KO EKAINA

More Related Content

More from kidetza1

Ertzantza10.04.20
Ertzantza10.04.20Ertzantza10.04.20
Ertzantza10.04.20kidetza1
 
Ministerio interior 1342020
Ministerio interior 1342020Ministerio interior 1342020
Ministerio interior 1342020kidetza1
 
Borrador comparecencia de kidetza.definitivo
Borrador comparecencia de kidetza.definitivoBorrador comparecencia de kidetza.definitivo
Borrador comparecencia de kidetza.definitivokidetza1
 
Nota de prensa
Nota de prensaNota de prensa
Nota de prensakidetza1
 
Contestacion gobierno
Contestacion gobiernoContestacion gobierno
Contestacion gobiernokidetza1
 
Cartel vi jornadas definitivo
Cartel vi jornadas definitivoCartel vi jornadas definitivo
Cartel vi jornadas definitivokidetza1
 
Las interferencias parentales y el maltrato psicologico a los menores.corregido
Las interferencias parentales y el maltrato psicologico a los menores.corregidoLas interferencias parentales y el maltrato psicologico a los menores.corregido
Las interferencias parentales y el maltrato psicologico a los menores.corregidokidetza1
 
Estudios sobre la_custodia_compartida
Estudios sobre la_custodia_compartidaEstudios sobre la_custodia_compartida
Estudios sobre la_custodia_compartidakidetza1
 
Estudio suecia
Estudio sueciaEstudio suecia
Estudio sueciakidetza1
 
Custoria compartida
Custoria compartidaCustoria compartida
Custoria compartidakidetza1
 
Abipase mayo 2018 (3)
Abipase mayo 2018 (3)Abipase mayo 2018 (3)
Abipase mayo 2018 (3)kidetza1
 
Iv plan interinstitucional de apoyo a las familias de la cae 2018 2022
Iv plan interinstitucional de apoyo a las familias de la cae 2018 2022Iv plan interinstitucional de apoyo a las familias de la cae 2018 2022
Iv plan interinstitucional de apoyo a las familias de la cae 2018 2022kidetza1
 
Ley catalana
Ley catalanaLey catalana
Ley catalanakidetza1
 
Ley valenciana CUSTODIA COMPARTIDA
Ley valenciana CUSTODIA COMPARTIDALey valenciana CUSTODIA COMPARTIDA
Ley valenciana CUSTODIA COMPARTIDAkidetza1
 
Ley aragonesa custodia compartida
Ley aragonesa custodia compartidaLey aragonesa custodia compartida
Ley aragonesa custodia compartidakidetza1
 
Acuerdo pleno familial
Acuerdo pleno familialAcuerdo pleno familial
Acuerdo pleno familialkidetza1
 
Informe 2017 infancia y adolescencia
Informe 2017 infancia y adolescenciaInforme 2017 infancia y adolescencia
Informe 2017 infancia y adolescenciakidetza1
 
Plan de apoyo infancia y familia
Plan  de apoyo infancia y familiaPlan  de apoyo infancia y familia
Plan de apoyo infancia y familiakidetza1
 
Postal kidetza
Postal kidetzaPostal kidetza
Postal kidetzakidetza1
 
Diciembre 2017 charla (1)
Diciembre 2017 charla (1)Diciembre 2017 charla (1)
Diciembre 2017 charla (1)kidetza1
 

More from kidetza1 (20)

Ertzantza10.04.20
Ertzantza10.04.20Ertzantza10.04.20
Ertzantza10.04.20
 
Ministerio interior 1342020
Ministerio interior 1342020Ministerio interior 1342020
Ministerio interior 1342020
 
Borrador comparecencia de kidetza.definitivo
Borrador comparecencia de kidetza.definitivoBorrador comparecencia de kidetza.definitivo
Borrador comparecencia de kidetza.definitivo
 
Nota de prensa
Nota de prensaNota de prensa
Nota de prensa
 
Contestacion gobierno
Contestacion gobiernoContestacion gobierno
Contestacion gobierno
 
Cartel vi jornadas definitivo
Cartel vi jornadas definitivoCartel vi jornadas definitivo
Cartel vi jornadas definitivo
 
Las interferencias parentales y el maltrato psicologico a los menores.corregido
Las interferencias parentales y el maltrato psicologico a los menores.corregidoLas interferencias parentales y el maltrato psicologico a los menores.corregido
Las interferencias parentales y el maltrato psicologico a los menores.corregido
 
Estudios sobre la_custodia_compartida
Estudios sobre la_custodia_compartidaEstudios sobre la_custodia_compartida
Estudios sobre la_custodia_compartida
 
Estudio suecia
Estudio sueciaEstudio suecia
Estudio suecia
 
Custoria compartida
Custoria compartidaCustoria compartida
Custoria compartida
 
Abipase mayo 2018 (3)
Abipase mayo 2018 (3)Abipase mayo 2018 (3)
Abipase mayo 2018 (3)
 
