1. HIZTEGIA:
ORROKA (soinua) ERBIA HIENA
LARRUA HATZAPARKA LATZA (suabe ez dena)
SIMBA lehoiak hanka bat apurtuta zuen eta kobazuloaren aurrean
ORROKA zegoen, min handiarekin.
SUNGURA erbiak, egunero-egunero mina kentzeko senda-belarrak
eramaten zizkion.
2. Egun batean, FISI hiena inbidiatsua, bisitatzera joan zen eta esan zion
Sinbari:
- Sungurak ez zaitu sendatuko. Belar horiek ez dute ezertarako balio.
Sinba kezkatuta gelditu zen eta galdetu zion Sungurari:
- Fisik esan dit belar horiek ez dutela ezertarako balio eta ez naizela
sendatuko. Egia al da hori?
Sungurak erantzun zion:
- Bai, egia da. Sendatzeko, hienaren larrua behar duzu eta ni oso
txikia naiz eta ezin dut lortu.
Orduan, Sinbak hatzaparka eman zion Fisi hienari eta bizkarreko azala
kendu zion.
Sinbaren hanka sendatu zen.
Baina ez Fisi hienaren bizkarra.
Orduz geroztik, hienaren bizkarreko azala oso latza dela esaten dute.
4. Fisiren ustez, zer behar dute Sinba sendatzeko?
Sinbak, sendagai berezi hori nola lortu zuen?
Nolakoa da hienaren larruazala?
Ipuina gustatu al zaizu?