SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
Arabako sozialismoa birsortzeko balioak

Alderdi Sozialistaren fundaziotik, askatasunaren aldeko pasioa, berdintasuna,
elkartasuna, eta giza aurrerapena izan dira gure borrokaren ikurrak. Gure historiaren
unerik onenak bizi ditugu langileen aldarrikapenen lehen lerro bihurtu garenean, eta
era berean, gizarte osoaren xedeak argi interpretatzen ditugu. Une horietan, hain
zuzen ere, erakundeetan eragin kuota altuenak eta giza eraldaketa handienak lortu
izan ditugu.

Gaur, sozialistak, krisi hirukoitz baten erdian bizi gara: ekonomikoa, ideologikoa eta
hauteskunde-babes ezarena. Araban, krisi hirukoitz horri printzipioen krisia gaineratzen
zaio, gure proiektuaren gida eratu beharko lituzketen balioak, alegia. Eta uste dugu
espainiar eta euskal sozialismoari eskaini ahal zaion laguntza egokiena dela Arabako
PSE-EE hobe bat egitea. Gu guztion esku dago.

Krisi garai hau ezin da ulertu mehatxu bat bezala, zeinaren aurrean postulatu zaharren
lubakian babestu behar garen, bai ordea, etorkizunari begira jartzeko eta gure
proiektuaren benetako birsortze politiko, organiko eta etiko bat bultzatzeko aukera bat
bezala.

Alderdi Sozialistaren balioak zalantzaezinak dira eta kontsideratzen dugu balio horiek
gauzatzen ditugula, hots, eredu hori ordezkatzen dugula. Uste dugu irmoki Arabako
PSE-EE-en birsortze bat behar dela, sozialismoaren funtsezko balioak berreskuratu
eta erabil ditzan, egungo giza errealitatera egokituz: zera da, pertsonak, lana,
zintzotasuna, soiltasuna, gardentasuna, eztabaida kritikoa eta parte hartzea.


Lehenik, pertsonak: militanteak, aldekoak eta botoemaileak.

Pertsonak, bere kapital nagusiena, balioetsiko dituen Alderdi baten premia dugu.

Arabako PSE-EE (PSOE) ez da ezer bere militanterik gabe. Gaur, inoiz bezala, gure
Alderdiak politika egiteko estilo berri bat erabili behar duenaren konpromezua hartu
behar du, jendea gehiago kontuan har dezala, ezaxola edo liskarrak eragin baino,
kohesioa indartu dezala eta benetako aukerak ireki ditzala edozein militantek senti
dezan, bere parte hartzea, bere inplikazio pertsonala erabilgarria eta garrantzitsua
dela. Alderdi politiko baten bizitzak bi zentzu ditu; bere harremana militante eta
afiliatuekin, eta bestalde, gizarte osoarekin. Militante eta aldeko aktiboagoak dituen
alderdi batek, eta era berean, entzunak izateko aukera izan dutenak, bere proposamen
ahalmena, gizartearenganako eragina eta eraldatze ahalmena biderkatzen ditu.

Arabako PSE-EE-a beste zeozer gehiago da bere militanteentzat, ondare kolektibo bat
da, bere historiarena eta bere ideiena, eta Alderdiak Arabako lurraldearekin
erantzukizun bat du.

Lana

Politika ez da lanbide bat, baina egin behar da profesionaltasunez, dedikazioz,
norberak daukan gauza onena eskainiz.

Erakundeetako karguak, eta soldata bat dutenak are gehiago, edota Alderdiaren
langileak, lanaren eta arduratzearen, herritarren egiazko arazoekiko hurbiltasunaren,
eta zerbitzu publikoaren aldeko bokazioaren adibide izan behar dira.


                                                                                      1
Politikaren birsortzeak eskatzen du, ez daitezela gerta ardura organiko zein publikoen
batzea, ez eta jarduera pribatuak bateragarri izatea jarduera publikoaren
exklusibotasunaren kalterako, biak kontrajartzen baitira herritarrek eskatzen eta espero
duten profesionaltasuna eta ardura politikoarekin.


