SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
 
Aizkora proba Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirolaren mota bat da. Haren helburua  enbor  bat ahalik eta denbora gutxienean moztea da eta banaka, binaka edo taldeka parte hartzen da, enborra zutik edo etzanda egon daiteke. Aizkolaria izena du proba honetan diharduen kirolariak, eta berari laguntzen "erakuslea" eta "botileroa" ondoan ditu. Esku pilota Esku pilota pilota joko mota bat da, Euskal Herrian jokatzeaz gain, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen dena. Nazioartean ere Irlanda antzerako Irlandar pilota kirola jokatu ohi da. Euskal pilotaren modalitateetako bat da, eskuz jokatzearen berezitasuna duena. Bi bikote edo jokalariren partehartzearekin jokatzen da, hauek txandaka pilota bat horma baten kontra (frontisa) kolpekatzen dute aurkariak huts egin eta puntua lortu arte. Bi hormako pilotalekuetan jokatzen da, luzera ezberdinak izan litzaketenak   Estropada Estropada itsasontzien edo bestelako ontzien arteko lasterketa da. Euskal Herrian eta besterik ez bada azaltzen, arraunketako herri kirola da, traineruekin egindakoa. Traineru kopuru batek, launakako txandatan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa moduko bat egiten du arraunlarien laguntzaz. Estropada irabazten duenak bandera bat jasotzen du saritzat. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu honetan arrantzan) oinarritzen dira.
Harri jasotze Harri jasotzea harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean oinarritzen den herri kirola da. Jarduera honetan dabilen kirolaria "harrijasotzailea" izena hartzen du. Harri zulaketa Harri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolariek "harrizulatzaileak" izena hartzen dute, gazteleraz  barrenadores  izanda. Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea izaten da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean beste batek ura botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean dagoelarik. Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran oinarrituta dago, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal izateko horrela aritzen baitziren. Gaur egun, kirola hedatuta dago batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean baina baita Ibai-Ezkerraldean ere. Sega joko Sega-jokoa, segalari proba edo segalaritza sega erabiliz denbora jakin batean (orokorrean ordubete) ahalik eta belar gehien moztean oinarritzen den herri kirola da.
Idi-dema Idi-demak edo idi-probak herri kirol bat dira, non idi-pare batek 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko harria plazan zehar alde batetik bestera mugitu behar duten. Idiak gidatzen dituenari, idi-probalari edo itzain deritzo. Idi-demaren jatorria aspaldikoa da. Gaur egun, baserritarrek aplikazio anitzeko motokultoreak darabiltzate, euskal orografia aldapatsuan lan egiteko egokiak. Baina oraintsu arte ez da horrela izan. Euskal baserritarrek lurra lantzeko behi-azienden trakzio indarra erabili izan dute beti eta ez zaldiak edo mandoak, Gaztelan bezala. Gaur egun esan daiteke idiaren betiko erabilera galdu egin dela mekanizazioaren ondorioz. Joandako mendeetan, pilota eta palanka-jaurtiketarekin batera idi-dema izan da gure herriko kirol ikuskizunik garrantzitsuenetakoa. Orga joko Orga jokoaren funtsa orga bati ahalik eta bira gehien emanaraztea da. Orga lurrari lotuta dago mutur batean. Jokalariak orgari atzeko aldetik heldu behar dio eta birak eman behar dizkio, orgaren gurpilak lurra ukitu gabe.
Lasto altxatze Lasto altxatzea herri kirol bat da, lasto fardel bat denbora mugatuan eta garaiera jakin batera ahal den gehienetan jasotzean datzana. Frogaren iraupena normalean bi minutukoa izaten da. Fardelak 45 kg izango du gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat. Garaiera, berriz, gizonentzat 7 metrokoa eta emakumezkoentzat 5 metroko da. Altxaldia ontzat emateko fardela lotzen duen korapiloak txirrika jo behar du. Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten da, ondorengoetan berriz gorputzaren pisua erabili ohi da kontrapisu moduan. Fardela erortzerakoan lurra ukitu baino metro batzuk aurretik soka heldu eta fardelaren erortze indarra erabiltzen da kirolaria gorantz eramateko. Lortutako garaieratik eta bere pisuaz baliatuz errazago suertatuko da fardela berriz altxatzea. Adi egon behar da eskuak ez erretzeko. Sokatira Sokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar diete. Kirolaren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek taldea zuzentzen duelarik. Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira, talde bakoitzeko partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta. 525, 560, 640 eta 720 kilogramotako kategoriak alde batetik, eta pisu librekoa bestetik.
Txinga eramate Txinga eramatea pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatean datzan herri kirola da. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten dituenak irabazten du. Trontza Trontza bi helduleku dituen trontza izeneko zerra motarekin egiten den herri kirola da. Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako enborra ebakitzean datza. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko. Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira epaileek hauek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura egin behar dituzte eta emakumezkoek berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen bikotea da garailea. Herri kirol hau Pirinioetako mendi-herrietan egiten da normalean. Normalki neskek 10 mozketa egiten dute, baina mutilek 22.

