Pasa den abuztuaren 29an, nazi-faxisten talde batek eraso egin zion gazte bati Bilboko Arangoitiko auzoko bere etxean sartzear zenean.
Larria izanda ere, gertakizun hori ez da isolatua izan, inolaz ere. Inguru horretan, azken garaian erasoaldi ugari gertatu dira, hala nola, pintada mehatxatzaileak Deustuko Herriko Tabernan, Gazte Lokalean edo etorkinei eta etxegabeei babesa eskaintzeko Lagun Artean elkartean. Horretaz gain, Arangoiti auzoan bertan, hainbat pertsona mehatxatuta eta ikaratuta bizi dira.
Horrekin batera, ezin dugu ahaztu beste herrialdeetan gertaturiko arazo nazi-faxistak, horietariko batzuk PPk Araban eta UPN-PPk Nafarroan bultzaturiko politika ultraeskuindarrek eta arrazistek eraginda.
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Eraso faxistak
1. EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI
Igor Lopez de Munain Ganuzak, EH BILDU taldeko legebiltzarkideak eta bozeramaile-ordeak,
IDATZIZ ERANTZUTEKO hurrengo GALDERA hauek egiten dizkio Jaurlaritzako Segurtasun
sailburu Estefania Beltran de Herediari, ”Nazi-faxisten talde batek gazte bati egindako erasoari
buruz”. Horretarako, indarrean den Erregelamenduaz baliatzen da.
ZIOA:
Pasa den abuztuaren 29an, nazi-faxisten talde batek eraso egin zion gazte bati Bilboko
Arangoitiko auzoko bere etxean sartzear zenean.
Larria izanda ere, gertakizun hori ez da isolatua izan, inolaz ere. Inguru horretan, azken garaian
erasoaldi ugari gertatu dira, hala nola, pintada mehatxatzaileak Deustuko Herriko Tabernan,
Gazte Lokalean edo etorkinei eta etxegabeei babesa eskaintzeko Lagun Artean elkartean.
Horretaz gain, Arangoiti auzoan bertan, hainbat pertsona mehatxatuta eta ikaratuta bizi dira.
Horrekin batera, ezin dugu ahaztu beste herrialdeetan gertaturiko arazo nazi-faxistak,
horietariko batzuk PPk Araban eta UPN-PPk Nafarroan bultzaturiko politika ultraeskuindarrek
eta arrazistek eraginda.
Eraso hauen aurrean, EH Bilduren ustez, Jaurlaritza erantzun irmoak eman beharrean dago, bi
norabideetan, behintzat; alde batetik, talde erasotzaile hauen deslegitimazio politikoa
bultzatuz, eta bestetik, euren egintza kriminalaren aurrean neurri eraginkorrak hartuz.
Azken puntu horren harira, hurrengo galderak egiten dizkio.
Hori dela eta, hurrengo galderak egiten dizkio.
IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERAK:
2. - Egin al du Jaurlaritzak EAEn jardunean ari diren talde faxisten inguruko azterketa
sakona, talde horiek identifikatuz, eta, behintzat, jarduera arloa eta zonaldea,
antolaketa mota, dimentsioa eta pertsona kopurua bezalako informazioak jasoz?
Horrela bada, horren kopia eskatzen da
- Egin ez badu, eta ugaritzen ari diren mehatxuak eta erasoak ikusita, ba al du mota
horretako azterketa egiteko asmorik? Noizko?
Gasteizen, 2015eko irailaren 3an
Igor Lopez de Munain Ganuza
EH Bildu taldeko legebiltzarkidea eta bozeramaile-ordea