Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

1

Share

Download to read offline

Pintxo ipuina

Download to read offline

Related Audiobooks

Free with a 30 day trial from Scribd

See all

Pintxo ipuina

  1. 1. PINTXO oporretan doa
  2. 2. Pintxo, basoan gurasoekin bizi den trikua da. Egunero, iskanbilatan dabil, nahiz eta beste animaliak lasai lasai egon. Gure lagunari bere arantzak kontrolatzea asko kostatzen zaio, beraz, airean eramatea erabaki du. Sarritan, Pintxo ez da konturatzen eta ondoan dagoena ziztatu egiten du. Hau nahi barik egiten du, baina, horri esker inork ez du berarekin jolastu nahi.
  3. 3. Udan, gurasoek kanpamentu batera bidaltzea erabaki dute lagunak egin ditzan. Kanpamentura heltzean dendak montatu behar dituzte. Pintxok talde guztietan parte hartu nahi du laguntzeko asmoz. Tresnak hartzen ditu, leku batetik bestera mugiutz, denda batetik bestera, baina ez du ezer behar bezala bukatzen… …. dena aldi berean nahi du egin!
  4. 4. Azkenean, txoratuta dabilenez, bere arantzekin bi denda zulatu ditu, bere adiskideen haserrealdia eraginez. Monitoreek lasaiago egon behar duela esaten diote, bere arantzak beherantz mantendu behar dituela eta atzerantz orraztu.
  5. 5. Arratsaldean futbolean jolastu dute, Pintxok baloiari buruaz eman dio eta pilota zulatu du. Berehala, partidua bukatu da! Denek Pintxori arduratsuagoa izan behar dela azaltzen diote, baina, bera haserretu egin da eta ez dio inori kasurik ez du egin nahi. Ez du ulertzen zergatik berak bere burua kontrolatu behar duen, besteek nahi dutena egiten baldin badute.
  6. 6. Hurrengo goizean, guztiak errekara bainu bat hartzera doaz. Monitoreek koltxoneta puzgarria eraman dute. Pintxok lehena izan nahi du, bere txanda itxaron gabe eta koltxoneta gainean salto egin duenean zulatu egin du.
  7. 7. Bukaeran, gure Pintxo lagun barik gelditu da. Inork ez du berarekin jolastu nahi, mina egin diezaiekela pentsatzen dute, edota, haien jostailuak apur ditzakeela. Pìntxo triste triste kanpamendutik hurrundu da. Jirafa monitorea hurbildu zaio.
  8. 8. Jirafak, norberak dituen ezaugarri bereziak ezagutu behar dituela azaltzen dio. Jirafek lepoa dute, hegaztiek mokoa, … Pintxok dituen arantzak oso lagungarriak izan daitezke, baina, nola erabili behar dituen ikasi behar du, erabili aurretik GELDITU egin beahar da, eta, PENTSATU ia benetan beharrezkoak diren. Horren arabera, behar den bezala ARITUKO da.
  9. 9. Nahiz eta zaila izan, Pintxo arduratsuagoa izaten saiatzen hasi da. Batzuetan, oraindik ere bere arantzak ateratzen ditu, baina, gehienetan atzerantz eramaten ahalegintzen da eta mina egin ahal duela kontutan dauka. Ez du lagunik gabe geratu nahi.
  10. 10. Azkeneko egunean monitoreek kanpamentuko ume guztiak irteera batera eraman dituzte. Taldeka banatu dira eta ez direla besteengandik hurrundu behar oso ondo dakite. Hala ere, “Belarriak” deitzen den untxia eta “Miko” tximinoa haien kontura hurrundu dira. Pintxo atzetik doa, badaki ez dela hurrundu behar, baina ez du nahi lagunak bakarrik uztea eta ezta ere gerta daitekeen abentura galtzea .
  11. 11. Bat batean, basoan izugarrizko orroa entzun da, Belarri eta Miko korrika hasi dira, zulo batean eskutatuz. Lehoi bat dago, aurkituz gero atzaparra zuloan sar dezake eta mina egin. Pintxok bere arantzak erabiltzeko momentua dela erabaki du. Zuloaren aurrean jarri da eta arantzak tente jarri ditu, lehoiari hurbiltzen ez uzteko.
  12. 12. Lehoiak beldurtuta alde egin du eta lagunek pintxo besarkatu dute, bere laguntza eskertuz. Pintxori ikastea kostatu zaio, baina azkenean lortu du eta orain, kanpamenduan, guztiak daude bere kemenarekin liluratuta eta bere lagunak izan nahi dute! amaiera
  • natmoya

    Apr. 18, 2016

Views

Total views

16,359

On Slideshare

0

From embeds

0

Number of embeds

13,684

Actions

Downloads

80

Shares

0

Comments

0

Likes

1

×