4. SARRERA
Igeldoko Itsas Aurre Elkartearen eskariz Siadeco Ikerketa Elkarteak eginiko azterlanaren
txostena da hau. Helburua, Donostiatik bereizi eta udalerri gisa Igeldoren bideragarritasun
ekonomikoa aztertzea izan da. Zehazki honako atalak ditu txostenak:
1.‐ Lehen atala: Igeldoren ezaugarri soziodemografikoak.
Igeldoren biztanleria eta azalerari buruzko datuak jaso dira eta datu horiek,
Gipuzkoako udalerri guztien datuekin alderatu.
Etxebizitza kopurua, ibilgailu parkea eta jarduera ekonomikoari buruzko daturik
nagusienak ere lehen atal honetan bildu ditugu.
2.‐ Bigarren atala: Igeldotarren iritziak.
Donostiako Udalaren Donostia Sustapena entitateak 2008an eginiko inkesta baten
emaitzarik adierazgarrienak ageri dira; besteak beste, herritarrek Igeldori buruz
dituzten iritziak eta Igeldo Donostiatik bereizteaz eginiko balorazioak.
3.‐ Hirugarren atala: Bideragarritasun ekonomikoaren azterketa.
Igeldo udalerri izango balitz, bertako toki administrazioak kudeatu beharreko gastu
aurrekontuen eta sarrera aurrekontuen kalkuluak egin dira atal honetan. Ohiko
funtzionamendu gastuen eta sarreren arteko diferentzia kalkulatuz, Igeldoren
aurrezki ahalmena eta inbertsioetarako finantziazio mailaren datuak aurreikusi
dira.
Hirugarren hau da txostenaren atalik garrantzitsuena, bertan baitaude jasoak
Igeldoren bideragarritasun ekonomikorako datuak eta baldintza ekonomikoak.
4.‐ Laugarren atala: Donostiako Udalaren aurrekontuarekiko alderaketa.
Donostiako Udalaren 2012ko aurrekontu likidatuak partidaz partida aztertu dira
eta aurreko atalean Igeldorako aurreikusitako gastu aurrekontuarekiko
konparaketa azterketa bat egin ere bai.
5.‐ Bosgarren atala: Donostiako Udalaren sarrera aurrekontuekiko eragina.
Igeldo Donostiatik bereiztearen ondorioz Donostiako Udalak bere ohiko sarrera
aurrekontuetan izango lukeen jaitsiera eta eragin maila neurtu da.
6.‐ Seigarren atala: Azterketa ekonomikoaren ondorio nagusienak.
Aurreko atal guztietako eduki eta analisien emaitzarik adierazgarrienak jasotzen
ditu azken atal honek.
(4)
8. 1.2. BIZTANLERIA
Donostiako Udalaren 2011ko datuen arabera, Igeldok 1.071 biztanle ditu: % 52 emakumezkoak
eta % 48 gizonezkoak). 10 urtetan Igeldoko biztanleriak % 15eko hazkundea izan du (2001.
urtean Igeldon 930 pertsona bizi ziren). Igeldoko biztanleriaren dentsitatea, berriz, 105,49
biztanle/km2‐koa da.
2. taula. Igeldoko biztanleria, sexuaren arabera.
Sexua
Biztanle kopurua
Biztanle %
Gizonezkoak
519
48,5
Emakumezkoak
552
51,5
1.071
100,0
Biztanleria osoa
Iturria: Donostiako Udala, Udal Errolda, 2011. Siadecok landua, 2013.
Biztanleriaren batezbesteko adina 41,7 urtekoa da: biztanleriaren % 19, 18 urtetik beherakoek
osatzen dute, eta % 17, 65 urte edo gehiago dituztenek. Donostiako eta Gipuzkoa osoko
datuekin alderatuta ikus daiteke Igeldon zertxobait baxuagoa dela 65 urtetik gorako pertsonen
ehunekoa; aldiz, zertxobait altuagoa da 18 urtetik beherakoena.
3. taula. Biztanleria adinaren arabera.
Adin‐tartea
Igeldo
Biztanle
Biztanle %
kopurua
Donostia
Biztanle
Biztanle %
kopurua
Gipuzkoa
Biztanle
Biztanle %
kopurua
≤ 18 urte
204
19,0
29.746
16,0
130.802
18,5
19‐64 urte
688
64,2
117.200
63,0
435.311
61,7
≥ 65 urte
179
16,8
39.242
21,0
139.097
19,7
1.071
100,0
186.188
100,0
705.210
100,0
Biztanleria osoa
Iturria: Donostiako Udala, Udal Errolda, 2011. Eustat, 2011. Siadecok landua, 2013.
Aldagai horien arabera Igeldok Gipuzkoako udalerrien rankingean duen kokapena ikusteko,
Gipuzkoako 88 udalerriren 2011ko Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) 2011ko datuak
aztertu dira. Aldagai ezberdinen arabera, ondorengo postuan kokatzen da Igeldo Gipuzkoako
udalerrien artean:
(8)
10. 1.3. ETXEBIZITZA
Igeldoko etxebizitza kopurua 463koa da, eta horietatik 316 etxebizitza (% 68,3), etxebizitza
familiar nagusiak dira. Etxebizitza familiar nagusien portzentajea Donostiako eta Gipuzkoako
portzentajeen azpitik kokatzen da (Donostian etxebizitzen % 82,9 da etxebizitza familiar
nagusia, eta Gipuzkoan % 81,5).
5. taula. Etxebizitza kopurua, etxebizitza motaren arabera.
Igeldo
Etxebizitza mota
Etxebizitza
kopurua
Donostia
Etxebizi‐
tza %
Etxebizitza
kopurua
Gipuzkoa
Etxebizi‐
tza %
Etxebizitza
kopurua
Etxebizi‐
tza %
Etxebizitza familiar nagusia
316
68,3
70.118
82,9
261.037
81,5
Etxebizitza familiar nagusiak ez direnak
147
31,7
14.465
17,1
59.429
18,8
Biztanleria osoa
463
100,0
84.583
100,0
320.466
100,0
Iturria: Eustat, Biztanleriaren eta etxebizitzaren errolda, 2006. Siadecok landua, 2013.
Igeldoko etxebizitzen ezaugarriak aztertuko dira jarraian. Ia familia‐etxebizitza guztiek dituzte
txorrotako ura (% 99,4), telefonoa (% 94) eta berokuntza (% 72,2). Tutu bidezko gasa duten
etxebizitzak % 20,9 dira eta igogailua dutenak % 13,3.
Igeldoko familia‐etxebizitzen erosotasun indizea1 65,1ekoa da (erosotasun‐maila ertaineko
etxebizitzak dira, beraz) eta etxebizitzen batez besteko antzinatasuna 40,9 urtekoa da.
Familia‐etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 118,6 m2‐koa da.
Igeldoko familia‐etxebizitzen ezaugarriak Donostiako etxebizitzen eta Gipuzkoako etxebizitzen
ezaugarriekin alderatuta, ikus daiteke Igeldoko etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria
dexente altuagoa dela (Donostian eta Gipuzkoan etxebizitzen batez besteko azalera
erabilgarria 85‐87 m2 ingurukoa baita). Etxebizitzen erosotasun adierazlea aldiz Donostiako
etxebizitzen eta Gipuzkoako etxebizitzen erosotasun adierazlearen azpitik kokatzen da
(Donostiakoa 75ekoa da eta Gipuzkoakoa ia 73koa).
Etxebizitzen bestelako ezaugarriei dagokienez berriz, Igeldon nabarmen baxuagoa da tutu
bidezko gasa daukaten etxebizitza nagusien portzentajea eta igogailua duten etxebizitzen
portzentajea.
1
“Etxebizitzetako erosotasun indizeak” famili etxebizitza batek izan dezakeen edo eragin dezakeen erosotasun
nahiz ongizate maila adierazten du, maila horiek zehazteko etxebizitzetako instalazio eta zerbitzuen presentzia
hartzen delarik kontutan. Etxebizitza batek erosotasun maila txikia daukala jotzen da 50 puntutara heltzen ez
denean; erosotasun maila ertaina dauka 50 eta 75 artean dagoenean, eta maila handia dauka 75 puntu baino
gehiago lortzen dituenean.
(10)
12. 1.4. IBILGAILU‐PARKEA
Donostiako Udaleko Mugikortasuneko 2011ko datuen arabera, Igeldon guztira 905 ibilgailu
daude matrikulatuta. Matrikulatutako ibilgailuen gehiengoa automobilak dira (% 61,9), eta
horien atzetik motorrak (% 21,3). Donostian Igeldon baino altuagoa da matrikulatutako
automobilen portzentajea (% 69,2) eta baita motorren portzentajea ere (% 23,8). Aldiz, Igeldon
matrikulatutako kamioi portzentajea (% 4,4) Donostiakoa baino altuagoa da (% 3,1), eta baita
bestelako ibilgailuena ere (% 12,4 Igeldoren kasuan eta % 3,8 Donostiaren kasuan).
Aipagarria da Igeldon biztanleko batezbeste matrikulatutako ibilgailu kopurua nabarmen
altuagoa dela (0,85 ibilgailu), Donostia eta Gipuzkoako datuekin alderatuz, 0,59 eta 0,60
hurrenez hurren.
8. taula. Igeldoko automobil‐parkearen matrikulazioa.
Donostia (2011)
Igeldo (2011)
Ibilgailu‐mota
Gipuzkoa (2010)
Matrikulatu‐ Matrikulatu‐ Matrikulatu‐ Matrikulatu‐
tako ibilgailu tako ibilgailu tako ibilgailu
tako
kopurua
%
kopurua
ibilgailu %
Matrikulatu‐
tako ibilgailu
kopurua
Matrikulatu‐
tako ibilgailu
%
560
61,9
75.640
69,2
303.261
71,3
Matrikulatutako autobusak
0
0,0
255
0,2
853
0,2
Matrikulatutako kamioiak
40
4,4
3.347
3,1
71.373
16,8
Matrikulatutako motorrak
193
21,3
25.974
23,8
46.433
10,9
112
12,4
4.117
3,8
3.195
0,8
905
100,0
109.333
100,0
425.115
100,0
0,85
‐
0,59
‐
0,60
‐
Matrikulatutako automobilak
Matrikulatutako bestelako
ibilgailuak
Matrikulatutako ibilgailuak
guztira
Matrikulatutako ibilgailuak
biztanleko
Iturria: Udala, Mugikortasuna, 2011. Eustat, 2010. Siadecok landua, 2013.
