2. ZER DA?
GIZONAK ETA EMAKUMEAK ESKUBIDE BERDINAK
EDUKITZEA.
Neskak eta mutilak aukera eta eskubide berdinak eduki behar ditugu.
3. TXIKI-TXIKITATIK EZBERDIN
TRATATZEN DITUGU.
ARROPAK
Txiki-txikitatik, kolore ezberdinak erabiltzen dira.
Arroparen koloreak markatzen du zein den neska eta zein mutila: arrosa kolorea
neskentzat eta urdin kolorea mutilentzat.
Mutiko bat arrosez janzten denean barre egiten diogu.
4. JOSTAILUAK
Neskei panpinak, pelutxeak, etxea txukuntzeko gauzak… , mutilei berriz, baloiak,
kotxeak…oparitzen zaie.
Orain neskak futbolean edo saskibaloian aritzea ez da oso harrigarria, baina orain
dela gutxi arte, neskak futbolean jokatzen ikustea oso arraroa zen eta txarto ikusita
zegoen.
Orain mutilak soka saltoan ikustea ez da oso harrigarria, baina lehen bai.
5. IKASKETAK ETA LANA
Unibertsitatean, neska gehiago daude mutilak baino. Neskek nota hobeak
ateratzen dituzte mutilek baino.
Baina fabriketan, jefeak, gizonak izaten dira.
6. DENBORA LIBREA
Mutilek denbora libre gehiago dute neskek baino. Neskak denbora
gehiago pasatzen dute umeak zaindu, etxeko zereginak, jatorduak
prestatu, erosketak egin...