Iv plan interinstitucional de apoyo a las familias de la cae 2018 2022
Iv plan interinstitucional de apoyo a las familias de la cae 2018 2022Iv plan interinstitucional de apoyo a las familias de la cae 2018 2022
Iv plan interinstitucional de apoyo a las familias de la cae 2018 2022
 
Ley catalana
Ley catalanaLey catalana
Ley catalana
 
Ley valenciana CUSTODIA COMPARTIDA
Ley valenciana CUSTODIA COMPARTIDALey valenciana CUSTODIA COMPARTIDA
Ley valenciana CUSTODIA COMPARTIDA
 
Ley aragonesa custodia compartida
Ley aragonesa custodia compartidaLey aragonesa custodia compartida
Ley aragonesa custodia compartida
 
Acuerdo pleno familial
Acuerdo pleno familialAcuerdo pleno familial
Acuerdo pleno familial
 
Informe 2017 infancia y adolescencia
Informe 2017 infancia y adolescenciaInforme 2017 infancia y adolescencia
Informe 2017 infancia y adolescencia
 
Plan de apoyo infancia y familia
Plan  de apoyo infancia y familiaPlan  de apoyo infancia y familia
Plan de apoyo infancia y familia
 
Postal kidetza
Postal kidetzaPostal kidetza
Postal kidetza
 
Diciembre 2017 charla (1)
Diciembre 2017 charla (1)Diciembre 2017 charla (1)
Diciembre 2017 charla (1)
 

