SlideShare a Scribd company logo
1 of 19
Download to read offline
Errefuxiatuek pairatzen duten krisi
humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren
2017ko jarduera-memoria eta
2018rako helburuak
2018ko otsailaren 5a
I. 2017ko memoria laburtua
Errefuxiatuen krisi humanitarioa
dela-eta Eusko Jaurlaritzak 2017an
burutu dituen hamar ekintza nagusiak
II. 2017ko jarduera-memoria
Errefuxiatuek pairatzen duten krisi
humanitarioa: Eusko Jaurlaritzak
2017an egindako jardueren memoria
III. 2018rako helburuak
Eusko Jaurlaritzaren 2018rako
helburuak, errefuxiatuei buruzko
politika publikoen kudeaketan
5
I.
2017ko memoria laburtua
Errefuxiatuen krisi humanitarioa
dela-eta Eusko Jaurlaritzak
2017an burutu dituen
hamar ekintza nagusiak
6
1. Bertatik bertara ezagutu dugu zer diren
korridore humanitarioak
Urtarrilaren 12 eta 13an, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Urkullu Lehendakaria buru zela, Erromara
joan zen, bertatik bertara ezagutzeko zer diren Korridore humanitarioak. Sant´Egido komunitateak ditu an-
tolaturik, Italiako Gobernuaren onespenez.
2. Espainiako Gobernuari proposamen bikoitza
aurkeztu
Urtarrilaren 25ean, Eusko Jaurlaritzak bi ekimen aurkeztu zizkion Espainiako Gobernuari: Sistema indar-
garri osagarri bat proposatu zion, asilo-eskatzaileak hobeto hartzeko; eta, proba modura, korridore huma-
nitario bat martxan jartzeko ere proposatu zion. Apirilaren 11n, Immigrazio eta Emigraziorako Idazkaritza
Nagusiak baietz esan zuen, sinatuko zuela sistema indargarri osagarri bat martxan jartzeko hitzarmena
(Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioan dago idazkaritza hori).
3. Lanerako mahai bat sortzea administrazioen eta
gizarte-erakundeen arteanl
Urtarrilaren 27an, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak
mahai bat osatzeko deia egin zuen administrazioen eta gizarte-erakundeen artean lan egiteko. Han izango
ziren ordezkaturik Eusko Jaurlaritzako sailak, hiru foru-aldundiak, hiru hiriburuak, EUDEL eta errefuxiatuak
hartzeko eta gizarteratzeko ardura duten erakundeak. Mahai hori bost bider batu da, bi hilez behin. Mahai
-kideek elkarren artean banatuko dituzte, ezer ezkutatu gabe, datuak, informazioak, zailtasunak eta propo-
samenak, eta estrategia bat zedarrituko dute, eragile guztien artean batera eta koordinaturik erantzuteko.
4. ACNURi laguntzea negurako babesgaiak erosten
errefuxiatuentzat
ACNURek eta Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak egin zigun deiari erantzun nahian, otsailaren
14an, Gobernu Kontseiluak ACNURi 150.000 euroko diru-laguntza ematea onartu zuen, “Europarako erre-
fuxiatu eta migranteei erantzuna emateko eskualde-plana 2017” aurrera eramaten laguntzearren. Laguntza
hura negurako 2.000 kit erosteko erabili zen, beste hainbeste familiarentzat: arropa, oinetakoak, mantak eta
elikagaiak, negu-garaiko beharrik premiazkoenak betetzeko.
5. “Konpromisoa eskatzen eta eskaintzen dugu”
erakunde arteko adierazpena aurkeztea
Apirilaren 3an, Lehendakariak erakunde arteko adierazpen bat egin zuen publiko errefuxiatuek bizi duten
krisi humanitario larria dela-eta: “Konpromisoa eskatzen eta eskaintzen dugu”. Inoiz ez zen horrelako ados-
tasun zabalik lortu; Legebiltzarreko talde guztiek eta euskal erakunde eta gizarte zibileko erakunde nagusi
guztiek parte hartu baitzuten adierazpena idazten.
Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak
7
6. Auzolan Proposamena aurkeztea
Ekainaren 20an, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak Auzolan Proposame-
na aurkeztu zuen. Kontua urtarriletik zetorren, asilo-eskatzaileak hobeto hartu ahal izateko sistema indar-
garri osagarri baterako proposamena aurkeztu zenetik; orain, hura zehaztu eta garatzearekin batera, pro-
posamena bideratzeko, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin hitzarmen bat egiteko oinarria jarri
nahi baikenuen. Euskadira datozen errefuxiatuak hobeto hartzea da helburua. Hobeto diogu, kopuruz eta
kualitatiboki. Hitzarmen horretan aurreikusita zegoenaren ondorioz, errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratze-
ko proba bat jarri da martxan Amurrion, Galdakaon, Getxon, Laudion, Portugaleten, Tolosan eta Zarautzen,
CEAR Euskadirekin, Gurutze Gorriarekin eta MPDLrekin koordinaturik.
7. Eusko Jaurlaritzaren esparru-agiria aurkeztea
Uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak esparru-agiri bat aurkeztu zuen, denon artean erabakitzeko nondik
nora erantzun, gizartean, politikan, erakundeen artean eta sailen artean, errefuxiatuek Europako mugetan
pairatzen duten krisi humanitarioari”. Agiri hark krisiari erantzuna emateko estrategia oso bat dakar. Oina-
rrien marko bat eta legealdian zehar Jarduteko Plan bat eskaintzen du, betiere bost ardatz hartutik lanerako
ildo modura.
8. Euskadiko Itsas Salbamendu Humanitarioa
Uztailaren 11n, Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko diru-laguntza onartu zuen Itsas Salbamendu Hu-
manitarioarentzat. Laguntza-deia hark zuen egina, Aita Mari Zubirira #Maydayterraneo proiektua aurrera
eramateko. Laguntza horri esker, Itsas Salbamendu Humanitarioak sorospen-ontzi bat eduki ahal izan du
udako hilabeteetan, nazioartearen babes bila Libiatik Mediterraneo itsasora jauzi egiten duten pertsonak
sorosteko.
9. Bulgariako UNICEFi laguntza ematea
Urriaren 17an, Gobernu Kontseiluak 200.000 euroko laguntza onartu zuen Bulgariako UNICEFentzat.
Bulgarian dabiltzan edo nazioarteko laguntza eskatzen duten umeen muturreko baldintzei erantzuna ema-
teko izango da. Diru-laguntza horri esker, 650 umeri laguntzeko modua egongo da, denak ere oso egoera
zaurgarrian, etxetik babes bila alde egin beharra izan duten familietako kideak izanik
10. Save the Children-entzako laguntza
Abenduaren 5ean, Gobernu Kontseiluak 200.000 euroko diru-laguntza onartu zuen Save the Children
erakundearentzat, aurrerantzean ere jarrai dezaten laguntasuna ematen Greziara nazioartearen babes bila
bakarrik iristen diren baina hango agintariek artatzen ez dituzten adingabeei. Laguntza horri esker, babes
gabe gorrian eta erabateko noraezean dauden adingabeei lagundu ahal izango zaie.
9
II.
2017ko jarduera-memoria
Errefuxiatuek pairatzen duten
krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzak
2017an egindako jardueren memoria
10
1. Badugu nondik abiatu
Ez da kontu berria gure herrira errefuxiatuak heltzea. Hori horrela izanik ere, funtsean aldatu dira
zenbait kontu: etorreren intentsitatea, aukeratutako ibilbideak eta gizarteak eta erakundeek egoera
horren aurrean ematen duten erantzuna.
2015ean, krisi humanitario larria hasi zen Mediterraneoan, ehunka milako pertsona gerratik ihesi
erbesteratu zirenean. Egoera hartan, Espainiako Gobernuak 17.228 pertsona hartzeko konpromisoa
bereganatu zuen, batzuk birkokatuz (Greziatik eta Italiatik etorriko ziren asilo eskatzaileak) eta beste
batzuk birfinkatuz (EBtik kanpo, Turkiatik eta Libanotik, batez ere, etorriko ziren asilo-eskatzaileak).
Orduan, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen prest zegoela 1.000 pertsona hartzeko, gutxienez, epe la-
burrean.
Horretarako, koordinatzeko hiru maila ezarri ziren, Euskadik eman beharreko erantzuna egokia
izan zedin bermatzeko:
·Sailen arteko maila: pertsona horiek hartzean eskua hartu ahal zuten Eusko Jaurlaritzako sailak
biltzen zituena.
·Erakundeen arteko maila: hiru administrazio-mailak biltzen zituena (Jaurlaritza, foru-aldundiak
eta udalak).
·Gizarte-maila: administrazio publikoek eta lankidetza- eta immigrazio-arloan lan egiten duten era-
kunde sozialak biltzen zituena.
Dena den, ahalegin handiak eginda ere, 2017ko amaieran, Espainiak 1.932 pertsona hartu zituen, birko-
katzeen eta birlekuratzeen bidez. Euskadin, guztira, 418 plaza sortu ziren, non 1.297 lagun baino gehiago
hartu ziren; haietatik 167 baino ez ziren birkokatzeetatik edo birlekuratzeetatik etortzen. Munduko beste toki
batzuetatik Espainiako estatura munduko beren kabuz iritsi ziren eta babesa eskatu zuten pertsonek bete
zituzten gainerako plazak. Aldi berean, uste da 2014tik 14.000 pertsonatik gora hil direla Mediterraneoan.
Europar Batasuna Espainiako Estatua Euskadi
Birkokatzeko
konpromisoa:
98.255
Egina (2017ko
urriko datuekin)::
31.503
Birkokatzeko
konpromisoa:
9.323
Egina (2017ko
urriko datuekin)::
1.301
2017ko
amaierara
arte sortutako
plazak:
418
2017ko
amaierara
arte jasotako
pertsonak:
1.297
(Birkokatzetik
eta birfinkatzetik
datozenak: 167)
Birfinkatzeko
konpromisoa
22.504
Egina (2017ko
azaroko
datuekin):
18.366
Birfinkatzeko
konpromisoa
1.449
Egina (2017ko
azaroko
datuekin):
631
2. Bultzada berri bat
Egoeraren larritasunak, haren lehentasunak eta Europak emandako erantzunari buruzko datuen eskasia
adierazgarriak puntu batean egiten dute bat: erantzun efizienteagoa eman behar da, alde guztien arteko
lankidetza ezinbestekoaz.
Espainiako estatura iristen diren eta nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak birkokatzeko eta horiei
lehenengo harrera egiteko orduan, Eusko Jaurlaritzak ez dauka gaitasunik zuzenean esku hartzeko, ezta
Estatuarekin hartutako konpromisoen kudeaketan ere. Nazioarteko babesaren bila dabiltzan pertsonak Es-
tatuaren lurraldean egon arte eta autonomia erkidego batera edo bestera eramaten dituzten arte, Europar
Batasunaren eta estatuen esku daude erabakiak eta kudeaketa; gure kasuan, Espainiako Gobernuaren
esku. Harreran hartutako pertsonak gure lurraldean daudenean hasten dira Euskadiko erakundeak eta en-
titateak jarduteko tartea edukitzen.
Guztia ez dago gure esku; hala ere, gure esku dagoen guztian, edota Euskadiko erakundeen eta gizarte
zibilaren elkarteen gaitasunen, eskumenen eta nahiaren mende egon daitekeen guztian, egoera horri eran-
tzun osoa eta eraginkorra emateko konpromiso partekatua dago.
Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak
11
Horretarako, 2017an zehar tinko lan egin dugu bi ardatz nagusien inguruan:
·Lanerako mahai bat sortzea administrazioen eta gizarte-erakundeen artean.
·Etengabeko solaskidetza eta proposamen-harremana izatea Espainiako gobernuarekin.