(12)
13. 1.5. JARDUERA EKONOMIKOA
Igeldon guztira 259 jarduera lizentzia daude. Jarduera lizentzia horien sektorekako
banaketaren arabera ikus daiteke zerbitzuetako lizentziak nagusitzen direla alde handiarekin
(lizentzien % 78,4 sektore honi dagozkio). Gainontzeko lizentzien artean industriari
dagozkionak dira ugarien (lizentzien % 6,6) eta ondoren eraikuntza, etxebizitza eta hirigintza
sektoreko lizentziak (% 3,5).
Bai Donostiaren eta baita Gipuzkoaren kasuan ere, zerbitzuetako lizentziak nagusitzen dira
beste jarduera‐sektoreen gainetik (Donostian lizentzien % 90,5 zerbitzuei dagozkie eta
Gipuzkoan % 85,3). Igeldoren kasuan ez bezala, Donostian eta Gipuzkoan eraikuntzari
dagozkion jarduera lizentziak industriari dagozkionaren gainetik kokatzen dira.
9. taula. Igeldoko jarduera lizentziak, jarduera‐sektorearen arabera.
Donostia
Igeldo
Jarduera‐sektorea
Zerbitzuak
Lizentzia
kopurua
203
Industria
Lizentzia
%
78,4
Lizentzia
kopurua
29.262
Gipuzkoa
Lizentzia
%
90,5
Lizentzia
kopurua
91.057
Lizentzia
%
85,3
17
6,6
812
2,5
5.944
5,6
Eraikuntza, etxebizitza eta hirigintza
9
3,5
2.265
7,0
9.658
9,0
Lehen sektorea
1
0,4
8
0,0
115
0,1
29
11,2
259
100,0
‐
32.347
‐
100,0
‐
106.774
‐
100,0
Sektorea esleitu gabe
Guztira lizentziak
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia, JEZ, 2010.
Txikizkako merkataritzako lizentziei dagokienean, etxeko ekipamenduak, eguneroko elikagaia,
automozioa eta erregaiak eta aisia eta kulturari dagozkion lizentziak daude Igeldon (lizentzian
% 23,5, % 11,8, % 11,8 eta % 11,8rekin, hurrenez hurren bakoitza). Hala ere, zehaztu gabeko
txikizkako merkataritza mota nagusitzen da Igeldon, lizentzien % 35,3 multzo honetan
taldekatzen direlarik.
10. taula. Txikizkako merkataritzako lizentziak, txikizkako merkataritza motari jarraiki.
Txikizkako merkataritza mota
Lizentzia %
Etxeko ekipamendua
Eguneroko elikagaiak
Automozioa eta erregaiak
Aisia eta kultura
Merkataritza mistoa
Drogeria, lurringintza eta farmazia
Ehungintza, jantzigintza eta oinetakogintza
Besterik
Txikizkako merkataritza esleitu gabe
Guztira lizentziak
23,5
11,8
11,8
11,8
0,0
0,0
0,0
35,3
5,9
100,0
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia, JEZ, 2010.
(13)
15. 2.1. IGELDORI BURUZKO IGELDOTARREN BALORAZIOA
Atal honetan Donostia Sustapenak Igeldoko biztanleriaren iritziak biltzeko egindako
ikerketaren baitan (Estudio diagnóstico orientado al desarrollo económico de Igeldo, Donostia
Sustapena, 2008), Igeldori buruzko igeldotarren balorazioa biltzen duten emaitzak aztertuko
dira.
Igeldotarrei Igeldori buruz galdetzean, itaundutako biztanleria ia guztia (% 95)
nahikoa edo guztiz ados dago Igeldo bizitzeko leku atsegina dela dioen
adierazpenarekin (% 36 nahikoa ados eta % 59 guztiz ados).
Igeldotar sentitzearekin eta bizitzera beste leku batera kostatu egingo litzaiokeela
dioen esaldiarekin nahikoa edo guztiz ados dago % 67 (% 25 nahikoa ados eta %
42 guztiz ados).
Igeldoko gizarte bizitza eta auzokideen arteko harremanen giro atsegina auzoaren
erakargarritasun bat direla uste du % 66k (% 39 nahikoa ados eta % 26 guztiz
ados).
Eta % 85 nahikoa edo guztiz ados dago auzoaren izaera euskalduna auzoaren
ezaugarri bereizgarria dela dioen adierazpenarekin (% 42 nahikoa ados eta % 43
guztiz ados).
11. taula. Igeldori buruzko herritarren balorazioa.
1
Erabat
kontra
Kop.
Igeldo bizitzeko leku
atsegina da
Igeldotar sentitzen naiz eta
bizitzera beste leku
batetara joateko kostatu
egingo litzaidake
Igeldoko gizarte bizitza eta
auzokideen arteko
harremanen giro atsegina
auzoaren erakargarritasun
bat dira
Auzoaren izaera
euskalduna auzoaren
ezaugarri bereizgarria da
0
%
0,0
2
Nahikoa
kontra
Kop.
16
%
1,8
3
Ez ados/Ez
kontra
Kop.
20
4
Nahikoa
ados
%
5
Guztiz
ados
Kop.
%
Ed/Ee
Kop.
%
Guztira
%
Kop.
Kop.
%
2,2
318 36,1
521 59,2
6
0,7 881
100,0
25
2,8 143 16,2
116 13,2
222 25,2
367 41,7
9
1,0 881
100,0
35
4,0
89 10,1
120 13,6
346 39,3
231 26,3
60
6,8 881
100,0
6
0,7
34
375 42,6
376 42,7
28
3,2 881
100,0
3,9
61
7,0
Iturria: Estudio diagnóstico orientado al desarrollo económico del barrio de Igeldo, Donostia Sustapena,2008.
(15)
16. Igeldo Donostiako beste auzoekin konparatzean, itaundutakoen % 56rentzat Igeldoren bizi
kalitatea Donostiako beste auzoetakoa baino altuagoa da. Eta % 48rentzat langabezia,
pobrezia eta bazterketa bezalako arazoek Igeldon Donostiako beste auzoetan baino
intentsitate baxuagoa dute.
12. taula. Igeldori buruzko herritarren balorazioa, Donostiako beste auzoekin konparatuz.
Baxuagoa
Kop.
Igeldoren bizi kalitatea Donostiako
beste auzoekin konparatuz
Langabezia, pobrezia, bazterketa,
bezalako arazoek duten intentsitatea
Igeldon Donostiako beste auzoekin
konparatuz
%
Berdina
Kop.
%
Altuagoa
Kop.
%
Ed/Ee
Kop.
%
Guztira
Kop.
%
80
9,1
187
21,2
493
55,9
121
13,8
881 100,0
422
47,9
204
23,2
38
4,3
217
24,6
881 100,0
Iturria: Estudio diagnóstico orientado al desarrollo económico del barrio de Igeldo, Donostia Sustapena,2008.
(16)
17. 2.2. IGELDOREN BEREIZKETARI BURUKO IGELDOTARREN IRITZIAK
Ikerketa horretan Igeldoren bereizketari buruzko igeldotarren iritziak ere bildu dira. Horrela,
erantzun duten igeldotarren gehiengoak, % 92k zehazki, ezagutzen du Igeldoren bereizketa
jasotzen duen espedientea.
13. taula. Igeldoren bereizketa espedientearen ezagutza.
Kopurua
Bai, ezagutzen dut
%
808
71
Guztira
0,2
881
Ed/Ee
8,0
2
Ez dut ezagutzen
91,8
100,0
Iturria: Estudio diagnóstico orientado al desarrollo económico del barrio de Igeldo, Donostia Sustapena,2008.
Espediente hori ezagutzen dutenen artean erdia baino gehiago Igeldo udalerri independientea
izatearen aldekoak dira (% 52), iritzi horren aldekoen agertu direnak 16‐29 urte bitartekoak
izan direlarik (16‐29 urte bitartekoen % 83 Igeldo udalerri independientea izatearen aldekoak
dira). Igeldoren inguruko kudeaketa indartzeko bitarteko irtenbidearen aldekoak berriz,
igeldotarren % 9 dira.
14. taula. Igeldoren bereizketa espedientearen ezagutzen dutenen iritzia, adina eta sexuari jarraiki.
Adin‐tarteak
Guztira
74 urtetik
16‐29 urte
30‐44 urte
45‐59 urte
60‐74 urte
gorakoak
Kop.
Igeldo udalerri
independientea
izatearen aldekoak
Planteamendu
horren kontrakoak
Igeldoren inguruko
kudeaketa
indartzeko bitarteko
irtenbideen aldekoak
%
bert.
Kop.
%
bert.
Kop.
%
bert.
Kop.
%
bert.
Kop.
%
Kop.
%
Guztira
83,4
120
54,5
95
44,4
59
41,3
19
24,1
420
52,0
12
7,5
33
14,9
53
25,1
46
32,2
29
35,6
172
21,3
3
1,8
28
12,7
23
11,0
12
8,5
3
4,1
69
8,6
11
Ed/Ee
128
7,2
39
17,9
41
19,4
26
18,0
29
36,2
146
18,1
153 100,0
220 100,0
213 100,0
142 100,0
80 100,0
808 100,0
Iturria: Estudio diagnóstico orientado al desarrollo económico del barrio de Igeldo, Donostia Sustapena,2008.
(17)
19. Txostenaren atal honetan Igeldoren bideragarritasun ekonomikoa aztertuko da eta
horretarako Igeldorentzako 2013. urterako aurrekontu baten estimazioa egingo da, bai gastu
korronteari dagokiona eta baita kapital gastuei dagokiena ere.
3.1. AURREKONTUAREN ESTIMAZIOA EGITEKO PROZEDURA
Atal honetan Igeldorako aurrekontu bat estimatzeko emandako urratsak eta metodologia
ezberdinak azalduko dira:
1. Igeldorako aurrekontu baten estimazioa egiteko erabilitako metodologia batez ere
antzeko ezaugarriak dituzten udalerrien aurrekontu likidatuen azterketan oinarritu da.