Zintzotasuna eta soiltasuna
Bizi ez dena, pentsatzen duen moduan, bizi den moduan pentsatzen bukatuko du.
Gizartearekiko sozialisten konpromezua hasten da PSE-EEko kide guztien
adibidearekin. Alderdiaren jarduera, defendatzen denarekin bat etorri behar da,
defendatzen dena eta bere liderren lehentasun politikoen eta pertsonalen artean
sortzen den edozein ezberdintasun eragotziz.
PSE-EE (PSOE)ren birsortzeak Araban, militantzia eta gizarte osoak eskatzen
duenaren aurrean, bere arduratzeko moduaren etika berri bat ekarri behar du.
Gardentasuna: konfidantza eta kontu bihurtzea
Arabako Alderdiko arduradun gorenek, militantzia, aldeko eta botoemaileenganako
konfidantzan oinarritutako kontratu berri bat sinatu behar dute; kontratu hori
gardentasuna deitzen da.
Arabako PSE-EE (PSOE)ko herritarrak eta militanteak inoiz baino hobeto heziak
daude. Metodo klasikoek eta informazioa eta komunikazioaren teknologi berriek modu
zehatzean ezagutarazi behar dizkigute, nola eta noiz egin diren Alderdi sozialistaren
zein bere kargu organiko eta publikoen ekintza guztiak.

Tankera honetako aldaketen bultzadak erraztuko luke, era berean, kargu organiko eta
publikoen kontu hartzea, militantziaren eta gizartearen aurrean.


Eztabaida kritikoa: gure identitate ezaugarria

Desadostasunerako jarrera, uko egitea edo konformitate eza gizarte ireki baten
pizgarria da.

Organo eta arduradunek eztabaida sustatu behar dute erabakiak hartzeko, eta, era
berean, kontuak bihurtzeko. Gure antolaketaren kideek, oinarrizko gure afiliaziotik
kargu instituzional goreneraino, askatasun, eztabaida eta ideien aberaste koletiboaren
alor egonkor bat sortzen dutelaren funtsezko ideia berreskuratu behar dugu. Borondate
kolektiboa eratzeko, ezinbestekoa da eztabaida seriorako, kritikorako, autokritikarako,
eta elkarren artean entzuteko eta elkar ulertzeko ahalmena eta aukera egotea.

Kontsentsu egonkorraren demokrazia ez da luze demokrazia bat izango, eta horren
ondorioz, ez da demokratikoa izango kontsentsua dogma bihurtuko duen alderdi bat.
Ezkerrean falta dira, inoiz ez bezala, gehiengoaren eritziari aurre egiten dieten
pertsonak.


Parte hartzea: guztioen artean erabakiak bilatu.

Dena aldatu da, erakundeak eta ordezkatze sistemak izan ezik.

Barne-egiturak eta alderdien funtzionamendu moduak, orokorrean, eta gurearena
bereziki, ez dira izan beharko liratekeen bezain demokratikoak. Errealitate hau
aldatzeko, botere gehiago eman behar diegu militanteei, aldekoei eta botoemailei.


                                                                                      2
Alderdi Sozialistaren eredu ezberdin bat aldarrikatzen dugu, Araban eta Arabatik. Gure
barne funtzionamendua berraztertu behar da eta gure egiturenak –elkarteetatik
Batzordeetaraino, Exekutibetatik pasatuz- gure Alderdia biziberritzeko, iragazkorragoa,
gertuagoa, demokratikoagoa, partekatuago, erabilgarriagoa eta errespetagarriagoa
egiteko.

Hauteskunde primarioen zein hautagaitzetarako eta barne karguetarako hautatzeko
sistema berrien alde apostu egin genuen. Era berean, beharrezkoak dira
militantziarako eta Arabako gizarte kontsultarako mekanismo arinak, garrantzi
ekonomiko eta sozial berezia izan dezaketen gaietan.


XXI. mendeko alderdi moderno batek afiliazioari eta aldekoei eskaini behar die parte
hartze politikoa erakargarriagoa egin dezaketen formula berriak. Hortik, lidergo berriak
aterako dira demokrazian eta eztabaida kolektiboan bereziki oinarrituta. Ez dago
lidergorik antolaketa politikoaren barne kontrolaren obsesioan ezta egi absolutuetan
edota parte hartzearen bidezko erabakien oztopatzean; horrek demokrazia falta eta
barne askatasunen eza besterik ez du adierazten.


Arabako PSE-EE (PSOE)ren datorren Biltzarraren aurrean

Gure asmo nagusia datorren Arabako PSE-EE (PSOE)ren Biltzarraren aurrean, lan
egiteko modu bat definitzea da. Horregatik, izen bat bilatzea ez da gure lehentasun
nagusietako bat, garrantzitsuena eredua da, politika egiteko modu berri bat. Guztiok
gara beharrezkoak bide honetan.