2.1. Lanerako mahaia, Administrazioen eta gizarte-erakundeen
artekoa
Giza Eskubideen, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritza Nagusiak dauka mahaiaren lidergoa, zei-
nean hauek guztiak baitira parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako zenbait sail (Enplegu eta Gai Sozia-
letakoa eta Alokabide), hiru foru-aldundiak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalak,
EUDEL eta errefuxiatuak hartzen eta integratzen lan egiten duten erakundeak (ACCEM, CEAR-Euska-
di, Gurutze Gorria, MPDL, Cáritas eta Ellacuria fundazioa).
Mahaiaren helburuak: ahalik eta argien partekatzea informazioak, zailtasunak eta proposamenak;
parte hartzen duten eragile guztien arteko erantzun partekatu eta koordinatuen estrategia bat taxutzea;
eta gure jarduketa-esparruan dauden krisi humanitarioari eman beharreko erantzuna hobetzeko helbu-
ru zehatzak identifikatzea.
Bi hilabeterik behin biltzea erabaki da. Hala, aurten, 6 aldiz egin dira bilerak: Urtarrilaren 27an, mar-
txoaren 2an, maiatzaren 5ean, uztailaren 5ean, irailaren 27an eta azaroaren 29an.
2.2. Etengabeko solaskidetza eta proposamen-harremana
Espainiako gobernuarekin
Eusko Jaurlaritzak komunikazio-eta koordinazio-lerroari eutsi dio Espainiako Gobernuko Immigrazio
eta Emigrazio Idazkaritza Nagusiarekin.
Koordinazio hori sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak elkarrekin lan egiteko bi proposamen aurkeztu zituen:
·Euskadin esperientzia-pilotu bat garatzea: Errefortzuko Sistema Osagarria.
·Euskadin korridore humanitario bat zabaltzea, hura ere esperientzia pilotu gisa garatzeko.
Alde bien arteko zenbait bilera egin ostean, apirilaren 11n, Espainiako Gobernuko Immigrazio eta
Emigrazio Idazkaritza Nagusiak jakinarazi zion Eusko Jaurlaritzari Errefortzuko Sistema Osagarria egi-
teko proposamenaren aukerak esploratzeko asmoa zuela, eta hura ondoren eraldatu eta Auzolana
proposamenean gauzatu zen.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak bi saio informatiboetan parte hartu du, autonomia-erkidegoekin koordina-
tzeko, urtarrilean eta uztailean, eta ekarpenak egin dizkio “Nazioarteko babesa eskatzen eta jasotzen
dutenei zuzendutako jarduerak koordinatzeko Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren, autono-
mia-erkidegoen eta tokiko entitateen arteko protokoloa” dokumentuari.
3. Auzolana proposamena
Auzolana proposamenak bi funtsezko helburu ditu: lehenengo eta behin, kuantitatiboki eta kualitatiboki
handitzea Euskadik harrerarako daukan ahalmena, birkokatzearen (Greziatik eta Italiatik datozen asilo-es-
katzaileak) eta birfinkatzearen (Europar Batasunaz kanpotik datozen asilo-eskatzaileak, nagusiki Turkiatik
eta Libanotik heldutakoak) arloak direla-eta Espainiak Europar Batasunarekin hartuta dituen konpromisoak
betetzen laguntzeko.
Bigarrenik, Auzolanaren helburua da erakunde eta instituzio parte-hartzaileen jardueren koordinazioa eta
lankidetza bermatzea, nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak hartzeko eta integratzeko eza-
rritako prozedurak garatzerakoan eta gauzatzerakoan, betiere pertsona horiek gure gizartean integratzeko
prozesua bultzatze aldera.
Esperientzia pilotu honen klabe nagusitariko bat da ohiko harrera-sistema indartzea, hasieratik aintzat
hartuta autonomia-erkidegoak, foru-aldundiak eta udalak. Zentzu horretan, hiru irizpide zuzentzaile ditu:
·Behetik gora eraikitako erantzun bat antolatzea, hasieratik bermatzeko oinarrizko erakundeen
partaidetza.
12
·Aintzat hartzea harreran hartutako pertsonak hartzaile pasiboak izateaz gain, aktore aktiboak ere
badirela prozesu osoan zehar.
·Euskal erakundeen erantzukizun-arloaren ikuspuntutik, oraingo harrera-sistema indartzea, batez
ere integrazioaren aldetik.
Irizpide horietan oinarrituta, informazio-, komunikazio-, errefortzu- eta segimendu-mekanismoak sartzen
dira, partaide diren aktore guztiak sartuz, nazioarteko babesa eskatzen eta jasotzen duten pertsonen harre-
ra eta integrazioa hobetzeko helburuaz.
2018ko urtarrilaren 15ean sinatu da Auzolana hitzarmena: Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza
eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Migrazioen
Zuzendaritza Nagusiaren arteko lankidetza-hitzarmena, nazioarteko babesa eskatzen eta jasotzen duten
pertsonen harrera eta integraziorako ezarritako prozeduretan jarduketen koordinazioa bermatzekoa.
Dena den, aldeen arteko akordioaren ondorioz, 2017ko uztailaren amaieraz geroztik hasi zen lan egiten
eremu horren barruan. Horrela, bada, koordinazio-bilerak egin dira EUDELekin eta Auzolana proposamena-
ren partaide diren 7 udalekin, bai eta Euskadin harreraz arduratzen diren erakundeekin ere.
Eusko Jaurlaritza arduratuko da esperientzia honen garapenaren sistematizazioaz, prozesua dokumen-
tatzeko eta Auzolana proposamenean proposatutako errefortzu-guneen erabilgarritasuna baloratzeko, eta
etorkizuneko esperientzien hobekuntza-arloak identifikatzeko. Lan hori 2018an eta 2019an egingo da.
Hurrengo taulan jasotzen dira Auzolana proposamena ezartzeari buruzko datu nagusiak, 2018ko urtarri-
laren 31ko dataz:
UDALERRIA ERAKUNDEA PLAZAK
ARTATUTAKO
PERTSONAK
PERTSONAK,
GAUR EGUN ETXEBIZITZAK
AMURRIO
GURUTZE
GORRIA
8 7 7 2 etxebizitza
GALDAKAO CEAR 10 0 0 2 etxebizitza
GETXO CEAR 9 14 4 2 etxebizitza
LAUDIO
GURUTZE
GORRIA
12 27 10 2 etxebizitza
PORTUGALETE MPDL 12 6 6 2 etxebizitza
TOLOSA CEAR 10 0 0 2 etxebizitza
ZARAUTZ CEAR 8 8 8 1 etxebizitza
GUZTIRA 69 62 36
4. Jarduteko eremu definitu bat
Joan den uztailaren 5ean, dokumentu hau aurkeztu zen: “Eusko Jaurlaritzaren esparru dokumentua,
modu partekatuan bideratzeko errefuxiatuek bizi duten krisi humanitarioari ematen zaion erantzun
soziala, politikoa, erakunde artekoa eta sailen artekoa”. Ekarpenak jasotzeko prest aurkeztu zen propo-
samen hori. Behin betiko dokumentua 2017ko azaroan aurkeztu da.
Dokumentuak errefuxiatuek Europako mugetan pairatzen duten krisi humanitarioei ematen zaion erantzu-
nari buruzko estrategia osoa jasotzen du, eta hiru parte ditu: oinarriak, esparrua eta jarduera-plana.
Bost ardatz hauen inguruan antolatzen da jarduera-plana:
·Proposamen-ardatza. Harrera-sistemak eraldatzeari eta hobetzeari zuzendutako proposame-
nak aurkeztean eta sustatzean oinarritzen da, Espainiako Gobernuari dagokionean batez ere.
·Ardatz berritzailea. Harrera- eta gizarteratze-arloan Euskadiko erakundeen eta gizarte entita-
teen eskumenen barruan dauden eremuetan eta gaietan dagoen guztia eraberritzeko eta hobe-
tzeko xedea dauka.
Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak
13
·Ekintza humanitarioaren ardatza. Une bakoitzean eta nazioarteko babesa bilatzen duten per-
tsonek pairatzen dituzten bidegabekerien aurrean inplikazio humanitarioa behar duten egoerekin
konpromiso proaktiboa edukitzean datza.
·Prebentziozko ekintzaren ardatza. Bake-, justizia- eta berdintasun-premia handiena duten he-
rrialdeetan jardungo duten proiektuak babestea eta garatzea du xede, prebentziozko erantzun
eraldatzaileen bidez eta zuzeneko laguntza eta lankidetzarako politiken bidez.
·Jarrera-ardatza. Bi eremutan banatzen da: nazioartekoan, Eusko Jaurlaritza Europako eta na-
zioarteko instantzietan entzunarazteko, eta barne-mailakoan, bizikidetza-kultura irekia sustatze-
ko euskal gizartean.
5. Egindako jarduera nagusiak, jarduera-ardatzen
arabera bilduta
Ondoren orain arte 2017an zehar egin diren jarduera nagusiak zerrendatzen dira, jarduera ardatzen ara-
bera bilduta.
·Proposamen-ardatza
·Eusko Jaurlaritzako delegazio bat Erromara joan zen urtarrilaren 12an ea 13an, Lehendakaria
buru zela, eta San Egidio komunitateak Italian bultzatuta, korridore humanitarioen esperientzia-
ren berri izateko.
·Euskadin korridore humanitario bat esperientzia pilotu gisa irekitzeko proposatu zitzaion Enplegu
eta Gizarte Segurantzako Ministeriori (urtarrilak 25).
·Euskadin Errefortzuko Sistema Osagarria esperientzia pilotu gisa ezartzeko proposatu zitzaion
Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari (urtarrilak 25).
·Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu zen, Auzolana
proposamena garatzeko (2018ko urtarrilaren 15ean).
·Ardatz berritzailea
·2017ko amaierara arte, Euskadin 450 plaza ireki sortu dira, zeinetan 600 pertsona baino gehiago
artatu eta lehenengo harrera eman zaien.
·Sailen arteko koordinazioa indartu da, eta Hezkuntza, Osasuna, Etxebizitza eta Enplegu eta Po-
litika Sozialei dagokienez zein diren jarduera egokiak antzeman da.
·Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu zen, nazioarteko babesaren eskatzaileen
matrikulazio-gastuei aurre egiteko, gure herrian dauden bitartean ikasten jarraitu nahi badute.
·EAEko 60 udalen jarrera positiboa daukagu, beren lurraldetan errefuxiatuak hartzen laguntzeko
prest agertu baitira, Eusko Jaurlaritzak EUDELekin lankidetzan egindako deialdiari erantzunez.
·Ekintza humanitarioaren ardatza
·2017an zehar, Mediterraneo-aldean esku hartzeko lau premia-deialdiri erantzun die Eusko Jaur-
laritzak, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren bidez:
-150.000 euroko laguntza eman zitzaion ACNUR-ri, erakunde horrek bere “Errefuxiatuei eta
migratzaileei erantzuna emateko Europarako 2017ko Erregio Plana” babesteko egindako
deialdiari erantzuteko (otsailak 14).
-150.000 euroko laguntza eman zitzaion Salvamento Marítimo Humanitario-ri, erakunde ho-
rrek “Aita Mari Zubiria #Maydayterraneo 2017” proiektua gauzatzeko egindako deialdiari
erantzuteko. Zehazkiago, Greziako kostaldean egiten ari den lana babesteko baliatzen ari
da laguntza hori, Libiako kostaldetik nazioarteko babesaren bila ateratzen diren errefuxia-
tuak itsasoan salbatzea da haien lan nagusia (uztailak 11).
-200.000 euroko laguntza eman zitzaion Bulgariako UNICEFi, Bulgarian dabiltzan edo
nazioarteko laguntza eskatzen duten umeen muturreko baldintzei erantzuna emateko
(urriak 17).
14
-200.000 euroko laguntza eman zitzaion Save the Children-i, Lesbosen eta Atenasen baka-
rrik dabiltzan adingabekoekin egiten duen lana babesteko (abenduak 5).
·Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak jarraitu du esku hartze-proiektuak eta estrategiak