Hala ere, zerbitzuei dagozkien zenbait gastu partida zehaztasun maila handiagoarekin
kalkulatu ahal izateko, kasuan kasu, informazio iturri ezberdinak erabili dira; txosten
honetan aurrerago esplikatua dago hori. Beraz, prozeduraren lehen urratsean udalerri
horien aukeraketa egin da. Zehazki, aukeraketa egiteko erabilitako irizpideak lurraldea
eta biztanleria izan dira:
Lurraldea: Gipuzkoako udalerriak
Biztanleria: Igeldoren antzerako biztanleria duten udalerriak (kasu
honetan 500 eta 1.500 biztanle inguruko udalerriak aukeratu dira,
Igeldoren biztanleria 1.071 baita)
Aldagai horiek kontuan izanik eta Estatistikako Institutu Nazionalaren 2012ko datuetan
oinarrituta, 16 izan dira aurrekontuen azterketa egiteko aukeratutako Gipuzkoako
udalerriak:
(19)
21. zehazteko helburuarekin. Udalerri horietako aurrekontuetatik abiatuta Igeldoren II.
kapituluaren estimazio bat burutu da.
6. Gastu korrontearen IV. Kapituluko transferentzien zenbatekoak kalkulatzeko 16
udalerrietako aurrekontuez gain, San Markoko Mankomunitatetik eta Aguas del
Añarbe‐Añarbeko Urak Sozietatetik eskuratutako informazioa ere erabili da. Batez ere
eta
mankomunitateei
egindako
transferentziek
azterketa
honetan
duten
garrantziagatik estimazio zehatzagoa egiteko. Horrez gain, Donostiako Autobus
Konpainia Sozietate Publikoari egin beharreko diru‐transferentziaren zenbatekoa ere
IV. Kapituluan erantsi da, gaur egun konpainia horrek kudeatuta Igeldora iristen diren
autobus lineak mantentzeko ahalegina egitea proposatzen baita.
7. Diru‐sarreren IV. kapituluari dagokion estimazioa egiteko, Udal Finantzaketarako Foru
Fondoaren (UFFF) 2011ko datuak erabili dira.
8. Behin datu guztien estimazioa eginda, Igeldori dagokion ohiko aurrekontu osoa
kalkulatu da, gastu arruntei zein diru‐sarrera arruntei dagokiena.
9. Azken urratsean, Igeldoren urteko aurrezpen‐maila estimatu da (ohiko diru‐sarrerak
ken ohiko gastuak) eta inbertsio eta operazio kapitaletarako autofinantziazio‐maila
edo ahalmena.
(21)
22. 3.2. GASTU ARRUNTEN AURREKONTUAREN ESTIMAZIOA
3.2.1. PERTSONAL GASTUAK: I. KAPITULUA.
I. kapituluan pertsonal gastuei dagokien aurrekontua jasotzen da. Pertsonal gastuetan sartzen
dira oinarrizko ordainsariak, ordainsari osagarriak, gizarte segurantza, Elkarkidetzako kuotak
eta funtzionarioen, behin‐behineko pertsonalaren eta lan‐kontratudun pertsonalaren
formakuntza gastuak.
Igeldoko toki‐erakundearentzat pertsonalaren aurreikuspen bat egin da, antzerako ezaugarriak
dituzten udalerrietako udaletako pertsonala erreferentzia gisa hartuta. Jarraian, Igeldoko
Udalaren pertsonal propioa osatuko luketen lanpostuen zerrenda zehazten da:
Kontuhartzaile‐idazkari 1 (lanaldi osoa)
Administrari laguntzaile 1 (lanaldi osoa)
Mantenu eta garbitze lanetarako pertsonala (2 lanaldi oso)
Dinamizazio soziokultural eta liburutegiko pertsonala (lanaldi erdia)
Zehaztu gabeko lanpostua (lanaldi osoa)
Pertsonal gastuen estimazioa egiteko, lehendabizi konparaketarako erabili diren 16
udalerrietan 2007‐2011 aldian pertsonal gastuek izandako batezbesteko igoera portzentajea
kalkulatu da (% 2,17).
Ondoren igoera portzentaje hori bi bider aplikatuz, 2013rako aurrekontu aurreikuspena egin
da.
Prozedura hori aplikatuta, Igeldorako I. kapitulurako estimatutako gastuen aurrekontua
325.318,54 eurokoa izango litzateke 2013rako.
(22)
23. 3.2.2. ONDASUN ARRUNTAK ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK: II. KAPITULUA.
Gastu aurrekontuen II. kapituluan ondasun arrunten eta zerbitzuen inguruko gastuak biltzen
dira, hau da, udalaren ohiko funtzionamendurako behar diren eta inolako inbertsio‐izaerarik ez
duten ondasun arruntak eta zerbitzuak erostera bideratutako gastuak.
Igeldori 2013. urterako dagokion II. kapituluko gastua kalkulatzeko antzeko ezaugarriak dituen
udalerri bateko 2011. urteari dagozkion gastuak aztertu dira partidaz partida, eta ondoren
Igeldorako 2013. urterako estimazio bat egin da, oro har, biztanleria kontuan hartuta.
Igeldorako aurrekontu estimazioa egiteko hautatutako udalerria Amezketa izan da.
Amezketaren 2011. urteko biztanleria 970 biztanlekoa da eta 20,6 km2‐ko azalera dauka.
Behin II. kapitulurako aurrekontu osoa estimatuta, II. kapituluko artikulu eta partiden
aurrekontuak zehaztu dira, horretarako estimatutako aurrekontua Igeldoren beharretara
egokituz.
Adierazitako moduan kalkulatutako II. kapituluari dagokion zenbatekoa 355.349,53 eurokoa
da, eta kopuru hori ondoren adierazi bezala banatzen da artikulu eta partiden arabera:
(23)
25. 3.2.3. FINANTZA‐GASTUAK: III. KAPITULUA.
III. kapituluari dagozkion gastuak inbertsioetarako eskatutako mailegu edo kredituen interesak
ordaintzeko gastuak dira. Beraz, gastuaren zenbateko hori eskatutako mailegu edo kredituen
zenbatekoen araberakoa izango da.
Hori dela eta, Igeldorako 2013. urterako III. kapituluari dagokion gastua estimatzeko Igeldoren
antzeko ezaugarriak dituzten Gipuzkoako 16 udalerri horien finantza‐gastuak aztertu dira,
2007‐2011 aldiari dagozkienak.
Igeldorako 2013rako estimatutako III. kapituluko finantza‐gastua 18.948,80 eurokoa da.
3.2.4. TRANSFERENTZIA‐ARRUNTAK: IV. KAPITULUA
Kapitulu honek eragiketa arruntak finantzatzeko Igeldok egindako transferentzia‐arruntak
biltzen ditu. Transferentzia horiek bi multzotan bereiztu dira: mankomunitate eta partzuergoei
egindako transferentziak eta beste udal bati gizarte‐laguntzagatik egindako transferentzia
batetik (42. Artikulua), eta familia eta irabazi‐asmorik gabeko elkarteei egindako
transferentziak bestetik (48. Artikulua).
San Marko Mankomunitateari eta Añarbeko Urak‐Aguas del Añarbe S.A.ri egin beharreko
transferentziak estimatzeko erabilitako prozedurak ondorengoak izan dira:
San Markoko Mankomunitateari transferentzia: Igeldok 2013. urtean San Marko
Mankomunitateari egin beharreko transferentzia estimatzeko, 500 eta 1.500 biztanle
inguru dituzten 16 udalerrietan etxean sortutako hondakinen inguruko datuak aztertu
dira (Eustat, 2009). Udalerri horien datuetatik abiatuta, Igeldorako urtean etxean
sortutako hondakinen pisua estimatu da (391.076,32 Kg.), eta hondakin horiek San
Marko Mankomunitatean tratatzeak duen kostua kalkulatu da, horretarako San Marko
Mankomunitateko batezbesteko hondakinen tasa aplikatuz: 141,86 €/Tm. Guztira San
Marko Mankomunitateari egin beharreko transferentzia 55.478,00 eurokoa da.
Añarbeko Urak‐Aguas del Añarbe S.A.ri transferentzia: Añarbeko Urak erakunde
publikora Igeldok 2013. urtean egin beharreko diru‐transferentzia kalkulatzeko,
biztanleriari dagokionean Igeldoren antzekoak diren 5 udalerriren (Elgeta, Ormaiztegi,
Segura, Asteasu eta Ezkio‐Itsaso) Gipuzkoako Ur Partzuergotik eskuratutako Agenda 21
proiektuan bildutako datuak erabili dira. Datu horiek aztertu ondoren, Igeldori
legozkiokeen ondorengo datuak estimatu dira:
(25)
27. o
Aste normal batean, Donostiako linea guztien zerbitzu‐orduak honakoak
dira, linea motaren arabera:
Linea erregularrak:
Igeldoko linea erregularra:
Linea bakarra (B7).
Ostiral eta jai egun bezperatan eta larunbatetan, guztira 8 joan‐
etorri.
Gaueko zerbitzuen zerbitzu‐orduak astean: 3,3
Bestelako zerbitzu bereziak Donostia mailan:
Guztira 9 linea ezberdin.
Ostiral eta jai egun bezperatan eta larunbatetan, guztira 176
joan‐etorri.
Gaueko zerbitzuen zerbitzu‐orduak astean: 63
Igeldoko gaueko zerbitzua:
Linea bakarra (16).
Asteguneko 5 egunetan, guztira 325 joan‐etorri.
Larunbatetan, guztira 66 joan‐etorri.
Igandetan, guztira 56 joan‐etorri.
Linea erregularren zerbitzu‐orduak astean: 223
Gaueko zerbitzuak:
Guztira 23 linea ezberdin.
Asteguneko 5 egunetan, guztira 13.815 joan‐etorri.
Larunbatetan, guztira 2.273 joan‐etorri.
Igandetan, guztira 1.544 joan‐etorri.
Linea erregularren zerbitzu‐orduak astean: 7.389
Guztira 5 linea ezberdin.
Zerbitzu berezien zerbitzu‐orduak astean: 59,6 (Anoetako futbol
partidetakoa eta Illunbeko saskibaloi partidetakoa sartu gabe).
Mikrobus zerbitzuak:
Guztira 4 linea ezberdin.
