5. EVOLUTION / OROKORTZE ETA TRANSFERITZE FASEA
Fase honetan, ikasleek eskuratutako ikaskuntzak integratzen eta, aurrez jasotako beste ikaskuntza batzuekin batera, ikaskuntza horiek mobilizatzen ikasten dute, egoera konplexu berriak konpontzeko. Unitatearen azken fase hau oso garrantzitsua da, zeren prozesua ixteko laburpen bat egin behar baita; hala, unitatean zehar landu diren edukiak eta konpetentziak laburbildu eta erlazionatu egin behar dira laburpen horretan. Fase honetan, egoera zehatz batean jasotako ezagutza orokortu daitekeen jakintza bihurtu daiteke, antzeko egoeretan erabili daitekeena.
Orokortzea ezin da abstrakzio-prozesu bakar batean egin, baizik eta konpetentzia bat testuinguru askotan erabili behar da eta horri esker pasa daiteke ezagutza testuinguru batetik beste batera.
Irakasleei dagokienez, orokortze eta transferentzia faseak ebaluazio batutzailerako balio du; izan ere, taldearen eta ikasle bakoitzaren aurrerapena jakin daiteke. Ikasleei dagokienez, ikaskuntza-prozesuaz jabetzeko balio du, baita ikasitakoa beste egoera batzuetan aplikatzeko ere.Fase bakoitzean adierazitako irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak ez dira inola ere unitate didaktikoan elkarren segidan egin beharreko pauso edo uneak, baizik eta askotariko gurutzatzeak, artikulazioak eta ordenamenduak onartzen dira, egitura malgu, mugigarri eta ebolutibo baten barruan. Izan ere, egitura horrek forma berriak hartzen ditu; betiere, ezarritako helburuen arabera garatzen den heinean.
Evolution is the development of your concept over time. It involves planning next steps, communicating the idea to people who can help you realize it, and documenting the process. Change often happens over time, and reminders of even subtle signs of progress are important.
5.1.1. PROJECT DEVELOPMENT ASSESSMENT