SlideShare a Scribd company logo
1 of 20
Download to read offline
1
EAEko eraikuntza-sektorea:
2008-2016 bilakaera
2
Aurkibidea
1. Eraikuntza-sektorearen bilakaera, 2008-2016 aldian 3
2. Sektorearen jarduera, eraikitako etxebizitza kopuruaren
arabera 5
2.1. Obra-lizentzien bilakaera 5
2.2. Etxebizitza libre berrien merkatua 7
3. Enpleguaren eta enpresa-ehunaren bilakaera,
2008tik 2016ra 9
4. Etxebizitza-eskaria: adierazle berriak eta proiekzioak 12
5. Ondorioak eta joerak 18
3
1. Eraikuntza-sektorearen bilakaera, 2008-2016 aldian
2015ean, sektorearen jarduera
suspertzen hasi zen, eta, 2016an,
susperraldi hori finkatu eta
areagotu egin zen.
2016an, eraikuntza-sektorearen balio
erantsia % 1,6 handitu da; hau da,
2015eko % 0,5 baino nabarmen handiagoa
da hazkundea. 2016an zehar, sektoreak ez
du produkzio-maila bera izan. 2016ko lehen
eta bigarren hiruhilekoetan, ia ez zen
handitu, eta, hirugarren hiruhilekoan,
sektorearen hazkunde-erritmoa asko
biziagotu zen (+% 2,7).
EAEko merkatu-prezioetako benetako BPGdak eta eraikuntza-sektorearen balio erantsiak
2008-2016 aldian izan duten bilakaera konparatua (urtetik urterako aldakuntza-tasak)
Iturria: Eustat
Edonola ere, krisiak izugarrizko eragina du
oraindik ere eraikuntza-sektorean, krisia
hasi aurreko produkzio-mailaren alderatzen
badugu. Hain zuzen, 2016an sortutako
balio erantsia 2007ko produkzioaren
% 61,5 izan da.
1,3
-4,0
0,6
0,2
-2,0
-1,7
1,4
2,9 3,1 3,1 3,3 3,2 3,0
2,9
-5,8
-7,4 -7,9 -7,6 -7,6
-4,7
-3,2
0,5 1,6
0,2
-0,3
2,7
1,9 1,9
-10
-8
-6
-4
-2
0
2
4
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 IV. H
2015
I. H
2016
II. H
2016
III. H
2016
IV. H
2016
Benetako BPGd, m.p. Eraikuntza
Sektore horrek bilakaera positiboa izan du
2016ko ekitaldian, baina, hala ere,
Euskadiko ekonomia, oro har, dinamikoagoa
da oraindik ere eraikuntza-sektorea baino.
Hortaz, jardueran gertatutako hobekuntza
gorabehera, sektoreak Euskadiko
ekonomian pisu erlatiboa galtzen jarraitzen
du, baina aurreko urteetan baino nabarmen
motelago.
Hala, 2016an, sektorearen produkzioa
Euskadiko ekonomiaren % 5,8 izan da,
krisia hasi baino lehen izaten zuena
baino askoz txikiagoa; esate baterako,
2007an, % 10ekoa izan zen.
4
Eraikuntza-sektorearen balio erantsiaren pisu erlatiboaren bilakaera Euskadiko ekonomian,
2008-2016 aldian (urtetik urterako aldakuntza-tasak, 2007-2016)
Iturria: Eustat
Eraikinekin lotutako jarduera da sektorea
bultzatzen ari dena suspertze-prozesu
honetan. Obra zibilarekin lotutako
jarduerak, ordea, portaera negatiboa du
oraindik ere.
Sektoreko erreferentziazko beste adierazle
batek (Eustatek prestatzen duen
Eraikuntza-sektorearen koiuntura-indizea)
adierazten duenaren arabera, eraikuntza-
jardueraren joera positiboa berretsi egin
da 2016an zehar, % 3,9ko hazkundea izan
baitu. Alegia, hazkunde-erritmo handiagoa
izan du 2015ean baino (+% 1,8).
EAEko eraikuntza-sektorearen koiuntura-indizea (urtetik urterako aldakuntza-tasak)
Iturria: Eustat
10,0
9,1 8,4
7,8
6,9 6,4
6,1 5,9 5,8 5,8
0
2
4
6
8
10
12
2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
-10,3
-16,0
-24,8
-6,6
1,8
3,9
1,3 2,4
5,3 4,8 3,2
-15,7
-20,5
-16,7
7,1
-10 -10,9
-13,5
-10,3
-12
-8,7
-12,2
-30
-20
-10
0
10
2011 2012 2013 2014 2015 2016 IV. H
2015
I. H 2016 II. H
2016
III. H
2016
IV. H
2016
Eraikuntza Obra zibila
Alabaina, obra zibilarekin lotutako
jarduerak joera negatiboa izan du
2016an ere (-% 10,9), ia 2015ekoa
bezalakoa (-% 10); beraz, eraikuntza-
jardueran gertatzen ari den suspertze-
prozesua ez da obra zibilaren jardueran
gertatzen ari.
5
2. Sektorearen jarduera, eraikitako etxebizitza
kopuruaren arabera
2.1. Obra-lizentzien bilakaera EAEn
2016an, nabarmen handitu da obra-lizentzien kopurua, bai etxebizitza berriak
egiteko, bai etxebizitzak birgaitzeko. Adierazle horrek bere maximo
historikoa lortu du.
Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzari eta
Etxebizitzari buruzko Estatistikak berretsi
egiten du 2014tik aurrera sektorearen
jardueran hautemandako hobekuntza
finkatu egin dela.
2016an, 3.145 obra-lizentzia erregistratu
ziren EAEn, 2015ean baino % 14,6
gehiago. Alegia, 2015eko hazkunde-
erritmoa (+% 6,3) asko hobetu da.
EAEko obra handiko lizentzien bilakaera, obra motaren arabera. 2001-2016
Iturria: Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika. Eusko Jaurlaritza
Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko
Estatistika egiten denetik,
birgaikuntzarako obra-lizentzien kopurua
2.500etik gorakoa izan da lehen aldiz.
Izan ere, serie historiko honetako
maximoa lortu du.
3.414
3.086
3.101
3.700
3.706 3.618 3.474
3.133
2.034
2.602 2.883
2.380
2.145
2.585
2.744
3.145
0
1.000
2.000
3.000
4.000
5.000
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
1.680
1.447 1.489 1.590 1.570
1.654
1.399
1.024
578
675 660
447 351 390 444 518
1.643 1.574 1.544
2.002 2.025
1.862 1.979
2.019
1.407
1.863
2.174
1.909
1.746
2.133
2.240
2.567
91 65 68 108 111 102 96 90
49 64 49 24 48 62 60 600
500
1.000
1.500
2.000
2.500
3.000
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Etxebizitza berriak Birgaikuntza Eraispena
Joera positibo hori bereziki sendoa da,
etxebizitza berriak egiteko obra-lizentzien
zein birgaitzeko lizentzien kopurua
handitu baita (hurrenez hurren, +% 16,6
eta +% 14,5). Halaber, bi kasuetan,
2015eko hazkunde-tasak gainditu ziren.
Hurrenez hurren, +% 13,8koa eta
+% 5ekoa izan ziren urte hartan.
Hala ere, 2016an gertatutako hobekuntza
gorabehera, etxebizitza berriak egiteko
erregistratutako 518 lizentziak 2006an
lortutako maximoaren (1.654 lizentzia)
herena (% 31,3) baino apur bat
gutxiago dira.
6
2008tik 2016ra bitartean etxebizitza berriak
egiteko erregistratutako obra-lizentzien
batez besteko kopuruak agerian jartzen du
atzeraldiak izugarrizko eragina izan duela
sektorearen jardueran, sektoreko enpresek
beherakada izan dutelako: urtero,
565 lizentzia erregistratu dira batez beste,
eta, 2001-2007 aldian, berriz, 1.547.
EAEko urteko batez besteko obra-lizentziak, obra motaren arabera, 2001-2007 vs 2008-2016
Iturria: Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako
Saila
Hala ere, 2016ko lizentzia kopuruan
izandako hobekuntzak ez du antzeko
eragin ekonomikoa ekarri sektoreko
enpresen aurrekontuetan eta jarduera
ekonomikoan.
Horrenbestez, 2016. urtean, obra berriko
bisei lotutako egikaritze materialaren
aurrekontua 383 milioi eurokoa izan da, eta
birgaikuntza-obrei lotutakoa berriz, 129 milioi
eurokoa. Hain zuzen, aurrekontu horiek
% 30 eta % 22 txikitu dira 2015. urtekoekin
alderatuta.
3.443
2.628
1.547
565
1.804
2.006
92 56
0
1.000
2.000
3.000
4.000
2001-2007 2008-2016, batez beste
EAE Etxebizitza berriak Birgaikuntza Eraispena
Aitzitik, 2008-2016 aldian,
birgaikuntzarako lizentzien batez
besteko kopurua % 7 handiagoa izan da
2001-2007 aldian baino: 1.804 lizentzia
2001-2007 aldian, eta 2.006 lizentzia
2008-2016 aldian.
Beraz, ondoriozta dezakegu 2016an bisa
kopuruan gertatutako hazkundea
nabarmen txikiagoak diren eta batez
besteko aurrekontu txikiagoa duten obrei
dagokiela.
Ildo horretan, 2016an sortutako
jarduera ekonomikoa oso urrun dago
atzeraldia hasi aurreko urteetako
datuetatik; izan ere, urte haietan,
1.500 milioi eurotik gorako zenbatekoak
lortu ziren urtero batez beste.
7
EAEko egikaritze materialeko aurrekontuen bilakaera obra-zuzendaritzako bisetan (mila €-kotan).
2001-2016
Iturria: Sustapen Ministerioa.
2.2. Etxebizitza libre berrien merkatua
2016an, etxebizitza berrien salerosketen kopuruak gora egin du EAEn. Hain
zuzen, % 5,5 handitu zen; guztira, 2.495 salerosketa-eragiketa egin dira,
kopururik handiena 2012az geroztik…
Sustapen Ministerioaren Higiezinen
transakzioei buruzko estatistikak ematen
duen informazioren arabera, EAEko
etxebizitza libre berriaren merkatuak
dinamismo handiagoa du 2016an 2015ean
baino. Hain zuzen, salerosketen kopurua
% 5,5 handitu da 2016an, eta, 2015ean,
berriz, pixka bat txikitu zen (-% 1,4).
Bilakaera positibo horren aldean, Estatuko
etxebizitza-merkatuak beherakada izan du
(-% 3,8); izan ere, 2008an hasitako bilakaera
negatiboa izaten jarraitzen du.