Arabako PSE-EE (PSOE)ren kohesioa aldarrikatzen dugu. Hau izan behar da ilusioen
gehitzearen, ideien eztabaidatzearen, proposamenen ekarpenaren prozesu baten
ondorioa, eta ez mendetasun eta barne hitzarmenena, militantziaren banakako
borondatetik urrunduak baitaude. Azken finean, akordio ezak ez du zertan adierazi
behar apurketa eta lehialtasun falta.

Zentzu honetan, Araban, askatasun osoan, biltzar-prozesu baten garapenaren alde
apustua egiten dugu, beldurrik gabe, gure tradizio historikoari obedituz eta ideien eta
pertsonen kontrastean oinarriturik.

Autoritate politiko eta ideologikoa daukan lidergoa, sakontasun etikoa duena, falta da.
XXI. mendeko erronka berrietara prestatuak egon beharko liratekeen koadro politiko
gehiago behar ditugu, politika bikaintasun erreferentzia bihurtu ahal izateko.

Datorren Biltzarrak balio behar digu, ideia berrien bilatzean, Arabako proiektu
sozialdemokrata berriro definitu ahal izateko konpromezua hartzeko. Eta hauxe gure
bultzada. Alderdiaren eraldaketarako apustu bat, giza prozesu berriei erantzuteko.
Konpromezu politikoaren berreskuratzera zuzenduta dagoen bide honetan aurrerakoi
gehiago batzeko ekarpen bat. Zorrostasunaren etika berri baten aldeko apustu bat.
Alderdi Sozialistatik, Araban sozialismoaren birsortzearen alde.



                                                 Gasteizen, 2012ko azaroaren 29 an.




                                                                                      3

More Related Content

Similar to Balioak

Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskarabildubilbo
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Irekia - EJGV
 
Parte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gidaParte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gidaIrekia - EJGV
 
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...Irekia - EJGV
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaekthuhezi
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaIrekia - EJGV
 
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politikaAralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politikaARALAR Araba
 
Boluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikBoluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikErdu
 
Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Erdu
 
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...Irekia - EJGV
 
'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015
'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015
'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...Irekia - EJGV
 

Similar to Balioak (19)

Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskara
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
 
Parte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gidaParte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gida
 
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
 
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politikaAralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika
 
Boluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikBoluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotik
 
Zuzendu programa
Zuzendu programaZuzendu programa
Zuzendu programa
 
Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?
 
Aiert Goenagaren prentsa oharra
Aiert Goenagaren prentsa oharraAiert Goenagaren prentsa oharra
Aiert Goenagaren prentsa oharra
 
Prentsa oharra - agoenaga
 Prentsa oharra - agoenaga Prentsa oharra - agoenaga
Prentsa oharra - agoenaga
 
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnakGizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
 
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015
'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015
'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
EMARAUN
EMARAUNEMARAUN
EMARAUN
 

