Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Ama euskaraz gurea
1. Louise Bourgeois
Paris, 1911ko abenduaren 25a - New York, 2010eko maiatzaren 31
Louise Joséphine Bourgeois frantziar eskultorea izan zen. Parisen jaio zen eta bertan
egin zituen Arte Ederren arloko ikasketak. Irakasle izan zuen Fernand Leger-ek
eskulturak egitea gomendatu zion. 1949an egin zuen lehenbiziko egurrezko
eskultura monumentala: Itsuak itsuak gidatzen. Robert Goldwater arte historialari
estatubatuarra 1937an ezagutu zuen, berarekin ezkondu, eta urte batzuk geroago
New Yorkera joan ziren bizitzera. 1951n, estatubatuar herritartasuna eman zioten;
eta urte berean erosi zion MoMAk Sleeping figure (Irudia, lotan) obra. Bere
eskulturak eta artelanak egiteko, hainbat material erabiltzen zituen: marmola,
egurra, altzairua, brontzea…
2008an, Ohorezko Legioaren domina eman zion Frantziako Gobernuak.
New Yorken hil zen, 2010. urtean, 98 urte zituela.
Itsuak itsuak gidatzen Sleeping figure (Irudia, lotan)
2. AMA (MAMAN)
Louise Bourgeois (1999)
Ama (Maman) artelana inspirazio-iturri armiarma duen sail bati dagokio.
Bourgeoisek amari egindako omenaldiak dira armiarma horiek.
Mexiko Hiria
Buenos Aires
(Argentina)
Hamburgo
(Alemania)
Guggenheim
museoa (Bilbo)
3. GAIA
Armiarma izeneko eskulturak Bourgeoisek amari egindako omenaldiak
dira, ama –armiarmak bezala– ehulea baitzuen.
ERABILITAKO MATERIALAK
Brontzez, marmolez eta altzairu herdoilgaitzez egina dago.
TAMAINA ETA ALTUERA
Ama (Maman) lana ia 10
metro altu da, eta oinarrian
10 metroko diametroa
dauka. Bourgeoisen eskultura
anbiziotsuenetako bat da.
ARRAUTZAK
Armiarmaren hanka luzeak kaiola eta
gotorleku dira aldi berean, armiarmak
sabelaldean erantsita daraman eta erortzeko
zorian daudela ematen duten arrautzez
betetako poltsa babesteko.