Zaintza partekatua lehentasunezko eredu euskal autonomia erkidegoan

  • 1. 1 ZAINTZA PARTEKATUA LEHENTASUNEZKO EREDU EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 1- OINARRI JURIDIKO ETA SOZIALAK 1.1- 1989ko azaroaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak, 1990eko azaroaren 30ean Espainiako estatuak berretsi zuenak, Estatuak behartzen ditu haurrak bere bi gurasoekin modu erregularrean harreman pertsonalak eta kontaktu zuzena izateko duen eskubidea gordetzera, haurraren osotasunerako kaltegarria izango litzatekeen kasu haietan salbu. 1.2- Hitzarmen horretako 5. artikuluak Estatuak zehazki eta espresuki behartzen ditu aiten eta amen erantzukizunak eta betebeharrak errespetatzera, baita beste familia kideenak ere, haurrari bere garapenarekin eta gaitasunekin bat datorren orientabidea ematerakoan. 1.3- Eta 18. artikuluak zehazten du aiten eta amen lehen erantzukizuna dela seme- alaben haziera eta Estatuen betebeharra dela erantzukizun hau betetzen dela zaintzea. Begi bistakoa da indarrean dagoen dibortzioaren legeak, ulertzera ematen duenaren eta emaitzen arabera, zaintza partekatua ohiz kanpoko aukera moduan hartzen duela. Urtero 20.000 adin gutxiko baino gehiago erabiltzen eta, areago, manipulatzen dituzte dibortzio prozesuetan, kasu batzuetan gurasoetako bat eta haren senideak galtzeraino. Begi bistakoa da aipatutako eskubideak urratzen direla lege honen anparoan. 4- Gizon eta emakumeen arteko funtsezko berdintasuna bizitzako alor guztietan iraunkorra da demokrazia aurreratuenetan eta helburu nagusia berdintasunezko gizarte zuzenago bat lortzeko bidean. Dibortzioaren legearen aplikazioak gizonezkoa diskriminatzen du argi eta garbi: zaintza amari ematea arau modura inposatuz (dibortzioen %86an gertatzen da hau), kasuen %63an inolako argudiorik gabe; adostasun prozesuetan xantaia ahalbidetzen du, emakumezkoek seme-alabak erabiltzen dituztelarik hainbat etekin ateratzeko (prozesua bizkortzea, etxebizitzaren erabilera lortzea...); eta dibortzioak liskartsuak izaten direnez zaintza partekatua oztopatzen du %41eko portzentajean. Hain da horrela, gizonezkoak adin gutxikoaren zaintza eskatuta ere ez zaio ematen amak zaintzari uko egin ezean edo arrazoi pisutsuengatik berau gauzatzeko ezgai izan ezean. Zenbakitan, dibortzioen %5ean gertatzen da hau. Bestalde, askotan, gizonezkoak uko egiten dio zaintza beretzat eskatzeari baita zaintza partekatua eskatzeari ere, bere abokatuek hala gomendatuta; izan ere, amak ez bezala, prozesu luzea eta garestia izaten du aitak aurrean eta lor dezakeena ez da izaten amaren asmo batzuei men egin eta adostasun bat negoziatuta lor dezakeenaren parekoa, justiziak amari botere estatus bat egotzi baitio gai hauetan. Bukatzeko, azpimarratzekoa da legearen aplikazioak adin gutxikoen %41ari eragozten diela bi gurasoekin baldintza berdinetan erlazionatzen jarraitzea, zergatik eta gurasoak akordio batekin banatu ez direlako bakarrik. Hau larria bada oraindik larriagoa da
  • 2. 2 guraso batek beste gurasoaren aurka egiteko seme-alabak manipula ditzan ahalbidetzea, batzuetan modu larrian eta jarraian manipulatu ere, adin gutxikoaren aurkako tratu txar psikologikoa bihurtzeraino. Beraz: Dibortzioaren ondoren ere adin gutxikoak eskubidea du bi gurasoekin baldintza berdinetan harremanetan jarraitzeko eta hau Estatuak bermatu behar duen eskubidea da, horretarako oztoporik dagoen kasuetan berauek suntsituz. Gure egungo gizartean, dibortzioaren ondoren ere, seme-alabak zaintzeko, hezteko eta mantentzeko garaian amaren eta aitaren betebeharra berdina da eta seme- alaben eskubidea da, Estatuak bermatu behar duena hau ere. Justiziak berdin jokatu behar du bi aldeekin negoziaziorako abiapuntua bi aldeentzat parekoa izan dadin. 