EAEko eta Estatuko eraikuntza berriko etxebizitza libreen salerosketen bilakaera 2009-2016 aldian,
eta urtetik urterako aldakuntza-tasak
2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Estatua 201.726 165.215 98.094 89.838 49.487 46.915 42.072 40.489
EAE 6467 6110 4724 3941 2313 2411 2365 2.495
Iturria: Sustapen Ministerioa
165.867
154.788
183.305
160.532 166.178
235.848
280.231
273.909
256.176
185.607
186.162
138.757111.948
83.043
185.288
129.282
1.136.783
1.213.997
1.451.915
1.615.598 1.622.392
1.599.931
1.920.681
1.298.043
885.139
751.833
632.223
396.323357.638
294.091
493.055
383.840
0
500.000
1.000.000
1.500.000
2.000.000
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Birgaikuntza Obra berria
-18,1
-40,6
-8,4
-44,9
-5,2 -10,3
-3,8
-5,5
-22,7
-16,6
-41,3
4,2
-1,9
5,5
-60
-40
-20
0
20
2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Estatua EAE
Horrenbestez, 2.495 etxebizitza berri
salerosi ziren 2016an EAEn, eta,
2015ean, berriz, 2.365 etxebizitza izan
ziren. Euskadiko higiezinen
merkatuaren jarduera-maila hori
handiena izan da 2012az geroztik.
Hala ere, jarduera-maila hori txikiagoa da,
oraindik ere, 2012. urtearen aurretik
zeudenak baino. Hain zuzen, 2016an
erregistratutako salerosketen kopurua
2009an egindakoen % 38 baino ez da.
8
…eta, aldi berean, etxebizitzaren prezioa apurka-apurka igo da.
EAEn, 2008tik 2014ra bitartean, salerosketa
kopurua txikitzeaz gain, etxebizitza berriaren
eta bigarren eskuko etxebizitzaren prezioak
behera egin zuen.
Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN)
Etxebizitzaren Prezioen Indizeak adierazten
du EAEko etxebizitza berriaren eta
erabiliaren prezioa pixka bat handitu dela
2014az geroztik; datu hori bat dator
salerosketa kopuruan gertatutako hazkunde
txikiarekin.
Etxebizitzaren Prezioen Indizearen (EPI) bilakaera. 2007-2016
Iturria: EIN
102,90
103,73
98,46
96,36
88,12
78,49
72,22 73,57
77,82 81,2098,87
88,25 85,18 83,79
72,32
62,16
57,36 58,36 60,67
63,40
40
50
60
70
80
90
100
110
2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Estatua
Etxebizitza berria Bigarren eskuko etxebizitza
101,35
100,82
94,83
91,66
80,88
72,84 72,72 72,76 74,34 75,93
99,73
87,28
80,36 80,68
70,61
59,78
54,52 54,50 55,31
55,80
40
50
60
70
80
90
100
110
2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
EAE
Etxebizitza berria Bigarren eskuko etxebizitza
Etxebizitzaren prezioak hazkunde txiki
hori izan bazuen ere, 2016an, EAEko
etxebizitza berriaren prezioa nabarmen
txikiagoa da krisia hasi aurreko
urteetan baino; gutxienez, maximo
historikoak baino % 25 txikiagoa.
9
3. Enpleguaren eta enpresa-ehunaren bilakaera,
2008tik 2016ra
2009. urtearen ondoren, lehen aldiz
handitu da higiezinen agentzien
kopurua, baina, aldi berean,
eraikuntzaren sektoreak enpresak
galtzen jarraitzen du.
2016an, lehen aldiz zazpi urtean,
higiezinen agentzien kopurua handitu
egin da (+% 4,1); horrek esan nahi du
3.000 establezimendu baino gehiago direla
EAE osoan (3.015).
Eraikuntza-sektoreko eta higiezinen jardueretako establezimenduen kopuruaren bilakaera eta
EAEko enpresa-ehun osoaren bilakaera. 2009-2016
Iturria: Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED). Eustat
2008az geroztik, higiezinen
establezimenduen kopurua erdira
txikitu da; eraikuntza-adarreko
establezimenduen kopurua, berriz,
% 40 txikitu da.
2008ko krisialdiak oso eragin handia izan
du eraikuntza-sektoreko enpresa-ehunean,
nahiz eta 2016an hobekuntza gertatu den.
-0,9
-5,5
-2,9
-0,5
-2,8
-1,3 -0,3 -0,4
-2,8
-11,9
-8,1
-8,8 -8,9 -5,4
-2,2 -1,5
3,9
-6,9
-2,5
-24,5 -19,0
-13,1
-2,2
4,1
-25
-20
-15
-10
-5
0
5
10
2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
EAE Eraikuntza Higiezinen jarduerak
Aitzitik, eraikuntza-jarduera egiten duten
establezimenduen kopuruak txikitzen
jarraitu du 2016. urtean (-% 1,5), nahiz
eta atzeraldiko urteetan izan duena
baino erritmo nabarmen txikiagoan.
Guztira, 2016an, 20.629 establezimendu
daude jarduera-adar horretan. Oso datu
garrantzitsua da, Euskadiko enpresa-
ehunaren oso zati handia baita (hain
zuzen, enpresa guztien % 11).
2008. urteko datuekin alderatuta,
14.019 establezimendu galdu dira
eraikuntza-adarrean, eta 2.886
establezimendu, higiezinen jardueran.
Ehunekotan adierazita, 2008. urtetik hona,
eraikuntza-jarduerako establezimenduen
kopurua % 40,5 txikitu da, eta higiezinen
establezimendua, berriz, % 48,5;
beherakada hori askoz handiagoa izan da
Euskadiko enpresa-ehunean gertatutakoa
baino (-% 13,8).
10
Eraikuntzaren eta higiezinen sektoreko establezimenduen kopuruan izan den murrizketa-tasa, EAE
osoarekin alderatuta (2008-2016)
Iturria: Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED). Eustat
2016ko albisterik onenetako bat enpleguaren susperraldiarekin dago lotuta
(+% 1,1). EAEko gainerako sektoreetako enpleguaren antzeko erritmoan igo da
urte horretan.
2016an, aldaketa bat gertatu da enpleguak
krisia hasi zenetik izan duen joera
negatiboan (2014an izan ezik); izan ere,
eraikuntza-sektoreko enplegua % 1,1 igo
da. Bilakaera positibo hori sektoreari
buruzko aurreko txostenean igartzen zen,
2016. urteko bigarren hiruhilekoan
enpleguaren sorreraren inguruan zeuden
datu positiboak aztertu zirenean.
Biztanleria okupatuaren aldakuntza 2008-2016 aldian (urtetik urterako aldakuntza-tasak)
Iturria: Biztanleriaren Jardueraren Araberako Inkesta (BJI). Eustat
-13,8
-40,5
-48,9
-60
-50
-40
-30
-20
-10
0
EAE Eraikuntza Higiezinak
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
EAE 0,9 -4,0 -0,9 -1,4 -2,9 -1,6 -0,4 1,4 1,2
Eraikuntza -2,0 -6,6 -7,5 -7,4 -13,4 -19,2 1,5 -0,6 1,1
Industria 1,2 -11,1 -0,9 -0,8 -3,9 -6,7 -4,2 -2,4 2,2
Zerbitzuak 1,1 -0,4 -0,1 -0,8 -1,5 1,6 0,7 2,5 1,0
-25
-20
-15
-10
-5
0
5
2015ean, enpleguak bilakaera positiboa
izan zuen Euskadiko ekonomian oro har,
eta hobekuntza hori eraikuntzaren
sektorean ere gertatu da 2016an.
Horrenbestez, 2016an, EAEko sektore
ekonomiko guztiek enplegu garbia
sortu dute, lehen aldiz 2007tik.
11
Enpleguak 2016. urtean izan duen
susperraldi txiki hori nekez hauteman
daiteke krisiak Euskadiko eraikuntzaren
sektorean izandako inpaktuaren balantzean.
2008. urtearekin alderatuta, sektoreak
35.600 lanpostu galdu ditu. Hau da,
Euskadiko ekonomian atzeraldiaren
eraginik handiena jasan duen sektorea
da enplegu-galerari dagokionez; izan ere,
eraikuntzaren sektoreko enplegua % 42,9
jaitsi da krisia hasi zenetik.
Beraz, 2008ko atzeraldiak sektoreko
enpleguan izandako eragina askoz
handiagoa izan da Euskadiko ekonomiako
gainerako sektoreetan baino. Hain zuzen:
Enpleguak 2016. urtean hobera egin badu ere, eraikuntzaren sektoreak Euskadiko
ekonomian duen pisu erlatiboa % 5,2koa da; hau da, sektoreak Estatuko ekonomian duena
(% 5,8) baino apur bat txikiagoa. 2008az geroztik, sektorearen pisu erlatiboa % 3,2 txikitu
da EAEn (hain zuzen, 2008an, % 8,4koa zen). Hala ere, atzeraldiak eragin handiagoa izan du
Estatuko enpleguan. Horren ondorioz, sektorearen pisu erlatiboa erdira txikitu da zortzi urte
hauetan (2008an, Estatuko enpleguaren % 10,9koa zen, eta, 2016an, berriz, % 5,8koa).
Eraikuntza-sektorearen garrantzi erlatiboaren bilakaera EAEn eta Estatuan. 2008-2016
.
Iturria: Biztanleriaren Jardueraren Araberako Inkesta, Eustat; Biztanleria Aktiboari buruzko inkesta, INE
8,4 8,2
7,6
7,2
6,4
5,2 5,3 5,2
5,2
10,9
9,5
8,4
7,1 6,3
5,8 5,9
5,8
5,8
0
5
10
15
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
EAE Estatua
EAEko enplegudun biztanleria sektorearen
arabera: atzeraldiaren inpaktua 2008-2016
aldian
2008 2016
2008-2016
Lanpostuak,
milaka
Murrizketa
(%)
Guztira 986,1 903,2 -82,9 -% 8,41
Nekazaritza-
abeltzaintza-
arrantza
12,2 9,6 -2,6 -% 21,31
Industria 252,2 188,8 -63,4 -% 25,14%
Eraikuntza 82,9 47,3 -35,6 -% 42,94
Zerbitzuak 638,7 657,5 18,8 % 2,94
Iturria: Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
(BJSI). Eustat
 Sektoreko enpleguaren murrizketa-tasa
(-% 42,9) industriaren sektorekoa ia
halako bi da (-% 25,1). Hirugarren
sektorean, berriz, tasa hori positiboa da
dagoeneko; hain zuzen, 18.000
lanpostu gehiago izan ditu 2016an
2008an baino.
 2008tik 2016ra bitartean Euskadiko
ekonomiak galdutako hamar lanpostutik
lau baino gehiago (% 42) eraikuntzaren
sektoreak dira.
12
4. Etxebizitza-eskaria: adierazle berriak eta
proiekzioak
Azken bi urteetan Euskadiko ekonomian susperraldia igarri bada ere, etxebizitza berriaren
eskaria ez da handitzen ari; hau da, susperraldi hori ez da sektorearen jarduera indartzen
edo haren hazkunde-erritmoa biziagotzen ari.
