2. Jolas bat egin genuen, probak
egiten. Orientatu egin behar
ginen toki batzuk aurkitzeko,eta
toki bakoitzean froga bat egin
behar genuen.
3. Hiru gurutzeen begitokian egon ginen,eta gauza batzuk aurkitu behar genituen:
Haize sorgailuak.
Harrobiak. Goi tensio dorreak
MatarrasaPinudiak
4. Toki-Alain egon ginen. Urkiolako azken hartzaren istorioa monitoreek
kontatu ziguten. Zergatik desagertu zen, zergatik ehizatu zuten, zein
urtetan desagertu zen, zer egingo genuen hartzak babesteko eta zer egingo
genuke hartza berreskuratzeko. Gero erakusketa ikusi genuen.
6. Aurrean genuen zulo handia, elurra gordetzeko erabiltzen zen, aintzinean.
Elurrarekin izotza egiten zuten eta izotz hori janaria, botikak eta
freskagarriak fresko mantentzeko erabiltzen zen.
7. Lehenengoz prismatiko batzuk eman zizkiguten. Txori-begiratokira joan
ginen txoriak ikustera. Gezurrezko 6 txori zeuden kokatuta, benetako
txoriak erakartzeko.
8. Santa Apoloniaren ermita eraikuntza hau da. Ermitaren beheko
aldean ur freskoa uhin iturburua dago. Ohiturak dioenez,
txantxarrik eta minik eduki nahi ez baduzu, ahoa urez bete eta
ura irentzi gabe ermitaren inguruan 3 bira eman behar dituzu.
9. Antonio Santuen santutegia hau da. Bere aurrean kanpandorrea ageri da
bera bakarrik. Kanpandorrean eta elizaren artean dagoen lorategiaren
erdian hiru tresna daude: aingura, bi laia eta errotako harria.
10. Ohitura zahar baten arabera harri handi honen inguruan 3 bira
emanez gero, neska laguna edo mutil laguna aurki daiteke.
11. Santo kristoren ermita berreraiki zuten 1663. urtean.
Ermitaren aurrean zulatutako harri handi bat dago lurrean finkatuta.
12. Denbora librean, jolasteko eta jateko eman ziguten denbora. Guk
harri bat hartu genuen eta putzu batera bota genuen, orduan,
lokatzez beteta jarri ginen. Guretzakoa oso dibertigarria izan zen.