METODO FONOLOGIKO-SILABIKOA
Haur Hezkuntzan kontzientzia fonologikoa lantzen da maila guztietan.
Haurrek berez, fonemak eskuratzeko orden bat jarraitzen dute. Bisualki eta auditiboki antzemateko errezenak direnetik, zailenera. Hau horrela izanda, irakurketa-idazketa prozesuan orden fonologiko berdina jarraitzen dugu: BOKALAK, (H), M, T, K, B, D, G, L, P, F, N, J, R, S, Z, X, TX, TZ, TS.
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
1-2 MAILA IRAKURKETA-IDAZMENA.docx
1. SALBURUA LHHI IRAKURKETA-IDAZKETA
IRAKURKETA-IDAZKETA PROZESUA
1.MAILA
METODO FONOLOGIKO-SILABIKOA
Haur Hezkuntzan kontzientzia fonologikoa lantzen da maila guztietan.
Haurrek berez, fonemak eskuratzeko orden bat jarraitzen dute. Bisualki
eta auditiboki antzemateko errezenak direnetik, zailenera. Hau horrela
izanda, irakurketa-idazketa prozesuan orden fonologiko berdina jarraitzen
dugu: BOKALAK, (H), M, T, K, B, D, G, L, P, F, N, J, R, S, Z, X, TX, TZ,
TS.
Ondorengoak dira irakurketa-idazketa prozesurako pausuak:
1- KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA- (AHOZ, JOLASAK):
NOLA LANTZEN DUGU?
1.1. Letra-fonemaren aurkezpena: izena, soinua, keinua (KINESTEMA)-
Larriz eta xehez.
Ahoz eta jolasen bitartez letra eta horri dagokion soinua lantzen dugu.
Ikusi-makusi, letra horrekin hasten diren gauzak, animaliak…
1.2. Dekodifikazio prozesua: Fonema-grafema korrespondentzia
lantzen dugu. Grafema ikusi eta dagokion soinuarekin lotzen ikasi behar
dute.
Ahoz eta jolasen bitartez, irudiak erakutsi eta hasiera dagokion letrarekin
lotu, grafema aurkeztu eta objetuak aurkitu, marraztu…
1.3. Grafia
Letraren grafia eta norabidea lantzen hasiko gara. Lehenik arkatza erabili
gabe (ipurdiarekin, bizkarrean, behatzarekin mahaian, airean…) eta
ondoren, arkatzarekin.
2. FONEMATIK-HITZERA
Konsonanteekin hasterakoan metodo silabikoa egiten dugu. M+A= MA
2. SALBURUA LHHI IRAKURKETA-IDAZKETA
Agertzen diren hitzak silabaka banatzen ditugu ahoz (keinu desberdinak
erabil ditzakegu silaben edo hitzen banaketa bereizteko: txaloak, ...),
haurrek silabaren kontzientzia har dezaten.
Ondoren, landutako fonemekin hitzak idazten eta irakurtzen hasiko gara.
Hitzen ezagutze horri esker, haurrek zentzua emango die idatzizko
grafema horiei eta soinuen eta letren arteko harremana finkatuko dute.
(ULERTZE-PROZESUA).
Honetarako hainbat ekintza egiten ditugu: PPT-ak irudiekin, esaldiak,
fonemen horma-irudiak beraiek hitzak idazteko…
Momentu honetan garrantzi handia ematen diogu prozesu osoan
erabilitako lexikoari. Hiztegi anitza baina errepikakorra erabiltzen dugu.
Ezagutzen duten lexikoa barneratuta badaukate, hitzen soinuaz jabetzea
errazagoa egingo zaie eta ondorioz, paperean idaztea ere errazagoa
egingo zaie.
FONEMA GUZTIEKIN:
Kontzientzia fonologikoa eta grafia finkatzen joateko, fonema
bakoitzarekin hainbat ariketa egiten ditugu paperean. Ikasturte honetan,
Angela Fdez Garmilla-ren materiala erabili dugu gehien bat.
M-T-K fonemak landu eta gero, geldiune bat egiten dugu. Fonema
hauekin hitz asko erabili daitezke eta. Horrela dekodifikazio eta
hitzen ulertze prozesua finkatzen joango gara.
FONEMEN SEKUENTZIALIZAZIOA: (ORIENTATIBOA)
1. hiruhilabeta: A, E, I, O, U, H, M, T, K
2. hiruhilabetea: B, D, G, L, P, F, N, J
3. hiruhilabetea: R, S, Z, X, TZ, TX, TS
3.HITZETIK – ESALDIRA
IKASTURTE BUKAERAN:
2. hiruhilabetean esaldiarekin hasiko gara. Maila aurreratua dutenekin 3.
Hiruhilabetean paragrafo sinpleak.
3. SALBURUA LHHI IRAKURKETA-IDAZKETA
(Antolatzaileen erabileraren hastapena: Hasteko, ondoren, gero, gainera,
bukatzeko…)
2.MAILA
Ikasturte hasieran beharren arabera kontzientzia fonologikoaren
birpasoa egiten da. Horretarako bikoizketak egiten dira.
Irakurketa-idazketa prozesurako metodo globalizatua erabiltzen da,
beharren arabera ikasturtean zehar egon diren zailtasunak landuz (rr,
trabadak, inbertsak, g=j, b=d…).
● HAPUNBEJAN
2. mailan ikasturte osoan zehar garrantzi handia ematen zaio
HAPUNBEJAN hitzari (hasieran letra larria, bukaeran puntua, hitzak
bereiztu eta letrarik ez jan). Hasieran banaka landuko dira, eta ondoren,
ikasturtean zehar sortzen diren jarduera guztietan aplikatuko da, etengabe
bergogoraraziz.
Landutako testu motak txanelak planteatzen dituenak dira (datorren
ikasturterako eztabaidan gaude).
● GRAMATIKA
1. hiruhilabetean antolatzaileen lanketa egiten da eta bere erabilera
azaldu: gainera, horrez gain, hasteko, bukatzeko.
Esaldien egitura sinple batzuk lantzen dira: eta, -lako.
Hainbat deklinabide lantzen dira (non, noren, nongo, norekin, nondik,
nora) eta gaztelerarekin duen aldea aztertzen da (gazteleraz hasieran eta
banatuta eta euskaraz bukaeran eta lotuta. Adib.: de Amaia, Amaiaren)
● ORTOGRAFIA
Bestetik, ortografiaren hastapena egingo da ikaslearen mailaren arabera:
H letra nahi eta behar, joan (ez juan), z aditzetan, besteak beste.
● BIKOTEKA IRAKURTZEN
Bukatzeko, Bikoteka irakurtzen ekintza 2. hiruhilekoan gela barruan
burutzen da. Gomendagarria da euskaraz egitea, baina, gaztelerazko
testuak sartzeko aukera dago.