Epe laburrean, oraindik ere lehen etxebizitza eskuratzeko benetako eskaria
ahula dela igartzen da.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Premiei eta
Eskariari buruzko Inkestaren arabera (lehen
etxebizitza eskuratzeko eskariari buruzko
daturik berrienak 2015ekoak dira), ez da
hautematen lehen etxebizitza lortzeko
benetako eskaria era adierazgarrian
handitzen ari denik, ez behintzat epe
laburrean.
2015ean, 72.836 pertsonak zuten lehen
etxebizitza eskuratzeko beharra; alegia,
2013an baino % 6,8 gehiagok (64.290
etxebizitza behar direla kalkulatu da horren
arabera). Hala ere, krisiak talde gazteetan
izan duen eraginarekin lotutako bi fenomeno
hauteman dira, oso kontuan hartzekoak,
etxebizitza berriaren benetako eskariaren
ahulezia agerian jartzen dutenak:
EAEn lehen etxebizitza eskuratzeko eskariaren bilakaera. 2013-2015
Iturria: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Etxebizitza-beharrei eta -eskariari buruzko estatistika.
2015
33.954
21.111
5.843
42.233
29.356
1.745
0
10.000
20.000
30.000
40.000
50.000
4 urterako eskaria 2 urterako eskaria Urtebeterako
eskaria
2013 2015
-25,0 -17,3
22,1
24,4
39,1
-70,1
-100
-50
0
50
4 urterako eskaria 2 urterako eskaria Urtebeterako
eskaria
2013 2015
Urtetik urterako aldakuntza-tasa
a. Lehen etxebizitza lortzeko behar
hori betetzeko nahikoa diru-sarrera
duten pertsonen ehunekoa oso txikia
da.
Lehen etxebizitza eskuratu beharra duten
pertsona guztietatik, 15.645ek soilik
adierazi dute behar hori betetzeko
nahikoa diru-sarrera dutela; beraz,
13.338 etxebizitzako eskaria izango
litzateke lau urterako, gutxi gorabehera.
b. Etxebizitza erosteko erabakia
atzeratu, eta lehen etxebizitza
ekuratzeko aurreikusitako epea luzatu
egiten da.
Behar hori betetzeko kalkulatutako epea
aztertuz gero, ikusiko dugu urtebeterako
eskaria txikitu egiten dela; hain zuzen,
urtebetera, 1.745 etxebizitzako eskaria
dago (2015eko etxebizitza-eskariaren
% 3,3).
13
Epe luzeko proiekzio demografikoak ez dira oso optimistak, eta ez dute
bermatzen sektorean etxebizitza berriaren eskari sendoa egongo denik.
Eustaten epe luzerako (2026) biztanleria-
proiekzioen arabera, EAEk biztanle asko
galduko ditu datozen urteetan. Hain zuzen,
aurreikusten denez, 2026an, 2.077.000
biztanle baino zertxobait gehiago biziko
dira EAEn; horrek esan nahi du EAEk ia
102.000 pertsona galduko dituela 2013ko
biztanle kopuruarekiko, urtero 3.700
biztanle galduko dituela batez beste.
Bilakaera hori argitzen duten bi faktore
nagusiak honako hauek dira:
EAEko biztanleriaren proiekzioa, adin-tarte handien arabera. 2013-2026 (milakotan)
Iturria: Eustat. 2026rako biztanleria-proiekzioak
Aurreikuspen horiek gauzatuko balira, biztanleriaren batez besteko adina 3,5 urte handiagoa
izango litzateke (2013an, 44 urtekoa zen, eta, 2026an, 47,5 urtekoa izango litzateke). Eta adin-
mediana, 2013an 43,2 urtekoa zena, 6,2 urte handiagoa izango litzateke; alegia, 2026an, euskal
biztanleen erdiek 50 urte edo gehiago izango lituzkete.
2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026
0-15 319,1 321,8 323,8 323,9 323,2 321,8 319,6 316,1 311,9 307,6 303,0 297,8 292,1 286,9
16-64 1419,7 1404,1 1387,7 1371,5 1356,6 1341,0 1326,3 1313,3 1300,5 1287,5 1274,0 1261,7 1250,0 1239,0
65+ 440,1 449,9 458,4 465,7 472,1 479,8 487,3 494,5 502,3 511 520,7 530,6 541,2 551,4
Guztira 2178,9 2175,8 2169,9 2161,1 2151,9 2142,6 2133,2 2123,9 2114,8 2106 2097,7 2090,1 2083,2 2077,3
0
500
1.000
1.500
2.000
2.500
0-15 16-64 65+ Guztira
 25 eta 39 urte bitarteko emakumeen
kopurua nabarmen txikitu da. Talde
horretako emakumeek jaiotzen diren seme-
alaben % 85 inguru izaten dute. Adin-tarte
horretako emakumeen kopurua % 40
txikituko da 2026ra arte (225.000 inguru
ziren 2013an, eta 139.000 inguru izango
dira 2026an). Hori dela eta, askoz familia
gutxiago eratuko dira, eta etxebizitza-
eskaria asko txikituko da.
 Migrazio-saldo positiboa egongo dela
aurreikusten da, baina ez du
konpentsatuko jaiotze-tasaren
beherakadarekin erlazionatutako saldo
begetatibo negatiboa.
14
Halaber, EINen 2014-2029 aldirako Familien
Proiekzioaren arabera, familien kopurua
% 3,6 handituko da 2020ra arte; 888.557
familia daude gaur egun, eta 920.968 izango
dira 2029an (2.000 familia urtero).
Hortaz, 32.000 familia eratuko dira 2014tik
2029ra bitartean; alegia, lehen etxebizitza
eskuratzeko premia pixka bat handituko
da, bai eta, beraz, etxebizitza berriak
eraikitzeko beharra ere.
Euskadiko familien kopuruaren hazkunde
horretan, gero eta pisu erlatibo handiagoa
izango dute kide gutxiko familiek:
 2016an, EAEko familien % 59,2k kide bat
edo bi baino ez dituzte, eta lau kide edo
gehiago dituzten familien ehunekoa % 20
baino apur bat handiagoa da.
 2029rako aurreikusten denaren arabera,
kide bakarreko familien pisu erlatiboa
nabarmen handituko da (% 26,4 ziren
2014an, eta % 33,1 izango dira 2029an).
 Hurrengo urteetan, Euskadiko familien batez
besteko tamainak nabarmen txikitzen
jarraituko du: 2014an, familia bakoitzak 2,14
kide zituen batez beste, eta 2,2 izango ditu
2029an.
2029rako familia kopuruaren proiekzioak hazkunde txiki bat adierazten badu ere, oso aldaketa
handia gertatuko da, bai familien osaeran, bai EAEko etxebizitza-parkearen
eskuragarritasun- eta bizigarritasun-beharretan, batik bat adinik handieneko pertsonen
kasuan. Horrek aukera bat eta funtsezko erronka bat sortzen ditu aldi berean eraikuntzaren
sektorearen etorkizunerako.
3,9
16,3
20,4
32,3
27,2
5,7
17,6
21,0
30,5
25,2
0 10 20 30 40
5 eta gehiago
4 pertsona
3 pertsona
2 pertsona
Pertsona bat
Estatuan guztira Euskadi
-22.885
-6.245
1.716
3.407
5.676
6.112
17.233
19.241
21.533
22.282
26.439
32.411
33.697
36.372
48.768
49.871
53.465
286.633
315.444
951.171
-200.000 200.000 600.000 1.000.000
Gaztela eta Leon
Asturias
Errioxa
Melilla
Aragoi
Ceuta
Kantabria
Valentzia
Extremadura
Nafarroa
Galizia
Euskadi
Katalunia
Balear Uharteak
Gaztela-Mantxa
Kanariak
Murtzia
Andaluzia
Madril
Guztira
Familien ehunekoak, tamainaren arabera. 2016
Iturria: INE
5,21
12,62
9,10
10,07
6,16
6,22
8,25
1,14
3,65
2,46
8,89
4,99
0,96
7,22
23,99
1,05
13,68
1,33
-1,36
-2,22
Familia kopuruaren hazkundea
autonomia-erkidegoaren arabera. 2014-2029
15
Birgaikuntza-jardueraren funtsezko garrantzia eta EITen erronka.
Duela gutxi, Big Dataren arloan egiten dituen
proiektu berritzaileen esparruan,
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak azterketa
xehe bat argitaratu du, egindako EITei eta,
bereziki interesgarria, datozen hiru
urteetarako aurreikuspenari buruzkoa,
EAEko eraikin-parkearen antzinatasuna
kontuan hartuta1
.
2017ko urtarrilera arte, 8.238 EIT egin dira
EAEn guztira. EIT horien emaitza oso
adierazgarria izan da sektorearen
jarduerarako; izan ere, kasuen erdian
(4.444 EIT, egindako guztien % 53,7),
teknikariek birgaikuntza-lanen bat egiteko
premia (urtebetetik beherako epean)
identifikatu dute.
Ildo horretan, 2017-2019 aldirako egin
diren aurreikuspenen arabera, EITa egin
beharko duten eraikinen kopuruak asko
egingo du gora; horrenbestez, 75.000 EIT
egin beharko dira 2019ra bitartean, eta
haietako gehien-gehienak (% 91) 2018an.
2017ra bitartean egin beharreko obren eta
esku-hartzeen proportzioa (% 53) ezin da
linealki proiektatu, baina, EITen kopurua
asko handituko denez, pentsa dezakegu
2018an eta 2019an birgaikuntza-lanen
eskaria izugarri handituko dela.
1
http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/r41-ovad03/es/contenidos/informacion/bigdata_ites/es_def/index.shtml
%18,7
%27,3
%37,7
%15,4
%0,8
%0 %10 %20 %30 %40
Mantentzea
Beharrezkoa epe
ertainean
Premiazkoa
Oso premiazkoa
Berehalakoa
%4,8
%91,9
%3,3
%0
%20
%40
%60
%80
%100
2017 2018 2019
Aipatzekoa da egin beharreko lanen
garrantzia. Izan ere, eraikinen fatxada,
estalki eta zimenduetan egin behar dira,
neurri handi batean, eta, beraz, garrantzi
handiko obrak dira.
2017ko urtarrilera arte egindako
EITen emaitza
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia.
Eusko JaurlaritzaHiru urterako aurreikusitako EITen
guztizko kopurua. 2017-2019
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia.
Eusko Jaurlaritza
Bizkaia
%53,6 Gipuzkoa
%30,1
Araba
%16,2
Hurrengo EITa egiteko aurreikusitako urtea,
hiru urterako aurreikusitakoetatik
16
Oraindik ere, sektore publikoaren eskaria oso handia da: 2016an, EAEko
herri-administrazio guztiek 936 milioi euro lizitatu dituzte.
2016an, lizitazio publikoaren bolumena
% 15,8 txikitu da EAEn; guztira, 936 milioi
eurokoa izan da. Edonola ere, oso bolumen
handia da eraikuntzaren sektorearentzat,
kontuan hartuta sektore pribatuarekin
lotutako etxebizitzen eraikuntza
tradizionalaren jardueran gertatutako
beherakada handia.