Balioak

  • 1. Arabako sozialismoa birsortzeko balioak Alderdi Sozialistaren fundaziotik, askatasunaren aldeko pasioa, berdintasuna, elkartasuna, eta giza aurrerapena izan dira gure borrokaren ikurrak. Gure historiaren unerik onenak bizi ditugu langileen aldarrikapenen lehen lerro bihurtu garenean, eta era berean, gizarte osoaren xedeak argi interpretatzen ditugu. Une horietan, hain zuzen ere, erakundeetan eragin kuota altuenak eta giza eraldaketa handienak lortu izan ditugu. Gaur, sozialistak, krisi hirukoitz baten erdian bizi gara: ekonomikoa, ideologikoa eta hauteskunde-babes ezarena. Araban, krisi hirukoitz horri printzipioen krisia gaineratzen zaio, gure proiektuaren gida eratu beharko lituzketen balioak, alegia. Eta uste dugu espainiar eta euskal sozialismoari eskaini ahal zaion laguntza egokiena dela Arabako PSE-EE hobe bat egitea. Gu guztion esku dago. Krisi garai hau ezin da ulertu mehatxu bat bezala, zeinaren aurrean postulatu zaharren lubakian babestu behar garen, bai ordea, etorkizunari begira jartzeko eta gure proiektuaren benetako birsortze politiko, organiko eta etiko bat bultzatzeko aukera bat bezala. Alderdi Sozialistaren balioak zalantzaezinak dira eta kontsideratzen dugu balio horiek gauzatzen ditugula, hots, eredu hori ordezkatzen dugula. Uste dugu irmoki Arabako PSE-EE-en birsortze bat behar dela, sozialismoaren funtsezko balioak berreskuratu eta erabil ditzan, egungo giza errealitatera egokituz: zera da, pertsonak, lana, zintzotasuna, soiltasuna, gardentasuna, eztabaida kritikoa eta parte hartzea. Lehenik, pertsonak: militanteak, aldekoak eta botoemaileak. Pertsonak, bere kapital nagusiena, balioetsiko dituen Alderdi baten premia dugu. Arabako PSE-EE (PSOE) ez da ezer bere militanterik gabe. Gaur, inoiz bezala, gure Alderdiak politika egiteko estilo berri bat erabili behar duenaren konpromezua hartu behar du, jendea gehiago kontuan har dezala, ezaxola edo liskarrak eragin baino, kohesioa indartu dezala eta benetako aukerak ireki ditzala edozein militantek senti dezan, bere parte hartzea, bere inplikazio pertsonala erabilgarria eta garrantzitsua dela. Alderdi politiko baten bizitzak bi zentzu ditu; bere harremana militante eta afiliatuekin, eta bestalde, gizarte osoarekin. Militante eta aldeko aktiboagoak dituen alderdi batek, eta era berean, entzunak izateko aukera izan dutenak, bere proposamen ahalmena, gizartearenganako eragina eta eraldatze ahalmena biderkatzen ditu. Arabako PSE-EE-a beste zeozer gehiago da bere militanteentzat, ondare kolektibo bat da, bere historiarena eta bere ideiena, eta Alderdiak Arabako lurraldearekin erantzukizun bat du. Lana Politika ez da lanbide bat, baina egin behar da profesionaltasunez, dedikazioz, norberak daukan gauza onena eskainiz. Erakundeetako karguak, eta soldata bat dutenak are gehiago, edota Alderdiaren langileak, lanaren eta arduratzearen, herritarren egiazko arazoekiko hurbiltasunaren, eta zerbitzu publikoaren aldeko bokazioaren adibide izan behar dira. 1
  • 2. Politikaren birsortzeak eskatzen du, ez daitezela gerta ardura organiko zein publikoen batzea, ez eta jarduera pribatuak bateragarri izatea jarduera publikoaren exklusibotasunaren kalterako, biak kontrajartzen baitira herritarrek eskatzen eta espero duten profesionaltasuna eta ardura politikoarekin. Zintzotasuna eta soiltasuna Bizi ez dena, pentsatzen duen moduan, bizi den moduan pentsatzen bukatuko du. Gizartearekiko sozialisten konpromezua hasten da PSE-EEko kide guztien adibidearekin. Alderdiaren jarduera, defendatzen denarekin bat etorri behar da, defendatzen dena eta bere liderren lehentasun politikoen eta pertsonalen artean sortzen den edozein ezberdintasun eragotziz. PSE-EE (PSOE)ren birsortzeak Araban, militantzia eta gizarte osoak eskatzen duenaren aurrean, bere arduratzeko moduaren etika berri bat ekarri behar du. Gardentasuna: konfidantza eta kontu bihurtzea Arabako Alderdiko arduradun gorenek, militantzia, aldeko eta botoemaileenganako konfidantzan oinarritutako kontratu berri bat sinatu behar dute; kontratu hori gardentasuna deitzen da. Arabako PSE-EE (PSOE)ko herritarrak eta militanteak inoiz baino hobeto heziak daude. Metodo klasikoek eta informazioa eta komunikazioaren teknologi berriek modu zehatzean ezagutarazi behar dizkigute, nola