babesten, beren Akzio Humanitarioko deialdi ohikoen esparruaren barruan.
·Jarrera-ardatza
Eusko Jaurlaritzak lan egin du 2017an bere ahotsa eta proposamenak entzunarazteko, bai euskal gizar-
tearen aurrean, bai eta nazioarteko zenbait erakundeen aurrean ere. Helburu horrekin, egindako ekintza
hauek nabarmentzen ditugu:
·René Cassin 2016 saria Salvamento Marítimo Humanitario eta Zaporeak taldeei eman zitzaien,
2016ko abenduaren 12an.
·Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari errefuxiatuei Euskadin ematen zaien harrera eta
integrazioa hobetzeko egindako bi lan-proposamen bateratuen proposamenak aurkeztu ziren
jendaurrean (otsailak 2).
·Europan izaten ari den krisi humanitarioa dela-eta, Lehendakariak deklarazio instituzionala egin
zuen: “Konpromisoa eskatzen eta eskaintzen dugu” (apirilak 3). Aurrekaririk ez duen adoste-e-
kintza bat izan zen, non Lehendakariarekin batera talde politiko guztiak agertu baitziren, bai eta
Euskadiko erakunde nagusietako eta zenbait erakunde sozialetako ordezkariak ere.
·Auzolan Proposamena aurkeztu zen, ekainaren 20an:
·Jendaurrean aurkeztu zen Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bi-
deratzeko errefuxiatuek bizi duten krisi humanitarioari ematen zaion erantzun soziala, politikoa,
erakundeen artekoa eta sailen artekoa (uztailaren 5).
·Zenbait jardunaldi, foru eta sentsibilizazio-ekintzetan parte hartu zen; besteak beste, hauek na-
barmentzen ditugu:
-Erakusketa: “#Errefuxiatuen eskubideak: 11 bizitza, 11 maletatan”
-Gernika Gogoratuz-en XXVll. Nazioarteko jardunaldiak, “Mugak, itzalak eta edertasuna”
(apirilaren 27an eta 28an).
-Errefuxiatuen aldeko “Ongi Etorri Gernika” ekimena, apirilaren 29an.
-Nazioarteko hitzaldia: “La integración de los refugiados en España”· Iheslarientzako Na-
zio Batuen Goi Komisarioak eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak antolatua.
(ACNUR) Ekainaren 14an, Madrilen.
- Bilbao-Refugio” errefuxiatuen aldeko elkartasun-lasterketa (ekainak 25).
-Save the Children-en jardunaldia: “La voz de la infancia migrante. Diálogo – retos en la de-
fensa de sus derechos y acogida en Europa” (irailak 21).
·Zinexit Topaketak 2017, “Mediterránea” pelikularen emanaldia eta haren osteko eztabaida. Leila
Nachawati giza eskubideen defendatzaileak parte hartu zuen (urriak 10).
·Bizikidetzarako Zinema Erakustaldiaren 8. Edizioa, Zinexit 2017, errefuxiatuen eta migratzaileei
egoerari buruz, azaroaren 6tik 9a arte.
·Errefuxiatuekiko euskal elkartasuna diruz laguntzea eta zabalkundea egitea (“ZUK”).
·Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariaren berbaldia, 8. saioan, Migra-
zioari buruz, Itsas Erregio Periferikoen Biltzarreko organo politikoaren bileran (CPMR), Maltan,
2017 martxoaren 10ean. Eusko Jaurlaritza errefuxiatuak hartzeari dagokionez egiten ari den la-
naren berri eman zuen Mikel Antonek bere berbaldian.
·Task Force on Migration Management-ekin lankidetzan aritu zen, Itsas Erregio Periferikoen Bil-
tzarraren barruan, immigrazioari eta errefuxiatuak hartzeari dagokionez helarazi dizkiguten itaun-
ketei erantzute aldera.
Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak
15
6. Zenbait ondorio
·Lehena. Euskadin, adostasun handia dago erakundeetako eta gizarteko eragileen artean errefuxiatuen
egoerari ematen zaion erantzuna hobetzeko beharraz. Bereziki inportantea da adostasun hori lantzea, sa-
kontzea eta operatibizatzea.
·Bigarrena. Euskadin, erakunde eta eragile sozial desberdinen arteko benetako lankidetza-esparru bat
sortzen ari gara, krisi humanitarioari ematen zaion erantzuna hobetzeko prozesuak banatzea helburu due-
na. Lankidetza praktikoko esparru hori zaindu behar da, eta lan-helburu eta plan zehatzak ezarriz sustatu.
·Hirugarrena. Lankidetza-bide bat zabaldu da Espainiako gobernuarekin, 2017ko harrera-sistema ohikoa
hobetzeko (AUZOLANA proposamena); baliteke 2018an beste bide berri batzuk ere irekitzea, hala nola bi-
satu humanitarioak.
·Laugarrena. Garrantzitsua da gai honetan ikuspegi integral batetik lan egiten jarraitzea, bost ardatzen ingu-
ruko ekintzak garatuz modu osagarrian eta gaiarekin zerikusia duten gainerako erakundeak eta entitateak ain-
tzat hartuz. Kontu konplexu baten aurrean gaude, erantzun konplexua, solidarioa eta justua eskatzen duena.
17
III.
2018rako helburuak
Eusko Jaurlaritzaren
2018rako helburuak,
errefuxiatuei buruzko politika
publikoen kudeaketan
18
1. Proposamen-ardatza
1.1. Auzolana proposamena garatzen jarraitzea
·Espainiako Gobernuarekiko lankidetza-hitzarmena sinatzea.
·Auzolana proposamenaren garapena osatzea, hitzarmenean ezarritakoan oinarrituta.
·Auzolana proposamenaren kudeaketaren ebaluazio- eta sistematizazio-prozesua garatzea aldi
berean.
1.2. Bisa humanitarioen bidea aktibatzeko proposamena
sustatzen jarraitzea
·2018ko lehenengo sei hilabetetan proposamen berri bart aurkeztea.
1.3. Praktika onak identifikatuta, beste proposamen batzuk
aztertzea eta bultzatzea
·ACNUR-Espainia izenekoak babesletza komunitarioko esperientzia pilotu bat bultzatzeko izan-
dako ekimenean aktiboki parte hartzea.
2. Ardatz berritzailea
2.1. Aurreratzea hobetzea
·Begiratzea ea posiblea den lehenengo harrera emateko aterpe bat ezartzea Euskadin.
·Ziurtatzea Euskadin protokolo hau ezartzen dela: Nazioarteko babesa eskatzen eta jasotzen du-
tenei zuzendutako jarduerak koordinatzeko, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren, au-
tonomia-erkidegoen eta tokiko entitateen arteko protokoloa.
2.2. Harrera-egokitzapen fasea hobetzea
·Kuantitatiboki, plazak sortzea Espainiako Gobernuak antolatutako bideen menpe egon arren,
helburua, 2018an, 500 plaza sendotzen saiatzea da eta, krisiaren hasieratik, 2.000 pertsonen
kopuru metatura iristea.
·Harrera eta egokitzapen-batzordeak sortzen bultzatzea eta laguntzea, gutxienez 9 harrera-uda-
lerritan.
·Tokiko boluntarioen erakundeen parte hartzea bultzatzea eta laguntzea, gutxienez 9 harrera-u-
dalerritan.
2.3. Gizarteratze-autonomia fasea hobetzea
·Koordinazio-mahaiak sortzea bultzatzea eta laguntzea, hiru lurralde historikoak integratzeko.
·Nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen integrazio-kontuetan erakundeen arteko koordi-
nazioa bultzatzea, jardunbide onak antzemanez eta errepikatuz, eta osasun , hezkuntza-, etxebi-
zitza- eta gizarteratze-oinarrizko zerbitzuen koherentzia eta osagarritasuna bermatuz.
·Euskal Herriko Unibertsitatearekiko lankidetza-akordio bat identifikatzea eta bultzatzea, Euskadin
dauden nazioarteko babesaren eskatzaileek unibertsitate-ikasketak egitea errazteko.
2.4. Prozesu ostekoa hobetzea
·Egoera ahulean dauden pertsonei buruzko ikerketa bat egitea, Caritasekin, prozesua amaituta-
koan, eta egoera horri erantzuna emateko neurriak antzematea.
3. Ekintza humanitarioaren ardatza
3.1. Premia humanitarioaren deiei erantzutea
·Nazio Batuen edo nazioarteko zein Europako beste erakunde batzuen deiei laguntzea eta
erantzutea, Mediterraneoko krisiarekin lotutako premia humanitarioko egoerak arintzen la-
guntzeko.
Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak
19
3.2. Esku-hartze humanitariorako ekimen-programa
propioa zehaztea
·Mediterraneoan dauden errefuxiatuen nozitzen duten krisian 2018rako esku-hartze humanita-
rioko programa bat definitzea eta garatzea, besteak beste, helburu hauek lehenetsiz: oinarrizko
ondasunak eta zerbitzuak hornitzea, hezkuntza-egiturak berreraikitzea, biolentziaren ondorioak
leuntzea eta biktimak babestea.
3.3. Arreta berezia ematea adingabeen inguruko
erantzun espezifikoei
·Erantzun espezifikoak babestea eta laguntzea, krisia dagoen lekuan bertan, bai eta arduradunik gabe-
ko adingabeen harreran eta familiarekin berriz batzeari dagokionez. Zehazki, begiratuko da ea aukera
dagoen Babesletza Komunitarioko esperientziak aplikatzeko adingabeak hartzeko eta gizarteratzeko.
4. Prebentziozko ekintzaren ardatza
4.1. Gatazken konponketa baketsua
·Hitzarmenak identifikatzea eta laguntzea edo ezartzea, 2018an, gatazkak modu baketsuaz kon-
pontzeko tokiko gaitasunak indartzen laguntzera zuzendutako proiektuak bultzatzeko.
4.2. Eskubide sozialak berreraikitzea
·Hitzarmenak identifikatzea eta laguntzea edo ezartzea, 2018an, eskubide sozialak berreraikitze-
ra zuzendutako zenbait proiektu bultzatzeko, besteak beste, osasunaren, hezkuntzaren, genero
-berdintasunaren, erregistroaren, justiziaren, askatasunen eta parte-hartzearen arloan.
5. Jarrera-ardatza
5.1. Barne-mailako eragina
·2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren 7. eta 8. ekimenak abian jartzea,
“dibertsitatearen kudeaketa positiboa” egitera zuzenduak, eta “elkartasuna sustatzera”, eta haie-
kin batera, Bizikidetza eta Giza Eskubideen kultura bultzatzera zuzendutako guztiak (9. ekimena:
“Hezkuntza”; 10. ekimena: “Zabalkundea”; eta 11. ekimena: “Parte-hartzea”).
5.2. Kanpo-mailako ekintza-eragina
·Eusko Jaurlaritza ACNUR-rekin (UNHCR) lerrokatzea eta hark egiten dituen deialdi guztiak babes-
tea, bai Europar Batasunak eta estatuetako gobernuek hartutako konpromisoak betetzeari dagokio-
nez, bai Europako asilo-eskubidea errespetatzeko bermeen esparrua aldarrikatzeari dagokionez.
·Europako erakundeen eta Nazio Batuen aurrean Eusko Jaurlaritzaren jarduera-plana eta haren
esparru-dokumentua aurkeztea, modu partekatuan orientatzeko Europako mugetan errefuxiatuta
dauden pertsonek pairatzen duten krisi humanitarioari ematen zaion erantzuna (soziala, politikoa,
erakundeen artekoa eta sailen artekoa).
6. Kudeaketako zeharkako ardatza
6.1. Instituzioen eta gizarte-erakundeen arteko koordinazio-mahaia
·Erakundeen eta gizarte-eragileen artean sortutako foruari eustea, errefuxiatuei dagokienez egi-
ten diren politika publikoen kudeaketa, koordinazioa eta dinamizazioa egiteko, bai eta haren lan-
eta ebaluazio-metodologia ere.
·Beste erakunde batzuekiko koordinazio estuari eustea (esate baterako, Arartekoarekin eta Lege-
biltzarraren barruko taldearekin).
·Urtean zehar apirilaren 3ko Adierazpenean parte hartu zuten erakunde eta entitate guztien arteko
topaketa baterako deialdia egitea.