Etxegintza eta obra publikoa EAEn. Lizitazio ofiziala erakundeen arabera. 2000-2016
Administrazio
zentrala
Eusko
Jaurlaritza.
Tokiko
administrazioak
Guztira
2001 132,0 182,2 786,5 1.100,7
2002 103,5 203,9 909,5 1.216,9 % 10,6
2003 81,4 144,4 805,2 1.031,0 -% 15,3
2004 124,6 373,9 1.135,3 1.633,8 % 58,5
2005 158,7 324,5 1.337,9 1.821,1 11,5
2006 623,6 303,3 2.334,1 3.261,0 % 79,1
2007 584,5 570,2 1.795,5 2.950,2 -% 9,5
2008 205,2 767,2 1.390,1 2.362,4 -% 19,9
2009 269,4 846,4 1.631,7 2.747,5 % 16,3
2010 137,1 1.173,2 1.276,6 2.586,9 -% 5,8
2011 230,1 632,6 588,5 1.451,1 -% 43,9
2012 121,0 620,0 629,0 1.370,0 -% 5,6
2013 14,0 126,0 477,0 617,0 -% 55,0
2014 436,0 214,0 493,0 1.142,0 % 85,1
2015 420,0 303,0 388,0 1.112,0 -% 2,8
2016 187,2 249,3 499,7 936,2 -% 15,8
Iturria: SEOPAN
2016an, obra zibila lizitatu da neurri handi
batean (hiru eurotik bi). Etxebizitza publikoa
eta ekipamenduak eraikitzeko obren
lizitazioek, berriz, garrantzi erlatibo
txikiagoa dute (hiru eurotik bat).
%33,6
%66,4
%0
%20
%40
%60
%80
Etxegintza Obra zibila
Espainiako Gobernuaren inbertsioa asko
txikitu da (-% 55,4) 2016an, eta horrek
azaltzen du, neurri handi batean, lizitazio
publikoaren murrizketa. Tokiko herri-
administrazioek, berriz, % 28 handitu
dute lizitazio-bolumena, 2015eko minimo
historikoaren ondoren.
Etxegintza eta obra publikoa EAEn,
lizitazio motaren arabera. 2016
Iturria: SEOPAN
17
Epe luzeko ikuspegi batetik, tokiko
administrazioen lizitazioa izan da 2008az
geroztik beherakadarik handiena izan
duena.
Horrenbestez, atzeraldiaren balantzea epe luzeko ikuspegitik eginez gero, azpimarratu behar
da atzeraldian zehar sektore publikoa izan dela eskari pribatuaren beherakada handia
txikitzen eta hari aurre egiten ahalegindu dena. Esate baterako, krisialdiaren lehen urteetan
(2009an eta 2010ean), lizitazio-bolumena 2.500 milioi eurotik gorakoa izan zen. 2011. urtetik
aurrera, ordea, Ekonomia eta Diru Batasunaren Egonkortasun, Koordinazio eta
Gobernantzako Tratatuarekin (Espainiako Gobernuak sinatua) lotutako aurrekontu-murrizketek
eta diru-sarrera publikoen beherakada handiak herri-administrazioen inbertsioa drastikoki
txikitzea eragin zuten.
EAEko lizitazio ofizialaren urteko batez besteko bolumena, administrazio motaren arabera.
2001-2007 vs 2008-2016
Iturria: SEOPAN
258,3 300,3
1.300,6
1.859,2
224,4
548,0
819,3
1.591,7
0
500
1.000
1.500
2.000
Administrazio zentrala Eusko Jaurlaritza Tokiko administrazioa Guztira
2001-2007 batez beste
0
500
1.000
1.500
2.000
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Administrazio zentrala
Eusko Jaurlaritza
Tokiko administrazioak
Lizitazioaren bilakaera EAEn, herri-
administrazioaren arabera. 2008-2016
18
5. Ondorioak eta joerak
2015ean, lehen aldiz handitu zen produkzio-jarduera, 2008tik 2014ra bitarteko krisialdiaren
ondoren, eta, 2016an, joera-aldaketa hori finkatu egin da. Horrenbestez, 2016an, jarduera-
adierazle sektorial nagusiak orokorrean hobetu direla hauteman da.
1. 2016an, Euskadiko eraikuntzaren sektoreak sortutako balio erantsia nabarmen
handitu da:
 Sektorearen balio erantsia % 1,6 handitu da 2016an; hau da, zortzi urtean etengabe
txikitzen egon ondoren 2015ean lortutako hazkunde-erritmoa (% 0,5) halako hiru.
 Etxegintzarekin lotutako jarduera ari da sektorea bultzatzen (+% 3,9koa izan da 2016an),
eta obra zibilarekin lotutako jarduerak, berriz, joera nabarmen negatiboarekin jarraitzen
du (-% 10,9).
 Obra-lizentzien bilakaerak etxegintza-jardueraren bilakaera positibo hori berresten du,
bai etxebizitza berriak egiteko lizentzien kasuan (+% 16,6), bai birgaikuntza-lanekin
lotutako lizentzien kasuan (+% 14,5).
 Etxebizitza berrien salerosketa kopurua % 5,5 handitu da (aldi berean, salmenta-
prezioak apur bat igo ziren 2016an); guztira, 2.495 salerosketa-eragiketa egin dira
2016an, 2013az geroztik erregistratutako daturik onena.
2. Oraindik ere, etxebizitza berriekin erlazionatutako jarduera askoz txikiagoa da
krisiaren aurreko urteetakoa baino:
 2016an, 2007an sortutako hiru eurotik bi sortzea lortu du sektoreak (% 61,5).
 2016an etxebizitza berriak egiteko erregistratutako lizentzien kopurua (518 lizentzia)
2006ko maximo historikoaren (1.654 lizentzia) ia herena baino ez da (% 31).
 2016an, askoz salerosketa-eragiketa gutxiago egin ziren 2006an baino (hurrenez hurren,
2.495 eta 6.667).
3. Aitzitik, alderdirik onenari dagokionez, birgaikuntza-jarduerak bere joera
positiboari eusten dio:
 2016an, 2.567 obra-lizentzia eman dira; hau da, maximo historikoa, Eusko Jaurlaritzaren
Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren serie historikoa dagoenetik (2013tik
hona, bilakaera positiboa izan du).
 Hala ere, birgaikuntza-obren bisetako egikaritze-aurrekontua nabarmen txikitu da 2015.
urtearekiko (-% 30,2). Horrek esan nahi du 2016an egindako obrak txikiagoak izan
direla.
19
4. 2016an, Euskadiko eraikuntzaren sektoreak enplegu garbia sortu du, erritmo handi
samarrean:
 Eraikuntzaren sektorean lan egiten duten pertsonak % 1,1 gehitu dira. 2015ean, ordea,
sektoreak lanpostuak galdu zituen; hau da, 2016an, joera-aldaketa finkatu da.
 Arlo horretan hazkundea gertatu bada ere, krisiak sektoreko enpleguan izan duen
eraginaren balantzea oso negatiboa da; hain zuzen, 35.600 lanpostu gutxiago daude
2008an baino (lanpostuen ia % 43 galdu da).
5. 2008tik lehen aldiz, higiezinen jarduerarekin lotutako enpresa-ehuna handitu egin
da. Dena den, eraikuntzaren adarreko establezimenduen kopurua txikitzen ari da
oraindik ere.
 2016ko ekitaldian, lehen aldiz 2009az geroztik, higiezinen jarduerako establezimenduen
kopuruak gora egin du (% 4,1); eraikuntzaren adarrean, berriz, joera negatiboak bere
horretan jarraitu du.
 2008tik aurrera desagertu diren enpresen kopurua izugarria izan da; hain zuzen, % 40ko
eta % 48ko beherakadak gertatu dira eraikuntzan eta higiezinen jardueran, hurrenez
hurren.
6. Etxebizitzaren benetako eskariaren ahulezia eta EITen erronka birgaikuntza-
jarduerari dagokionez.
 Lehen etxebizitza eskuratzeko eskaria txikia da oraindik ere; alde batetik, lan-merkatuko
biztanle gazte gehienak lan-egoera ezegonkorrean daudelako, eta, beste batetik,
kreditua lortzeko zailtasunak daudelako.
 Epe ertaineko eta luzeko proiekzio demografikoak ez dira bereziki optimistak EAEko
familia berrien eraketari dagokionez. Izan ere, EINen kalkuluen arabera, 32.000 familia
eratuko dira 2029ra bitartean, gaur egun dauden familien % 3,6, alegia.
 Hazkunde txikia da, baina, gainera, kontuan izan behar da Euskadiko familien
morfologian aldaketa sakona gertatuko dela: familien batez besteko tamaina txikitu
egingo da. Izan ere, kide bakarreko familien kopurua nabarmen handituko da, eta,
horren ondorioz, 2029an, familiek 2,2 kide izango dituzte batez beste. Testuinguru
horretan, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko eta hobetzeko jarduerak funtsezkoak dira,
habitat-kalitatearen, irisgarritasunaren, eta, dagokionean, pertsonek euren etxean jaso
beharreko gizarte- eta osasun-laguntzaren estandarrak bermatzeko.
 Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren Big Datako proiektu batek EITei buruz ematen
dituen proiekzioei buruzko informazioak berretsi egiten du ikuskaritza-prozesu horiek
potentzial esanguratsua dutela sektorearen jarduerarako: 2017tik 2019ra bitartean,
75.376 EIT egin beharko dira EAEn. Orain arte, egindako EITen % 53an, beharrezkoa
izan da urtebetea baino lehen premiazko obrak egitea.
20
Beraz, txostenaren aztergaia ikusita, ondoriozta daiteke 2016ko ekitaldia positiboa eta
garrantzitsua izan dela sektorearentzat. Atzeraldi handi baten ondoren beste ziklo bat hasi
dela egiaztatu da. Horixe adierazten dute bai produkzio-adierazle sektorialek, bai
merkatuaren jarduerak eta obra-lizentzien kopuruak. Horren guztiaren ondorioz, enplegu
garbiaren tasa % 1,1ekoa izan da 2016an. Edonola ere, susperraldi honetan, hazkunde-tasak
neurrizkoak dira oraindik ere.
Horrenbestez, sektoreko enpresen negozio-eredua aldatzen ari da. Izan ere, obra berria egiteko
ohiko jarduera, higiezinen eztandaren oinarria izan zena, gero eta txikiagoa da, eta enpresak
gero eta garrantzi handiagoa duten beste parametro batzuen alde egin behar dute; alde batetik,
birgaikuntza lehenesten ari dira, eta, beste batetik, EITei buruzko araudiak sortzen dituen
erronka eta aukera berriei egin behar diete aurre. Esaterako, 2016an eman dira
birgaikuntzarako obra-lizentzia gehien, arlo horretan estatistikak egiten direnetik.