1-1ESKUMENEN INGURUKO OINARRIAK KIDETZAk egindako txosten juridikoak, Zuzenbide Foral eta Konstituzionalean adituak diren Galizia, Nafarroa eta Euskadiko aholkularien laguntzarekin, ondorioen artean zera dio: • Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Lege Proposamena izapidetu duen unetik, Euskal Autonomia Erkidegoak gai hori lantzeko eskumenak dituela ziurtatu du. • Euskal Autonomia Erkidegoak, bere eskumenak egikarituz, arautu du lege honen antzeko beste lege bat: Izatezko Bikoteen Legea. • Euskal Autonomia Erkidegoak badu berezko Zuzenbide Zibila, berezia eta ohiturazkoa, familia harremanen gaiari dagokiona eta Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren baitan gorde, zuzendu eta garatu dezakeena bere baitako erakundeen bidez. • Euskal Autonomia Erkidegoak bere estatutuan eta hori garatzen duten legeetan baditu bai eskumenak eta bai horien garapen arauak Lege Proposamenaren edukiekin zuzenki lotzen direnak (otsailaren 18ko Adin Txikikoaren Babesaren 3/2005 Legea, Familia, Berdintasuna, Gizarte- Laguntza…). • Gurasoen Erantzunkidetasuna arautzen duen Lege Proposamenaren edukiak ez ditu Estatuaren eskumen esklusiboak zanpatzen, guraso eta seme-alaben arteko harremanak edo bikotearen banaketa baldintzak edo ereduak ez baitira eskumen esklusiboak.
  • 3. 3 • Auzitegi Konstituzionalak Foruen garapena Autonomiari dagokiola aitortzen du, nahiz eta izaera lokala izan. Eta Eusko Legebiltzarrari ematen dio horien iraunaldia edo hedapena Erkidego osora zabaltzeko ahalmena. • Gurasoen Erantzunkidetasunaren Lege Proposamenak Euskal Kode Zibila eguneratzen eta garatzen du berari lotutako erakundeen bidez. • Lege Proposamenaren edukiak, bere prozedurazko alderdietan, ez ditu zanpatzen estatu konpetentziak. • EUSKADIK NAFARROAK, KATALUNIAK EDO ARAGOIK IZAN DITZAKETEN ESKUMEN BERBERAK DITU. • VALENTZIAK EZ DU DENA BERE ALDEKO ETA, HALA ERE, BERE LEGEA ARAUTU DU. • MURTZIAK EZ DU ESKUMENIK BAINA BERTAKO LEGEBILTZARRA, PP-K BULTZATUTA, ZAINTZA PARTEKATUAREN LEGE PROPOSAMENA IZAPIDETZEN ARI DA. ONDORIOZ, BORONDATE POLITIKOA DA GILTZA, BAI LEGE AUTONOMIKO BAT AURRERA ATERATZEKO ETA BAI OZTOPATZEKO.
  • 4. 4 2- GURE LEGE PROPOSAMENA: SOZIALA ETA AURRERAKOIA 2.1- Lege proposamenak Ezkontza Aurreko Akordioak biltzen ditu. Horietan, akordiorik ez dagoen kasuetan eta aldez aurreko izaeraz, Bitartekaritza Zerbitzuetara jotzeko konpromisoa jasotzen da. 2.2- Lege proposamenaren oinarrian daude, adinez txikiaren eskubidea bi gurasoekin harremanak izateko eta hauen betebeharra berdintasunean seme-alabak zaintzeko eta hezteko. Aldi berean, bi oinarri horiek bermatu nahi ditu legeak. Gure proposamenaren eranskin modura zaintza partekatuaren definizioa sartuko dugu. 2.3- Eskubide horren garapenerako gurasoen erantzunkidetasuna edo zaintza partekatua ezagutzen da arau orokortzat edo lehentasunezkotzat, adinez txikiaren interesen kontrakoa izan daitekeen kasuetan ezik. Guraso bakarrari ematen zaion zaintza apartekoa izango litzateke hemendik aurrera. Horrela bada, bi aldeek besterik adostu ezean edota ageriko ezintasunen bat egon ezean, adinez txikia bi gurasoekin biziko litzateke txandaka. Era berean, guraso bakarraren zaintza apartekoa izanik, epaileak bere sententzian argudiatu eta justifikatu beharko luke zaintza partekatua ez ematearen arrazoia. 2.4- Bi gurasoek derrigorrez aurkeztu beharko diote epaileari, bai adostuta bai adostasunik gabe, erantzunkidetasun edo zaintza partekatu plan zehatz bat. Bertan xeheki jaso beharko dituzte bizikidetza modua, seme-alabekiko bi aldeek dituzten eskubideak, betebeharrak eta konpromisoak, eta bi aldeetako batek zerbait beteko ez balu famili bitartekaritzara aldez aurretik jotzeko konpromisoa. 2.5- Erantzunkidetasun edo zaintza partekatuaren planean epaileak, funtsezko irizten dituen alderdietan (bizikidetza moduan, esaterako), akordiorik ez dagoela ikusiko balu, honek bi aldeak derrigortu ditzake famili bitartekaritza zerbitzu batera edota erantzunkidetasunerako orientazio zerbitzura joatera, zerbitzu hauek nola funtzionatzen duten eta zer abantaila eskaintzen dizkien ikustera. 2.6- Desadostasunean jarraituko balute edo bitartekaritza ukatuko balute, zaintza partekaturako edo erantzunkidetasunerako proiektuak aztertu ondoren eta adinez txikiaren interesak baloratzeko balio duten beste irizpide objektibo batzuk gogoan izanik, aldeetako batek eskatuta eta arau modura, adin txikikoarentzat egokien izango den zaintza partekatu eredua emango da, kaltea eragin diezaiokeen salbuespen kasuetan izan ezik; orduan, argudiatu eta justifikatu egin beharko da erabaki hori. Irizpide hauek xeheki zehazten ditu lege proiektuak eta Auzitegi Gorenak, bere azken sententzian, berretsi egin ditu. 2.7- Proposamenak zehazten duen moduan adinez txikiaren interesen kontrako den kasuetan izan ezik, behin-behineko neurrietan ere zaintza partekatua izango da arau eta eredu orokorra.
