5. Alhambra
• Jauregi musulman guztiek bi funtzio
betetzen dituzte:
– Alde batetik gobernadorearen egoitza dira eta
bestetik administrazio egoitza dira.
– Hau dela eta beraien antolaketa konplexua da
askotan hiri baten antza hartuz.
• Oinarria hiru zatitan bana daiteke:
– administrazio gunea (mexuar),
– jauregi gunea, errezepzioetarako,
– eta monarkaren etxebizitza gunea.
6. Alhambra
• Musulman jauregiek ez daukate fatxada nagusirik
ezta gelak antolatzeko ardatz nagusirik ere.
• Oinarria laukizuzen formako patio baten inguruan
antolatzen da. Patioa barruti luzez inguratzen da.
Erdialdean, ura gogorazten duen urtegi edo iturri bat
kokatzen da, basamortuko herri arabiarrentzat hain
beharrezkoa dena.
7. Alhambra:
oinarria
- Forma luzatua eta nahiko irregularra, Sabika mendiari egokitua.
- 27 dorrez osatutako harresi batez inguratua, funtzio ezberdinekin:
defentsa, bizilekuak, jauregiak.
- Lau sarrera ate: Armen atea (Alkazaban), Arrabal (Pikuen dorrean),
Zazpi zoru (hegoaldean) eta Justiziaren atea edo Esplanada (hegoaldean
baita ere).