SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
Download to read offline
Puntu eta
koma
desagertu
egingo da?
Puntu eta komaren
sei erabilera ohikoenak
Zenbaiten ustez, funtsezko zeinua
da: bere funtzioa oinarrizko testu-
unitateak bereiztea da, eta, ondorioz,
testuen egitura, ordena eta barne-
kohesioa hobetzen laguntzea;
gainera, ñabardurak adierazteko ere
balio duenez, testu-aberastasuna
dakar.
Alabaina, gero eta gutxiago
erabiltzen da; eta batzuek diote,
azkenean, desagertu egingo dela.
Noiz erabili puntu eta
koma?
Oro har, puntu eta koma erlazio semantiko estua duten
perpausak bereizteko erabiltzen dugu.
Komak baino eten luzeagoa adierazten du,
baina puntuak baino laburragoa.
(Perpausa: Sintaxi autonomia duen hitz multzoa)
Hauek dira
puntu eta
komaren
sei erabilera
ohikoenak:
Bi perpaus lotzeko,
perpaus bakoitzak ideia
beraren alderdi
desberdina adierazten
duenean.
1
Emakumezko ikasleak 1.930 dira; gizonezkoak, [berriz,] 5.205.
Askotan, perpaus horien arteko erlazioa
kausa-ondorio edo ondorio-kausa izaten da:
Kotxea hondatu zitzaion; [beraz,] ez zen lanera etorri.
1
Denborazko erlazioa ere adieraz dezake:
Bidegurutze batera iritsi ginen; [eta, orduan,] zuzen jarraitu genuen.
Edo pertzepziozkoa:
Atzera begiratu zuenean, harrituta geratu zen; [izan ere,] milaka
lagun zeuden manifestazioan.
Horrelako esaldietan bi puntu ere erabil daitezke:
Kotxea hondatu zitzaion: ez zen lanera etorri.
Bidegurutze batera iritsi ginen: zuzen jarraitu genuen.
Atzera begiratu zuenean, harrituta geratu zen: milaka lagun zeuden
manifestazioan.
Bi puntuek esaldien arteko lotura esplizitatzen dute; puntu eta komak, ez, ordea.
Dena den, irakurleak berak ezartzen du bi esaldien arteko lotura logikoa.
Gehienetan, lokailuen bidez adierazten ditugu aipatutako erlazioak. Horregatik,
pentsa dezakegu lokailu guztiekin erabili behar dugula puntu eta koma, baina
hori ez da horrela.
Komeni da puntu eta koma erabiltzea baldin eta koma soilak informazio nahikorik
ematen ez badigu.
Erreparatu iezaiozu adibide honi: Txostena geuk egingo dugu, beraz, Mikel ez da etorriko.
Txostena geuk egingo dugu, beraz; Mikel ez da etorriko.
Horrelakoetan,
puntu eta komak
esaldiaren esanahia
argitzen du.
a Txostena geuk egingo dugu Mikel ez delako etorriko?
b Txostena geuk egingo dugunez, ez da beharrezkoa Mikel etortzea?
Txostena geuk egingo dugu; beraz, Mikel ez da etorriko.
Esaldi bukaeran jarrita,
argibide gisakoen
aurretik.
2
Laburpen modukoetan ere sarri baliatzen da
puntu eta koma:
Bere lehentasun gorena lanpostu hori lortzea da; bizitzan duen helburu bakarra da,
azken batean.
Elkarri lotutako esaldi multzo batean
esaldietako bakoitza bereizteko; batez ere,
