1. XXIII. TXISTE ETA PASADIZO IDATZIEN
LEHIAKETA
1.SARIA
60 urte ezkonduta
Bikotea elkartu da herri txiki bateko jatetxe txiki batean ezkondu zireneko 60.
urteurrena ospatzeko. Bat-batean senarrak erromantikoki hauxe esan dio
emazteari:
- Laztana, gogoan duzu, orain 60 urte, gure lehenengo aldia? Jatetxe honetako
atzealdera joan ginen. Gogoan duzu nola jesarri ginen atzeko langaren kontra?
- Bai, gogoan dut bai!-emazteak erantzun.
- Orduko hura errepikatzea gustatuko litzaizuke, garai zaharrak gogoratu
asmoz?
− Ja, zu zera zu agure morbosoa. Baina ideia oso ona iruditzen zait!
Udaltzaina ondoko mahaian zegoen eserita eta agureek esandako guztia
entzun zuen. Eta bere artean: “inola ere ezin dut honelako ikuskizuna galdu.
Ikusi beharrean nago bi agure horiek larrua jotzen atzeko langaren kontra”.
Hortxe ikusi ditu bi agureak jatetxetik irten eta atzealdera joaten, biak ala biak
ere bastoiez lagunduta. Langara iritsi, emakumeak gonak altxa, kuleroak
erantzi, gizonezkoak prakak jaitsi,emakumezkoak langari eutsi eta larrua jotzen
hasi dira. Segituan udaltzainak inoiz ikusi duen larru-jotze sutsuena ikusteko
aukera izan du! Dozenaka bider bihurrikatu dira, emakumea negarrez,
gizonezkoak aldakak indartsu eutsiz... Udaltzainak sekula ez zuen horrelako
sexu ikuskizunik ikusi!
Azkenean biak leher eginda lurrera jausi dira eta atseden hartzeko ordu erdi
pasa ondoren, indarberritu, altxatu, arropa bildu eta jantzi dira.
Udaltzaina, txundituta oraindik, lotsak alde batera utzi eta agure
bikotearengana hurreratu eta galdetu die:
− Zuek sexu bizitza zoragarri bat bizi izan duzue, ezta? Nola lortu zenuten?
Zein da honen guztiaren sekretua?
Eta gizonezko agureak, oraindik orrazteko tarterik hartu gabe eta beste mundu
batean egongo balitz bezalako aurpegiarekin, erantzun dio:
− Ez dakit .... orain 60 urte langa hau ez zen elektrikoa!
2. 2.SARIA
Senideak
- Zuek zenbat senide izan zarete?
- Gu zazpi, -Joxe Migelek- Hiru arreba eta lau anai.
- Eta bizi?
- Bizi, ni bakarrik.
- Eta besteak?
− Ez, haiek lana egiten dute.
3.SARIA
Marrubiak
Baserritar bat simaurra botatzen ari da marrubiei baratzean eta lagun batek
esaten dio:
-Zer zabiltza Patxi?
-Hemen, marrubiei kaka botatzen...
-Aibalaostia! Ez al duzu natarekin probatu???