More Related Content

Similar to Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak

2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...Irekia - EJGV
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakIrekia - EJGV
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017ari dagokion jarra...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017ari dagokion jarra...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017ari dagokion jarra...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017ari dagokion jarra...Irekia - EJGV
 
ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide...
ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide...ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide...
ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide...Irekia - EJGV
 
Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadira iritsi diren pertsonei harrera egit...
Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadira iritsi diren pertsonei harrera egit...Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadira iritsi diren pertsonei harrera egit...
Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadira iritsi diren pertsonei harrera egit...Irekia - EJGV
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Irekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Irekia - EJGV
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaIrekia - EJGV
 
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR Araba
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfIrekia - EJGV
 
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza planaAkitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza planaIrekia - EJGV
 
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sistemanAtzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sistemanIrekia - EJGV
 
Power point finala
Power point finalaPower point finala
Power point finalaamaia15
 
PP aldizkaritza ABC lehen taldea
PP aldizkaritza ABC lehen taldeaPP aldizkaritza ABC lehen taldea
PP aldizkaritza ABC lehen taldeaKale Katu
 
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...Irekia - EJGV
 

Similar to Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak (17)

Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
 
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
2015eko ekintza-plana biktimen gaian: "Bateratzeko asmoa mantetzea eta sustat...
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017ari dagokion jarra...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017ari dagokion jarra...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017ari dagokion jarra...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017ari dagokion jarra...
 
ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide...
ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide...ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide...
ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide...
 
Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadira iritsi diren pertsonei harrera egit...
Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadira iritsi diren pertsonei harrera egit...Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadira iritsi diren pertsonei harrera egit...
Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadira iritsi diren pertsonei harrera egit...
 
Entzuixu!! 18.zkia. 2022ko martxoa.
Entzuixu!! 18.zkia. 2022ko martxoa.Entzuixu!! 18.zkia. 2022ko martxoa.
Entzuixu!! 18.zkia. 2022ko martxoa.
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
 
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
 
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza planaAkitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana
 
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sistemanAtzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
 
Power point finala
Power point finalaPower point finala
Power point finala
 
PP aldizkaritza ABC lehen taldea
PP aldizkaritza ABC lehen taldeaPP aldizkaritza ABC lehen taldea
PP aldizkaritza ABC lehen taldea
 
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak

  • 1. Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak 2018ko otsailaren 5a
  • 2.
  • 3. I. 2017ko memoria laburtua Errefuxiatuen krisi humanitarioa dela-eta Eusko Jaurlaritzak 2017an burutu dituen hamar ekintza nagusiak II. 2017ko jarduera-memoria Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzak 2017an egindako jardueren memoria III. 2018rako helburuak Eusko Jaurlaritzaren 2018rako helburuak, errefuxiatuei buruzko politika publikoen kudeaketan
  • 4.
  • 5. 5 I. 2017ko memoria laburtua Errefuxiatuen krisi humanitarioa dela-eta Eusko Jaurlaritzak 2017an burutu dituen hamar ekintza nagusiak
  • 6. 6 1. Bertatik bertara ezagutu dugu zer diren korridore humanitarioak Urtarrilaren 12 eta 13an, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Urkullu Lehendakaria buru zela, Erromara joan zen, bertatik bertara ezagutzeko zer diren Korridore humanitarioak. Sant´Egido komunitateak ditu an- tolaturik, Italiako Gobernuaren onespenez. 2. Espainiako Gobernuari proposamen bikoitza aurkeztu Urtarrilaren 25ean, Eusko Jaurlaritzak bi ekimen aurkeztu zizkion Espainiako Gobernuari: Sistema indar- garri osagarri bat proposatu zion, asilo-eskatzaileak hobeto hartzeko; eta, proba modura, korridore huma- nitario bat martxan jartzeko ere proposatu zion. Apirilaren 11n, Immigrazio eta Emigraziorako Idazkaritza Nagusiak baietz esan zuen, sinatuko zuela sistema indargarri osagarri bat martxan jartzeko hitzarmena (Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioan dago idazkaritza hori). 3. Lanerako mahai bat sortzea administrazioen eta gizarte-erakundeen arteanl Urtarrilaren 27an, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak mahai bat osatzeko deia egin zuen administrazioen eta gizarte-erakundeen artean lan egiteko. Han izango ziren ordezkaturik Eusko Jaurlaritzako sailak, hiru foru-aldundiak, hiru hiriburuak, EUDEL eta errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko ardura duten erakundeak. Mahai hori bost bider batu da, bi hilez behin. Mahai -kideek elkarren artean banatuko dituzte, ezer ezkutatu gabe, datuak, informazioak, zailtasunak eta propo- samenak, eta estrategia bat zedarrituko dute, eragile guztien artean batera eta koordinaturik erantzuteko. 4. ACNURi laguntzea negurako babesgaiak erosten errefuxiatuentzat ACNURek eta Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak egin zigun deiari erantzun nahian, otsailaren 14an, Gobernu Kontseiluak ACNURi 150.000 euroko diru-laguntza ematea onartu zuen, “Europarako erre- fuxiatu eta migranteei erantzuna emateko eskualde-plana 2017” aurrera eramaten laguntzearren. Laguntza hura negurako 2.000 kit erosteko erabili zen, beste hainbeste familiarentzat: arropa, oinetakoak, mantak eta elikagaiak, negu-garaiko beharrik premiazkoenak betetzeko. 5. “Konpromisoa eskatzen eta eskaintzen dugu” erakunde arteko adierazpena aurkeztea Apirilaren 3an, Lehendakariak erakunde arteko adierazpen bat egin zuen publiko errefuxiatuek bizi duten krisi humanitario larria dela-eta: “Konpromisoa eskatzen eta eskaintzen dugu”. Inoiz ez zen horrelako ados- tasun zabalik lortu; Legebiltzarreko talde guztiek eta euskal erakunde eta gizarte zibileko erakunde nagusi guztiek parte hartu baitzuten adierazpena idazten.
  • 7. Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak 7 6. Auzolan Proposamena aurkeztea Ekainaren 20an, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak Auzolan Proposame- na aurkeztu zuen. Kontua urtarriletik zetorren, asilo-eskatzaileak hobeto hartu ahal izateko sistema indar- garri osagarri baterako proposamena aurkeztu zenetik; orain, hura zehaztu eta garatzearekin batera, pro- posamena bideratzeko, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin hitzarmen bat egiteko oinarria jarri nahi baikenuen. Euskadira datozen errefuxiatuak hobeto hartzea da helburua. Hobeto diogu, kopuruz eta kualitatiboki. Hitzarmen horretan aurreikusita zegoenaren ondorioz, errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratze- ko proba bat jarri da martxan Amurrion, Galdakaon, Getxon, Laudion, Portugaleten, Tolosan eta Zarautzen, CEAR Euskadirekin, Gurutze Gorriarekin eta MPDLrekin koordinaturik. 7. Eusko Jaurlaritzaren esparru-agiria aurkeztea Uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak esparru-agiri bat aurkeztu zuen, denon artean erabakitzeko nondik nora erantzun, gizartean, politikan, erakundeen artean eta sailen artean, errefuxiatuek Europako mugetan pairatzen duten krisi humanitarioari”. Agiri hark krisiari erantzuna emateko estrategia oso bat dakar. Oina- rrien marko bat eta legealdian zehar Jarduteko Plan bat eskaintzen du, betiere bost ardatz hartutik lanerako ildo modura. 8. Euskadiko Itsas Salbamendu Humanitarioa Uztailaren 11n, Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko diru-laguntza onartu zuen Itsas Salbamendu Hu- manitarioarentzat. Laguntza-deia hark zuen egina, Aita Mari Zubirira #Maydayterraneo proiektua aurrera eramateko. Laguntza horri esker, Itsas Salbamendu Humanitarioak sorospen-ontzi bat eduki ahal izan du udako hilabeteetan, nazioartearen babes bila Libiatik Mediterraneo itsasora jauzi egiten duten pertsonak sorosteko. 9. Bulgariako UNICEFi laguntza ematea Urriaren 17an, Gobernu Kontseiluak 200.000 euroko laguntza onartu zuen Bulgariako UNICEFentzat. Bulgarian dabiltzan edo nazioarteko laguntza eskatzen duten umeen muturreko baldintzei erantzuna ema- teko izango da. Diru-laguntza horri esker, 650 umeri laguntzeko modua egongo da, denak ere oso egoera zaurgarrian, etxetik babes bila alde egin beharra izan duten familietako kideak izanik 10. Save the Children-entzako laguntza Abenduaren 5ean, Gobernu Kontseiluak 200.000 euroko diru-laguntza onartu zuen Save the Children erakundearentzat, aurrerantzean ere jarrai dezaten laguntasuna ematen Greziara nazioartearen babes bila bakarrik iristen diren baina hango agintariek artatzen ez dituzten adingabeei. Laguntza horri esker, babes gabe gorrian eta erabateko noraezean dauden adingabeei lagundu ahal izango zaie.
  • 8.
  • 9. 9 II. 2017ko jarduera-memoria Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzak 2017an egindako jardueren memoria