More Related Content

What's hot (15)

103_euskararen eguna power pointa.ppt
103_euskararen eguna power pointa.ppt103_euskararen eguna power pointa.ppt
103_euskararen eguna power pointa.ppt
 
H E R R I K I R O L A K
H E R R I  K I R O L A KH E R R I  K I R O L A K
H E R R I K I R O L A K
 
Herri kirolak
Herri kirolakHerri kirolak
Herri kirolak
 
Urkirolak2
Urkirolak2Urkirolak2
Urkirolak2
 
Errugbia
ErrugbiaErrugbia
Errugbia
 
Kirolak
KirolakKirolak
Kirolak
 
BASQUE TEAM BEKAK 2014
BASQUE TEAM BEKAK 2014BASQUE TEAM BEKAK 2014
BASQUE TEAM BEKAK 2014
 
205_ikasarrauna bukatuta.ppt
205_ikasarrauna bukatuta.ppt205_ikasarrauna bukatuta.ppt
205_ikasarrauna bukatuta.ppt
 
Soka tira
Soka  tiraSoka  tira
Soka tira
 
Hokey
HokeyHokey
Hokey
 
Soka tira
Soka tiraSoka tira
Soka tira
 
Hockey izotzetan
Hockey izotzetanHockey izotzetan
Hockey izotzetan
 
Saskibaloia
SaskibaloiaSaskibaloia
Saskibaloia
 
Mallabiko andramariak
Mallabiko andramariakMallabiko andramariak
Mallabiko andramariak
 