eta noiz egin diren Alderdi sozialistaren zein bere kargu organiko eta publikoen ekintza guztiak. Tankera honetako aldaketen bultzadak erraztuko luke, era berean, kargu organiko eta publikoen kontu hartzea, militantziaren eta gizartearen aurrean. Eztabaida kritikoa: gure identitate ezaugarria Desadostasunerako jarrera, uko egitea edo konformitate eza gizarte ireki baten pizgarria da. Organo eta arduradunek eztabaida sustatu behar dute erabakiak hartzeko, eta, era berean, kontuak bihurtzeko. Gure antolaketaren kideek, oinarrizko gure afiliaziotik kargu instituzional goreneraino, askatasun, eztabaida eta ideien aberaste koletiboaren alor egonkor bat sortzen dutelaren funtsezko ideia berreskuratu behar dugu. Borondate kolektiboa eratzeko, ezinbestekoa da eztabaida seriorako, kritikorako, autokritikarako, eta elkarren artean entzuteko eta elkar ulertzeko ahalmena eta aukera egotea. Kontsentsu egonkorraren demokrazia ez da luze demokrazia bat izango, eta horren ondorioz, ez da demokratikoa izango kontsentsua dogma bihurtuko duen alderdi bat. Ezkerrean falta dira, inoiz ez bezala, gehiengoaren eritziari aurre egiten dieten pertsonak. Parte hartzea: guztioen artean erabakiak bilatu. Dena aldatu da, erakundeak eta ordezkatze sistemak izan ezik. Barne-egiturak eta alderdien funtzionamendu moduak, orokorrean, eta gurearena bereziki, ez dira izan beharko liratekeen bezain demokratikoak. Errealitate hau aldatzeko, botere gehiago eman behar diegu militanteei, aldekoei eta botoemailei. 2
  • 3. Alderdi Sozialistaren eredu ezberdin bat aldarrikatzen dugu, Araban eta Arabatik. Gure barne funtzionamendua berraztertu behar da eta gure egiturenak –elkarteetatik Batzordeetaraino, Exekutibetatik pasatuz- gure Alderdia biziberritzeko, iragazkorragoa, gertuagoa, demokratikoagoa, partekatuago, erabilgarriagoa eta errespetagarriagoa egiteko. Hauteskunde primarioen zein hautagaitzetarako eta barne karguetarako hautatzeko sistema berrien alde apostu egin genuen. Era berean, beharrezkoak dira militantziarako eta Arabako gizarte kontsultarako mekanismo arinak, garrantzi ekonomiko eta sozial berezia izan dezaketen gaietan. XXI. mendeko alderdi moderno batek afiliazioari eta aldekoei eskaini behar die parte hartze politikoa erakargarriagoa egin dezaketen formula berriak. Hortik, lidergo berriak aterako dira demokrazian eta eztabaida kolektiboan bereziki oinarrituta. Ez dago lidergorik antolaketa politikoaren barne kontrolaren obsesioan ezta egi absolutuetan edota parte hartzearen bidezko erabakien oztopatzean; horrek demokrazia falta eta barne askatasunen eza besterik ez du adierazten. Arabako PSE-EE (PSOE)ren datorren Biltzarraren aurrean Gure asmo nagusia datorren Arabako PSE-EE (PSOE)ren Biltzarraren aurrean, lan egiteko modu bat definitzea da. Horregatik, izen bat bilatzea ez da gure lehentasun nagusietako bat, garrantzitsuena eredua da, politika egiteko modu berri bat. Guztiok gara beharrezkoak bide honetan. Arabako PSE-EE (PSOE)ren kohesioa aldarrikatzen dugu. Hau izan behar da ilusioen gehitzearen, ideien eztabaidatzearen, proposamenen ekarpenaren prozesu baten ondorioa, eta ez mendetasun eta barne hitzarmenena, militantziaren banakako borondatetik urrunduak baitaude. Azken finean, akordio ezak ez du zertan adierazi behar apurketa eta lehialtasun falta. Zentzu honetan, Araban, askatasun osoan, biltzar-prozesu baten garapenaren alde apustua egiten dugu, beldurrik gabe, gure tradizio historikoari obedituz eta ideien eta pertsonen kontrastean oinarriturik. Autoritate politiko eta ideologikoa daukan lidergoa, sakontasun etikoa duena, falta da. XXI. mendeko erronka berrietara prestatuak egon beharko liratekeen koadro politiko gehiago behar ditugu, politika bikaintasun erreferentzia bihurtu ahal izateko. Datorren Biltzarrak balio behar digu, ideia berrien bilatzean, Arabako proiektu sozialdemokrata berriro definitu ahal izateko konpromezua hartzeko. Eta hauxe gure bultzada. Alderdiaren eraldaketarako apustu bat, giza prozesu berriei erantzuteko. Konpromezu politikoaren berreskuratzera zuzenduta dagoen bide honetan aurrerakoi gehiago batzeko ekarpen bat. Zorrostasunaren etika berri baten aldeko apustu bat. Alderdi Sozialistatik, Araban sozialismoaren birsortzearen alde. Gasteizen, 2012ko azaroaren 29 an. 3