  • 10. 10 1. Badugu nondik abiatu Ez da kontu berria gure herrira errefuxiatuak heltzea. Hori horrela izanik ere, funtsean aldatu dira zenbait kontu: etorreren intentsitatea, aukeratutako ibilbideak eta gizarteak eta erakundeek egoera horren aurrean ematen duten erantzuna. 2015ean, krisi humanitario larria hasi zen Mediterraneoan, ehunka milako pertsona gerratik ihesi erbesteratu zirenean. Egoera hartan, Espainiako Gobernuak 17.228 pertsona hartzeko konpromisoa bereganatu zuen, batzuk birkokatuz (Greziatik eta Italiatik etorriko ziren asilo eskatzaileak) eta beste batzuk birfinkatuz (EBtik kanpo, Turkiatik eta Libanotik, batez ere, etorriko ziren asilo-eskatzaileak). Orduan, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen prest zegoela 1.000 pertsona hartzeko, gutxienez, epe la- burrean. Horretarako, koordinatzeko hiru maila ezarri ziren, Euskadik eman beharreko erantzuna egokia izan zedin bermatzeko: ·Sailen arteko maila: pertsona horiek hartzean eskua hartu ahal zuten Eusko Jaurlaritzako sailak biltzen zituena. ·Erakundeen arteko maila: hiru administrazio-mailak biltzen zituena (Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak). ·Gizarte-maila: administrazio publikoek eta lankidetza- eta immigrazio-arloan lan egiten duten era- kunde sozialak biltzen zituena. Dena den, ahalegin handiak eginda ere, 2017ko amaieran, Espainiak 1.932 pertsona hartu zituen, birko- katzeen eta birlekuratzeen bidez. Euskadin, guztira, 418 plaza sortu ziren, non 1.297 lagun baino gehiago hartu ziren; haietatik 167 baino ez ziren birkokatzeetatik edo birlekuratzeetatik etortzen. Munduko beste toki batzuetatik Espainiako estatura munduko beren kabuz iritsi ziren eta babesa eskatu zuten pertsonek bete zituzten gainerako plazak. Aldi berean, uste da 2014tik 14.000 pertsonatik gora hil direla Mediterraneoan. Europar Batasuna Espainiako Estatua Euskadi Birkokatzeko konpromisoa: 98.255 Egina (2017ko urriko datuekin):: 31.503 Birkokatzeko konpromisoa: 9.323 Egina (2017ko urriko datuekin):: 1.301 2017ko amaierara arte sortutako plazak: 418 2017ko amaierara arte jasotako pertsonak: 1.297 (Birkokatzetik eta birfinkatzetik datozenak: 167) Birfinkatzeko konpromisoa 22.504 Egina (2017ko azaroko datuekin): 18.366 Birfinkatzeko konpromisoa 1.449 Egina (2017ko azaroko datuekin): 631 2. Bultzada berri bat Egoeraren larritasunak, haren lehentasunak eta Europak emandako erantzunari buruzko datuen eskasia adierazgarriak puntu batean egiten dute bat: erantzun efizienteagoa eman behar da, alde guztien arteko lankidetza ezinbestekoaz. Espainiako estatura iristen diren eta nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak birkokatzeko eta horiei lehenengo harrera egiteko orduan, Eusko Jaurlaritzak ez dauka gaitasunik zuzenean esku hartzeko, ezta Estatuarekin hartutako konpromisoen kudeaketan ere. Nazioarteko babesaren bila dabiltzan pertsonak Es- tatuaren lurraldean egon arte eta autonomia erkidego batera edo bestera eramaten dituzten arte, Europar Batasunaren eta estatuen esku daude erabakiak eta kudeaketa; gure kasuan, Espainiako Gobernuaren esku. Harreran hartutako pertsonak gure lurraldean daudenean hasten dira Euskadiko erakundeak eta en- titateak jarduteko tartea edukitzen. Guztia ez dago gure esku; hala ere, gure esku dagoen guztian, edota Euskadiko erakundeen eta gizarte zibilaren elkarteen gaitasunen, eskumenen eta nahiaren mende egon daitekeen guztian, egoera horri eran- tzun osoa eta eraginkorra emateko konpromiso partekatua dago.
  • 11. Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak 11 Horretarako, 2017an zehar tinko lan egin dugu bi ardatz nagusien inguruan: ·Lanerako mahai bat sortzea administrazioen eta gizarte-erakundeen artean. ·Etengabeko solaskidetza eta proposamen-harremana izatea Espainiako gobernuarekin. 2.1. Lanerako mahaia, Administrazioen eta gizarte-erakundeen artekoa Giza Eskubideen, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritza Nagusiak dauka mahaiaren lidergoa, zei- nean hauek guztiak baitira parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako zenbait sail (Enplegu eta Gai Sozia- letakoa eta Alokabide), hiru foru-aldundiak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalak, EUDEL eta errefuxiatuak hartzen eta integratzen lan egiten duten erakundeak (ACCEM, CEAR-Euska- di, Gurutze Gorria, MPDL, Cáritas eta Ellacuria fundazioa). Mahaiaren helburuak: ahalik eta argien partekatzea informazioak, zailtasunak eta proposamenak; parte hartzen duten eragile guztien arteko erantzun partekatu eta koordinatuen estrategia bat taxutzea; eta gure jarduketa-esparruan dauden krisi humanitarioari eman beharreko erantzuna hobetzeko helbu- ru zehatzak identifikatzea. Bi hilabeterik behin biltzea erabaki da. Hala, aurten, 6 aldiz egin dira bilerak: Urtarrilaren 27an, mar- txoaren 2an, maiatzaren 5ean, uztailaren 5ean, irailaren 27an eta azaroaren 29an. 2.2. Etengabeko solaskidetza eta proposamen-harremana Espainiako gobernuarekin Eusko Jaurlaritzak komunikazio-eta koordinazio-lerroari eutsi dio Espainiako Gobernuko Immigrazio eta Emigrazio Idazkaritza Nagusiarekin. Koordinazio hori sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak elkarrekin lan egiteko bi proposamen aurkeztu zituen: ·Euskadin esperientzia-pilotu bat garatzea: Errefortzuko Sistema Osagarria. ·Euskadin korridore humanitario bat zabaltzea, hura ere esperientzia pilotu gisa garatzeko. Alde bien arteko zenbait bilera egin ostean, apirilaren 11n, Espainiako Gobernuko Immigrazio eta Emigrazio Idazkaritza Nagusiak jakinarazi zion Eusko Jaurlaritzari Errefortzuko Sistema Osagarria egi- teko proposamenaren aukerak esploratzeko asmoa zuela, eta hura ondoren eraldatu eta Auzolana proposamenean gauzatu zen. Gainera, Eusko Jaurlaritzak bi saio informatiboetan parte hartu du, autonomia-erkidegoekin koordina- tzeko, urtarrilean eta uztailean, eta ekarpenak egin dizkio “Nazioarteko babesa eskatzen eta jasotzen dutenei zuzendutako jarduerak koordinatzeko Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren, autono- mia-erkidegoen eta tokiko entitateen arteko protokoloa” dokumentuari. 3. Auzolana proposamena Auzolana proposamenak bi funtsezko helburu ditu: lehenengo eta behin, kuantitatiboki eta kualitatiboki handitzea Euskadik harrerarako daukan ahalmena, birkokatzearen (Greziatik eta Italiatik datozen asilo-es- katzaileak) eta birfinkatzearen (Europar Batasunaz kanpotik datozen asilo-eskatzaileak, nagusiki Turkiatik eta Libanotik heldutakoak) arloak direla-eta Espainiak Europar Batasunarekin hartuta dituen konpromisoak betetzen laguntzeko. Bigarrenik, Auzolanaren helburua da erakunde eta instituzio parte-hartzaileen jardueren koordinazioa eta lankidetza bermatzea, nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak hartzeko eta integratzeko eza- rritako prozedurak garatzerakoan eta gauzatzerakoan, betiere pertsona horiek gure gizartean integratzeko prozesua bultzatze aldera. Esperientzia pilotu honen klabe nagusitariko bat da ohiko harrera-sistema indartzea, hasieratik aintzat hartuta autonomia-erkidegoak, foru-aldundiak eta udalak. Zentzu horretan, hiru irizpide zuzentzaile ditu: ·Behetik gora eraikitako erantzun bat antolatzea, hasieratik bermatzeko oinarrizko erakundeen partaidetza.