Etorkizunera begira, datozen bi urteak funtsezkoak izango dira eredu horren potentziala eta
sektorean duen eragina egiaztatzeko eta ebaluatzeko, lanpostu eta enpresa berriak eratzeari
dagokionez. Sektorea berregituratzeko prozesuan eta balio erantsi handiagoa sortzeko
apustuan, oso garrantzitsua izango da eraginkortasun-estandar handiagoak ekarriko dituen
Europako araudia (ia hutsaren pareko energia-kontsumoa duten eraikinei buruzkoa) indarrean
sartzea. Araudi hori 2019an sartuko da indarrean eraikin publikoen kasuan, eta 2021ean eraikin
pribatuen kasuan; hau da, EAEko parkeko eraikin guztiei eragingo die.

More Related Content

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

EAEko eraikuntza-sektorea: 2008-2016 bilakaera

  • 2. 2 Aurkibidea 1. Eraikuntza-sektorearen bilakaera, 2008-2016 aldian 3 2. Sektorearen jarduera, eraikitako etxebizitza kopuruaren arabera 5 2.1. Obra-lizentzien bilakaera 5 2.2. Etxebizitza libre berrien merkatua 7 3. Enpleguaren eta enpresa-ehunaren bilakaera, 2008tik 2016ra 9 4. Etxebizitza-eskaria: adierazle berriak eta proiekzioak 12 5. Ondorioak eta joerak 18
  • 3. 3 1. Eraikuntza-sektorearen bilakaera, 2008-2016 aldian 2015ean, sektorearen jarduera suspertzen hasi zen, eta, 2016an, susperraldi hori finkatu eta areagotu egin zen. 2016an, eraikuntza-sektorearen balio erantsia % 1,6 handitu da; hau da, 2015eko % 0,5 baino nabarmen handiagoa da hazkundea. 2016an zehar, sektoreak ez du produkzio-maila bera izan. 2016ko lehen eta bigarren hiruhilekoetan, ia ez zen handitu, eta, hirugarren hiruhilekoan, sektorearen hazkunde-erritmoa asko biziagotu zen (+% 2,7). EAEko merkatu-prezioetako benetako BPGdak eta eraikuntza-sektorearen balio erantsiak 2008-2016 aldian izan duten bilakaera konparatua (urtetik urterako aldakuntza-tasak) Iturria: Eustat Edonola ere, krisiak izugarrizko eragina du oraindik ere eraikuntza-sektorean, krisia hasi aurreko produkzio-mailaren alderatzen badugu. Hain zuzen, 2016an sortutako balio erantsia 2007ko produkzioaren % 61,5 izan da. 1,3 -4,0 0,6 0,2 -2,0 -1,7 1,4 2,9 3,1 3,1 3,3 3,2 3,0 2,9 -5,8 -7,4 -7,9 -7,6 -7,6 -4,7 -3,2 0,5 1,6 0,2 -0,3 2,7 1,9 1,9 -10 -8 -6 -4 -2 0 2 4 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 IV. H 2015 I. H 2016 II. H 2016 III. H 2016 IV. H 2016 Benetako BPGd, m.p. Eraikuntza Sektore horrek bilakaera positiboa izan du 2016ko ekitaldian, baina, hala ere, Euskadiko ekonomia, oro har, dinamikoagoa da oraindik ere eraikuntza-sektorea baino. Hortaz, jardueran gertatutako hobekuntza gorabehera, sektoreak Euskadiko ekonomian pisu erlatiboa galtzen jarraitzen du, baina aurreko urteetan baino nabarmen motelago. Hala, 2016an, sektorearen produkzioa Euskadiko ekonomiaren % 5,8 izan da, krisia hasi baino lehen izaten zuena baino askoz txikiagoa; esate baterako, 2007an, % 10ekoa izan zen.
  • 4. 4 Eraikuntza-sektorearen balio erantsiaren pisu erlatiboaren bilakaera Euskadiko ekonomian, 2008-2016 aldian (urtetik urterako aldakuntza-tasak, 2007-2016) Iturria: Eustat Eraikinekin lotutako jarduera da sektorea bultzatzen ari dena suspertze-prozesu honetan. Obra zibilarekin lotutako jarduerak, ordea, portaera negatiboa du oraindik ere. Sektoreko erreferentziazko beste adierazle batek (Eustatek prestatzen duen Eraikuntza-sektorearen koiuntura-indizea) adierazten duenaren arabera, eraikuntza- jardueraren joera positiboa berretsi egin da 2016an zehar, % 3,9ko hazkundea izan baitu. Alegia, hazkunde-erritmo handiagoa izan du 2015ean baino (+% 1,8). EAEko eraikuntza-sektorearen koiuntura-indizea (urtetik urterako aldakuntza-tasak) Iturria: Eustat 10,0 9,1 8,4 7,8 6,9 6,4 6,1 5,9 5,8 5,8 0 2 4 6 8 10 12 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 -10,3 -16,0 -24,8 -6,6 1,8 3,9 1,3 2,4 5,3 4,8 3,2 -15,7 -20,5 -16,7 7,1 -10 -10,9 -13,5 -10,3 -12 -8,7 -12,2 -30 -20 -10 0 10 2011 2012 2013 2014 2015 2016 IV. H 2015 I. H 2016 II. H 2016 III. H 2016 IV. H 2016 Eraikuntza Obra zibila Alabaina, obra zibilarekin lotutako jarduerak joera negatiboa izan du 2016an ere (-% 10,9), ia 2015ekoa bezalakoa (-% 10); beraz, eraikuntza- jardueran gertatzen ari den suspertze- prozesua ez da obra zibilaren jardueran gertatzen ari.
  • 5. 5 2. Sektorearen jarduera, eraikitako etxebizitza kopuruaren arabera 2.1. Obra-lizentzien bilakaera EAEn 2016an, nabarmen handitu da obra-lizentzien kopurua, bai etxebizitza berriak egiteko, bai etxebizitzak birgaitzeko. Adierazle horrek bere maximo historikoa lortu du. Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikak berretsi egiten du 2014tik aurrera sektorearen jardueran hautemandako hobekuntza finkatu egin dela. 2016an, 3.145 obra-lizentzia erregistratu ziren EAEn, 2015ean baino % 14,6 gehiago. Alegia, 2015eko hazkunde- erritmoa (+% 6,3) asko hobetu da. EAEko obra handiko lizentzien bilakaera, obra motaren arabera. 2001-2016 Iturria: Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika. Eusko Jaurlaritza Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika egiten denetik, birgaikuntzarako obra-lizentzien kopurua 2.500etik gorakoa izan da lehen aldiz. Izan ere, serie historiko honetako maximoa lortu du. 3.414 3.086 3.101 3.700 3.706 3.618 3.474 3.133 2.034 2.602 2.883 2.380 2.145 2.585 2.744 3.145 0 1.000 2.000 3.000 4.000 5.000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 1.680 1.447 1.489 1.590 1.570 1.654 1.399 1.024 578 675 660 447 351 390 444 518 1.643 1.574 1.544 2.002 2.025 1.862 1.979 2.019 1.407 1.863 2.174 1.909 1.746 2.133 2.240 2.567 91 65 68 108 111 102 96 90 49 64 49 24 48 62 60 600 500 1.000 1.500 2.000 2.500 3.000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 Etxebizitza berriak Birgaikuntza Eraispena Joera positibo hori bereziki sendoa da, etxebizitza berriak egiteko obra-lizentzien zein birgaitzeko lizentzien kopurua handitu baita (hurrenez hurren, +% 16,6 eta +% 14,5). Halaber, bi kasuetan, 2015eko hazkunde-tasak gainditu ziren. Hurrenez hurren, +% 13,8koa eta +% 5ekoa izan ziren urte hartan. Hala ere, 2016an gertatutako hobekuntza gorabehera, etxebizitza berriak egiteko erregistratutako 518 lizentziak 2006an lortutako maximoaren (1.654 lizentzia) herena (% 31,3) baino apur bat gutxiago dira.
  • 6. 6 2008tik 2016ra bitartean etxebizitza berriak egiteko erregistratutako obra-lizentzien batez besteko kopuruak agerian jartzen du atzeraldiak izugarrizko eragina izan duela sektorearen jardueran, sektoreko enpresek beherakada izan dutelako: urtero, 565 lizentzia erregistratu dira batez beste, eta, 2001-2007 aldian, berriz, 1.547. EAEko urteko batez besteko obra-lizentziak, obra motaren arabera, 2001-2007 vs 2008-2016 Iturria: Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila Hala ere, 2016ko lizentzia kopuruan izandako hobekuntzak ez du antzeko eragin ekonomikoa ekarri sektoreko enpresen aurrekontuetan eta jarduera ekonomikoan. Horrenbestez, 2016. urtean, obra berriko bisei lotutako egikaritze materialaren aurrekontua 383 milioi eurokoa izan da, eta birgaikuntza-obrei lotutakoa berriz, 129 milioi eurokoa. Hain zuzen, aurrekontu horiek % 30 eta % 22 txikitu dira 2015. urtekoekin alderatuta. 3.443 2.628 1.547 565 1.804 2.006 92 56 0 1.000 2.000 3.000 4.000 2001-2007 2008-2016, batez beste EAE Etxebizitza berriak Birgaikuntza Eraispena Aitzitik, 2008-2016 aldian, birgaikuntzarako lizentzien batez besteko kopurua % 7 handiagoa izan da 2001-2007 aldian baino: 1.804 lizentzia 2001-2007 aldian, eta 2.006 lizentzia 2008-2016 aldian. Beraz, ondoriozta dezakegu 2016an bisa kopuruan gertatutako hazkundea nabarmen txikiagoak diren eta batez besteko aurrekontu txikiagoa duten obrei dagokiela. Ildo horretan, 2016an sortutako jarduera ekonomikoa oso urrun dago atzeraldia hasi aurreko urteetako datuetatik; izan ere, urte haietan, 1.500 milioi eurotik gorako zenbatekoak lortu ziren urtero batez beste.