  • 5. 5 Auzitegian banaketa/dibortzio eskaera bat izapidetzen duten unetik bertatik, adinez txikiaren eskubideak judizialki bermatuz, zaintza partekatua izango da araua. Beraz, aipatutako salbuespen kasuetan izan ezik, lehenbailehen eman beharko den behin- behineko neurrien autoan zaintza partekatua izango da arau orokorra dibortzioaren sententzia iristen den arte. Aldeetako batek behin-behineko neurri hauek edo dibortzio sententzia beteko ez balitu zaintza partekatua errebisatu egingo litzateke eta guraso bakarrari emango litzaioke zaintza, nori eta adinez txikia bi gurasoekin erlazionatzeko oztoporik gutxien jartzen duen gurasoari. 2.8- Proposamenak adinez txikiaren interesak babesteko mekanismoak ezartzen ditu genero eta familia barneko indarkeria gertatzen diren kasuetan. Horietan, bai zaintza partekatua eta bai guraso bakarrarena debekatzen ditu. Konstituzio Zuzenbideari eta errugabetasun-printzipioari zor zaizkion errespetuagatik, tratu txarren salaketa bat ez da izango nahikoa arrazoi gurasoen eskubideak eta betebeharrak murrizteko eta adin txikikoari bi gurasoekin izan behar dituen harremanak ukatzeko. Aitzitik, adinez txikiaren aurkako tratu txar fisikoak, psikologikoak edo manipulazioak daudenaren zantzu garbiak dituenean, epaileak beharrezko neurriak hartuko ditu. Nolanahi ere, neurri hauek errebisatu ahal izango dira epai irmo baten argitan. 2.9- Lege honek ez ditu nahitaez uztartzen zaintza eta etxebizitzaren erabilera. Akordioarekin edo akordiorik gabe, irabazpidezko ondasunen likidazioa defendatzen du. Zentzu honetan, beharrik handiena izango lukeen gurasoak etxebizitza erabiltzeko aukera izango luke 3 urtetan. Legeak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Kontseilaritzaren esku-hartzea aurreikusten du, premiazko egoeretan dauden adinez txikiek etxebizitza duin bat izan dezaten. 2.10- Legeak, adin txikikoaren onuran, bi aldeen artean egon daitezkeen ezberdintasun ekonomikoak ezagutzen ditu eta elkar banatu behar diren gastuetan gehiago daukanak gehiago eman dezala aurreikusten du. 2.11- Legeak derrigortasun bat ezartzen die bi aldeei epai-barneko bitartekaritza zerbitzuetara jotzeko, hauek ezagutu eta beren onurez jabetzeko. Zerbitzu horiek famili bitartekaritza zerbitzuekin koordinatuta egongo dira, beren beharra hedatu daitekeela aurreikusiz; eta berdin araututa egon behar diren talde psikosozialekin, beren funtzio nagusia oso liskartsuak diren kasuak ebaluatzea izango delarik. 2.12- Legeak zerbitzu berri bat ezartzen du: Erantzunkidetasunerako Orientazio Zerbitzua. Bere helburua, adinez txikiaren interesen defentsan, seme-alabekin eta beraien arteko harremanetan gurasoak laguntzea da, txikia helduen gatazka baten erdian egon ez dadin.
  • 6. 6 2.13- Legeak bi gurasoen senitartekoekin erlazionatzeko adinez txikiaren eskubidea babesten du, baita gurasoetako bat hil eta gero ere. 2.14- Legeak famili epaitegien eta famili bitartekaritza zerbitzuen hedapena aurreikusten du 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo udalerri-multzo guztietan eta dagoeneko martxan dauden giza ekimenezko zerbitzuekin elkarlana ere aurreikusten du. 2.15- Legeak talde psikosozialak arautzea eta zabaltzea nahi du.
  • 7. 7 3- ERAKUNDEEK ETA GIZARTEAK BABESTURIKO LEGEA • EUSKAL ERAKUNDE GUZTIEK • ADIN TXIKIKOEN ARDURADUNEK • ALDERDI POLITIKOEK • GIZARTEAK BABESTUTAKO PROIEKTUA 2010 URTEA • Aratekoak txostena igortzen dio Eusko Legebiltzarrari zera gomendatuz, dibortzio gaietarako gure araubide juridikoan eredu nagusi gisa zaintza partekatua lehenestea eta horretarako beharrezkoak diren neurri legegileak hartzea. Gomendio hau bi irizpidetan oinarrituta egiten dio: 1. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak jasotzen duen Adinez Txikien Eskubideen Defentsan. 2. Gizon/Emakume Berdintasunean aurrera egitean. • Euskadiko Fiskal Nagusiak aitortzen du zaintza partekatua dela hobetsi behar litzatekeen eredua dibortzio kasuetan, akordioarekin edo akordiorik gabe, beti ere, adin txikikoaren interesak babeste aldera. • Mozioak A- GIPUZKOA Gipuzkoako Batzar Nagusiek eredu nagusi bezala Zaintza Partekatuaren alde egiten dute ondoko botoekin: - Alde EAJ, PP, Aralar, Hamaika1, Alternatiba. - Aurka PSE, IU. Donostiako udalean: - Alde PSE, Aralar, Alternatiba. - Abstentzioa EAJ, PP. B- ARABA Batzar Nagusiak eta Gasteizko udala alde aho batez (ezker abertzalea barne). Langraiz Oka alde (PSEren ekimenez). Guardia alde. Samaniego alde.