Mikrobus zerbitzuen zerbitzu‐orduak astean: 562
o
Donostiako autobus zerbitzu guztien aste arrunt bateko zerbitzu orduak
guztira: 8.037 ordu inguru.
o
Igeldora iristen diren autobus zerbitzuen aste arrunt bateko zerbitzu
orduak (Igeldotik Gipuzkoa Plaza arterakoa 7 minututan murriztuta eta
alderantzizkoa 10 minututan murriztuta): 163 ordu.
o
Igeldora iristen diren autobus lineek (16garrena eta B7), Donostiako
autobus zerbitzu guztiekiko duten pisua, zerbitzu‐orduen arabera
kalkulatuta: % 2,02.
o
Donostiako autobus zerbitzua kudeatzen duen Sozietate Publikoaren
urteko aurrekontu osoa, 32,4 milioi euro ingurukoa da (Iturria: Donostiako
Udala, 2012). Eskainitako zerbitzuagatik kobratutako tasekin 20 milioi euro
inguru errekaudatzen ditu Sozietate Publikoak, 500 mila euro inguru
bestelako ustiaketa sarrerekin (publizitatea eta abar) eta bestelako diru‐
laguntzetatik 355 mila euro inguru; ondorioz Sozietate Publiko horrek
urtean sortzen duen 11,5 milioi euro inguruko defizitari aurre egiten dio
(27)
28. Donostiako Udalak. Zehazki, 11.556.209 euro ipini zituen 2011ean eta
11.481.000 euro 2012an.
o
Zerbitzu orduen arabera, Igeldora iristen diren autobus lineek Donostiako
autobus zerbitzu guztiekiko duten pisuaren ratioa (% 2,02) aplikatuz,
233.158 euroko aurrekontua dagokie Donostiatik Igeldora eta Igeldotik
Donostiara dauden autobus zerbitzuei. Aurrekontu hori Donostiako Udalak
eta Igeldok erdibana finantzatzea proposatzen da; ondorioz, horren erdia,
116.579 euro, Igeldok ordainduko lioke autobus zerbitzua kudeatzen duen
sozietate publikoari eta Donostiako Udalak, Sozietate Publikoaren urteko
defizita finantzatzeko diru‐ekarpen txikiagoa egin beharko luke.
o
Igeldoko autobus zerbitzua finantzatzeko Igeldoko entitatearentzat
aurreikusitako urteko aurrekontua, 116.500 euro ingurukoa izango
litzateke.
o
Donostiako Udala eta Donostiako Autobus Konpainia Sozietate
Publikoarekin autobus zerbitzuaren finantzaketa adosteaz gain,
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin negoziatzea ere ezinbestekoa izango da.
Igeldo udalerri izanik, Gipuzkoako gainerako herri txikietarako Aldundiak
eskainitako autobus zerbitzua Igeldori ere badagokiolako.
Gainerako transferentziak, Igeldoren beharrak eta antzeko ezaugarriak dituzten udalerrien
aurrekontuak aztertuta estimatutakoak dira. Guztira, 2013. urtean Igeldok egin beharreko
transferentzia‐arrunten zenbatekoa 349.854 eurokoa da. Ondorengo taulan, xehetasun
gehiagorekin ikus daiteke transferentzia bakoitza:
17. taula. IV. kapitulu ekonomikoari dagokion aurrekontuaren artikulukako banaketa.
ARTIKULUA
42. Artikulua. Mankomunitate eta partzuergoei transferentziak.
Zaborren eta hondakinen kudeaketarako San Markoko Mankomunitateari
egindako transferentzia eta uraren horniketa eta hondakin‐uren jasotze eta
arazketa lanengatik Añarbeko Urak‐Aguas del Añarbe S.A. erakunde
publikoari eta Donostiako Autobus Konpainiari egindako transferentziak.
San Markoko Mankomunitateari transferentzia
Añarbeko Urak‐Aguas del Añarbe S.A.ri transferentzia
Donostiako Autobus Konpainiari transferentzia
Gizarte‐laguntzagatik beste udal bati egindako transferentzia
AURREKONTUA
48. Artikulua. Familia eta irabazi‐asmorik gabeko elkarteei
transferentziak.
Laguntza sozialerako familiei egindako transferentziak eta Igeldoko kultur‐
elkarte, kirol‐elkarte eta arlo sozialeko elkarteei egindako transferentziak.
Familiei dirulaguntzak
Irabazi‐asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak
GUZTIRA IV. KAPITULUA
283.789,15 €,
55.478,09 €
99.311,06 €
116.500,00 €
12.500,00€
66.065,00 €
2.100,00 €
63.965,00 €
349.854,15 €
Iturria: Siadecoren estimazioa, 2013.
(28)
29. 3.2.5. GASTU ARRUNTAK GUZTIRA
Gastu arruntak osatzen dituzten lehendabiziko lau kapitulu ekonomikoen guztirakoa
1.049.471,02 eurokoa da.
18. taula. Gastu arruntak kapitulu ekonomikoaren arabera.
KAPITULUA
AURREKONTUA
I. Kapitulua. Pertsonal gastuak
325.318,54 €
II. Kapitulua. Ondasun arruntak eta zerbitzuetako gastuak
355.349,53 €
III. Kapitulua. Finantza‐gastuak
IV. Kapitulua. Transferentzia‐arruntak
GUZTIRA GASTU ARRUNTAK
18.948,80 €
349.854,15 €
1.049.471,02 €
Iturria: Siadecoren estimazioa, 2013.
(29)
30. 3.3. OHIKO SARREREN AURREIKUSPENAK
Igeldo udalerri izanik, bertako udalak ohiko funtzionamendu gastuetarako eta herritarrei
eskaini beharreko zerbitzu publikoen finantzaketarako lortuko lituzkeen ohiko diru‐sarreren
aurreikuspenak jasotzen ditu atal honek. Sarrera arrunt horiei dagozkien kapituluak dira,
zuzeneko zergak (I. kapitulua), zeharkako zergak (II. kapitulua), tasak eta bestelako sarrerak (III.
Kapitulua), transferentzia arruntak (IV. Kapitulua) eta ondare‐sarrerak (V. Kapitulua).
3.3.1. ZUZENEKO ZERGAK: I. KAPITULUA
Kapitalaren gainekoak (11. Artikulua):
Azalpena: ondarearen jabetzaren edo balio gehikuntzaren gaineko zergak dira;
ondasun higiezinen gaineko zerga (landa ondasunak eta hiri ondasunak), trakzio
mekanikoko ibilgailuen gaineko zergak eta hiri‐lurren balio gehikuntzaren
gaineko zergak.
Aurrekontua: 2007tik 2011ra, 500 eta 1500 biztanle artean dituzten Gipuzkoako
udalerrietako udalen batez besteko zerga bilketen datuak kontuan hartuz,
Igeldorako eginiko aurreikuspenak ondokoak dira:
Landa ondasunen gaineko zerga ........................................ .. 7.958,00 €
Hiri ondasunen gaineko zerga ......................................... 116.358,00 €
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga .................. 67.893,00 €
.
Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga ................... 3.507,00 €
GUZTIRA kapitalaren gaineko zergak .......................... 195.716,00 €
.
Jarduera ekonomikoen gainekoak (13. Artikulua):
Azalpena: aktibitate profesional eta enpresa jardueren gaineko zergetatik
eratorritako diru‐sarrerak izango lirateke.
Aurrekontua: 500 eta 1500 biztanle artean dituzten 16 udalerrietatik, jarduera
ekonomiko baxueneko 8 udalerri aukeratu dira (Amezketa, Berastegi, Berrobi,
Bidegoian, Errezil, Lizartza, Segura eta Zaldibia) eta herri horiek 2011 urtean
likidatutakoaren batez bestekoa erabili da Igeldorako aurreikuspena egiteko.
GUZTIRA Jarduera Ekonomikoaren gainezko zergak .... 13.980,00 €
GUZTIRA zuzeneko zergak (I. kapitulua) .................................................. 209.696,00 €
(30)
31. 3.3.2. ZEHARKAKO ZERGAK: II. KAPITULUA
Bestelako zeharkako zergak (28. Artikulua):
Azalpena: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergak izango lirateke.
Aurrekontua: zeharkako zerga bidezko diru‐bilketaren zatirik handiena,
eraikuntza eta obren gaineko udal zergei dagokie. Zerga horien diru‐sarreretan
azken urteetan izandako jaitsiera kontuan harturik, 2011 urteko datuak soilik
erabili dira, 500 eta 1500 biztanle arteko udalek bigarren kapituluan izandako
diru‐sarreren batez besteko kalkulatuz.
Guztira bestelako zergak ............................................. 24.120,00 €
GUZTIRA zeharkako zergak (II. kapitulua) .................................................. 24.120,00 €
3.3.3. TASAK ETA BESTELAKO SARRERAK: III. KAPITULUA
Toki eskumeneko zerbitzuak eskaini edo jarduerak egiteagatiko tasak (31. artikulua):
Aurrekontua: 500 eta 1500 biztanle arteko Gipuzkoako udalerrien 2007‐2011
aldiko diru‐sarreren batez bestekoak erabili dira ondoko kopuruak
aurreikusteko.
Zaborren eta hiri hondakinen bilketa ................................ 36.437,00 €
Estolderia zerbitzua, ura eta azpiegitura hidraulikoak....... 54.938,00 €
Guztira zerbitzuen tasak ................................................ 91.375,00 €
Tokiko herri jabariaren erabilera pribatuagatiko edo aprobetxamenduaren tasak (32.
Artikulua):
Azalpena: herritarrei eskainitako zerbitzu orokorrak (hilerriko zerbitzuak…) eta
jarduera ekonomikorako aprobetxamendu tasak (energia elektrikoa eramateko
linea eta hodiak, bide publikoko kioskoak, bide publikoan jarritako hesiak,
aldamioak eta abar; postuak eta barrakak) aurreikusten dira azpi atal honetan.
Aurrekontua: 500 eta 1500 biztanle arteko Gipuzkoako udalerrien 2007‐2011
aldiko diru‐sarreren batez bestekoa hartu da erreferentziatzat, tasa horiengatiko
diru‐aurreikuspenak estimatzeko.
Guztira bestelako tasak ............................................... 106.077,00 €
GUZTIRA tasak eta bestelako sarrerak (III. kapitulua) ............................. 197.452,00 €
(31)
32. 3.3.4. OHIKO TRANSFERENTZIAK: IV. KAPITULUA.
Zerga izaerarik gabeko ohiko diru‐sarrerak dagozkio laugarren kapitulu honi eta Igeldoko Udal
entitate berriaren ohiko funtzionamendu gastuei aurre egiteko erabiliko lirateke sarrera
horiek.
Kapitulu honen zatirik handiena, Udalek Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotzen duten Udal
Finantzaketarako Foru Fondoari dagokio eta bigarren maila batean geratuko lirateke, Eusko
Jaurlaritzatik, Espainiako Gobernutik nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak berak dituen programa
eta diru‐laguntza lerroetatik eskuratu ahal izango diren fondoak.