  • 12. 12 ·Aintzat hartzea harreran hartutako pertsonak hartzaile pasiboak izateaz gain, aktore aktiboak ere badirela prozesu osoan zehar. ·Euskal erakundeen erantzukizun-arloaren ikuspuntutik, oraingo harrera-sistema indartzea, batez ere integrazioaren aldetik. Irizpide horietan oinarrituta, informazio-, komunikazio-, errefortzu- eta segimendu-mekanismoak sartzen dira, partaide diren aktore guztiak sartuz, nazioarteko babesa eskatzen eta jasotzen duten pertsonen harre- ra eta integrazioa hobetzeko helburuaz. 2018ko urtarrilaren 15ean sinatu da Auzolana hitzarmena: Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Migrazioen Zuzendaritza Nagusiaren arteko lankidetza-hitzarmena, nazioarteko babesa eskatzen eta jasotzen duten pertsonen harrera eta integraziorako ezarritako prozeduretan jarduketen koordinazioa bermatzekoa. Dena den, aldeen arteko akordioaren ondorioz, 2017ko uztailaren amaieraz geroztik hasi zen lan egiten eremu horren barruan. Horrela, bada, koordinazio-bilerak egin dira EUDELekin eta Auzolana proposamena- ren partaide diren 7 udalekin, bai eta Euskadin harreraz arduratzen diren erakundeekin ere. Eusko Jaurlaritza arduratuko da esperientzia honen garapenaren sistematizazioaz, prozesua dokumen- tatzeko eta Auzolana proposamenean proposatutako errefortzu-guneen erabilgarritasuna baloratzeko, eta etorkizuneko esperientzien hobekuntza-arloak identifikatzeko. Lan hori 2018an eta 2019an egingo da. Hurrengo taulan jasotzen dira Auzolana proposamena ezartzeari buruzko datu nagusiak, 2018ko urtarri- laren 31ko dataz: UDALERRIA ERAKUNDEA PLAZAK ARTATUTAKO PERTSONAK PERTSONAK, GAUR EGUN ETXEBIZITZAK AMURRIO GURUTZE GORRIA 8 7 7 2 etxebizitza GALDAKAO CEAR 10 0 0 2 etxebizitza GETXO CEAR 9 14 4 2 etxebizitza LAUDIO GURUTZE GORRIA 12 27 10 2 etxebizitza PORTUGALETE MPDL 12 6 6 2 etxebizitza TOLOSA CEAR 10 0 0 2 etxebizitza ZARAUTZ CEAR 8 8 8 1 etxebizitza GUZTIRA 69 62 36 4. Jarduteko eremu definitu bat Joan den uztailaren 5ean, dokumentu hau aurkeztu zen: “Eusko Jaurlaritzaren esparru dokumentua, modu partekatuan bideratzeko errefuxiatuek bizi duten krisi humanitarioari ematen zaion erantzun soziala, politikoa, erakunde artekoa eta sailen artekoa”. Ekarpenak jasotzeko prest aurkeztu zen propo- samen hori. Behin betiko dokumentua 2017ko azaroan aurkeztu da. Dokumentuak errefuxiatuek Europako mugetan pairatzen duten krisi humanitarioei ematen zaion erantzu- nari buruzko estrategia osoa jasotzen du, eta hiru parte ditu: oinarriak, esparrua eta jarduera-plana. Bost ardatz hauen inguruan antolatzen da jarduera-plana: ·Proposamen-ardatza. Harrera-sistemak eraldatzeari eta hobetzeari zuzendutako proposame- nak aurkeztean eta sustatzean oinarritzen da, Espainiako Gobernuari dagokionean batez ere. ·Ardatz berritzailea. Harrera- eta gizarteratze-arloan Euskadiko erakundeen eta gizarte entita- teen eskumenen barruan dauden eremuetan eta gaietan dagoen guztia eraberritzeko eta hobe- tzeko xedea dauka.
  • 13. Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak 13 ·Ekintza humanitarioaren ardatza. Une bakoitzean eta nazioarteko babesa bilatzen duten per- tsonek pairatzen dituzten bidegabekerien aurrean inplikazio humanitarioa behar duten egoerekin konpromiso proaktiboa edukitzean datza. ·Prebentziozko ekintzaren ardatza. Bake-, justizia- eta berdintasun-premia handiena duten he- rrialdeetan jardungo duten proiektuak babestea eta garatzea du xede, prebentziozko erantzun eraldatzaileen bidez eta zuzeneko laguntza eta lankidetzarako politiken bidez. ·Jarrera-ardatza. Bi eremutan banatzen da: nazioartekoan, Eusko Jaurlaritza Europako eta na- zioarteko instantzietan entzunarazteko, eta barne-mailakoan, bizikidetza-kultura irekia sustatze- ko euskal gizartean. 5. Egindako jarduera nagusiak, jarduera-ardatzen arabera bilduta Ondoren orain arte 2017an zehar egin diren jarduera nagusiak zerrendatzen dira, jarduera ardatzen ara- bera bilduta. ·Proposamen-ardatza ·Eusko Jaurlaritzako delegazio bat Erromara joan zen urtarrilaren 12an ea 13an, Lehendakaria buru zela, eta San Egidio komunitateak Italian bultzatuta, korridore humanitarioen esperientzia- ren berri izateko. ·Euskadin korridore humanitario bat esperientzia pilotu gisa irekitzeko proposatu zitzaion Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministeriori (urtarrilak 25). ·Euskadin Errefortzuko Sistema Osagarria esperientzia pilotu gisa ezartzeko proposatu zitzaion Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari (urtarrilak 25). ·Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu zen, Auzolana proposamena garatzeko (2018ko urtarrilaren 15ean). ·Ardatz berritzailea ·2017ko amaierara arte, Euskadin 450 plaza ireki sortu dira, zeinetan 600 pertsona baino gehiago artatu eta lehenengo harrera eman zaien. ·Sailen arteko koordinazioa indartu da, eta Hezkuntza, Osasuna, Etxebizitza eta Enplegu eta Po- litika Sozialei dagokienez zein diren jarduera egokiak antzeman da. ·Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu zen, nazioarteko babesaren eskatzaileen matrikulazio-gastuei aurre egiteko, gure herrian dauden bitartean ikasten jarraitu nahi badute. ·EAEko 60 udalen jarrera positiboa daukagu, beren lurraldetan errefuxiatuak hartzen laguntzeko prest agertu baitira, Eusko Jaurlaritzak EUDELekin lankidetzan egindako deialdiari erantzunez. ·Ekintza humanitarioaren ardatza ·2017an zehar, Mediterraneo-aldean esku hartzeko lau premia-deialdiri erantzun die Eusko Jaur- laritzak, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren bidez: -150.000 euroko laguntza eman zitzaion ACNUR-ri, erakunde horrek bere “Errefuxiatuei eta migratzaileei erantzuna emateko Europarako 2017ko Erregio Plana” babesteko egindako deialdiari erantzuteko (otsailak 14). -150.000 euroko laguntza eman zitzaion Salvamento Marítimo Humanitario-ri, erakunde ho- rrek “Aita Mari Zubiria #Maydayterraneo 2017” proiektua gauzatzeko egindako deialdiari erantzuteko. Zehazkiago, Greziako kostaldean egiten ari den lana babesteko baliatzen ari da laguntza hori, Libiako kostaldetik nazioarteko babesaren bila ateratzen diren errefuxia- tuak itsasoan salbatzea da haien lan nagusia (uztailak 11). -200.000 euroko laguntza eman zitzaion Bulgariako UNICEFi, Bulgarian dabiltzan edo nazioarteko laguntza eskatzen duten umeen muturreko baldintzei erantzuna emateko (urriak 17).
  • 14. 14 -200.000 euroko laguntza eman zitzaion Save the Children-i, Lesbosen eta Atenasen baka- rrik dabiltzan adingabekoekin egiten duen lana babesteko (abenduak 5). ·Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak jarraitu du esku hartze-proiektuak eta estrategiak babesten, beren Akzio Humanitarioko deialdi ohikoen esparruaren barruan. ·Jarrera-ardatza Eusko Jaurlaritzak lan egin du 2017an bere ahotsa eta proposamenak entzunarazteko, bai euskal gizar- tearen aurrean, bai eta nazioarteko zenbait erakundeen aurrean ere. Helburu horrekin, egindako ekintza hauek nabarmentzen ditugu: ·René Cassin 2016 saria Salvamento Marítimo Humanitario eta Zaporeak taldeei eman zitzaien, 2016ko abenduaren 12an. ·Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari errefuxiatuei Euskadin ematen zaien harrera eta integrazioa hobetzeko egindako bi lan-proposamen bateratuen proposamenak aurkeztu ziren jendaurrean (otsailak 2). ·Europan izaten ari den krisi humanitarioa dela-eta, Lehendakariak deklarazio instituzionala egin zuen: “Konpromisoa eskatzen eta eskaintzen dugu” (apirilak 3). Aurrekaririk ez duen adoste-e- kintza bat izan zen, non Lehendakariarekin batera talde politiko guztiak agertu baitziren, bai eta Euskadiko erakunde nagusietako eta zenbait erakunde sozialetako ordezkariak ere. ·Auzolan Proposamena aurkeztu zen, ekainaren 20an: ·Jendaurrean aurkeztu zen Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bi- deratzeko errefuxiatuek bizi duten krisi humanitarioari ematen zaion erantzun soziala, politikoa, erakundeen artekoa eta sailen artekoa (uztailaren 5). ·Zenbait jardunaldi, foru eta sentsibilizazio-ekintzetan parte hartu zen; besteak beste, hauek na- barmentzen ditugu: -Erakusketa: “#Errefuxiatuen eskubideak: 11 bizitza, 11 maletatan” -Gernika Gogoratuz-en XXVll. Nazioarteko jardunaldiak, “Mugak, itzalak eta edertasuna” (apirilaren 27an eta 28an). -Errefuxiatuen aldeko “Ongi Etorri Gernika” ekimena, apirilaren 29an. -Nazioarteko hitzaldia: “La integración de los refugiados en España”· Iheslarientzako Na- zio Batuen Goi Komisarioak eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak antolatua. (ACNUR) Ekainaren 14an, Madrilen. - Bilbao-Refugio” errefuxiatuen aldeko elkartasun-lasterketa (ekainak 25). -Save the Children-en jardunaldia: “La voz de la infancia migrante. Diálogo – retos en la de- fensa de sus derechos y acogida en Europa” (irailak 21). ·Zinexit Topaketak 2017, “Mediterránea” pelikularen emanaldia eta haren osteko eztabaida. Leila Nachawati giza eskubideen defendatzaileak parte hartu zuen (urriak 10). ·Bizikidetzarako Zinema Erakustaldiaren 8. Edizioa, Zinexit 2017, errefuxiatuen eta migratzaileei egoerari buruz, azaroaren 6tik 9a arte. ·Errefuxiatuekiko euskal elkartasuna diruz laguntzea eta zabalkundea egitea (“ZUK”). ·Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariaren berbaldia, 8. saioan, Migra- zioari buruz, Itsas Erregio Periferikoen Biltzarreko organo politikoaren bileran (CPMR), Maltan, 2017 martxoaren 10ean. Eusko Jaurlaritza errefuxiatuak hartzeari dagokionez egiten ari den la- naren berri eman zuen Mikel Antonek bere berbaldian. ·Task Force on Migration Management-ekin lankidetzan aritu zen, Itsas Erregio Periferikoen Bil- tzarraren barruan, immigrazioari eta errefuxiatuak hartzeari dagokionez helarazi dizkiguten itaun- ketei erantzute aldera.