Murualde
MurualdeMurualde
Murualde
 

Herri Kirolak

  • 1.  
  • 2. Aizkora proba Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirolaren mota bat da. Haren helburua  enbor  bat ahalik eta denbora gutxienean moztea da eta banaka, binaka edo taldeka parte hartzen da, enborra zutik edo etzanda egon daiteke. Aizkolaria izena du proba honetan diharduen kirolariak, eta berari laguntzen "erakuslea" eta "botileroa" ondoan ditu. Esku pilota Esku pilota pilota joko mota bat da, Euskal Herrian jokatzeaz gain, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen dena. Nazioartean ere Irlanda antzerako Irlandar pilota kirola jokatu ohi da. Euskal pilotaren modalitateetako bat da, eskuz jokatzearen berezitasuna duena. Bi bikote edo jokalariren partehartzearekin jokatzen da, hauek txandaka pilota bat horma baten kontra (frontisa) kolpekatzen dute aurkariak huts egin eta puntua lortu arte. Bi hormako pilotalekuetan jokatzen da, luzera ezberdinak izan litzaketenak Estropada Estropada itsasontzien edo bestelako ontzien arteko lasterketa da. Euskal Herrian eta besterik ez bada azaltzen, arraunketako herri kirola da, traineruekin egindakoa. Traineru kopuru batek, launakako txandatan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa moduko bat egiten du arraunlarien laguntzaz. Estropada irabazten duenak bandera bat jasotzen du saritzat. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu honetan arrantzan) oinarritzen dira.
  • 3. Harri jasotze Harri jasotzea harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean oinarritzen den herri kirola da. Jarduera honetan dabilen kirolaria "harrijasotzailea" izena hartzen du. Harri zulaketa Harri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolariek "harrizulatzaileak" izena hartzen dute, gazteleraz barrenadores  izanda. Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea izaten da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean beste batek ura botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean dagoelarik. Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran oinarrituta dago, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal izateko horrela aritzen baitziren. Gaur egun, kirola hedatuta dago batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean baina baita Ibai-Ezkerraldean ere. Sega joko Sega-jokoa, segalari proba edo segalaritza sega erabiliz denbora jakin batean (orokorrean ordubete) ahalik eta belar gehien moztean oinarritzen den herri kirola da.
  • 4. Idi-dema Idi-demak edo idi-probak herri kirol bat dira, non idi-pare batek 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko harria plazan zehar alde batetik bestera mugitu behar duten. Idiak gidatzen dituenari, idi-probalari edo itzain deritzo. Idi-demaren jatorria aspaldikoa da. Gaur egun, baserritarrek aplikazio anitzeko motokultoreak darabiltzate, euskal orografia aldapatsuan lan egiteko egokiak. Baina oraintsu arte ez da horrela izan. Euskal baserritarrek lurra lantzeko behi-azienden trakzio indarra erabili izan dute beti eta ez zaldiak edo mandoak, Gaztelan bezala. Gaur egun esan daiteke idiaren betiko erabilera galdu egin dela mekanizazioaren ondorioz. Joandako mendeetan, pilota eta palanka-jaurtiketarekin batera idi-dema izan da gure herriko kirol ikuskizunik garrantzitsuenetakoa. Orga joko Orga jokoaren funtsa orga bati ahalik eta bira gehien emanaraztea da. Orga lurrari lotuta dago mutur batean. Jokalariak orgari atzeko aldetik heldu behar dio eta birak eman behar dizkio, orgaren gurpilak lurra ukitu gabe.
  • 5. Lasto altxatze Lasto altxatzea herri kirol bat da, lasto fardel bat denbora mugatuan eta garaiera jakin batera ahal den gehienetan jasotzean datzana. Frogaren iraupena normalean bi minutukoa izaten da. Fardelak 45 kg izango du gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat. Garaiera, berriz, gizonentzat 7 metrokoa eta emakumezkoentzat 5 metroko da. Altxaldia ontzat emateko fardela lotzen duen korapiloak txirrika jo behar du. Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten da, ondorengoetan berriz gorputzaren pisua erabili ohi da kontrapisu moduan. Fardela erortzerakoan lurra ukitu baino metro batzuk aurretik soka heldu eta fardelaren erortze indarra erabiltzen da kirolaria gorantz eramateko. Lortutako garaieratik eta bere pisuaz baliatuz errazago suertatuko da fardela berriz altxatzea. Adi egon behar da eskuak ez erretzeko. Sokatira Sokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar diete. Kirolaren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek taldea zuzentzen duelarik. Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira, talde bakoitzeko partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta. 525, 560, 640 eta 720 kilogramotako kategoriak alde batetik, eta pisu librekoa bestetik.
  • 6. Txinga eramate Txinga eramatea pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatean datzan herri kirola da. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten dituenak irabazten du. Trontza Trontza bi helduleku dituen trontza izeneko zerra motarekin egiten den herri kirola da. Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako enborra ebakitzean datza. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko. Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira epaileek hauek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura egin behar dituzte eta emakumezkoek berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen bikotea da garailea. Herri kirol hau Pirinioetako mendi-herrietan egiten da normalean. Normalki neskek 10 mozketa egiten dute, baina mutilek 22.