  • 7. 7 EAEko egikaritze materialeko aurrekontuen bilakaera obra-zuzendaritzako bisetan (mila €-kotan). 2001-2016 Iturria: Sustapen Ministerioa. 2.2. Etxebizitza libre berrien merkatua 2016an, etxebizitza berrien salerosketen kopuruak gora egin du EAEn. Hain zuzen, % 5,5 handitu zen; guztira, 2.495 salerosketa-eragiketa egin dira, kopururik handiena 2012az geroztik… Sustapen Ministerioaren Higiezinen transakzioei buruzko estatistikak ematen duen informazioren arabera, EAEko etxebizitza libre berriaren merkatuak dinamismo handiagoa du 2016an 2015ean baino. Hain zuzen, salerosketen kopurua % 5,5 handitu da 2016an, eta, 2015ean, berriz, pixka bat txikitu zen (-% 1,4). Bilakaera positibo horren aldean, Estatuko etxebizitza-merkatuak beherakada izan du (-% 3,8); izan ere, 2008an hasitako bilakaera negatiboa izaten jarraitzen du. EAEko eta Estatuko eraikuntza berriko etxebizitza libreen salerosketen bilakaera 2009-2016 aldian, eta urtetik urterako aldakuntza-tasak 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 Estatua 201.726 165.215 98.094 89.838 49.487 46.915 42.072 40.489 EAE 6467 6110 4724 3941 2313 2411 2365 2.495 Iturria: Sustapen Ministerioa 165.867 154.788 183.305 160.532 166.178 235.848 280.231 273.909 256.176 185.607 186.162 138.757111.948 83.043 185.288 129.282 1.136.783 1.213.997 1.451.915 1.615.598 1.622.392 1.599.931 1.920.681 1.298.043 885.139 751.833 632.223 396.323357.638 294.091 493.055 383.840 0 500.000 1.000.000 1.500.000 2.000.000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 Birgaikuntza Obra berria -18,1 -40,6 -8,4 -44,9 -5,2 -10,3 -3,8 -5,5 -22,7 -16,6 -41,3 4,2 -1,9 5,5 -60 -40 -20 0 20 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 Estatua EAE Horrenbestez, 2.495 etxebizitza berri salerosi ziren 2016an EAEn, eta, 2015ean, berriz, 2.365 etxebizitza izan ziren. Euskadiko higiezinen merkatuaren jarduera-maila hori handiena izan da 2012az geroztik. Hala ere, jarduera-maila hori txikiagoa da, oraindik ere, 2012. urtearen aurretik zeudenak baino. Hain zuzen, 2016an erregistratutako salerosketen kopurua 2009an egindakoen % 38 baino ez da.
  • 8. 8 …eta, aldi berean, etxebizitzaren prezioa apurka-apurka igo da. EAEn, 2008tik 2014ra bitartean, salerosketa kopurua txikitzeaz gain, etxebizitza berriaren eta bigarren eskuko etxebizitzaren prezioak behera egin zuen. Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) Etxebizitzaren Prezioen Indizeak adierazten du EAEko etxebizitza berriaren eta erabiliaren prezioa pixka bat handitu dela 2014az geroztik; datu hori bat dator salerosketa kopuruan gertatutako hazkunde txikiarekin. Etxebizitzaren Prezioen Indizearen (EPI) bilakaera. 2007-2016 Iturria: EIN 102,90 103,73 98,46 96,36 88,12 78,49 72,22 73,57 77,82 81,2098,87 88,25 85,18 83,79 72,32 62,16 57,36 58,36 60,67 63,40 40 50 60 70 80 90 100 110 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 Estatua Etxebizitza berria Bigarren eskuko etxebizitza 101,35 100,82 94,83 91,66 80,88 72,84 72,72 72,76 74,34 75,93 99,73 87,28 80,36 80,68 70,61 59,78 54,52 54,50 55,31 55,80 40 50 60 70 80 90 100 110 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 EAE Etxebizitza berria Bigarren eskuko etxebizitza Etxebizitzaren prezioak hazkunde txiki hori izan bazuen ere, 2016an, EAEko etxebizitza berriaren prezioa nabarmen txikiagoa da krisia hasi aurreko urteetan baino; gutxienez, maximo historikoak baino % 25 txikiagoa.
  • 9. 9 3. Enpleguaren eta enpresa-ehunaren bilakaera, 2008tik 2016ra 2009. urtearen ondoren, lehen aldiz handitu da higiezinen agentzien kopurua, baina, aldi berean, eraikuntzaren sektoreak enpresak galtzen jarraitzen du. 2016an, lehen aldiz zazpi urtean, higiezinen agentzien kopurua handitu egin da (+% 4,1); horrek esan nahi du 3.000 establezimendu baino gehiago direla EAE osoan (3.015). Eraikuntza-sektoreko eta higiezinen jardueretako establezimenduen kopuruaren bilakaera eta EAEko enpresa-ehun osoaren bilakaera. 2009-2016 Iturria: Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED). Eustat 2008az geroztik, higiezinen establezimenduen kopurua erdira txikitu da; eraikuntza-adarreko establezimenduen kopurua, berriz, % 40 txikitu da. 2008ko krisialdiak oso eragin handia izan du eraikuntza-sektoreko enpresa-ehunean, nahiz eta 2016an hobekuntza gertatu den. -0,9 -5,5 -2,9 -0,5 -2,8 -1,3 -0,3 -0,4 -2,8 -11,9 -8,1 -8,8 -8,9 -5,4 -2,2 -1,5 3,9 -6,9 -2,5 -24,5 -19,0 -13,1 -2,2 4,1 -25 -20 -15 -10 -5 0 5 10 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 EAE Eraikuntza Higiezinen jarduerak Aitzitik, eraikuntza-jarduera egiten duten establezimenduen kopuruak txikitzen jarraitu du 2016. urtean (-% 1,5), nahiz eta atzeraldiko urteetan izan duena baino erritmo nabarmen txikiagoan. Guztira, 2016an, 20.629 establezimendu daude jarduera-adar horretan. Oso datu garrantzitsua da, Euskadiko enpresa- ehunaren oso zati handia baita (hain zuzen, enpresa guztien % 11). 2008. urteko datuekin alderatuta, 14.019 establezimendu galdu dira eraikuntza-adarrean, eta 2.886 establezimendu, higiezinen jardueran. Ehunekotan adierazita, 2008. urtetik hona, eraikuntza-jarduerako establezimenduen kopurua % 40,5 txikitu da, eta higiezinen establezimendua, berriz, % 48,5; beherakada hori askoz handiagoa izan da Euskadiko enpresa-ehunean gertatutakoa baino (-% 13,8).
  • 10. 10 Eraikuntzaren eta higiezinen sektoreko establezimenduen kopuruan izan den murrizketa-tasa, EAE osoarekin alderatuta (2008-2016) Iturria: Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED). Eustat 2016ko albisterik onenetako bat enpleguaren susperraldiarekin dago lotuta (+% 1,1). EAEko gainerako sektoreetako enpleguaren antzeko erritmoan igo da urte horretan. 2016an, aldaketa bat gertatu da enpleguak krisia hasi zenetik izan duen joera negatiboan (2014an izan ezik); izan ere, eraikuntza-sektoreko enplegua % 1,1 igo da. Bilakaera positibo hori sektoreari buruzko aurreko txostenean igartzen zen, 2016. urteko bigarren hiruhilekoan enpleguaren sorreraren inguruan zeuden datu positiboak aztertu zirenean. Biztanleria okupatuaren aldakuntza 2008-2016 aldian (urtetik urterako aldakuntza-tasak) Iturria: Biztanleriaren Jardueraren Araberako Inkesta (BJI). Eustat -13,8 -40,5 -48,9 -60 -50 -40 -30 -20 -10 0 EAE Eraikuntza Higiezinak 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 EAE 0,9 -4,0 -0,9 -1,4 -2,9 -1,6 -0,4 1,4 1,2 Eraikuntza -2,0 -6,6 -7,5 -7,4 -13,4 -19,2 1,5 -0,6 1,1 Industria 1,2 -11,1 -0,9 -0,8 -3,9 -6,7 -4,2 -2,4 2,2 Zerbitzuak 1,1 -0,4 -0,1 -0,8 -1,5 1,6 0,7 2,5 1,0 -25 -20 -15 -10 -5 0 5 2015ean, enpleguak bilakaera positiboa izan zuen Euskadiko ekonomian oro har, eta hobekuntza hori eraikuntzaren sektorean ere gertatu da 2016an. Horrenbestez, 2016an, EAEko sektore ekonomiko guztiek enplegu garbia sortu dute, lehen aldiz 2007tik.
  • 11. 11 Enpleguak 2016. urtean izan duen susperraldi txiki hori nekez hauteman daiteke krisiak Euskadiko eraikuntzaren sektorean izandako inpaktuaren balantzean. 2008. urtearekin alderatuta, sektoreak 35.600 lanpostu galdu ditu. Hau da, Euskadiko ekonomian atzeraldiaren eraginik handiena jasan duen sektorea da enplegu-galerari dagokionez; izan ere, eraikuntzaren sektoreko enplegua % 42,9 jaitsi da krisia hasi zenetik. Beraz, 2008ko atzeraldiak sektoreko enpleguan izandako eragina askoz handiagoa izan da Euskadiko ekonomiako gainerako sektoreetan baino. Hain zuzen: Enpleguak 2016. urtean hobera egin badu ere, eraikuntzaren sektoreak Euskadiko ekonomian duen pisu erlatiboa % 5,2koa da; hau da, sektoreak Estatuko ekonomian duena (% 5,8) baino apur bat txikiagoa. 2008az geroztik, sektorearen pisu erlatiboa % 3,2 txikitu da EAEn (hain zuzen, 2008an, % 8,4koa zen). Hala ere, atzeraldiak eragin handiagoa izan du Estatuko enpleguan. Horren ondorioz, sektorearen pisu erlatiboa erdira txikitu da zortzi urte hauetan (2008an, Estatuko enpleguaren % 10,9koa zen, eta, 2016an, berriz, % 5,8koa). Eraikuntza-sektorearen garrantzi erlatiboaren bilakaera EAEn eta Estatuan. 2008-2016 . Iturria: Biztanleriaren Jardueraren Araberako Inkesta, Eustat; Biztanleria Aktiboari buruzko inkesta, INE 8,4 8,2 7,6 7,2 6,4 5,2 5,3 5,2 5,2 10,9 9,5 8,4 7,1 6,3 5,8 5,9 5,8 5,8 0 5 10 15 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 EAE Estatua EAEko enplegudun biztanleria sektorearen arabera: atzeraldiaren inpaktua 2008-2016 aldian 2008 2016 2008-2016 Lanpostuak, milaka Murrizketa (%) Guztira 986,1 903,2 -82,9 -% 8,41 Nekazaritza- abeltzaintza- arrantza 12,2 9,6 -2,6 -% 21,31 Industria 252,2 188,8 -63,4 -% 25,14% Eraikuntza 82,9 47,3 -35,6 -% 42,94 Zerbitzuak 638,7 657,5 18,8 % 2,94 Iturria: Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJSI). Eustat  Sektoreko enpleguaren murrizketa-tasa (-% 42,9) industriaren sektorekoa ia halako bi da (-% 25,1). Hirugarren sektorean, berriz, tasa hori positiboa da dagoeneko; hain zuzen, 18.000 lanpostu gehiago izan ditu 2016an 2008an baino.  2008tik 2016ra bitartean Euskadiko ekonomiak galdutako hamar lanpostutik lau baino gehiago (% 42) eraikuntzaren sektoreak dira.
