SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
Download to read offline
BOLA-
JOKOA
HERRI KIROLAK
BOLA-JOKOA
Hirugarren hiruhilekoan, Altzako bolatokira joatekoak ginen, Gipuzkoako
Bolo eta Toka Federazioko laguntzarekin, bi herri kirol hauen inguruan
zerbait ikasteko asmoz.
Bizi dugun egoera dela eta, ezin izango dugu jarduera hau burutu. Baina
beste modu batez, zerbait ikasiko dugu.
Kirol bakoitzari buruz, hurrengo informazio hau arretaz irakurriko duzue,
ulertu eta galdetegia bete.
BOLA ESFERIKOA
ITUAK
BOLATOKI
BOLARIA
Oinarrizko hiztegia:
ERAISTU JAURTI HILOBI
Bola-jokoa munduko joko zaharrenetariko bat da.
Euskal Herriko herri kirolen jatorria (origen), nekazaritza edo itsas-lanekin
lotuta daude. Baina ez bolo-jokoa. Ez dakigu nola, non eta noiz sortu zen:
Grezia kulturan, Erromatarren garaian… Esaten da jolasteko , gauzak
jaurtitzeko edota besteekin harremanak izateko beharretik sortu zela. Oso
antzinako jokoa da.
Lehen aztarnak (restos) antzinako Egiptoko ume baten hilobian aurkitu
ziren.
Europa osoan jokatzen da, baina modu ezberdinean lekuaren arabera;
batez ere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gutxiago Iparraldean eta
Nafarroan.
Euskal Herriko joko honi buruz lehen dokumentuak Erdi Arokoak dira.
Dokumentu horietan, jokoa debekatzea, bolatokiak alokatzeko
dokumentuak edo arauak aipatzen dira.
Euskal Herrian XVII mendetik aurrera oso ezaguna izan zen jokoa.
Lurralde desberdinetako lehen txapelketa Gasteizen egin zen 1945 urtean,
500 pezetako (3 €) hiru sari eta trofeo bat banatu zituzten irabazleentzat.
Jokoaren helburua bola batekin, itu (bolos) batzuk eraistea ( botatzea) da.
Hau da: esku batekin jaurtitzen da bola esferiko bat, bola lurretik arrastaka
zutik dauden txirloak (ituak, boloak) bota behar ditu, distantzia jakin
batera.
Eraitsi edo bota behar diren egurrezko ituek izen bat baino gehiago
dituzte:
TXIRLO - BIRLO - PIRLA …
Eta bolatokia: bolaleku,
karrejo, boladera …
Jaurtitzeko, gehienetan bola esferiko bat erabiltzen da.
Jokatzen duen pertsonaren izena BOLARIA da.
Euskal Herrian, bariante edo forma ugari daude jolasteko: txirloen forma
ezberdina, kopurua ezberdina, txirlo edo ituak kokatzeko modua ere
ezberdina, bolaren formak, bolatokiaren luzerak…
Adibidez, hiru motatako bola daude: hiru zulokoak, esku zulokoak eta
esku-azpikoak. Bolak egurrez (madera) egina daude: haritza (roble), arte
(encina), zumar (olmo) edo gorosti (acebo) egurrez eginak dira. Bolen
pisua 2´1 kilotik 14 kilora bitartekoa da.
Bolatoki asko sagardotegi edo txakolindegietan zeuden, bezeroek
erabiltzeko.
Gaur egun gutxiago jokatzen da: landetatik jendea joan zen, denbora
pasatzeko ohiturak aldatu dira… eta ohiko jokoa izatetik egun berezietan
(tokiko jaiak, esaterako) bakarrik jokatzera pasa da leku askotan.
Idazle batzuk bere idatzitan jokoa aipatzen dute; adibidez Evaristo
Bustintza “Kirikiño” idazleak aipatzen ditu bolalekuak bere obretan eta
Errose Bustintzak “Jentillen bola-lekua” ipuina du.
Valentziar margolari famatu batek JOAQUIN SOROLLA “Los bolos-
Gipuzkoa” margolana 1914ean egin zuen:
 Zer ikusten duzu irudian?
 Non aurkitu ziren lehen aztarnak?
 Non jokatzen da gehiago?
 Zein garaietan aurkitu ziren lehenengo dokumentuak?
- Antzinaroa
- Erdi Aroan
- Aro Modernoan
- Aro garaikidean
 Zein da bolo jokoaren helburua?
 Zer erabiltzen da ituak (boloak) botatzeko?
 Zerez egina dago?
 Egurrezko ituak, nola deitzen dira? Izen bat baino gehiago
aipatu.
 Zein izena du jokatzen den tokia?
 Eta jokatzen duen pertsonak?
 Zenbat bola mota daude?
 Bolak, zein egur motarekin eginak izan ohi dira?
 Leku guztietan, bolak, ituak eta bolatokiak berdinak al
dira?
 Gaur egun, asko jokatzen al da?
 Gaur egun, toki askotan, zein egunetan jokatzen da?
- Igandero
- Ostegunero
- Herriko jaietan
 Zein margolari famatuk bola-jokuarekin margolan bat egin
zuen?
 Zein idazlek joko hau bere lanetan aipatzen dute?
 Bolatoki batetan boloetara noizbait jokatu al duzu? Non?
 Ezagutzen al duzu bolatokiren bat? Zein?