  • 8. 8 Iruña Oka alde. Leza alde. Arratzua-Ubarrundia alde. C- BIZKAIA Bizkaiko Batzar Nagusiak alde (ezker abertzalea barne) PSEren abstentzioa ezik. Bilboko udalean: - Alderdi guztiak alde aho batez. Trapagaran alde. Sestao alde aho batez. Elantxobe alde. Zalla alde. Amoroto alde. Balmaseda alde. Gueñes alde. Turtzioz alde. Sopuerta alde. 2011 URTEA • Eusko Legebiltzarrean Legez Besteko Proposamena onartzen da alderdi guztien aldeko botoarekin, PSE eta IUrenak izan ezik. 2012 URTEA 1- HERRI-EKIMEN BIDEZKO LEGE PROPOSAMENA • 2011an zaintza partekatu ereduaren aldeko sinadurak eraman ziren Eusko Legebiltzarrera.....................................................................................30.000 • Lege Proposamena aurrera ateratzeko eramandako sinadurak.........51.277 • GUZTIRA.............................................................................81.277 2- LEGE PROPOSAMENA EZTABAIDATZEKO ETA ONARTZEKO 2011AN ETA 2012AN UDALETAN ETA BATZARRETAN AURKEZTUTAKO MOZIOAK • Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Donostiako udala: PSEren eta Bilduren mozio bateratua proposamenaren aurka. Azpimarratzekoa da Batzar Nagusietako mahaiko lehendakariak eta Bilduko bozeramaleak alde sinatu zutela sinadura bilketan. • Barakaldoko udala, PSEk aurkeztua eta onartua. • Andoaingo udala, PSE eta PPren aldeko botoekin onartua. Bilduren abstentzioa. • Durangoko udala, alde aho batez.
  • 9. 9 • Antzuolako udala, Bildu alde. • Bergarako udala, Bildu alde. • Iurretako udala, Bildu alde. • Barrikako udala, IUren ekimenez. • Laudioko udala, onartua. • Astigarragako udala, Bildu aurka. • Portugaleteko udala, ez da onartzen PSE eta Bildu aurka agertzen direlako. • Ortuellako udala, EAJ eta Bilduren aldeko botoekin onartzen da. PSEren abstentzioa. • Urduñako udala, onartua. ONDORIOA Dibortzioaren ondoren adinez txikikoen zaintza konpartitzea ez da gizartea aurrez aurre jartzen duen gaia, aitzitik, erakundeen eta gizartearen eskakizun orokorra da. 2010 urtean, DYM enpresak, ilobengandik banatutako aitona-amonen elkarteak eskatuta, inkesta bat burutu zuen Estatu osoko 2.000 pertsonen artean. Ondorioen artean jasotzen zuten, euskaldunen %80a zaintza partekatuaren orokortasunaren alde zegoela. Bestalde, alderdi guztiek lagundu dituzten eta hainbat erakundek onartu dituzten zaintza partekatua bultzatzeko mozioek, errealitate hori baieztatzen digute, nahiz eta alderdi politiko batzuek postura bat hartu erakunde batean eta kontrakoa bestean, beren baitan dagoen akordiorik eza agerian utziz. Azkenik, azpimarratzekoa da adinez txikiaren interesen defentsarako eskumenak dituzten autoritate gorenek, Arartekoak eta Euskadiko Fiskal Nagusiak, zaintza partekatuaren aldeko postura garbia eta berariazkoa hartu dutela, lehentasunezko eredu izan behar dela adieraziz.
  • 10. 10 4- JUSTIFIKAZIODUN ETA ZENTZUDUN PROPOSAMENA ZAINTZA PARTEKATUA ARAUTZEARI UKO EGITEN DIOTENEN AURREAN HAUEK GURE ARGUDIOAK: 4.1- ZAINTZA PARTEKATUA LEHENTASUNEZKO EREDU BEZALA ARAUTZEAK EZ DU ESAN NAHI ZAINTZA PARTEKATUA AUTOMATIKOA EDO DERRIGORREZKOA IZANGO DENIK Bi aldeek adostasunean eskatu behar dute edota aldeetako batek bestea ados egon ez arren. (Adinez txikiarentzat onuragarriena izanda ere bi aldeetako batek ez badu nahi, adinez txikikoa babestuz, epaileak guraso bati eman ahal izango dio zaintza, nori eta haurraren eta beste gurasoaren arteko harremana gutxien oztopatzen duen gurasoari hain zuzen, Europako hainbat legedietan jasota dagoenaren antzera, Frantziakoan kasu.) 4.2- ZAINTZA PARTEKATU ARAUTUAK ADINEZ TXIKIAREN INTERESAK GORDE BEHAR DITU GURASOEN INTERESEN AURRETIK Dibortzio kasuetan, bi aldeak gatazka batean murgilduta daudela, gurasoak ez dira egokienak adin txikikoaren interesei begiratzeko eta horiek zehazteko. Eta ohikoa izan ohi da adin txikikoa erabiltzea norbere interesen defentsarako. Zentzu honetan, Auzitegi Gorenak berak joan den apirileko sententzian esaten du zaintza partekatua dela adinez txikiaren onerako eredu egokiena, beti ere, ez badu bere interesekin talka egiten, eta hau guztia neurtu daiteke gurasoen erantzunkidetasun proiektuetan eta KIDETZAk bere lege proposamenean ezartzen dituen irizpideetan. 