  • 12. 12 4. Etxebizitza-eskaria: adierazle berriak eta proiekzioak Azken bi urteetan Euskadiko ekonomian susperraldia igarri bada ere, etxebizitza berriaren eskaria ez da handitzen ari; hau da, susperraldi hori ez da sektorearen jarduera indartzen edo haren hazkunde-erritmoa biziagotzen ari. Epe laburrean, oraindik ere lehen etxebizitza eskuratzeko benetako eskaria ahula dela igartzen da. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Premiei eta Eskariari buruzko Inkestaren arabera (lehen etxebizitza eskuratzeko eskariari buruzko daturik berrienak 2015ekoak dira), ez da hautematen lehen etxebizitza lortzeko benetako eskaria era adierazgarrian handitzen ari denik, ez behintzat epe laburrean. 2015ean, 72.836 pertsonak zuten lehen etxebizitza eskuratzeko beharra; alegia, 2013an baino % 6,8 gehiagok (64.290 etxebizitza behar direla kalkulatu da horren arabera). Hala ere, krisiak talde gazteetan izan duen eraginarekin lotutako bi fenomeno hauteman dira, oso kontuan hartzekoak, etxebizitza berriaren benetako eskariaren ahulezia agerian jartzen dutenak: EAEn lehen etxebizitza eskuratzeko eskariaren bilakaera. 2013-2015 Iturria: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Etxebizitza-beharrei eta -eskariari buruzko estatistika. 2015 33.954 21.111 5.843 42.233 29.356 1.745 0 10.000 20.000 30.000 40.000 50.000 4 urterako eskaria 2 urterako eskaria Urtebeterako eskaria 2013 2015 -25,0 -17,3 22,1 24,4 39,1 -70,1 -100 -50 0 50 4 urterako eskaria 2 urterako eskaria Urtebeterako eskaria 2013 2015 Urtetik urterako aldakuntza-tasa a. Lehen etxebizitza lortzeko behar hori betetzeko nahikoa diru-sarrera duten pertsonen ehunekoa oso txikia da. Lehen etxebizitza eskuratu beharra duten pertsona guztietatik, 15.645ek soilik adierazi dute behar hori betetzeko nahikoa diru-sarrera dutela; beraz, 13.338 etxebizitzako eskaria izango litzateke lau urterako, gutxi gorabehera. b. Etxebizitza erosteko erabakia atzeratu, eta lehen etxebizitza ekuratzeko aurreikusitako epea luzatu egiten da. Behar hori betetzeko kalkulatutako epea aztertuz gero, ikusiko dugu urtebeterako eskaria txikitu egiten dela; hain zuzen, urtebetera, 1.745 etxebizitzako eskaria dago (2015eko etxebizitza-eskariaren % 3,3).
  • 13. 13 Epe luzeko proiekzio demografikoak ez dira oso optimistak, eta ez dute bermatzen sektorean etxebizitza berriaren eskari sendoa egongo denik. Eustaten epe luzerako (2026) biztanleria- proiekzioen arabera, EAEk biztanle asko galduko ditu datozen urteetan. Hain zuzen, aurreikusten denez, 2026an, 2.077.000 biztanle baino zertxobait gehiago biziko dira EAEn; horrek esan nahi du EAEk ia 102.000 pertsona galduko dituela 2013ko biztanle kopuruarekiko, urtero 3.700 biztanle galduko dituela batez beste. Bilakaera hori argitzen duten bi faktore nagusiak honako hauek dira: EAEko biztanleriaren proiekzioa, adin-tarte handien arabera. 2013-2026 (milakotan) Iturria: Eustat. 2026rako biztanleria-proiekzioak Aurreikuspen horiek gauzatuko balira, biztanleriaren batez besteko adina 3,5 urte handiagoa izango litzateke (2013an, 44 urtekoa zen, eta, 2026an, 47,5 urtekoa izango litzateke). Eta adin- mediana, 2013an 43,2 urtekoa zena, 6,2 urte handiagoa izango litzateke; alegia, 2026an, euskal biztanleen erdiek 50 urte edo gehiago izango lituzkete. 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026 0-15 319,1 321,8 323,8 323,9 323,2 321,8 319,6 316,1 311,9 307,6 303,0 297,8 292,1 286,9 16-64 1419,7 1404,1 1387,7 1371,5 1356,6 1341,0 1326,3 1313,3 1300,5 1287,5 1274,0 1261,7 1250,0 1239,0 65+ 440,1 449,9 458,4 465,7 472,1 479,8 487,3 494,5 502,3 511 520,7 530,6 541,2 551,4 Guztira 2178,9 2175,8 2169,9 2161,1 2151,9 2142,6 2133,2 2123,9 2114,8 2106 2097,7 2090,1 2083,2 2077,3 0 500 1.000 1.500 2.000 2.500 0-15 16-64 65+ Guztira  25 eta 39 urte bitarteko emakumeen kopurua nabarmen txikitu da. Talde horretako emakumeek jaiotzen diren seme- alaben % 85 inguru izaten dute. Adin-tarte horretako emakumeen kopurua % 40 txikituko da 2026ra arte (225.000 inguru ziren 2013an, eta 139.000 inguru izango dira 2026an). Hori dela eta, askoz familia gutxiago eratuko dira, eta etxebizitza- eskaria asko txikituko da.  Migrazio-saldo positiboa egongo dela aurreikusten da, baina ez du konpentsatuko jaiotze-tasaren beherakadarekin erlazionatutako saldo begetatibo negatiboa.
  • 14. 14 Halaber, EINen 2014-2029 aldirako Familien Proiekzioaren arabera, familien kopurua % 3,6 handituko da 2020ra arte; 888.557 familia daude gaur egun, eta 920.968 izango dira 2029an (2.000 familia urtero). Hortaz, 32.000 familia eratuko dira 2014tik 2029ra bitartean; alegia, lehen etxebizitza eskuratzeko premia pixka bat handituko da, bai eta, beraz, etxebizitza berriak eraikitzeko beharra ere. Euskadiko familien kopuruaren hazkunde horretan, gero eta pisu erlatibo handiagoa izango dute kide gutxiko familiek:  2016an, EAEko familien % 59,2k kide bat edo bi baino ez dituzte, eta lau kide edo gehiago dituzten familien ehunekoa % 20 baino apur bat handiagoa da.  2029rako aurreikusten denaren arabera, kide bakarreko familien pisu erlatiboa nabarmen handituko da (% 26,4 ziren 2014an, eta % 33,1 izango dira 2029an).  Hurrengo urteetan, Euskadiko familien batez besteko tamainak nabarmen txikitzen jarraituko du: 2014an, familia bakoitzak 2,14 kide zituen batez beste, eta 2,2 izango ditu 2029an. 2029rako familia kopuruaren proiekzioak hazkunde txiki bat adierazten badu ere, oso aldaketa handia gertatuko da, bai familien osaeran, bai EAEko etxebizitza-parkearen eskuragarritasun- eta bizigarritasun-beharretan, batik bat adinik handieneko pertsonen kasuan. Horrek aukera bat eta funtsezko erronka bat sortzen ditu aldi berean eraikuntzaren sektorearen etorkizunerako. 3,9 16,3 20,4 32,3 27,2 5,7 17,6 21,0 30,5 25,2 0 10 20 30 40 5 eta gehiago 4 pertsona 3 pertsona 2 pertsona Pertsona bat Estatuan guztira Euskadi -22.885 -6.245 1.716 3.407 5.676 6.112 17.233 19.241 21.533 22.282 26.439 32.411 33.697 36.372 48.768 49.871 53.465 286.633 315.444 951.171 -200.000 200.000 600.000 1.000.000 Gaztela eta Leon Asturias Errioxa Melilla Aragoi Ceuta Kantabria Valentzia Extremadura Nafarroa Galizia Euskadi Katalunia Balear Uharteak Gaztela-Mantxa Kanariak Murtzia Andaluzia Madril Guztira Familien ehunekoak, tamainaren arabera. 2016 Iturria: INE 5,21 12,62 9,10 10,07 6,16 6,22 8,25 1,14 3,65 2,46 8,89 4,99 0,96 7,22 23,99 1,05 13,68 1,33 -1,36 -2,22 Familia kopuruaren hazkundea autonomia-erkidegoaren arabera. 2014-2029
  • 15. 15 Birgaikuntza-jardueraren funtsezko garrantzia eta EITen erronka. Duela gutxi, Big Dataren arloan egiten dituen proiektu berritzaileen esparruan, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak azterketa xehe bat argitaratu du, egindako EITei eta, bereziki interesgarria, datozen hiru urteetarako aurreikuspenari buruzkoa, EAEko eraikin-parkearen antzinatasuna kontuan hartuta1 . 2017ko urtarrilera arte, 8.238 EIT egin dira EAEn guztira. EIT horien emaitza oso adierazgarria izan da sektorearen jarduerarako; izan ere, kasuen erdian (4.444 EIT, egindako guztien % 53,7), teknikariek birgaikuntza-lanen bat egiteko premia (urtebetetik beherako epean) identifikatu dute. Ildo horretan, 2017-2019 aldirako egin diren aurreikuspenen arabera, EITa egin beharko duten eraikinen kopuruak asko egingo du gora; horrenbestez, 75.000 EIT egin beharko dira 2019ra bitartean, eta haietako gehien-gehienak (% 91) 2018an. 2017ra bitartean egin beharreko obren eta esku-hartzeen proportzioa (% 53) ezin da linealki proiektatu, baina, EITen kopurua asko handituko denez, pentsa dezakegu 2018an eta 2019an birgaikuntza-lanen eskaria izugarri handituko dela. 1 http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/r41-ovad03/es/contenidos/informacion/bigdata_ites/es_def/index.shtml %18,7 %27,3 %37,7 %15,4 %0,8 %0 %10 %20 %30 %40 Mantentzea Beharrezkoa epe ertainean Premiazkoa Oso premiazkoa Berehalakoa %4,8 %91,9 %3,3 %0 %20 %40 %60 %80 %100 2017 2018 2019 Aipatzekoa da egin beharreko lanen garrantzia. Izan ere, eraikinen fatxada, estalki eta zimenduetan egin behar dira, neurri handi batean, eta, beraz, garrantzi handiko obrak dira. 2017ko urtarrilera arte egindako EITen emaitza Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia. Eusko JaurlaritzaHiru urterako aurreikusitako EITen guztizko kopurua. 2017-2019 Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia. Eusko Jaurlaritza Bizkaia %53,6 Gipuzkoa %30,1 Araba %16,2 Hurrengo EITa egiteko aurreikusitako urtea, hiru urterako aurreikusitakoetatik