Lurralde historikoko transferentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak (42. Artikulua):
Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren banaketatik eratorritako diru‐sarrerak:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren
aurrekontu osoa 392.881.675,18 eurokoa da (iturria: Gipuzkoako A.O., 2012ko
abenduaren 28a) eta aurrekontu horretatik Igeldori dagokion zenbatekoaren banaketa,
15/1994 Foru Arauaren arabera, ondokoa izango litzateke:
3. Artikuluaren 1.a) atala: Guztirako Foru Fondoaren % 1,2 1.100 biztanle
bitarteko udalerriei dagokie, 1.001 eta 1.100 arteko udalerriei dagokien
zenbateko finkoa 24.040,48 eurokoa izanik, kopuru hori izango litzateke
Igeldorako aurreikusitakoa. Igeldo kontuan hartuta, 1.100 biztanle bitarteko
udalerriak Gipuzkoan 34 izango lirateke; 1.100 biztanle arteko udalerri
guztiei dagokien zenbateko finkoaren batura 2.115.562,61 € izanik, eta
guztirako Foru Fondoaren % 1,2 4.714.580,10 euro denez, dagoen
aldearen arabera, biztanle kuotaren zenbatekoa gehitu da.
Artikuluren 1.b) atala: Guztirako Foru Fondoaren % 90, udalerrien
biztanleen kuotaren arabera banatua, non Igeldori dagokion zenbatekoa,
536.786,27 € izango liratekeen (3. Artikuluko 1.a) atalean azaldutako
biztanle kuotaren igoera aplikatuta).
Artikuluaren 1.c) atala: Guztirako Foru Fondoaren % 2,15 Donostiari
esleitzen zaiona, hiriburua izateagatik.
3. Artikuluaren 1.d) atala: Guztirako Foru Fondoaren % 3, udalerri
bakoitzeko errentaren alderantzizko proportzioaren arabera eta
eskubidezko biztanle kopuruaren arabera. 2011ko biztanleriari jarraiki
Igeldoren biztanleriaren ehunekoa 0,1507 da; Igeldoko errentari buruzko
datu zehatzik ez izatean, biztanleriari jarraiki soilik estimatutako kopurua
17.762,32 € da; erreferentzia gisa, biztanleria aldetik Igeldorekiko gertuen
dagoen Gipuzkoako Berastegi herriaren 2013ko zenbatekoa 18.743,37 € da
atal honetan.
(32)
33.
3. Artikuluaren 1.e) atala: Guztirako Foru Fondoaren %3,5 udalerri
bakoitzeko ahalegin fiskalaren zuzeneko proportzioaren arabera eta
eskubidezko biztanle kopuruaren arabera haztatuta. Gipuzkoako batez
bestekoarekiko ahalegin fiskalaren indize baxuagoa duten eta Igeldoren
pareko biztanleria duten Amezketa eta Berastegi herrien 2013ko
zenbatekoak erabili dira atal honetarako aurreikuspena egiteko. Kopuru
estimatua, 10.150,00 € da.
Foru Fondoaren gainerako % 0,15 EUDEL erakundearen finantzaketarako
erabiltzen da.
Guztira 2013ko udal finantzaketarako Foru Fondoaren banaketatik
Igeldori dagokion zenbatekoa: 588.739,07 €
Bestelako diru‐sarrerak (40., 41., 43., 47., 48. eta 49. Artikuluak):
Azalpena: Foru Fondoaz aparte laugarren kapituluan sartzen diren bestelako
transferentzia arrunt guztiak biltzen ditu atal honek. Zerbitzu publikoen
funtzionamendurako edo proiektuen garapenerako Igeldoko Udalak Foru
Aldundi bertatik, Eusko Jaurlaritzatik nahiz Autonomia Erkidegoz kanpoko
erakundeetatik eskura ditzakeen diru‐laguntzak izango lirateke.
Aurrekontua: 500 eta 1.500 biztanle arteko Gipuzkoako udalerrien 2011ko
aurrekontu likidatua hartu da kontuan, diru‐laguntza horiek azken urteetan asko
jaitsi direlako. Laugarren kapituluan, Foru Fondo bidezko finantzaketa albo
batera utzita gainerako 2011ko batez besteko aurrekontua, 96,37 euro
biztanleko da. Ratio hori Igeldoko biztanleriari aplikatuz lortutako zenbatekoa
berriz, 103.212 €
Guztira bestelako diru‐sarrerak ............................................... 103.212,00 €
GUZTIRA ohiko transferentziak (IV. kapitulua) ........................................ 691.951,00 €
.
3.3.5. ONDARE‐SARRERAK: V. KAPITULUA
Ondare‐sarrerak (50, 51, 52, 53, 54, 55, 56 eta 59 Artikuluak):
Azalpena: Tokiko udala edo entitatearen ondare‐errentetatik eratorritako diru‐
sarrerak izango lirateke; besteak beste, hiri‐finken errentamenduaren emaitzak,
nekazaritza eta basoko aprobetxamenduen errentak, emakida administratibo
eta bestelako aprobetxamenduen diru‐sarrerak eta epe laburreko aurrerakin eta
maileguen interesak.
(33)
34. Aurrekontua: 22,84 euro biztanleko da, 500‐1500 biztanle arteko herrien batez
bestekoa 2007‐2011 aldian; ratio hori Igeldoko biztanleriari aplikatuz
estimatutako zenbatekoa, 24.461 €
Guztira ondare‐sarrerak .......................................................... 24.461,00 €
GUZTIRA ondare‐sarrerak (V. kapitulua) .................................................... 24.461,00 €
3.3.6. OHIKO SARRERAK GUZTIRA
Ohiko sarrerak osatzen dituzten lehendabiziko bost kapituluen zenbatekoa 1.147.679,00
eurokoa da.
19. taula. Ohiko sarrerak kapitulu ekonomikoaren arabera.
KAPITULUA
I. Kapitulua. Zuzeneko zergak
II. Kapitulua. Zeharkako zergak
AURREKONTUA
209.696,00 €
24.120,00 €
III. Kapitulua. Tasak eta bestelako sarrerak
197.452,00 €
IV. Kapitulua. Ohiko transferentziak
691.951,00 €
V. Kapitulua. Ondare‐sarrerak
GUZTIRA OHIKO SARRERAK
24.461,00€
1.147.680,00 €
Iturria: Siadecoren estimazioa, 2013.
(34)
35. 3.4. AURREZKI AHALMENA
Aurrezki gordina:
2013. urterako egindako aurreikuspenen arabera, Igeldoren aurrezki maila edo aurrezki
ahalmen gordina, 120 mila euro ingurukoa izango litzateke, zehazki, 117.156 eurokoa. Kopuru
hori, ohiko diru‐sarreren batura (1.147.679 €) eta ohiko gastuen baturaren (1.030.522 €)
arteko diferentzia da, gastuetan, III. kapituluko finantza gastuak sartu gabe. Diferentzia hori
positiboa izateak adierazten du, ohiko gastuei aurre egin eta ohiko diru sarreren zati bat erabili
ahal izango lukeela Igeldok, kapital gastuak finantzatzeko eta egin beharreko inbertsioen zati
bat finantzatu ahal izateko.
20. taula. Aurrezki ahalmen gordina
KONTZEPTUA
AURREKONTUA
OHIKO SARRERAK GUZTIRA
1.147.679,00 €
OHIKO GASTUAK (III. Kapituluko finantza gastuak sartu gabe)
1.030.522,22 €
AURREZKI AHALMEN GORDINA
117.156,78 €
Iturria: Siadecoren estimazioa, 2013.
500 eta 1500 biztanle dituzten udalerrien 2011. urteko aurrezki mailarekin alderatuta,
Igeldorako aurreikusitakoa baxuagoa da, 16 udalerriei dagokien batez bestekoa, 187.604
eurokoa baita. 16 udalerritatik 10etan aurrezki ahalmena Igeldorako aurreikusitakoa baino
altuagoa da eta gainerako 6 udalerrirena berriz baxuagoa.
Igeldorako aurreikusitako gastu aurrekontua, pareko udalerrietako udalenekin alderatuta,
gainetik kokatzen da batez ere IV. Kapituluko transferentzia gastuengatik; bereziki oraingo
autobus zerbitzu publikoa mantendu ahal izateko, kapitulu horretan sartu den diru partidak du
eragina. Gipuzkoako udalerri txiki gehienak Foru Aldundiak finantzatutako Lurraldebus garraio
zerbitzuaz baliatzen dira eta udal txiki horietan, oro har, ez da autobus zerbitzuaren
finantzaketarako gastu partidarik jasotzen. Herri bezala Igeldori dagokion autobus
zerbitzuagatik, Foru Aldundiaren konpentsazio ekonomikoa jaso beharko luke Igeldok eta hori
hala izanda, urteko aurrezki ahalmen gordina 117 mila euro baino altuagoa izango litzateke.
(35)
36. Aurrezki garbia:
Aurrezki netoa, finantza gastuak eta kargak (maileguen amortizazioak) ordaindu ondoren
aurrezki gordinetik geratzen den zatia da. Aurrezki gordina 117 mila eurokoa izanik, gastuen III.
kapituluko finantza gastuak, 19 mila euro inguru kendu behar dira; ondoren, hipotesi modura,
15 urtetara bueltatzeko inbertsioak egiteko eskatutako 340.600 euroko mailegu baten urteko
amortizazioa, 22 mila euro inguru. Ordainketa horiek egin ondoren geratutako aurrezki garbia,
76.000 € ingurukoa izan daitekeela estimatzen da. 500 eta 1500 biztanle arteko 16 udalerrien
2011ko batez besteko aurrezki garbia 106 mila euro ingurukoa da.
(36)
37. 3.5. INBERTSIO ETA KAPITAL ERAGIKETETARAKO AUTOFINANTZAKETA
AHALMENA
Inbertsio ahalmen garbia:
Mailegu berririk eskatu gabe eta inbertsioetarako erakunde publikoetatik inolako diru‐
laguntzarik jaso gabe Igeldok izango lukeen urteko inbertsio ahalmen netoa, 76 mila euro
ingurukoa izango litzateke, aurreko atalean kalkulatutako aurrezki netoarekin bat datorren
kopurua izanik.
Guztirako inbertsio ahalmena:
Kopuru absolutuetan guztirako inbertsio ahalmena kalkulatzeko, 76 mila euroko aurrezki
netoari, 340 mila eurotako epe luzerako mailegu baten kantitatea erantsiko genuke eta 416
mila euro inguruko inbertsio ahalmena kalkulatzen da lehendabiziko urterako. 500 eta 1500
biztanle arteko Gipuzkoako udalen pareko datuaren batez bestekoa 459 mila eurokoa da.