More Related Content

More from MargaGutierrez

More from MargaGutierrez (20)

Eu nolakoak dira_ animaliak
Eu nolakoak  dira_ animaliakEu nolakoak  dira_ animaliak
Eu nolakoak dira_ animaliak
 
Landareen atalak
Landareen atalakLandareen atalak
Landareen atalak
 
Eu zenbat animaliak
Eu zenbat  animaliakEu zenbat  animaliak
Eu zenbat animaliak
 
Eu animalien hiztegia_larriz
Eu animalien  hiztegia_larrizEu animalien  hiztegia_larriz
Eu animalien hiztegia_larriz
 
Eu animaliak 1
Eu animaliak 1Eu animaliak 1
Eu animaliak 1
 
San Marko gotorlekua
San Marko gotorlekuaSan Marko gotorlekua
San Marko gotorlekua
 
Espainia
EspainiaEspainia
Espainia
 
Gizarte 4. gaia (lh5)
Gizarte 4. gaia (lh5)Gizarte 4. gaia (lh5)
Gizarte 4. gaia (lh5)
 
Tt ariketak maiuskulaz
Tt  ariketak maiuskulazTt  ariketak maiuskulaz
Tt ariketak maiuskulaz
 
T t larriz
T t larrizT t larriz
T t larriz
 
T idazketa larriz
T idazketa larrizT idazketa larriz
T idazketa larriz
 
K LETRA LARRIZ
K LETRA LARRIZK LETRA LARRIZ
K LETRA LARRIZ
 
K idatzi eta erlazionatu larriz
K idatzi eta erlazionatu larrizK idatzi eta erlazionatu larriz
K idatzi eta erlazionatu larriz
 
Idazketa k letra larriz
Idazketa k letra larrizIdazketa k letra larriz
Idazketa k letra larriz
 
M TXARTEAK
M TXARTEAKM TXARTEAK
M TXARTEAK
 
Mm letra larriz
Mm letra larrizMm letra larriz
Mm letra larriz
 
Lokomozio aparatua lapbook
Lokomozio aparatua lapbookLokomozio aparatua lapbook
Lokomozio aparatua lapbook
 
Etiketak
EtiketakEtiketak
Etiketak
 
Problemas fracciones
 Problemas fracciones Problemas fracciones
Problemas fracciones
 
Rosendoren biografia
Rosendoren biografiaRosendoren biografia
Rosendoren biografia
 