  • 16. 16 Oraindik ere, sektore publikoaren eskaria oso handia da: 2016an, EAEko herri-administrazio guztiek 936 milioi euro lizitatu dituzte. 2016an, lizitazio publikoaren bolumena % 15,8 txikitu da EAEn; guztira, 936 milioi eurokoa izan da. Edonola ere, oso bolumen handia da eraikuntzaren sektorearentzat, kontuan hartuta sektore pribatuarekin lotutako etxebizitzen eraikuntza tradizionalaren jardueran gertatutako beherakada handia. Etxegintza eta obra publikoa EAEn. Lizitazio ofiziala erakundeen arabera. 2000-2016 Administrazio zentrala Eusko Jaurlaritza. Tokiko administrazioak Guztira 2001 132,0 182,2 786,5 1.100,7 2002 103,5 203,9 909,5 1.216,9 % 10,6 2003 81,4 144,4 805,2 1.031,0 -% 15,3 2004 124,6 373,9 1.135,3 1.633,8 % 58,5 2005 158,7 324,5 1.337,9 1.821,1 11,5 2006 623,6 303,3 2.334,1 3.261,0 % 79,1 2007 584,5 570,2 1.795,5 2.950,2 -% 9,5 2008 205,2 767,2 1.390,1 2.362,4 -% 19,9 2009 269,4 846,4 1.631,7 2.747,5 % 16,3 2010 137,1 1.173,2 1.276,6 2.586,9 -% 5,8 2011 230,1 632,6 588,5 1.451,1 -% 43,9 2012 121,0 620,0 629,0 1.370,0 -% 5,6 2013 14,0 126,0 477,0 617,0 -% 55,0 2014 436,0 214,0 493,0 1.142,0 % 85,1 2015 420,0 303,0 388,0 1.112,0 -% 2,8 2016 187,2 249,3 499,7 936,2 -% 15,8 Iturria: SEOPAN 2016an, obra zibila lizitatu da neurri handi batean (hiru eurotik bi). Etxebizitza publikoa eta ekipamenduak eraikitzeko obren lizitazioek, berriz, garrantzi erlatibo txikiagoa dute (hiru eurotik bat). %33,6 %66,4 %0 %20 %40 %60 %80 Etxegintza Obra zibila Espainiako Gobernuaren inbertsioa asko txikitu da (-% 55,4) 2016an, eta horrek azaltzen du, neurri handi batean, lizitazio publikoaren murrizketa. Tokiko herri- administrazioek, berriz, % 28 handitu dute lizitazio-bolumena, 2015eko minimo historikoaren ondoren. Etxegintza eta obra publikoa EAEn, lizitazio motaren arabera. 2016 Iturria: SEOPAN
  • 17. 17 Epe luzeko ikuspegi batetik, tokiko administrazioen lizitazioa izan da 2008az geroztik beherakadarik handiena izan duena. Horrenbestez, atzeraldiaren balantzea epe luzeko ikuspegitik eginez gero, azpimarratu behar da atzeraldian zehar sektore publikoa izan dela eskari pribatuaren beherakada handia txikitzen eta hari aurre egiten ahalegindu dena. Esate baterako, krisialdiaren lehen urteetan (2009an eta 2010ean), lizitazio-bolumena 2.500 milioi eurotik gorakoa izan zen. 2011. urtetik aurrera, ordea, Ekonomia eta Diru Batasunaren Egonkortasun, Koordinazio eta Gobernantzako Tratatuarekin (Espainiako Gobernuak sinatua) lotutako aurrekontu-murrizketek eta diru-sarrera publikoen beherakada handiak herri-administrazioen inbertsioa drastikoki txikitzea eragin zuten. EAEko lizitazio ofizialaren urteko batez besteko bolumena, administrazio motaren arabera. 2001-2007 vs 2008-2016 Iturria: SEOPAN 258,3 300,3 1.300,6 1.859,2 224,4 548,0 819,3 1.591,7 0 500 1.000 1.500 2.000 Administrazio zentrala Eusko Jaurlaritza Tokiko administrazioa Guztira 2001-2007 batez beste 0 500 1.000 1.500 2.000 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 Administrazio zentrala Eusko Jaurlaritza Tokiko administrazioak Lizitazioaren bilakaera EAEn, herri- administrazioaren arabera. 2008-2016
  • 18. 18 5. Ondorioak eta joerak 2015ean, lehen aldiz handitu zen produkzio-jarduera, 2008tik 2014ra bitarteko krisialdiaren ondoren, eta, 2016an, joera-aldaketa hori finkatu egin da. Horrenbestez, 2016an, jarduera- adierazle sektorial nagusiak orokorrean hobetu direla hauteman da. 1. 2016an, Euskadiko eraikuntzaren sektoreak sortutako balio erantsia nabarmen handitu da:  Sektorearen balio erantsia % 1,6 handitu da 2016an; hau da, zortzi urtean etengabe txikitzen egon ondoren 2015ean lortutako hazkunde-erritmoa (% 0,5) halako hiru.  Etxegintzarekin lotutako jarduera ari da sektorea bultzatzen (+% 3,9koa izan da 2016an), eta obra zibilarekin lotutako jarduerak, berriz, joera nabarmen negatiboarekin jarraitzen du (-% 10,9).  Obra-lizentzien bilakaerak etxegintza-jardueraren bilakaera positibo hori berresten du, bai etxebizitza berriak egiteko lizentzien kasuan (+% 16,6), bai birgaikuntza-lanekin lotutako lizentzien kasuan (+% 14,5).  Etxebizitza berrien salerosketa kopurua % 5,5 handitu da (aldi berean, salmenta- prezioak apur bat igo ziren 2016an); guztira, 2.495 salerosketa-eragiketa egin dira 2016an, 2013az geroztik erregistratutako daturik onena. 2. Oraindik ere, etxebizitza berriekin erlazionatutako jarduera askoz txikiagoa da krisiaren aurreko urteetakoa baino:  2016an, 2007an sortutako hiru eurotik bi sortzea lortu du sektoreak (% 61,5).  2016an etxebizitza berriak egiteko erregistratutako lizentzien kopurua (518 lizentzia) 2006ko maximo historikoaren (1.654 lizentzia) ia herena baino ez da (% 31).  2016an, askoz salerosketa-eragiketa gutxiago egin ziren 2006an baino (hurrenez hurren, 2.495 eta 6.667). 3. Aitzitik, alderdirik onenari dagokionez, birgaikuntza-jarduerak bere joera positiboari eusten dio:  2016an, 2.567 obra-lizentzia eman dira; hau da, maximo historikoa, Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren serie historikoa dagoenetik (2013tik hona, bilakaera positiboa izan du).  Hala ere, birgaikuntza-obren bisetako egikaritze-aurrekontua nabarmen txikitu da 2015. urtearekiko (-% 30,2). Horrek esan nahi du 2016an egindako obrak txikiagoak izan direla.
  • 19. 19 4. 2016an, Euskadiko eraikuntzaren sektoreak enplegu garbia sortu du, erritmo handi samarrean:  Eraikuntzaren sektorean lan egiten duten pertsonak % 1,1 gehitu dira. 2015ean, ordea, sektoreak lanpostuak galdu zituen; hau da, 2016an, joera-aldaketa finkatu da.  Arlo horretan hazkundea gertatu bada ere, krisiak sektoreko enpleguan izan duen eraginaren balantzea oso negatiboa da; hain zuzen, 35.600 lanpostu gutxiago daude 2008an baino (lanpostuen ia % 43 galdu da). 5. 2008tik lehen aldiz, higiezinen jarduerarekin lotutako enpresa-ehuna handitu egin da. Dena den, eraikuntzaren adarreko establezimenduen kopurua txikitzen ari da oraindik ere.  2016ko ekitaldian, lehen aldiz 2009az geroztik, higiezinen jarduerako establezimenduen kopuruak gora egin du (% 4,1); eraikuntzaren adarrean, berriz, joera negatiboak bere horretan jarraitu du.  2008tik aurrera desagertu diren enpresen kopurua izugarria izan da; hain zuzen, % 40ko eta % 48ko beherakadak gertatu dira eraikuntzan eta higiezinen jardueran, hurrenez hurren. 6. Etxebizitzaren benetako eskariaren ahulezia eta EITen erronka birgaikuntza- jarduerari dagokionez.  Lehen etxebizitza eskuratzeko eskaria txikia da oraindik ere; alde batetik, lan-merkatuko biztanle gazte gehienak lan-egoera ezegonkorrean daudelako, eta, beste batetik, kreditua lortzeko zailtasunak daudelako.  Epe ertaineko eta luzeko proiekzio demografikoak ez dira bereziki optimistak EAEko familia berrien eraketari dagokionez. Izan ere, EINen kalkuluen arabera, 32.000 familia eratuko dira 2029ra bitartean, gaur egun dauden familien % 3,6, alegia.  Hazkunde txikia da, baina, gainera, kontuan izan behar da Euskadiko familien morfologian aldaketa sakona gertatuko dela: familien batez besteko tamaina txikitu egingo da. Izan ere, kide bakarreko familien kopurua nabarmen handituko da, eta, horren ondorioz, 2029an, familiek 2,2 kide izango dituzte batez beste. Testuinguru horretan, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko eta hobetzeko jarduerak funtsezkoak dira, habitat-kalitatearen, irisgarritasunaren, eta, dagokionean, pertsonek euren etxean jaso beharreko gizarte- eta osasun-laguntzaren estandarrak bermatzeko.  Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren Big Datako proiektu batek EITei buruz ematen dituen proiekzioei buruzko informazioak berretsi egiten du ikuskaritza-prozesu horiek potentzial esanguratsua dutela sektorearen jarduerarako: 2017tik 2019ra bitartean, 75.376 EIT egin beharko dira EAEn. Orain arte, egindako EITen % 53an, beharrezkoa izan da urtebetea baino lehen premiazko obrak egitea.
  • 20. 20 Beraz, txostenaren aztergaia ikusita, ondoriozta daiteke 2016ko ekitaldia positiboa eta garrantzitsua izan dela sektorearentzat. Atzeraldi handi baten ondoren beste ziklo bat hasi dela egiaztatu da. Horixe adierazten dute bai produkzio-adierazle sektorialek, bai merkatuaren jarduerak eta obra-lizentzien kopuruak. Horren guztiaren ondorioz, enplegu garbiaren tasa % 1,1ekoa izan da 2016an. Edonola ere, susperraldi honetan, hazkunde-tasak neurrizkoak dira oraindik ere. Horrenbestez, sektoreko enpresen negozio-eredua aldatzen ari da. Izan ere, obra berria egiteko ohiko jarduera, higiezinen eztandaren oinarria izan zena, gero eta txikiagoa da, eta enpresak gero eta garrantzi handiagoa duten beste parametro batzuen alde egin behar dute; alde batetik, birgaikuntza lehenesten ari dira, eta, beste batetik, EITei buruzko araudiak sortzen dituen erronka eta aukera berriei egin behar diete aurre. Esaterako, 2016an eman dira birgaikuntzarako obra-lizentzia gehien, arlo horretan estatistikak egiten direnetik. Etorkizunera begira, datozen bi urteak funtsezkoak izango dira eredu horren potentziala eta sektorean duen eragina egiaztatzeko eta ebaluatzeko, lanpostu eta enpresa berriak eratzeari dagokionez. Sektorea berregituratzeko prozesuan eta balio erantsi handiagoa sortzeko apustuan, oso garrantzitsua izango da eraginkortasun-estandar handiagoak ekarriko dituen Europako araudia (ia hutsaren pareko energia-kontsumoa duten eraikinei buruzkoa) indarrean sartzea. Araudi hori 2019an sartuko da indarrean eraikin publikoen kasuan, eta 2021ean eraikin pribatuen kasuan; hau da, EAEko parkeko eraikin guztiei eragingo die.