Batez beste urte bakoitzeko inbertsio ahalmena zenbatekoa den jakiteko, epe luzerako
eskatutako maileguaren aurrekontua 15 urtetan zatitu dugu (23 mila euro inguru urtean) eta
lortutako azken emaitza 100 mila euro inguru izango litzateke.
Ondorioz inbertsioen finantzaketarako, kanpoko erakunde publikoen inolako diru‐laguntzarik
jaso gabe, Igeldok urtean batez beste 100 mila euro inguruko aurrekontua izango lukeela
estimatzen da.
(37)
38. 3.6. LEGEZKO ZORPETZE‐MAILA
Igeldoren ohiko sarrerekiko, finantza karga eta gastuei aurre egiteko ordaindu beharreko
zatiak hartzen duen pisua edo ehunekoa adierazten du legezko zorpetze mailak. Hipotesi
modura, 340 mila euroko maileguagatik (15 urteko amortizazio aldiarekin) urtean ordaindu
beharreko interes eta amortizazio gastuen zenbatekoak, 2013rako aurreikusitako ohiko
sarrerekiko izango luketen pisua, %4aren azpitik kokatzen da. Igeldorako kalkulatutako
zorpetze maila %3,6koa izanik, 500‐1500 biztanle arteko Gipuzkoako 16 udalerrien 2011ko
batez bestekoa %7,6koa da, Igeldorako aurreikusitakoa baino altuagoa.
(38)
40. 4.1. GASTU AURREKONTUEN AZTERKETA
Donostiako Udal aurrekontuaren arabera, Igeldorako kalkulatutako funtzionamendu
arruntaren gastu aurrekontua
Igeldo herri izan eta bertako udal aurrekontua estimatzeko aplikatu dugun metodologia,
Igeldoren antzeko ezaugarriak dituzten udalerrietako udal aurrekontuak aztertzea izan da
batetik, eta Igeldok gaur egun dituen zerbitzuak mantendu ahal izateko gastu partida bereziak
kalkulatzea bestetik (autobus zerbitzua esaterako). Modu horretara egindako estimazioa,
Donostiako Udalaren aurrekontuetatik abiatuta egindakoa baino zuzenagoa eta zehatzagoa da
ezbairik gabe. Donostiako Udaleko 2012ko aurrekontu likidatua 241 milioi eurokoa izan da,
aurreko urteetatik datozen kreditu erantsiak kontuan hartu gabe (Iturria: Donostiako Udala,
kontabilitate zerbitzua); biztanle bakoitzeko aurrekontu ratioa aplikatuz Igeldorako aterako
litzatekeen gastu arrunten zenbatekoa 1,3 milioi euro ingurukoa da. Donostiako Udal
aurrekontuan ordea, mila biztanleko udalerri bateko udalari ez dagozkion gastu partidak ere
sartuak daude. Aurreko atalean erabilitako metodologiarekin Igeldorako aurreikusitako gastu
arrunten aurrekontua 1,049 milioi eurokoa da.
Donostiako Udaletik lortutako partidakako gastu aurrekontuetan ezin jakin daiteke Igeldora
destinatutako gastua zenbatekoa izan den.
Behin Igeldorako gastu aurrekontu arruntaren estimazio bat eginda (1,049 milioi euro),
Donostiako udalaren aurrekontuarekin alderatu da, nahiz eta aurrez adierazi bezala,
Igeldorako aurrekontua estimatzeko biderik zuzenena ez izan. Helburua, aurreko ataletan
azaldutako metodologiaren arabera Igeldorako egindako estimazioaren eta Donostiako
Udalaren aurrekontuaren arabera Igeldorako egindako estimazioaren artean egon daitezkeen
desberdintasunak atzematea da.
Horretarako, lehenik eta behin Donostiako Udalaren 2012ko aurrekontu likidatua eskuratu da,
eta aurrekontu horren biztanleko ratioak kalkulatu dira kapitulu, artikulu eta partidaka.
Ondoren, Igeldoko biztanleriaren arabera, aurrekontuaren estrapolazio bat egin da.
Hala ere, estrapolazio hori egiteko ez da Donostiako Udalaren aurrekontu osoa bere horretan
erabili, izan ere Donostia bezalako udalerri baten aurrekontua eta Igeldoren antzerako
ezaugarriak dituzten udalerrien aurrekontuak oso ezberdinak baitira, batez ere udalerri
handietan sortzen diren hainbat eta hainbat gastu eta inbertsio mota, ez baitaude udalerri
txikietan. Hori dela eta, Donostiako Udalari dagokion aurrekontuaren egokitzapen bat egin da,
(40)
41. Donostiako Udalaren aurrekontutik Igeldorako aurrekontu bat estimatzeko egokiak izan
daitezkeen aurrekontu partidak bakarrik erabiliz, eta Igeldorekin zerikusirik ez dutela
kontsideratutakoak alboratuz.
Aurrekontua estimatzerakoan zein gastu partida sartu eta zein ez behin erabakita, Igeldorako
aurrekontua estimatu da, Igeldoko biztanleriaren araberako estrapolazio bat eginda. Gastu
mota batzuetan, biztanleriari jarraiki baino, Igeldoren azalera, bide publikoen luzera edo
eraikin publikoen arabera gastu estrapolazioa egitea egokiagoa dela ikusi bada ere, informazio
faltagatik biztanleria ratioa erabiltzea lehenetsi da. Donostiako Udalaren 2012ko aurrekontu
likidatutik abiatuta Igeldorako egindako aurrekontuaren estimazioa ondorengoa da:
21. taula. Igeldorako gastu arrunten aurrekontuaren estimazioa, Donostiako Udalaren aurrekontutik abiatuta.
DONOSTIAKO
UDALAREN
AURREKONTUAREN
UDALERRIEN
ARABERAKO
ARABERAKO
ESTIMAZIOA
KAPITULUA ETA ARTIKULUA
EZAUGARRIAK DITUZTEN
IGELDOREN ANTZEKO
ESTIMAZIOA
I. Kapitulua. Pertsonal gastuak
355.042,26 €
325.318,54 €
II.Kapitulua. Ondasun arruntak eta zerbitzuetako gastuak
475.855.94 €
355.349,53 €
20. Artikulua. Alokairuak
21. Artikulua. Konponketak, mantenua eta kontserbazioa
22. Artikulua. Materiala, horniketa eta bestelakoak
23. Artikulua. Kalte‐ordainak zerbitzuengatik
III. Kapitulua. Finantza‐gastuak
IV. Kapitulua. Transferentzia‐arruntak
42. Artikulua. Mankomunitate eta partzuergoei
transferentziak
48. Artikulua. Familia eta irabazi‐asmorik gabeko elkarteei
transferentziak
GUZTIRA GASTU ARRUNTAK
3.565,46 €
11.900,00 €
18.062,53 €
48.529,16 €
452.539,19 €
293.420,37 €
1.688,77 €
15.000,00 €
8.865,49 €
18.948,80 €
97.073,04 €
349.854,15 €
58.788,00 €
283.789,15 €
38.285,04 €
66.065,00 €
936.836,73 €
1.049.471,02 €
Iturria: Siadecoren estimazioa, 2013.
Donostiako Udalaren aurrekontutik sartu gabe gelditu dira, Igeldori ez dagozkiola kontsideratu
delako, ondorengo gastu partidak: I. kapituluaren barruan (pertsonal gastuak), goi karguen eta
kabineteko behin‐behineko langileen ordainketa eta lansariei dagozkien partidak ez dira
kontuan izan Igeldorako aurrekontuaren estimazioa egiteko; eta IV. Kapitulutik (transferentzia‐
arruntak), berriz, udal enpresa publikoei egindako transferentziak eta enpresa pribatuei
(41)
42. egindako transferentziak (kirol enpresa pribatuak, kultur jarduerako enpresa pribatuak,
zerbitzuetako enpresa pribatuak…) izan dira baztertu diren partidak.
Bestalde, aipatzekoa da baita ere hasiera batean eta Igeldoren antzeko ezaugarriak dituzten
udalerrien aurrekontu eta datuetan oinarrituta kalkulatutako aurrekontuan, Añarbeko Urak‐
Aguas del Añarbe S.A.ri egindako transferentzia IV. Kapituluan sartu dela (99.311,06 €ko
transferentzia, hain zuzen); aldiz, Donostiako Udalaren aurrekontuetan, bigarren kapituluko
22. Artikuluan kokatzen da gastu horren pareko gastua. Hori dela eta, bi estimazioen artean
dagoen aldea II. eta IV. Kapituluen artean, neurri handi batean gastu hori kapitulu
ezberdinetan kokatua egoteari zor zaio.
Taulan ikus daitekeen moduan, bi modu ezberdinetara Igeldorako estimatutako gastu
arruntaren zenbatekoan 112 mila euro inguruko aldea dago; Donostiako udal aurrekontutik
Igeldori ez dagozkion gastu partidak kenduta kalkulatutako aurrekontu likidatuaren biztanleko
ratioa erabiliz Igeldorako ateratzen den aurrekontua, herri txikien erreferentziak eta Igeldoren
beharrak kontuan hartuta kalkulatutakoa baino baxuagoa da.
Aurrez adierazi bezala, Igeldoren antzeko ezaugarriak dituzten udalerrien aurrekontu eta
datuetatik abiatuta estimatutako aurrekontua hobesten da, zehaztasun handiagoko estimazioa
dela kontsideratzen delako.
(42)
43. 4.2. SARRERA AURREKONTU ETA ZERGEN AZTERKETA
Donostiako Udalaren diru‐sarrera arrunten biztanleko ratioak erabiliz, Igeldorako kalkulatutako
aurrekontua, 1,469 milioi eurokoa, Siadecok proposatutako metodologiarekin (beste udalerri
txikien erreferentziak kontuan hartuta) kalkulatutakoa baino altuagoa da; lehenagotik adierazi
bezala, 1,148 milioi euroko diru‐sarrera arruntak aurreikusi baitira Igeldorentzat. Horrek
adierazten du, gaur egun igeldoarrek Donostiako Udalari zergengatik ordaindutakoa baino
gutxiago ordainduta egin direla diru‐sarrera arruntetarako estimazioak; ondorioz Igeldoko toki
entitatearen bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko, presio fiskala areagotu eta herritarrek
zerga altuagoak ordaintzeko planteamendurik ez da inondik inora egin.
