SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
5.GAIA: URAREN
KUTSADURA
Gure planetan
SARRERA
Naturan den urari ezaugarri kimiko eta fisikoak
aldatzean, kutsatu egiten da. Ura kutsatzeko era
asko dagoen arren, kutsadura-iturri handienak
hurrengo hiru multzo hauetan bana daitezke:
•Hirikoa
•Nekazaritza eta abeltzaintza arlokoa
•Industriakoa
HIRIETAN SORTUTAKO KUTSADURA:
KUTSADURA FISIKOA
Hirietako hondakin
horiek, bere aldetik,
inguruko urak
kutsatzen dituzte,
batzuetan hondakinak
uretara jaurti direlako
zuzenean eta,
bestetan, ura filtratu
egiten delako
zabortegietara.
NEKAZARITZARI ETA ABELTZAINTZAN
SORTUTAKOA: KUTSADURA FISKOA ETA
BIOLOGIKOA
Nekazaritzaren
produktibitatea
handitzearekin batera,
hainbat substantzia
kimikoren erabilera ere
handiagotu da: ongarriak,
pestizidak, herbizidak…
Substantzia horietako
zenbaitek, azkenean,
inguruko uretan amaitzen
dute, ura kutsatuz.
INDUSTRIAK SORTUAK: KUTSADURA
FISIKOA
Egiten diren prozesu
industrialetan,
kutsatzaile kimiko
ugari isurtzen da
uretara
1.URAREN KUTSADURA KIMIKOA
Definizioa: Kutsadura honen jatorri nagusia nekazaritzan eta
abeltzaintzan erabilitako ongarri eta substantziak eta industria-
prozesuetan isuritako hondakinak dira. Materiak izaera ez-organikoa
eta organikoa izan dezake:
Materia ez-organikoen artean: pH-a aldatzen duten azidoak eta baseak,
zianuroaren edo metal astunen antzeko substantzia toxikoak, eta eutofrizazioa
sortzen duten substantzia nutritiboak dauzkagu kausa nagusiak.
Materia organikoak: biodegradagarria denez, beste era bateko kutsadura sortzen
du: biologikoa; substantzia organiko horien deskonposizio-prozesuan uretako
oxigenoa kontsumitzen da eta horrek arazoak dakarzkio ekosistemari.
2.URAREN KUTSADURA FISIKOA
Definizioa: Kutsadura fisikoa hainbat motatakoa izan liteke: hondakin
solidoek eragina, kutsadura termikoa, erradioaktiboa… Nabarmenena
hondakin solidoek sortzen dutena izan arren, larriagoa da, askotan,
ikusezinak diren kutsadura termikoa eta erradioaktiboa.
Kutsadura termikoaren eraginez, uraren tenperatura igotzen denean, uretako
oxigeno-kontzentrazioa txikitu egiten da eta horrek kalte handia eragiten die
ekosistema urtarrei.
Kutsadura erradioaktiboari dagokionez, urak daramatzan partikula erradioaktiboek
bizidun guztiak kaltetzen dituzte, begiz ikusezina bada ere kutsadura hau.
3. URAREN KUTSADURA
BIOLOGIKOA
Definizioa: Kutsadura hau uretan hainbat motatako mikroorganismo
kaltegarriak ugaltzen direnean sortzen da. Elikagai ugari aurkitzen dutenean,
modu esponentzialean ugaltzen dira.
Mikroorganismo kaltegarriak:
• Bakterioak
• Algak
• Onddoak
• Onddo antzeko izaki bizidunak
Mikroorganismoen ugalketa ahalbidetzen duen elikagaien ugaritasun horrek
bi jatorri ditu, nagusiki:
 Batetik, gizakiek isuritako hondakin organikoak.
 Bestetik, nekazaritza intentsiboan erabilitako ongarri edo substantzia
kimikoak.
4. EUTROFIZAZIOA
Definizioa: Ura materia elikagarriz aberastea da eutrofizazioa. Materia
elikagarri horiek nitrogeno, fosforo edo sufretan aberatsak diren
konposatu ez-organikoak izaten dira.
Oso elikagai egokiak direnez uretako landareentzat, mugagabe
ugalarazten diete; ur-azalekoei, bereziki, geruza berde bat sortu eta
ur barnera argia sartzen eragozteraino.
Argi faltaz, planktona hil egiten da eta ur-hondoan metatzen; eta
usteltze-prozesuan uretako oxigenoa kontsumitzen du. Eutrofizazioa
nozitzen duten urek kolore berdea izaten dute eta kirats handia.
Bertako ekosistemek, gainera, oxigeno- eta energia-eskasia jasaten
dute.