  • 15. Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak 15 6. Zenbait ondorio ·Lehena. Euskadin, adostasun handia dago erakundeetako eta gizarteko eragileen artean errefuxiatuen egoerari ematen zaion erantzuna hobetzeko beharraz. Bereziki inportantea da adostasun hori lantzea, sa- kontzea eta operatibizatzea. ·Bigarrena. Euskadin, erakunde eta eragile sozial desberdinen arteko benetako lankidetza-esparru bat sortzen ari gara, krisi humanitarioari ematen zaion erantzuna hobetzeko prozesuak banatzea helburu due- na. Lankidetza praktikoko esparru hori zaindu behar da, eta lan-helburu eta plan zehatzak ezarriz sustatu. ·Hirugarrena. Lankidetza-bide bat zabaldu da Espainiako gobernuarekin, 2017ko harrera-sistema ohikoa hobetzeko (AUZOLANA proposamena); baliteke 2018an beste bide berri batzuk ere irekitzea, hala nola bi- satu humanitarioak. ·Laugarrena. Garrantzitsua da gai honetan ikuspegi integral batetik lan egiten jarraitzea, bost ardatzen ingu- ruko ekintzak garatuz modu osagarrian eta gaiarekin zerikusia duten gainerako erakundeak eta entitateak ain- tzat hartuz. Kontu konplexu baten aurrean gaude, erantzun konplexua, solidarioa eta justua eskatzen duena.
  • 16.
  • 17. 17 III. 2018rako helburuak Eusko Jaurlaritzaren 2018rako helburuak, errefuxiatuei buruzko politika publikoen kudeaketan
  • 18. 18 1. Proposamen-ardatza 1.1. Auzolana proposamena garatzen jarraitzea ·Espainiako Gobernuarekiko lankidetza-hitzarmena sinatzea. ·Auzolana proposamenaren garapena osatzea, hitzarmenean ezarritakoan oinarrituta. ·Auzolana proposamenaren kudeaketaren ebaluazio- eta sistematizazio-prozesua garatzea aldi berean. 1.2. Bisa humanitarioen bidea aktibatzeko proposamena sustatzen jarraitzea ·2018ko lehenengo sei hilabetetan proposamen berri bart aurkeztea. 1.3. Praktika onak identifikatuta, beste proposamen batzuk aztertzea eta bultzatzea ·ACNUR-Espainia izenekoak babesletza komunitarioko esperientzia pilotu bat bultzatzeko izan- dako ekimenean aktiboki parte hartzea. 2. Ardatz berritzailea 2.1. Aurreratzea hobetzea ·Begiratzea ea posiblea den lehenengo harrera emateko aterpe bat ezartzea Euskadin. ·Ziurtatzea Euskadin protokolo hau ezartzen dela: Nazioarteko babesa eskatzen eta jasotzen du- tenei zuzendutako jarduerak koordinatzeko, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren, au- tonomia-erkidegoen eta tokiko entitateen arteko protokoloa. 2.2. Harrera-egokitzapen fasea hobetzea ·Kuantitatiboki, plazak sortzea Espainiako Gobernuak antolatutako bideen menpe egon arren, helburua, 2018an, 500 plaza sendotzen saiatzea da eta, krisiaren hasieratik, 2.000 pertsonen kopuru metatura iristea. ·Harrera eta egokitzapen-batzordeak sortzen bultzatzea eta laguntzea, gutxienez 9 harrera-uda- lerritan. ·Tokiko boluntarioen erakundeen parte hartzea bultzatzea eta laguntzea, gutxienez 9 harrera-u- dalerritan. 2.3. Gizarteratze-autonomia fasea hobetzea ·Koordinazio-mahaiak sortzea bultzatzea eta laguntzea, hiru lurralde historikoak integratzeko. ·Nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen integrazio-kontuetan erakundeen arteko koordi- nazioa bultzatzea, jardunbide onak antzemanez eta errepikatuz, eta osasun , hezkuntza-, etxebi- zitza- eta gizarteratze-oinarrizko zerbitzuen koherentzia eta osagarritasuna bermatuz. ·Euskal Herriko Unibertsitatearekiko lankidetza-akordio bat identifikatzea eta bultzatzea, Euskadin dauden nazioarteko babesaren eskatzaileek unibertsitate-ikasketak egitea errazteko. 2.4. Prozesu ostekoa hobetzea ·Egoera ahulean dauden pertsonei buruzko ikerketa bat egitea, Caritasekin, prozesua amaituta- koan, eta egoera horri erantzuna emateko neurriak antzematea. 3. Ekintza humanitarioaren ardatza 3.1. Premia humanitarioaren deiei erantzutea ·Nazio Batuen edo nazioarteko zein Europako beste erakunde batzuen deiei laguntzea eta erantzutea, Mediterraneoko krisiarekin lotutako premia humanitarioko egoerak arintzen la- guntzeko.
  • 19. Errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioa: Eusko Jaurlaritzaren 2017ko jarduera-memoria eta 2018rako helburuak 19 3.2. Esku-hartze humanitariorako ekimen-programa propioa zehaztea ·Mediterraneoan dauden errefuxiatuen nozitzen duten krisian 2018rako esku-hartze humanita- rioko programa bat definitzea eta garatzea, besteak beste, helburu hauek lehenetsiz: oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak hornitzea, hezkuntza-egiturak berreraikitzea, biolentziaren ondorioak leuntzea eta biktimak babestea. 3.3. Arreta berezia ematea adingabeen inguruko erantzun espezifikoei ·Erantzun espezifikoak babestea eta laguntzea, krisia dagoen lekuan bertan, bai eta arduradunik gabe- ko adingabeen harreran eta familiarekin berriz batzeari dagokionez. Zehazki, begiratuko da ea aukera dagoen Babesletza Komunitarioko esperientziak aplikatzeko adingabeak hartzeko eta gizarteratzeko. 4. Prebentziozko ekintzaren ardatza 4.1. Gatazken konponketa baketsua ·Hitzarmenak identifikatzea eta laguntzea edo ezartzea, 2018an, gatazkak modu baketsuaz kon- pontzeko tokiko gaitasunak indartzen laguntzera zuzendutako proiektuak bultzatzeko. 4.2. Eskubide sozialak berreraikitzea ·Hitzarmenak identifikatzea eta laguntzea edo ezartzea, 2018an, eskubide sozialak berreraikitze- ra zuzendutako zenbait proiektu bultzatzeko, besteak beste, osasunaren, hezkuntzaren, genero -berdintasunaren, erregistroaren, justiziaren, askatasunen eta parte-hartzearen arloan. 5. Jarrera-ardatza 5.1. Barne-mailako eragina ·2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren 7. eta 8. ekimenak abian jartzea, “dibertsitatearen kudeaketa positiboa” egitera zuzenduak, eta “elkartasuna sustatzera”, eta haie- kin batera, Bizikidetza eta Giza Eskubideen kultura bultzatzera zuzendutako guztiak (9. ekimena: “Hezkuntza”; 10. ekimena: “Zabalkundea”; eta 11. ekimena: “Parte-hartzea”). 5.2. Kanpo-mailako ekintza-eragina ·Eusko Jaurlaritza ACNUR-rekin (UNHCR) lerrokatzea eta hark egiten dituen deialdi guztiak babes- tea, bai Europar Batasunak eta estatuetako gobernuek hartutako konpromisoak betetzeari dagokio- nez, bai Europako asilo-eskubidea errespetatzeko bermeen esparrua aldarrikatzeari dagokionez. ·Europako erakundeen eta Nazio Batuen aurrean Eusko Jaurlaritzaren jarduera-plana eta haren esparru-dokumentua aurkeztea, modu partekatuan orientatzeko Europako mugetan errefuxiatuta dauden pertsonek pairatzen duten krisi humanitarioari ematen zaion erantzuna (soziala, politikoa, erakundeen artekoa eta sailen artekoa). 6. Kudeaketako zeharkako ardatza 6.1. Instituzioen eta gizarte-erakundeen arteko koordinazio-mahaia ·Erakundeen eta gizarte-eragileen artean sortutako foruari eustea, errefuxiatuei dagokienez egi- ten diren politika publikoen kudeaketa, koordinazioa eta dinamizazioa egiteko, bai eta haren lan- eta ebaluazio-metodologia ere. ·Beste erakunde batzuekiko koordinazio estuari eustea (esate baterako, Arartekoarekin eta Lege- biltzarraren barruko taldearekin). ·Urtean zehar apirilaren 3ko Adierazpenean parte hartu zuten erakunde eta entitate guztien arteko topaketa baterako deialdia egitea.