1. ria
er
NATUR INGURUNEAN GORPUTZ ETA KIROL EKINTZEN GIDAKETA
B
CONDUCCIÓN DE ACTIVIDADES FÍSICO DEPORTIVAS EN EL MEDIO NATURAL
Lanbide arloak: Gorputz- eta kirol-ekintzak.
Erdi Mailako Titulua: LANDA INGURUNEKO GORPUTZ ETA KIROL EKINTZEN GIDARITZA.
LANBIDE GAITASUNA
Bezeroak oinez, bizikletaz edo zaldiz eroan mendiko bide-zidor seguruetatik, eskaladarik egin
behar ez den lekuetatik.
ZELAN SARTU
a) Zuzen: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo parekoa izanda.
b) Proba baten bidez: 18 urte baino gehiago izanda, gizarte-garantiako programa bat gainditu-
ta edo urte beteko lan-esperientzia edukita.
ZERTAN EGINGO DUTEN LAN
a) Bezeroak mendi txiki eta ertainetatik eroaten.
b) Bezeroak bizikletaz inguru naturaletik eroaten.
c) Bezeroak zaldiz inguru naturaletik eroaten.
d) Enpresa txiki bat kudeatu, administratu eta sortzen.
IKASGAIAK: guztira 1400 ordu (urte bete eta hiru hilabete); D eredua.
a) Ezinduentzako jarduera-fisikoak (ikasturtean 65 ordu).
b) Talde dinamika (ikasturtean 65 ordu).
c) Oinarri biologikoak, osasuna eta lehenengo laguntzak (ikasturtean 100 ordu).
d) Enpresa txikia kudeatu, administratu eta merkatuan sartu (ikasturtean 65 ordu).
e) Lan-prestakuntza eta lan-orientabidea (ikasturtean 65 ordu).
f) Bizikletaz doazen taldeak eroan (ikasturtean 150 ordu)
g) Zaldiz doazen taldeak eroan eta zaldiari buruzko oinarrizko zaintzak (ikasturtean 210 ordu).
h) Ingurune naturalean seguru ibili (ikasturtean 210 ordu).
i) Lantokiko prestakuntza (ikasturtean 440 ordu).