More Related Content

What's hot (7)

Natur agua
Natur aguaNatur agua
Natur agua
 
Power point
Power pointPower point
Power point
 
Kutsadura2
Kutsadura2Kutsadura2
Kutsadura2
 
Euskera(trabajo)
Euskera(trabajo)Euskera(trabajo)
Euskera(trabajo)
 
Jarduera ekonomikoen ingurmen_impaktua
Jarduera ekonomikoen ingurmen_impaktuaJarduera ekonomikoen ingurmen_impaktua
Jarduera ekonomikoen ingurmen_impaktua
 
Natura ekosistema 4
Natura ekosistema 4Natura ekosistema 4
Natura ekosistema 4
 
Natura ekosistema 6
Natura ekosistema 6Natura ekosistema 6
Natura ekosistema 6
 

Similar to 5.gaia: Uraren kutsadura

Uraren kutsadura
Uraren kutsaduraUraren kutsadura
Uraren kutsaduraorope75
 
Gizakiaren eragina ingurumenean
Gizakiaren eragina ingurumeneanGizakiaren eragina ingurumenean
Gizakiaren eragina ingurumeneanmundu1d
 
1415 dbh2 03 ekosistemak01
1415 dbh2  03 ekosistemak011415 dbh2  03 ekosistemak01
1415 dbh2 03 ekosistemak01plarrieta
 
Biodibertsitatea
BiodibertsitateaBiodibertsitatea
BiodibertsitateaLuis Torrew
 
Biodibertsitatea
BiodibertsitateaBiodibertsitatea
BiodibertsitateaLuis Torrew
 
461_uraren_kutsadura_dena_jarraian.ppt
461_uraren_kutsadura_dena_jarraian.ppt461_uraren_kutsadura_dena_jarraian.ppt
461_uraren_kutsadura_dena_jarraian.pptElhuyarOlinpiada
 
Ezagutzen dugun espezie
Ezagutzen dugun espezieEzagutzen dugun espezie
Ezagutzen dugun espeziemaiteaizpuru
 
Klima aldaketa osasuna
Klima aldaketa osasunaKlima aldaketa osasuna
Klima aldaketa osasunasanjoseweb
 
URDAIBAI
URDAIBAIURDAIBAI
URDAIBAI5maila
 
Ingurumena babesten- Protecting the environment
Ingurumena babesten- Protecting the environmentIngurumena babesten- Protecting the environment
Ingurumena babesten- Protecting the environmentHULSB
 
Osasuna eta gaixotasuna
Osasuna eta gaixotasunaOsasuna eta gaixotasuna
Osasuna eta gaixotasunakultura2
 
Osasunerako erasoak eta arriskuak
Osasunerako erasoak eta arriskuak Osasunerako erasoak eta arriskuak
Osasunerako erasoak eta arriskuak Ainize Santisteban
 
Bioaniztasun Aunai
Bioaniztasun AunaiBioaniztasun Aunai
Bioaniztasun Aunaiguestb91676
 
Ekosistemen egitura
Ekosistemen egituraEkosistemen egitura
Ekosistemen egituraagorria
 
8.gaia gizartea eta ingurume
8.gaia gizartea eta ingurume8.gaia gizartea eta ingurume
8.gaia gizartea eta ingurumematxutxa
 

Similar to 5.gaia: Uraren kutsadura (20)

Uraren kutsadura
Uraren kutsaduraUraren kutsadura
Uraren kutsadura
 
Gizakiaren eragina ingurumenean
Gizakiaren eragina ingurumeneanGizakiaren eragina ingurumenean
Gizakiaren eragina ingurumenean
 
Natura ekosistema 2
Natura ekosistema 2Natura ekosistema 2
Natura ekosistema 2
 
1415 dbh2 03 ekosistemak01
1415 dbh2  03 ekosistemak011415 dbh2  03 ekosistemak01
1415 dbh2 03 ekosistemak01
 
Biodibertsitatea
BiodibertsitateaBiodibertsitatea
Biodibertsitatea
 
Lurreko ekosistemak
Lurreko ekosistemakLurreko ekosistemak
Lurreko ekosistemak
 
Biodibertsitatea
BiodibertsitateaBiodibertsitatea
Biodibertsitatea
 
461_uraren_kutsadura_dena_jarraian.ppt
461_uraren_kutsadura_dena_jarraian.ppt461_uraren_kutsadura_dena_jarraian.ppt
461_uraren_kutsadura_dena_jarraian.ppt
 
Ezagutzen dugun espezie
Ezagutzen dugun espezieEzagutzen dugun espezie
Ezagutzen dugun espezie
 
Klima aldaketa osasuna
Klima aldaketa osasunaKlima aldaketa osasuna
Klima aldaketa osasuna
 
URDAIBAI
URDAIBAIURDAIBAI
URDAIBAI
 
Ekosistemak
EkosistemakEkosistemak
Ekosistemak
 
Ekosistemak
EkosistemakEkosistemak
Ekosistemak
 
Ingurumena babesten- Protecting the environment
Ingurumena babesten- Protecting the environmentIngurumena babesten- Protecting the environment
Ingurumena babesten- Protecting the environment
 
Osasuna eta gaixotasuna
Osasuna eta gaixotasunaOsasuna eta gaixotasuna
Osasuna eta gaixotasuna
 
Osasunerako erasoak eta arriskuak
Osasunerako erasoak eta arriskuak Osasunerako erasoak eta arriskuak
Osasunerako erasoak eta arriskuak
 
