2. Ikastaro hau 8 modulutan banatuta dago, 3 orokorrak eta 5
espezifikoak.
Lehengo hiruretan, hizkuntzari buruzko teoria,
galderak...lantzen dira (orokorra).
Beste 5ak arloaren barruan sartzen dira eta hiztegi
sakonagoa erabiltzen da (espezifikoa).
3. Irudi honetan, ikastaroko menua
ikus dezakegu. Bertan, gai bat
lantzeko eta horren inguruko
ebaluzioa brutzeko aukera
ematen digu.
4. Modulo bakoitza gai
desberdinetan banatuta dago eta
gai bakoitzaren barnean
hizkuntzarekin erlazionatutako
hainbat ariketa landu ditzakegu:
Teoria:
1.- Hiztegia
2.- Gramatika
3.- Ahozkotasuna.
5. Gai bakoitzaren bukaeran
praktika burutzeko aukera
ematen digu, jarraian ebaluaketa
bat egin ahal izateko.
Ebaluaketa:
10 galdera eta erantzunak
tutoreari bidali behar dira SMS
bidez, honek zure ikastaroaren
jarraipen bat izan dezan.
6. M-Learning mota hau etorkinentzako eraginkorra izan
daitekeela uste dut gaztelania ikasteko orduan.
Hizkuntzaren atal guztiak (gramatika, hiztegia eta
ahozkotasuna) landu ditzaketelako.
Mugikor edota beste baliabide batzuen bidez burutu
daitekeenez, edozein tokitan egiteko aukera ematen digu,
heziketa mota hau praktikoagoa dela deritzot.
Burututako analisia kontutan izanda, gaztelaniaz hitz
egiten eta idazten ez dakien pertsonentzako zuzenduta
dago, izan ere, gaztelania dakien batentzako sinpleegia dela
deritzot.
Ikastaro hau ez dago gaztelania hobetu nahi duen ikasle
bati zuzenduta, ikasle hauentzako errezegia dela deritzot.
7. Hala ere, ikastaro honen barruan maila desberdinetako
edukiak, kontzeptuak jorratuko balituzkete, jende
gehiagok erabiliko lukeela uste dut, hain zuzen ere
daukan praktikotasunagatik eta burutu daitekeen
modu informalagatik.