Zehatz‐mehatz, Donostiako Udalaren biztanleko zerga bilketaren (2012ko aurrekontu
likidatuak) eta Igeldorako proposatu direnen arteko diferentziak honakoak dira:
1.‐ Zuzeneko zergak:
a. Zuzeneko zergak dira, landa ondasunen gaineko zerga, hiri ondasunen
gaineko zerga, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hiri lurren
balio gehikuntzaren gaineko zerga eta jarduera ekonomikoaren gaineko
zergak.
b. Zuzeneko zergengatik Donostiako Udalak batez beste biztanleko izandako
diru‐bilketa 367 euro biztanleko izan da urtean (2012 urtea).
c. Igeldorako zuzeneko zergengatik aurreikusitakoa berriz, 196 euro
biztanleko da.
d. Aldeko diferentzia nabarmenena hiri ondasunen gaineko zergan eta
jarduera ekonomikoen gaineko zergetan dago.
2.‐ Zeharkako zergak:
a. Zeharkako zergak dira, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergak.
b. Zuzeneko zergengatik Donostiako Udalak batez beste biztanleko izandako
diru‐bilketa 39 euro biztanleko izan da urtean (2012 urtea) eta Igeldorako
aurreikusitako kopurua, 23 euro biztanleko da.
3.‐ Tasak eta bestelako sarrerak:
a. Tasa eta bestelako sarreretan daude, zabor eta hiri hondakinen
bilketagatik kobratutakoak, estolderia zerbitzua eta ur horniduragatik
kobratutakoak eta jabetza publikoaren erabilera pribatuko
aprobetxamenduagatik ordaindutako tasak.
b. Tasa eta bestelako sarrerengatik Donostiako Udalak 2012an batezbeste
biztanleko lortutako errekaudazioa 301 eurokoa izan da. Igeldorako
egindako aurreikuspena, 184 euro biztanleko izan da.
(43)
44. 4.‐ Ohiko transferentziak: batez ere Aldundiaren fondo foralari dagozkion sarrerak
dira, herritarren zerga bilketarekin zerikusirik ez dutenak.
5.‐ Ondare sarrerak: ondasun higiezinen errentak eta aprobetxamendu berezien
errentak dira; kasu honetan Donostiako Udalaren ratioa 30 euro biztanleko da eta
Igeldorako aurreikusitakoa berriz, 23 euro biztanleko.
Kapi‐
tulua
Artikulua
I. Zuzeneko zergak
Landa ondasunen gaineko zerga
Hiri ondasunen gaineko zerga
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko
zerga
Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko
zerga
Donostiako
ratioa Igeldoko
biztanleriari
aplikatuta €
Igeldorako
aurreikusitako
aurrekontua €
Igeldorako
aurreikusitako
aurrekontua
(€/biztanle)
68.370.157
11. Kapitalaren gainekoak
Donostiako
Udala (€)
Biztanleko
ratioa
(Donostiako
biztanleria INE
2012: 186.409)
€/biztanle
13. Jarduera ekonomikoaren gainekoak
II. Zeharkako zergak
III. Tasak eta bestelako sarrerak
366,8
392.816,0
209.696,0
195,8
59.734.395
320,4
343.199,8
195.716,0
182,7
6.916
‐
39,7
7.958,0
7,4
40.449.179
217,0
232.398,0
116.358,0
108,6
11.287.812
60,6
64.853,3
67.893,0
63,4
7.990.488
42,9
45.908,8
3.507,0
3,3
8.635.762
46,3
49.616,2
13.980,0
13,1
7.186.469
38,6
41.289,4
24.120,0
22,5
56.132.087
301,1
322.503,0
197.452,0
184,4
31. Toki eskumeneko zerbitzuak eskaini
edo jarduerak egiteagatiko tasak
31.000.948
166,3
178.113,8
91.375,0
85,3
Zaborren eta hiri hondakinen bilketa
13.047.138
70,0
74.961,4
36.437,0
34,0
17.953.810
96,3
103.152,4
54.938,0
51,3
24.575.772
131,8
141.198,4
106.077,0
99,0
555.367
3,0
3.190,8
‐
‐
118.394.862
635,1
680.229,5
691.951,0
646,1
5.604.196
30,1
32.198,5
24.461,0
22,8
255.687.771
1.371,6
1.469.036,4
1.147.680,0
1.071,6
Estolderia zerbitzua, ura eta azpiegitura
hidraulikoak
32. Tokiko herri jabariaren erabilera
pribatuagatiko edo aprobetxamendurako
tasak
Besterik (lic.ap. + lic.urb.)
IV. Ohiko transferentziak
V. Ondare sarrerak
GUZTIRA
Iturria: Siadecoren estimazioa, 2013. Donostiako Udala, 2012.
(44)
46. Igeldo Donostiatik bereizteak Donostiako Udalaren sarrera aurrekontuetan izango lukeen
eragina neurtzeko, Donostiako Udalaren ohiko sarrera aurrekontuetan eragingo lukeen
jaitsiera kalkulatu da, kasu honetan biztanleriaren arabera. Guztira sarreretako lehen bost
kapituluetan izango lukeen jaitsiera, 1,470 milioi euro ingurukoa izango litzatekeela
aurreikusten da. Sarreretako aurrekontuaren jaitsiera hori, 2012ko Donostiako Udalaren
ohiko sarrera aurrekontuarekiko, % 0,57 baino ez litzateke izango. Ohiko sarreretan izandako
jaitsiera horren eragina oraindik ere txikiagoa da gainera, Igeldo auzora gaur egun
destinatutako gastu arrunta ere murriztu egingo litzatekeelako Donostiako Udalaren
aurrekontuetan.
Sarrera arruntetarako Donostiako Udalarentzat aurreikusitako jaitsieraren kapitulukako datuak
ondorengoak dira:
‐
I. Kap. – Zuzeneko zergak ......................................................................... 392.816 €
o
o
‐
11. Art.: Kapitalaren gaineko zergak:
Landa ondasunen gaineko zerga ........................................... 40 €
Hiri ondasunen gaineko zerga ...................................... 232.398 €
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga .............. 64.853 €
.
Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga ............... 45.909 €
13. Art.: Jarduera ekonomikoaren gainekoak:
Enpresa jarduera eta jarduera profesionalak ................ 49.616 €
II. Kap. – Zeharkako zergak ......................................................................... 41.289 €
o
‐
28. Art.: Bestelako zeharkako zergak
Eraikuntza, instalazio eta obrak ..................................... 41.289 €
III. Kap. – Tasak eta bestelako sarrerak .................................................... 322.503 €
o
31 eta 32. Art.:
Zabor eta hiri hondakinen bilketa .................................. 74.961 €
Estolderia zerbitzua eta ur horniketa ........................... 103.152 €
Bestelako tasak (irekiera lizentziak, hirigintza
baimenak, aprobetxamendu urbanistikoa, bide publikoen
erabilera…)....................................................................... 144.388 €
‐
IV. Kap. – Ohiko transferentziak ............................................................... 680.230 €
o
42. Art.: Lurralde historikoko transferentziak:
Udal finantzaketarako Fondo Forala ............................ 532.000 €
o
40,41,43,47,47,48 eta 49 art.: Bestelako sarrerak:
Guztira bestelako sarrerak ........................................... 148.230 €
GUZTIRA (Donostiako sarrera aurrekontuen jaitsiera) ..................... 1.469.036 €
GUZTIRA Donostiako sarrera aurrekontuarekiko eragina (%) ................... % 0,57
(46)
48. 6.1. IGELDOREN EZAUGARRI SOZIO‐DEMOGRAFIKOAK
1.‐ Biztanleria eta azalera:
o
1.071 biztanle inguru ditu Igeldok (Iturria: Donostiako Udala, 2011) eta 10,153
km2‐ko azalera, Donostiako Udaleko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren
arabera.
o
Igeldon, 18 urtetik beherako biztanleriak pisu gehiago du eta 65etik gorakoak
berriz gutxiago Donostia eta Gipuzkoa osoko datuekin alderatuta.
o
Biztanleriari dagokionean, Gipuzkoako 33 udalerri Igeldo baino txikiagoak dira
eta gainerako 55 udalerriak handiagoak.
Azalera kontuan hartuta, 32 herrik dute Gipuzkoan Igeldok baino azalera
txikiagoa; gainerako 56ak azaleraz handiagoak dira.
2.‐ Ingurunea eta herritarren iritziak Igeldorekiko
o
o
Donostiarekiko nabarmen bereizten den ingurunea osatzen du Igeldok, landa
eremua batetik eta ingurune natural eta paisajistikoaren erakargarritasuna
bestetik.
o
Mugikortasun alorrean, lanerako desplazamenduetan nagusiki autoa edo
motorra erabiltzen dute igeldoarrek (%95) eta ikasketetarako erabiltzen da
autobus zerbitzua gehien (%43).
o
Bertan bizi direnek Igeldorekiko duten sustraitze, errotze edo identitate‐maila
oso altua da. Biztanleriaren %95ak, Igeldo bizitzeko leku atsegina dela uste du;
Hirutik bi igeldotarra sentitzen da (%67) eta bertako herri bizitzari garrantzia
handia ematen dio. Bertako etxebizitzetako bizilagunen % 45 inguru bertan
jaioa da eta %50a baino gehiagok 20 urtetik gora daramatza oraingo
etxebizitzan bizitzen (Iturria: Donostiako Udala, Donostia Sustapena, 2008).
o
Herritarren %92k ezagutzen du edo badu erreferentziarik Igeldo Donostiatik
bereizteko espedienteari buruz. Espedientea ezagutzen dutenen erdia baino
gehiago (% 52) Igeldo udalerri independientea izatearen aldekoa da eta %21
kontrakoa; gainerakoak, Igeldok kudeaketa ahalmen handiagoa izatearen
aldekoek (% 9) eta erantzun ez dutenek osatzen dute (% 18).
o
Biztanleria euskaldunaren pisua nabarmen altuagoa da Igeldon, Donostiako
datuekin alderatuta.
(48)
49. 6.2.‐ IGELDO HERRIAREN BIDERAGARRITASUN EKONOMIKOA
ZIURTATZEN DUTEN DATUAK ETA BALDINTZAK
1.‐ Igeldoko udal administrazioaren kudeaketa eta funtzionamendu egokirako
lantaldea:
o
Guztira 5 edo 6 udal langile aurreikusten dira: kontuhartzaile‐idazkaria,
administrari laguntzailea, dinamizazio soziokultural eta liburutegi zerbitzurako
teknikaria (lanaldi erdiarekin), mantenu eta garbiketa lanetarako 2 langile eta
beste langile bat (oraingoz zehaztu gabeko zereginetarako).
o
Udal langile horiez aparte, gizarte laguntzaile bat ere izango luke Igeldok, beste
udalerri bat edo gehiagotarako ere zerbitzua eskaintzen duena.
o
Hirigintza arloko eta zerbitzu juridikoen arloko kudeaketa, udalez kanpoko
profesionalak eta enpresa espezializatuak kontratatuz egingo litzateke.