4.3- ZAINTZA PARTEKATU ARAUTUAK EPAILEARI AHALMENA EMATEN DIO, BI ALDEEN DESADOSTASUN EGOERETAN, ADINEZ TXIKIAREN INTERESEN BERMATZAILE IZATEKO ETA EDOZEIN DELARIK ERE ZAINTZA EREDUA HONEN INTERESEI LEHENTASUNA EMATEKO GURASOEN INTERESEN AURRETIK Horretarako, epaileak baditu hainbat balorazio-tresna, hala nola, bi aldeek aurkeztu beharreko erantzunkidetasun proposamenak eta Auzitegi Gorenaren azken sententziarekin bat etorri beharreko hainbat irizpide. Ondorioz, epaileak esku artean izango ditu irizpideak, salbuespen bezala eta modu justifikatu eta arrazoituan, zaintza guraso bakarrari emateko eredu partekatua adinez txikikoaren onerako ez den kasuetan.
  • 11. 11 4.4- ZAINTZA PARTEKATUA MODU HONETARA ARAUTZEAN DIBORTZIOAREN LEGEAREN AUTOMATISMOETATIK IHES EGITEN DA ETA KASUAN KASUKO NEURRIRA EGINIKO PLANTEAMENDUAK LAGUNTZEN DIRA, BITARTEKARITZA SUSTATUZ AKORDIOETARA IRISTEKO BIDE GISA Indarrean dagoen legediarekin bitartekaritzak ez ditu nahi bezalako emaitzak eman, izan ere, metodo hau ez dago sartuta dibortzioaren legearen prozedura sistema barruan eta ez dago orokortuta (Europar Batasuneko zehar-lerroek eta gomendioek finkatu bezala). 4.5- ZAINTZA PARTEKATUAREN APLIKAZIOA OROKORTZEAK GURASOEK AURKEZTU BEHARREKO ERANTZUNKIDETASUN PLANAK DERRIGORTZEA DAKAR ETA HORRELA DIBORTZIOAREN ONDOREN ERE SEME-ALABEKIKO BETEBEHARREK ETA ESKUBIDEEK JARRAIPENA IZANGO LUKETE 4.6- ZAINTZA PARTEKATUA OROKORTZEAN HAUTSI EGITEN DA ORAINGO ESKEMA, ORAIN DERRIGORREZKOA BAITA AKORDIOA EPAILEAK EREDU HORI EMATEKO Zaintza partekatua akordio baten menpe uzten badugu adinez txikiak bi gurasoekin egoteko duen eskubidearen urraketa betikotzen ari gara, bi aldeetako batek bestearen gain duen beto eta xantaia aukera hor daudelako eta baita txikiaren manipulazioa ere. Epaileari eskuak lotuta uztea eta zaintza guraso bakarrari emanda adin txikikoaren interesak bermatuak daudela ziurtatzea ez da onargarria. Dibortziatu den bikote bati elkarrekin bizi zirenean baino harreman hobea edukitzeko eskatzea aitak bere aitatasuna gauzatu dezan ia ezinezkoa da kasuen %41ean eta oso zaila %59an, dibortzioa eragin zuten arrazoiak ez baititu denborak ezabatzen; aitzitik, zenbait kasutan arrazoi horiek areagotu egiten dira. Akordioek ez dute bermatzen adinez txikiaren ongizatea eta liskarrek ere ez kontrakoa. Frogatua dagoena zera da: liskarrak daudenean zaintza guraso bakarrari ematen zaiola eta adin txikikoa arma gisa erabiltzen dela eta trukerako txanpon bihurtzen dela bi gurasoen artean. Beraz, adinez txikiaren zaintza ez da egon behar gurasoen harreman motaren menpe, eta hauek haurrak manipula ez ditzaten mekanismoak aurreikusi beharko dira, hala nola, gurasoen arteko akordioak, bitartekaritza, erantzunkidetasunerako orientazioa… • Kasu liskartsuen %41ean eta xantaia bidez lorturiko akordioetan dauden adin txikikoak ezin dira kondenatu bere aitarekin eta honen senitartekoekin harremana galtzera. • Inork ezin dezake ziurtatu bikote ohien arteko harremana ona izango denik, esperientziak kontrakoa esaten baitigu. beraz, zaintza partekatua lortu ahal izateko ondo konpondu behar direla argudiatzea entelekia bat da. • Bitartekaritza bat egon dadin baldintza berdinetan egon behar dira bi aldeak eta horretarako dibortzioaren legea aldatu behar da.
  • 12. 12 4.7- ZAINTZA PARTEKATUA OROKORTZEAN EGUNGO EGOERAREN KONTRAKOA LORTUKO LITZATEKE, DIBORTZIOAREN ONDOREN ZENBAIT GURASOK EZIN BAITUTE BERE ERANTZUNKIZUNA GAUZATU a- Egungo egoeran, dibortzioen %86an guraso bakarrari, amari, ematen zaio zaintza eta kasu hauen %63an argudiorik gabe, Vigoko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera. Horrek esan nahi du adinez txikiak hilean 4 aldiz ikusiko duela aita eta, berandu baino lehen, aitarekin eta haren senideekin duen harremana galduko duela. b- Zaintza partekatua akordioa dagoen kasuetan bakarrik ematen da; beraz, dibortzioen %41ean ezinezkoa gertatzen da liskarrak daudelako. c- Adostasun kasu asko behartuak izaten dira, kalte handiagoak ekiditearren. Aitak zaintza partekatuari uko egiten dio, baita etxebizitzari ere, horrela