Bioaniztasun Aunai
Bioaniztasun AunaiBioaniztasun Aunai
Bioaniztasun Aunai
 
Ekosistemen egitura
Ekosistemen egituraEkosistemen egitura
Ekosistemen egitura
 
8.gaia gizartea eta ingurume
8.gaia gizartea eta ingurume8.gaia gizartea eta ingurume
8.gaia gizartea eta ingurume
 
REVERSE-EU.pdf
REVERSE-EU.pdfREVERSE-EU.pdf
REVERSE-EU.pdf
 

5.gaia: Uraren kutsadura

  • 2. SARRERA Naturan den urari ezaugarri kimiko eta fisikoak aldatzean, kutsatu egiten da. Ura kutsatzeko era asko dagoen arren, kutsadura-iturri handienak hurrengo hiru multzo hauetan bana daitezke: •Hirikoa •Nekazaritza eta abeltzaintza arlokoa •Industriakoa
  • 3. HIRIETAN SORTUTAKO KUTSADURA: KUTSADURA FISIKOA Hirietako hondakin horiek, bere aldetik, inguruko urak kutsatzen dituzte, batzuetan hondakinak uretara jaurti direlako zuzenean eta, bestetan, ura filtratu egiten delako zabortegietara.
  • 4. NEKAZARITZARI ETA ABELTZAINTZAN SORTUTAKOA: KUTSADURA FISKOA ETA BIOLOGIKOA Nekazaritzaren produktibitatea handitzearekin batera, hainbat substantzia kimikoren erabilera ere handiagotu da: ongarriak, pestizidak, herbizidak… Substantzia horietako zenbaitek, azkenean, inguruko uretan amaitzen dute, ura kutsatuz.
  • 5. INDUSTRIAK SORTUAK: KUTSADURA FISIKOA Egiten diren prozesu industrialetan, kutsatzaile kimiko ugari isurtzen da uretara
  • 6. 1.URAREN KUTSADURA KIMIKOA Definizioa: Kutsadura honen jatorri nagusia nekazaritzan eta abeltzaintzan erabilitako ongarri eta substantziak eta industria- prozesuetan isuritako hondakinak dira. Materiak izaera ez-organikoa eta organikoa izan dezake: Materia ez-organikoen artean: pH-a aldatzen duten azidoak eta baseak, zianuroaren edo metal astunen antzeko substantzia toxikoak, eta eutofrizazioa sortzen duten substantzia nutritiboak dauzkagu kausa nagusiak. Materia organikoak: biodegradagarria denez, beste era bateko kutsadura sortzen du: biologikoa; substantzia organiko horien deskonposizio-prozesuan uretako oxigenoa kontsumitzen da eta horrek arazoak dakarzkio ekosistemari.
  • 7. 2.URAREN KUTSADURA FISIKOA Definizioa: Kutsadura fisikoa hainbat motatakoa izan liteke: hondakin solidoek eragina, kutsadura termikoa, erradioaktiboa… Nabarmenena hondakin solidoek sortzen dutena izan arren, larriagoa da, askotan, ikusezinak diren kutsadura termikoa eta erradioaktiboa. Kutsadura termikoaren eraginez, uraren tenperatura igotzen denean, uretako oxigeno-kontzentrazioa txikitu egiten da eta horrek kalte handia eragiten die ekosistema urtarrei. Kutsadura erradioaktiboari dagokionez, urak daramatzan partikula erradioaktiboek bizidun guztiak kaltetzen dituzte, begiz ikusezina bada ere kutsadura hau.
  • 8. 3. URAREN KUTSADURA BIOLOGIKOA Definizioa: Kutsadura hau uretan hainbat motatako mikroorganismo kaltegarriak ugaltzen direnean sortzen da. Elikagai ugari aurkitzen dutenean, modu esponentzialean ugaltzen dira. Mikroorganismo kaltegarriak: • Bakterioak • Algak • Onddoak • Onddo antzeko izaki bizidunak Mikroorganismoen ugalketa ahalbidetzen duen elikagaien ugaritasun horrek bi jatorri ditu, nagusiki:  Batetik, gizakiek isuritako hondakin organikoak.  Bestetik, nekazaritza intentsiboan erabilitako ongarri edo substantzia kimikoak.
  • 9. 4. EUTROFIZAZIOA Definizioa: Ura materia elikagarriz aberastea da eutrofizazioa. Materia elikagarri horiek nitrogeno, fosforo edo sufretan aberatsak diren konposatu ez-organikoak izaten dira. Oso elikagai egokiak direnez uretako landareentzat, mugagabe ugalarazten diete; ur-azalekoei, bereziki, geruza berde bat sortu eta ur barnera argia sartzen eragozteraino. Argi faltaz, planktona hil egiten da eta ur-hondoan metatzen; eta usteltze-prozesuan uretako oxigenoa kontsumitzen du. Eutrofizazioa nozitzen duten urek kolore berdea izaten dute eta kirats handia. Bertako ekosistemek, gainera, oxigeno- eta energia-eskasia jasaten dute.