esaldietan dagoeneko koma bat edo gehiago
erabili ditugunean.
3
Bileran nabarmendu zuten argi utzi behar dela, batetik, zerbitzu-
eginkizunaren figura ezohikoa dela, eta, bestetik, karrerako
funtzionarioentzako plazak hornitzeko ohiko prozedura lekualdatze-
lehiaketa dela; eta, horrez gain, zerbitzu-eginkizuna luzatzea eskatu
ahal izango dela, hain zuzen hautagarriak ez diren plazetarako.
Zerrendetako
elementuak
bereizteko,
komak barne
hartzen
dituztenean.
4
Material ugari sortu dute: liburuak, haur
zein helduentzat; diskoak, binilozkoak zein
digitalak; mahai-jokoak, ordenagailu-
jokoak edo bestelako jostailuak…
Hurrenez hurren, hauek dira ariketen emaitzak:
50,3; 20,89; 125,922; 21,33…
Hona hemen epaimahaia: Javier Aguirresarobe, argazki zuzendaria; Marta Etura eta
Gorka Otxoa, aktoreak; Ágatha Ruiz de la Prada, diseinatzailea, eta, azkenik, Benito
Zambrano, zinema zuzendaria.
Halaber, ohikoa da helbide elektronikoak
puntu eta koma bidez bereiztea.
Nori: mruiz@gmail.com; ixfernd@hotmail.com;
luisg@gmail.com
Zerrendetako itemen
bukaeran, itemak lerro
independenteetan eta
xehez idazten direnean
(azkeneko itemean izan
ezik, hori puntuz ixten
baita).
5
zure diru-sarreren egiaztagiria;
zure enpresaren ziurtagiria, Estatuko
Enplegu Zerbitzu Publikoaren datu-basean
ez badago;
zure lan-kontratua;
Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu
izanaren ziurtagiria.
Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
Nola puntuatu behar dira zerrendetako itemak?
https://www.ivap.euskadi.eus/blog-sarrera/2018/nola-puntuatu-behar-dira-zerrendetako-itemak/z16-b2aha/eu/
Idazlearen irizpide
estetikoa adierazteko,
eta, batez ere,
testuarekin lortu nahi
duen eragina
adierazteko.
6
Idazle ezagunetako bat da hori; edo ezagunena, beharbada.
Esaldi laburren aurretik, eta esaldi
horri indar berezia emanda:
Eta amona istorioa kontatzen hasi zen: nola sartu ziren
lapurrak etxean, denak lo zeuden bitartean; nola
ezkutatu ziren etxekoak sotoan; nola lortu zuten atea
behera botatzea eta oharkabean ihes egitea baserriaren
atzeko aldetik; nola abisatu zioten poliziari, eta,
azkenean, nola atxilotu zituzten lapurrak.
Esaldi luzeetako elementu
bakoitzaren aurretik:
“Aurpegia arimaren ispilu baldin bada, idazketa garai bakoitzaren isla
ere bada. Nola idazten dugun, horrela bizi gara. Eta iruditzen zait
ñabardurak galtzen goazela, tonua, adierazteko aberastasuna; eta
hutsune hori betetzeko erabiltzen ditugu harridura ikur amaigabeak, edo
oihu egiten duten maiuskula horiek. Bitartean, hor dugu puntu eta
koma, zain, esaldi batean bere funtzioa betetzeko gogoz, baina guk,
bitartean, keinu egiten duen emotikono bat marrazteko bakarrik
eskatzen diogu laguntza”.
Karmele Jaio

