1. 1. Ireki Mozilla Firefox nabigatzailea, eta sartu www.irale.hezkuntza.net helbidean.
2. 2. Bertan, bi bide dituzu kontsulta-zerbitzuan sartzeko; egin klik bietako batean.
3. 3. Irakurri argibideak, eta, jarraian, egin klik bost kontsulta-aukeretako batean.
4. 4. Bete ezazu fitxa, datu guztiekin (fitxa bat bete beharko duzu kontsulta bakoitzeko); behar izanez gero, erantsi fitxategia. Bukatzeko, bidali eskaera.
5. 5. Eskaera zuzen bidali bada, lanegun bateko epean jarriko gara zurekin harremanetan, e-postaz.
6. 1. Pantaila hau agertuko zaizu kontsulta-zerbitzuaren bost aukeretako batean klik egitean: nabigatzaileak ez dizu utziko lehenengoan sartzen, identifikatu gabe sartu nahi duzulako https zerbitzari seguru batean. Ez larritu: egin klik “Arriskuak ulertzen ditut” aukeran , eta aurrera! Segurtasun-oharra: garrantzisua
7. 2. Identifikatzeko segurtasun-agiririk gabe sartzeko, salbuespena egin dezala eskatu behar diozu nabigatzaileari; horretarako, egin klik “Gehitu salbuespena” aukeran .
8. 3. Nabigatzaileak segurtasun-salbuespena berresteko eskatuko dizu; berretsi, eta gure zerbitzariaren barruan egongo zara. Ongi etorri gure kontsulta-zerbitzura! Gogoratu! Hau guztiau behin bakarrik egin behar duzu: kontsulta-zerbitzuan lehenengoz sartzean .