Bola-jokoa

  • 2. BOLA-JOKOA Hirugarren hiruhilekoan, Altzako bolatokira joatekoak ginen, Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioko laguntzarekin, bi herri kirol hauen inguruan zerbait ikasteko asmoz. Bizi dugun egoera dela eta, ezin izango dugu jarduera hau burutu. Baina beste modu batez, zerbait ikasiko dugu. Kirol bakoitzari buruz, hurrengo informazio hau arretaz irakurriko duzue, ulertu eta galdetegia bete. BOLA ESFERIKOA ITUAK BOLATOKI BOLARIA
  • 3. Oinarrizko hiztegia: ERAISTU JAURTI HILOBI Bola-jokoa munduko joko zaharrenetariko bat da. Euskal Herriko herri kirolen jatorria (origen), nekazaritza edo itsas-lanekin lotuta daude. Baina ez bolo-jokoa. Ez dakigu nola, non eta noiz sortu zen: Grezia kulturan, Erromatarren garaian… Esaten da jolasteko , gauzak jaurtitzeko edota besteekin harremanak izateko beharretik sortu zela. Oso antzinako jokoa da. Lehen aztarnak (restos) antzinako Egiptoko ume baten hilobian aurkitu ziren. Europa osoan jokatzen da, baina modu ezberdinean lekuaren arabera; batez ere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gutxiago Iparraldean eta Nafarroan. Euskal Herriko joko honi buruz lehen dokumentuak Erdi Arokoak dira. Dokumentu horietan, jokoa debekatzea, bolatokiak alokatzeko dokumentuak edo arauak aipatzen dira. Euskal Herrian XVII mendetik aurrera oso ezaguna izan zen jokoa. Lurralde desberdinetako lehen txapelketa Gasteizen egin zen 1945 urtean, 500 pezetako (3 €) hiru sari eta trofeo bat banatu zituzten irabazleentzat.
  • 4. Jokoaren helburua bola batekin, itu (bolos) batzuk eraistea ( botatzea) da. Hau da: esku batekin jaurtitzen da bola esferiko bat, bola lurretik arrastaka zutik dauden txirloak (ituak, boloak) bota behar ditu, distantzia jakin batera. Eraitsi edo bota behar diren egurrezko ituek izen bat baino gehiago dituzte: TXIRLO - BIRLO - PIRLA … Eta bolatokia: bolaleku, karrejo, boladera … Jaurtitzeko, gehienetan bola esferiko bat erabiltzen da.
  • 5. Jokatzen duen pertsonaren izena BOLARIA da. Euskal Herrian, bariante edo forma ugari daude jolasteko: txirloen forma ezberdina, kopurua ezberdina, txirlo edo ituak kokatzeko modua ere ezberdina, bolaren formak, bolatokiaren luzerak… Adibidez, hiru motatako bola daude: hiru zulokoak, esku zulokoak eta esku-azpikoak. Bolak egurrez (madera) egina daude: haritza (roble), arte (encina), zumar (olmo) edo gorosti (acebo) egurrez eginak dira. Bolen pisua 2´1 kilotik 14 kilora bitartekoa da. Bolatoki asko sagardotegi edo txakolindegietan zeuden, bezeroek erabiltzeko. Gaur egun gutxiago jokatzen da: landetatik jendea joan zen, denbora pasatzeko ohiturak aldatu dira… eta ohiko jokoa izatetik egun berezietan (tokiko jaiak, esaterako) bakarrik jokatzera pasa da leku askotan. Idazle batzuk bere idatzitan jokoa aipatzen dute; adibidez Evaristo Bustintza “Kirikiño” idazleak aipatzen ditu bolalekuak bere obretan eta Errose Bustintzak “Jentillen bola-lekua” ipuina du. Valentziar margolari famatu batek JOAQUIN SOROLLA “Los bolos- Gipuzkoa” margolana 1914ean egin zuen:
  • 6.  Zer ikusten duzu irudian?  Non aurkitu ziren lehen aztarnak?
  • 7.  Non jokatzen da gehiago?  Zein garaietan aurkitu ziren lehenengo dokumentuak? - Antzinaroa - Erdi Aroan - Aro Modernoan - Aro garaikidean  Zein da bolo jokoaren helburua?  Zer erabiltzen da ituak (boloak) botatzeko?  Zerez egina dago?  Egurrezko ituak, nola deitzen dira? Izen bat baino gehiago aipatu.
  • 8.  Zein izena du jokatzen den tokia?  Eta jokatzen duen pertsonak?  Zenbat bola mota daude?  Bolak, zein egur motarekin eginak izan ohi dira?  Leku guztietan, bolak, ituak eta bolatokiak berdinak al dira?  Gaur egun, asko jokatzen al da?
  • 9.  Gaur egun, toki askotan, zein egunetan jokatzen da? - Igandero - Ostegunero - Herriko jaietan  Zein margolari famatuk bola-jokuarekin margolan bat egin zuen?  Zein idazlek joko hau bere lanetan aipatzen dute?  Bolatoki batetan boloetara noizbait jokatu al duzu? Non?  Ezagutzen al duzu bolatokiren bat? Zein?