More Related Content

More from hizkera_argia

More from hizkera_argia (20)

Administrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazAdministrazioa euskaraz
Administrazioa euskaraz
 
¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?
 
Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?
 
El uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webEl uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos web
 
Galderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanGalderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetan
 
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
 
Una frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser claraUna frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser clara
 
Esaldi luze bat argia izan daiteke
Esaldi luze bat argia izan daitekeEsaldi luze bat argia izan daiteke
Esaldi luze bat argia izan daiteke
 
Unidas o separadas 3
Unidas  o separadas 3Unidas  o separadas 3
Unidas o separadas 3
 
Unidas o separadas 2
Unidas  o separadas 2Unidas  o separadas 2
Unidas o separadas 2
 
Unidas o separadas 1
Unidas  o separadas 1Unidas  o separadas 1
Unidas o separadas 1
 
Loturik ala bereiz 3
Loturik ala bereiz 3Loturik ala bereiz 3
Loturik ala bereiz 3
 
Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2
 
Loturik ala bereiz I
Loturik ala bereiz ILoturik ala bereiz I
Loturik ala bereiz I
 
Palabras que terminan en -ing
Palabras que terminan en -ing Palabras que terminan en -ing
Palabras que terminan en -ing
 
-ing bukaeradun hitzak
-ing bukaeradun hitzak-ing bukaeradun hitzak
-ing bukaeradun hitzak
 
Tres recursos para mejorar la coherencia de un texto
Tres recursos para mejorar la coherencia de un textoTres recursos para mejorar la coherencia de un texto
Tres recursos para mejorar la coherencia de un texto
 
Testuaren koherentzia hobetzeko hiru baliabide
Testuaren koherentzia hobetzeko hiru baliabideTestuaren koherentzia hobetzeko hiru baliabide
Testuaren koherentzia hobetzeko hiru baliabide
 
Testuaren kohesioa hobetzeko hiru baliabide
Testuaren kohesioa hobetzeko hiru baliabideTestuaren kohesioa hobetzeko hiru baliabide
Testuaren kohesioa hobetzeko hiru baliabide
 
Tres recursos para mejorar la cohesión de un texto
Tres recursos para mejorar la cohesión de un textoTres recursos para mejorar la cohesión de un texto
Tres recursos para mejorar la cohesión de un texto
 

Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf

  • 1. Puntu eta koma desagertu egingo da? Puntu eta komaren sei erabilera ohikoenak
  • 2. Zenbaiten ustez, funtsezko zeinua da: bere funtzioa oinarrizko testu- unitateak bereiztea da, eta, ondorioz, testuen egitura, ordena eta barne- kohesioa hobetzen laguntzea; gainera, ñabardurak adierazteko ere balio duenez, testu-aberastasuna dakar. Alabaina, gero eta gutxiago erabiltzen da; eta batzuek diote, azkenean, desagertu egingo dela.
  • 3. Noiz erabili puntu eta koma?
  • 4. Oro har, puntu eta koma erlazio semantiko estua duten perpausak bereizteko erabiltzen dugu. Komak baino eten luzeagoa adierazten du, baina puntuak baino laburragoa. (Perpausa: Sintaxi autonomia duen hitz multzoa)
  • 5. Hauek dira puntu eta komaren sei erabilera ohikoenak:
  • 6. Bi perpaus lotzeko, perpaus bakoitzak ideia beraren alderdi desberdina adierazten duenean. 1 Emakumezko ikasleak 1.930 dira; gizonezkoak, [berriz,] 5.205. Askotan, perpaus horien arteko erlazioa kausa-ondorio edo ondorio-kausa izaten da: Kotxea hondatu zitzaion; [beraz,] ez zen lanera etorri.
  • 7. 1 Denborazko erlazioa ere adieraz dezake: Bidegurutze batera iritsi ginen; [eta, orduan,] zuzen jarraitu genuen. Edo pertzepziozkoa: Atzera begiratu zuenean, harrituta geratu zen; [izan ere,] milaka lagun zeuden manifestazioan.
  • 8. Horrelako esaldietan bi puntu ere erabil daitezke: Kotxea hondatu zitzaion: ez zen lanera etorri. Bidegurutze batera iritsi ginen: zuzen jarraitu genuen. Atzera begiratu zuenean, harrituta geratu zen: milaka lagun zeuden manifestazioan. Bi puntuek esaldien arteko lotura esplizitatzen dute; puntu eta komak, ez, ordea. Dena den, irakurleak berak ezartzen du bi esaldien arteko lotura logikoa.
  • 9. Gehienetan, lokailuen bidez adierazten ditugu aipatutako erlazioak. Horregatik, pentsa dezakegu lokailu guztiekin erabili behar dugula puntu eta koma, baina hori ez da horrela. Komeni da puntu eta koma erabiltzea baldin eta koma soilak informazio nahikorik ematen ez badigu. Erreparatu iezaiozu adibide honi: Txostena geuk egingo dugu, beraz, Mikel ez da etorriko. Txostena geuk egingo dugu, beraz; Mikel ez da etorriko. Horrelakoetan, puntu eta komak esaldiaren esanahia argitzen du. a Txostena geuk egingo dugu Mikel ez delako etorriko? b Txostena geuk egingo dugunez, ez da beharrezkoa Mikel etortzea? Txostena geuk egingo dugu; beraz, Mikel ez da etorriko.
  • 10. Esaldi bukaeran jarrita, argibide gisakoen aurretik. 2 Laburpen modukoetan ere sarri baliatzen da puntu eta koma: Bere lehentasun gorena lanpostu hori lortzea da; bizitzan duen helburu bakarra da, azken batean.
  • 11. Elkarri lotutako esaldi multzo batean esaldietako bakoitza bereizteko; batez ere, esaldietan dagoeneko koma bat edo gehiago erabili ditugunean. 3 Bileran nabarmendu zuten argi utzi behar dela, batetik, zerbitzu- eginkizunaren figura ezohikoa dela, eta, bestetik, karrerako funtzionarioentzako plazak hornitzeko ohiko prozedura lekualdatze- lehiaketa dela; eta, horrez gain, zerbitzu-eginkizuna luzatzea eskatu ahal izango dela, hain zuzen hautagarriak ez diren plazetarako.
  • 12. Zerrendetako elementuak bereizteko, komak barne hartzen dituztenean. 4 Material ugari sortu dute: liburuak, haur zein helduentzat; diskoak, binilozkoak zein digitalak; mahai-jokoak, ordenagailu- jokoak edo bestelako jostailuak… Hurrenez hurren, hauek dira ariketen emaitzak: 50,3; 20,89; 125,922; 21,33… Hona hemen epaimahaia: Javier Aguirresarobe, argazki zuzendaria; Marta Etura eta Gorka Otxoa, aktoreak; Ágatha Ruiz de la Prada, diseinatzailea, eta, azkenik, Benito Zambrano, zinema zuzendaria. Halaber, ohikoa da helbide elektronikoak puntu eta koma bidez bereiztea. Nori: mruiz@gmail.com; ixfernd@hotmail.com; luisg@gmail.com
  • 13. Zerrendetako itemen bukaeran, itemak lerro independenteetan eta xehez idazten direnean (azkeneko itemean izan ezik, hori puntuz ixten baita). 5 zure diru-sarreren egiaztagiria; zure enpresaren ziurtagiria, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datu-basean ez badago; zure lan-kontratua; Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiria. Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
  • 14. Nola puntuatu behar dira zerrendetako itemak? https://www.ivap.euskadi.eus/blog-sarrera/2018/nola-puntuatu-behar-dira-zerrendetako-itemak/z16-b2aha/eu/
  • 15. Idazlearen irizpide estetikoa adierazteko, eta, batez ere, testuarekin lortu nahi duen eragina adierazteko. 6 Idazle ezagunetako bat da hori; edo ezagunena, beharbada. Esaldi laburren aurretik, eta esaldi horri indar berezia emanda: Eta amona istorioa kontatzen hasi zen: nola sartu ziren lapurrak etxean, denak lo zeuden bitartean; nola ezkutatu ziren etxekoak sotoan; nola lortu zuten atea behera botatzea eta oharkabean ihes egitea baserriaren atzeko aldetik; nola abisatu zioten poliziari, eta, azkenean, nola atxilotu zituzten lapurrak. Esaldi luzeetako elementu bakoitzaren aurretik:
  • 16. “Aurpegia arimaren ispilu baldin bada, idazketa garai bakoitzaren isla ere bada. Nola idazten dugun, horrela bizi gara. Eta iruditzen zait ñabardurak galtzen goazela, tonua, adierazteko aberastasuna; eta hutsune hori betetzeko erabiltzen ditugu harridura ikur amaigabeak, edo oihu egiten duten maiuskula horiek. Bitartean, hor dugu puntu eta koma, zain, esaldi batean bere funtzioa betetzeko gogoz, baina guk, bitartean, keinu egiten duen emotikono bat marrazteko bakarrik eskatzen diogu laguntza”. Karmele Jaio