1. GAIA: SEXU-BERDINTASUNA
Begiratu beheko argazkiei eta komentatu.
(Gaiari loturiko 3 argazki agertzen dira)
Komentatu aztertzailearekin zer ikusten duzun!
Zure zeregina ahozko azalpen librea prestatzea da.
Zer pentsatzen duzu ondoko puntuei buruz? Prestatzen laguntzeko
gidoia. Gidoian puntuak baino ez daude, zure irudimena pizteko
puntuak baino ez dira! Zure ideiak ordenatu eta eskema batera
ekarri:
Zer pentsatzen duzu ondoko puntuei buruz?
Zure ustez, non eta zertan ematen dira sexu-desberdintasunak?
Jabetuta al gaude arazo honetaz?
Alderdi politiko, gobernu eta abarretan, emakumezkoentzat gutxieneko
ehuneko bat gorde beharko al litzateke?
Sexu-berdintasunak ba al du zerikusirik emakumearen independentzia
ekonomikoarekin?
Errugbia, herri-kirolak, muskulazioa..., egokiak ote emakumezkoentzat?
Batzuen iritziz, berdintasunak ere baditu zentzuzko muga batzuk:
elkarte pribatuak, zenbait herritako jai bereziak... Ados al zaude?