Udal langileen pertsonal gastuak ordaintzeko aurreikusitako aurrekontua,
325.000 € ingurukoa da; Gipuzkoako 500 eta 1500 biztanle arteko udalerrietan
312.000 € ingurukoa da aurrekontu hori (2007tik 2011ra arteko batezbesteko
aurrekontua).
2.‐ Ur hornidura, zabor eta hondakinen bilketa zerbitzua, gizarte zerbitzu eta autobus
zerbitzua eskaintzeko aurreikusitako udal aurrekontuak:
o
o
Herritarrek egunero gehien erabiltzen dituzten zerbitzuen kalitatea mantendu
edo hobetu ahal izateko aurrekontuak estimatu dira:
Ur hornidura: Añarbeko Urak Sozietate Anonimoari urtean 99 mila
euroko diru‐transferentzia egitea aurreikusi da. Kopuru hori,
Donostiako Udalak sozietate horri biztanleko egiten dion
transferentziaren bikoitza da. Igeldorako aurrekontu aurreikuspena
egiteko, Gipuzkoako Ur Patzuergoaren datuak erabili dira, Igeldoren
antzekoak diren 5 udalerritako datuak erreferentziatzat harturik.
Zabor eta hondakinen bilketa: San Markosera ordaindu beharreko
zaborren tratamendu gastuak sartu gabe, 66 mila euro inguruko
aurrekontua aurreikusi da. Erreferentzia modura, 1.000 biztanle eta
Igeldoren azalera bikoitza duen udalerri bateko datuak hartu dira.
Igeldorako aurreikusitako aurrekontuaren biztanleko ratioa,
Donostiako Udalaren biztanleko ratioaren bikoitza baino altuagoa da.
Gizarte zerbitzuak: gizarte laguntzaile baten zerbitzuak beste udal
batekin mankomunatzeko diru partida bat aurreikusi da 13 mila euro
ingurukoa eta gizarte laguntzetarako beste diru partida bat 20 mila
euro ingurukoa.
Autobus zerbitzua:
Gaur egunean Igeldora iristen diren bi lineak maiztasun berdinarekin
mantentzeko planteamendua egiten da (16. linea erregularra eta
gaueko zerbitzuetako B7 linea).
(49)
50.
Zerbitzu horiek mantendu ahal izateko, Donostiako Udalarekin eta
Donostiako autobus zerbitzua kudeatzen duen Donostiako Autobus
Konpainiarekin adostasun batera iritsi eta zerbitzu mankomunatua
izatea proposatzen da.
Donostiako autobus linea eta zerbitzu guztien zerbitzu‐orduak
kalkulatu eta Igeldora iristen direnek zenbateko pisua duten zehaztu
da, % 2,02.
Autobus zerbitzuaren urteko defizitari aurre egiteko Donostiako
Udalak ordaintzen duen kopuruaren zati bat Igeldok ordainduko
luke, Igeldora iristen diren autobus lineek zerbitzu‐ordu guztiekiko
duten pisuaren arabera. Kostu horretatik Igeldori erdia dagokiola
kontsideratzen da, zerbitzu hori igeldoarrentzat bakarrik ez,
donostiarrentzat eta Donostiara hurbiltzen diren bisitarientzat ere
izango litzatekeelako .
Igeldok Donostiako Autobus Konpainiari urtean egin beharreko diru‐
transferentziaren zenbatekoa, 116.500 eurotan baloratu da.
3.‐ Herriko eraikin, azpiegitura eta instalakuntzen konponketa, mantenu eta
garbiketarako nahiz bestelako zerbitzu kontratazioetarako aurrekontuak:
o
Guztira urtean 355.000 euro inguruko gastu aurreikuspena egin da (ur
hornidura, zabor eta hondakinen bilketa zerbitzua sartuta). Kopuru horretara
iristeko, partidaz partida, 1.000 biztanle inguru eta 21 km2ko azalera duen
Gipuzkoako udalerri bateko udal aurrekontuak hartu dira erreferentzia gisa.
Gastu partidarik garrantzitsuenak honakoak dira: zabor eta hondakinen bilketa
66 mila euro (tratamendu gastuak sartu gabe), herriko argiteria eta herri
ekipamenduetako ur eta energia gastuetarako 51 mila euro, udal
zerbitzuetarako kontratatu beharreko kanpoko profesional eta enpresen
kontrataziorako 43 mila euro, jarduera soziokultural eta jaien antolaketarako
35 mila euro, , herriko azpiegitura eta ondarearen konponketarako material
eta tresneria erosteko 27 mila euro eta kale eta herri azpiegituren
garbiketarako kontratazioetarako 21 mila euro; aurrekontu baxuagoko
bestelako gastu partida motak: herri eraikinen aseguru primak, udalerako
tresneria eta material erosketak, komunikazio zerbitzuak eta abar.
4.‐ Irabazi‐asmorik gabeko elkarteentzako diru‐laguntzak:
o
o
Igeldoko kultur elkarte, kirol elkarte eta arlo sozialeko bestelako elkarteek
antolatutako jarduerak diruz‐laguntzeko aurrekontu partida garrantzitsu bat
jaso da ohiko gastu arrunten barruan, 66 mila euro ingurukoa.
5.‐ 2013. urterako aurreikusitako ohiko funtzionamendu eta zerbitzuen aurrekontua
guztira:
o
Gastuen atalean udal aurrekontuen lehen lau kapituluetarako aurreikusitako
guztirako aurrekontua 1.050.000 euro ingurukoa da. Aurrekontu horretan
hirugarren kapituluko finantza gastuak ere sartuak daude, inbertsioetarako
eskatutako epe luzeko mailegu baten interes gastuei dagokiena. Gipuzkoako
500 eta 1500 biztanleko udalen 2007‐2011 aldiko aurreko horren
(50)
51. batezbesteko aurrekontua 937 mila eurokoa da, Igeldorako aurreikusitakoa
baino baxuagoa.
o
Igeldoko Udalaren ohiko funtzionamendurako aurreikusitako pertsonal
gastuekin, Igeldoren beharrei erantzun eta herritarrei kalitatezko zerbitzua
eskaini ahal izango zaiela kontsideratzen da.
6.‐ Ohiko funtzionamenduari dagozkion sarrerak:
o
Guztira 2013rako egindako diru sarrera arrunten estimazioa 1.148.000 euro
ingurukoa da (aurrekontu horretan ez dira sartu Igeldok inbertsioetarako jaso
ditzakeen diru‐laguntzak edo eskatu ditzakeen maileguak.
o
Sarrera partidarik garrantzitsuenak honakoak dira: udalen finantzaketarako
Foru Aldundiaren fondo forala 589 mila euro, hiri ondasunen gaineko zergak
116 mila euro, herritarrei eskainitako zerbitzu eta jarduera ekonomikoaren
aprobetxamendu tasak 106 mila euro, zerbitzu publikoak eskaintzeko edo
proiektu ezberdinak garatzeko erakunde publikoetatik jasotako transferentziak
103 mila euro, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga 68 mila euro, ur
hornidura eta estolderia zerbitzuen tasak 55 mila euro, zaborren eta hiri
hondakinen bilketaren tasak 36 mila euro, ondarearen gaineko zergak 24 mila
euro eta eraikuntza eta obren gaineko zerga 24 mila euro; beste
kontzeptuetarako aurreikusitako diru‐sarren zenbatekoak 10 mila euroren
azpitik kokatzen dira.
7.‐ Herritarrek ordaindu beharreko zergak eta presio fiskala:
o
Igeldoko herritarrek gaur egun Donostiako Udalari ordaintzen dizkioten zergen
mailarekiko, zerga merkeagoak aplikatuta kalkulatu dira Igeldorako diru‐
sarrera arruntak.
o
Zuzeneko zergetan Donostiako Udalak batezbeste biztanleko 2012an izandako
diru‐bilketa 367 euro biztanleko izan da; Igeldorako aurreikusitakoa 196 euro
biztanleko da.
o
Zeharkako zergetan Donostiako biztanleko ratioa 39 eurokoa izanik, Igeldorako
23 euro biztanleko aurreikusi da.
Tasa eta bestelako sarreretan berriz, Donostian 301 euro biztanleko da eta
Igeldorako aurreikusitakoa 184 euro biztanleko.
8.‐ Aurrezki ahalmena eta inbertsioen finantzaketarako ahalmena:
o
o
2013. urterako egindako eginiko aurreikuspenen arabera, Igeldoren urteko
aurrezki maila edo aurrezki ahalmen gordina 120 mila euro ingurukoa izango
litzateke. Ohiko funtzionamendu gastuei aurre egin eta ohiko diru sarreren zati
bat erabili ahal izango luke Igeldok inbertsio eta kapital gastuetarako.
o
Inbertsioetarako epe luzerako maileguak eskuratuz, Igeldoren lehendabiziko
urteko inbertsio ahalmena 415 mila euro ingurukoa izan daitekeela kalkulatzen
da.
(51)
52. Urtean batez beste 100 mila euro inguruko aurrekontua izango luke Igeldok
inbertsioak finantzatzeko, kanpoko erakunde publiko nahiz pribatuen
inbertsioetarako diru‐laguntzak kontuan hartu gabe.
9.‐ Legezko zorpetze‐maila:
o
Hipotesi modura, inbertsioetarako 340 mila euroko epe luzeko mailegu baten
arabera egin dira kalkuluak, 15 urtetarako amortizazio epearekin. Urtean
ordaindu beharreko interes eta amortizazio gastuen zenbatekoa, 2013rako
aurreikusitako ohiko sarreren %4 baino gutxiago izango litzateke. Gipuzkoako
500‐1500 biztanle arteko udalerrien batez besteko zorpetze‐maila % 7,6ko da.
10.‐ Donostiako Udalaren sarrera aurrekontuekiko eragina:
o
o
Igeldo Donostiatik bereiztearen ondorioz Donostiako Udal aurrekontuaren
ohiko sarretan izango litzatekeen jaitsiera % 0,57 ingurukoa izan daitekeela
aurreikusten da. Ohiko sarreretan izandako jaitsiera horren eragina oraindik
ere txikiagoa izango gainera, Igeldo auzora gaur egun destinatutako gastu
arrunta ere murriztu egingo litzatekeelako Donostiako Udalaren
aurrekontuetan.
(52)