2. PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA. BILBO BERRIKUNTZA PROIEKTUA 2012-2013
Haur Hezkuntzan matematika konpetentzia
hobetzera bideratutako hiru erabaki nagusi hartu
ditugu:
1-Matematika edukinak mailaka antolatzea eta
dokumentu batean idaztea.
2-4 eta 5 urteko gelan matematika txokoak sortzea
3-Astean 3 aldiz haurrek logika matematikarekin
zerikusia duten ariketak burutzea.
2
6. PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA. BILBO BERRIKUNTZA PROIEKTUA 2012-2013
DENBORA
KONTZEPTUAK
Atzo, gaur, bihar
- lehen, orain, gero
Atzo, gaur, bihar
- lehen, orain, gero
Atzo, gaur, bihar
- lehen, orain, gero
- orduak
6
7. 2-MATEMATIKA TXOKOAK
2.1-OINARRIZKO IDEIAK:
Matematika txokoaren helburua: Arrazoiketarako oinarri bat eskaintzea da
helburua, matematikako errepresentazioa aukerak erabiliz: zenbatekotasuna,
neurketa, antolaketa eta sailkapenak egitea.
Garapenei erreparatuz, txoko honetan garapen kognitiboa (ezagutza berriak
menperatzea) lantzen da. Garapen hau funtsezkoa da haurraren gizarteratze
prozesurako.
Txoko hau bigarren ziklo osoan ezarriko dugu. Gure matematika txokoei
Pentsamateka izena jarri diogu eta ikastetxe osoan egiten ari garen matematika
proiektuaren helburu bera edukiko dugu, hau da zenbakiak gure eguneroko
bizitzako partaideak direla eta hauek logikaz eta naturaltasunez erabiltzen ikasi
behar ditugula. Matematika txokoa bereizteko, “Zenbakitxo”maskota edukiko
dugu eta eremu honetako ariketak egiten hasi haurretik abesti hau abestuko
dugu haurrak Pentsamateka txokoan daudela ohartu daitezen: bat, bi hiru lau,
bat bi hiru lau, bost sei zazpi, bost sei zazpi, zenbakiak irabazi, irabazi aurrrera.
ZENBAKITXO 5 URTEKO GELAN ZENBAKITXO 4 URTEKO GELAN
8. PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA. BILBO BERRIKUNTZA PROIEKTUA 2012-2013
4 URTEKO TXOKOA: JOLAS DIDAKTIKO ETA MATEMATIKA TXOKOA
Txoko honetan, haurrak bere gaitasun logiko-matetikoak garatu ahal izango
ditu, motrizitate, manipulazio eta pertzepzio esperientzie esker. Aldi berean,
haurraren ikaste prozesurako funtsezkoak diren kontzeptuak barneratuz.
Txokoa gelaren zati espezifiko batean kokatuta dago. Izan ere, gure helburu
nagusia, haurrek matematikako kontzeptuak ahalik eta modu entretenigarri eta
errazenean barneratzea da. Hau horrela eman dadin, txokoa, mahai borobilez
osatuta egongo da, haur bakoitzak bere ariketa eta jolasak lasai egin ahal
izateko. Eskuragarri izango ditu material eta jostailu sorta desberdinak. Bertako
materiala, irudi eta zenbaki geometrikoez gain, hala nola, tangranak, oka jolasa,
puzzleak, kantitateak alderatzeko jokoak etab. Kontaketarako funtsezkoak
diren hainbat material ere biltzen ditu, hots, abakoak, kartak, partxisa, dadoak,
egurrezko blokeak, neurri guztietako kartoi birziklatuak, etab. Haurrak materiala
eskuragarri edukitzearekin, bere autonomia eta egin nahi duena aukeratzeko
eskubidea sustatzen dela esan genezake.
Txokoaren helburua nagusia ez da soilik haurrek matematika eta logika
kontzeptuak barneratzea, baizik eta, haurrak motibatu eta hauentzat ikasgaia
interesgarria bilakatzea. Izan ere, txokoa material desberdinez osatuta izateak,
haurrak erabili nahi duen materiala aukeratzeko aukera eskaintzen dio. Honek
gaiarekiko interesa eta motibazio sustatuz.
5URTEKO TXOKOA: DENDA ETA MATEMATIKA TXOKOA
Lehendabiziko aldiz 5 urteko geletan eskaintzen diegu. Dendaren jarduera
trukaketan oinarrituko da hasieran, eta pixkanaka salerosketaren bideak
antolatzen dira. Kontzeptu eta prozedura matematikoak lantzen dituzte,
8
9. PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA. BILBO BERRIKUNTZA PROIEKTUA 2012-2013
zenbaketarekin zerikusia dutenak bereziki. Amaraberri proiektuan oinarrituko
gara matematika txoko honen funtzionamendua antolatzeko.
3-LOGIKA MATEMATIKA ARIKETAK
Astean hiru aldiz 9-10,30 etara, hau da haurrak fitxak egiteko pentsatutako
tartean haurrek zenbakikuntza, eragiketak, forma geometrikoak eta oinarrizko
kontzeptuak lantzen dituzten matematika fitxak egingo dituzte. Fitxa hauetan
aurreko tauletan azaldu ditugun edukinak landuko dira adin bakoitzaren
arabera.
9
10. PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA. BILBO BERRIKUNTZA PROIEKTUA 2012-2013
zenbaketarekin zerikusia dutenak bereziki. Amaraberri proiektuan oinarrituko
gara matematika txoko honen funtzionamendua antolatzeko.
3-LOGIKA MATEMATIKA ARIKETAK
Astean hiru aldiz 9-10,30 etara, hau da haurrak fitxak egiteko pentsatutako
tartean haurrek zenbakikuntza, eragiketak, forma geometrikoak eta oinarrizko
kontzeptuak lantzen dituzten matematika fitxak egingo dituzte. Fitxa hauetan
aurreko tauletan azaldu ditugun edukinak landuko dira adin bakoitzaren
arabera.
9