seme-alabak gehiago ikusiko dituelakoan; auzi bidez joanez gero zaintza amari emango diote eta bisita erregimenak murriztaileak izango dira. Honen erakusgarri esan dezakegu banatzen eta dibortziatzen diren bikoteak, gero eta gazteagoak izanik ere, eta zaintza partekatuaren aldekoak izan arren, %6an izaten dela posible; 2012an %8ra igo da zifra. d- Bizi dugun krisiaren eraginez, emakumezkoak adinez txikiaren zaintza xantai modura erabiltzen du batzuetan beste aldearen aurka, etxebizitzaren erabilera lortu ahal izateko. e- Akordio kasuetan adin gutxiko askori presio egiten zaie eta erabili egiten dira zaintza partekatuaren aldeko apusturik egin ez dezaten; eta kasu liskartsuetan, manipulazioa eta erabilera tratu txar psikologiko jarraitua bihur daiteke. Guzti honek zera ekarri du: - Liskartasun kopuruak kezkagarriak izatea, %41. - Zaintza partekatuak gutxiengoak izatea, %6 2010-11an eta %8 2012an. - Adinez txikien manipulazioa eta erabilera ikaragarri igotzea, Familien Elkarguneak 52 aldiz erabili ziren 2005ean eta 221 aldiz 2012an. • ERANTZUNKIDETASUNA GAUZA DADIN DIBORTZIO LEGEAREN APLIKAZIOAN BERDINTASUNA BEHAR DA ETA DISKRIMINAZIOAK EZABATZEA • FAMILI BITARTEKARITZAK EMAITZA ONAK EMAN DITZAKE PAREKOEN ARTEAN ETA BALDINTZA BERDINETAN EGITEN BADA • FAMILI HARREMANETAN BERDINTASUNA BULTZATZEA DENON HELBURUA DA BAINA DIBORTZIOA TARTEKO BESTE IZEN BAT DAUKA: GURASOEN ERANTZUNKIDETASUNA ETA ZAINTZA PARTEKATUA LEHENTASUNEZKO EREDU
  • 13. 13 5- ONDORIOAK • GURASOEN ERANTZUNKIDETASUNAREN HERRI-EKIMENEZKO EUSKAL LEGE PROPOSAMENA IZAPIDETU BEHAR DA: - Euskadik baduelako dagoeneko garatua daukaten beste autonomia erkidego batzuk adina eskumen horretarako. - STOP DESAHUCIOS taldearen lege proposamenak lortutako antzeko babesa lortu duelako (legeak eskatzen dituen sinadura kopuruaren hirukoitza). - Arartekoaren, Euskadiko Fiskal Nagusiaren, 3 Batzar Nagusien, 3 udal nagusien, 23 udal ezberdinen, Eusko Legebiltzarraren eta Euskadiko enpresa indartsuenen batzarren babesa duelako. - Euskal Autonomia Erkidegoan dibortzio egoeretan, familientzat aitzindariak diren eta Estatuko beste zerbitzuetatik bereizten diren zerbitzuekin koordinatuta, adinez txikiaren interesak nola defendatu arautzen duen proposamena delako. - Dibortzio kasuetan aurkitzen diren adinez txikien egoerak gertutasunez eta eraginkortasunez arautzeko autonomia marko bat eskaintzen duelako. - Zehar-lerro bat delako, gure eskumenen baitan, dibortzio egoeran dauden adinez txikikoei eta bikoteei arreta osoa eskaintzen diena. - Dibortzioaren legeak ezin duelako ordezkatu, hau ez baita iristen Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusibokoak diren hainbat alderditara: adin txikikoarentzat arreta, famili bitartekaritza, familiarentzat babesa, etxebizitza… - Nafarroan eta Iparraldean dituzten legedietara hurbiltzen gaituelako. - Gure kode zibila garatzen duen proposamena delako, familiari eskaintzen dion babesean eta adinez txikiaren eskubideen babesean. • GARATU DITUZTE ANTZEKO PROPOSAMENAK Egoera honen aurrean, familiaren arloan eskumenak dituzten beste Autonomia Erkidego batzuek onartu dituzte zaintza partekatua lehenesten dituzten legeak, esaterako Katalunian, Aragoin, Nafarroan eta Valentzian. Murtziako Legebiltzarra zaintza partekatuaren bere lege proposamena izapidetzen ari da.
  • 14. 14 • AUZITEGI GORENAREN SENTENTZIAK ZAINTZA PARTEKATUA EZARTZEN DU LEHENTASUNEZKO EREDUTZAT Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezartzen duen joan den apirileko sententzian esaten du, zaintza partekatua izan behar dela araua, adinez txikiaren kalterako izan daitekeen kasu haietan ezik. Beraz, gogoan hartu beharreko irizpideak ezartzen ditu. Hemendik aurrera, frogatu beharrekoa ez da izango zaintza partekatuaren onura, orain artean bezala; zaintza partekatua ez eta guraso bakarraren zaintza zergatik ematen den arrazoitu eta justifikatu beharko da. Beraz, guraso bakarraren zaintza aparteko zerbait izatera pasatuko da eta partekatua, arau orokor. Guzti hau, erabaki judizialen erdigunean adinez txikiaren interesen babesa jarrita egingo da. Sententzia honek KIDETZAren lege proposamenak biltzen duena jasotzen du, proposamenari legezko aupada bat ematen diolarik. GURASOEN ERANTZUKIDETASUNAREN EUSKAL LEGEA, ORAIN 2013KO EKAINA