SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
2016ko Europako Mugikortasun Astea
Gero eta gazte gehiagok erabiltzen dute bizikleta beren
ohiko joan-etorrietan
Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra arte ospatzen dela-eta, Gazteen
Euskal Behatokiak Euskadiko gazteek egiten duten bizikletaren erabilerari buruzko
datuak aurkezten ditu.
2016an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 13,4k diote bizikleta egunero
edo ia egunero erabiltzen dutela beren ohiko joan-etorrietan. Joan-etorri hauetan ez
dira aintzat hartzen aisialdiko kirol jarduera gisa egindakoak.
Ehuneko horrek gora egin du etengabe azken urteetan: 2004an % 4,6koa zen, 2008an
% 5,3koa, 2012an % 9,6ra igo zen eta orain, 2016an, % 13,4koa da. Bidegorrien sarea
gero eta handiagoa da eta bizikletak maileguan hartzeko zerbitzu publikoa eskaintzen
duten herriak ere gero eta gehiago dira; bi faktore horiek lagungarri izan daitezke
garraiobide horren erabileraren sustapenean.
Mutilek neskek baino askoz gehiago erabiltzen dute bizikleta. Mutilen % 19,6
normalean bizikletaz mugitzen da, nesken kasuan % 6,9 soilik.
25 urtetik gorakoen artean jaitsi egiten da ohiko joan-etorrietan bizikleta erabiltzen
dutenen portzentajea. Hau da, 15 eta 19 urte bitartekoen % 15,5 egunero edo ia
egunero mugitzen da bizikletaz, bai eta 20 eta 24 urte bitartekoen % 16,6; baina 25 eta
29 urte bitartekoen artean bizikleta ohiko joan-etorrietan erabiltzen dutenen
portzentajea % 8,8ra murrizten da.
Adin tarte zaharrenean ikus dezakegun bizikletaren erabileraren murrizketa bat dator
adin tarte horretan zeregin nagusian ematen den aldaketarekin. 25 urte bete baino
lehen gazte gehienen zeregin nagusia ikastea da eta ikasleen % 15,3k normalean
bizikleta erabiltzen dute ohiko joan-etorrietan. 25 urte bete ondoren gazte gehienak
lanean daude eta langabezian daudenen kopurua ere handitzen da. Talde horietan
bizikletaren erabilera ikasleen artean jasotakoa baino eskasagoa da: % 11,3 lanean
dabiltzanen artean eta % 10,2 langabeen artean.
Dena dela, alderik nabarmenena gazteak bizi diren lurraldeak erakusten du. Araban
erabiltzen da gehien bizikleta, gazteen % 27,9k erabiltzen baitute bere ohiko joan-
etorrietan. Ondoren Gipuzkoa dugu, bertako gazteen % 15,8k erabiltzen dute egunero
edo ia egunero. Bizkaian, aldiz, gazteen kopuru txikiagoak aukeratzen du bizikleta
ohiko joan-etorrietarako, % 7,5ek bakarrik.
Gazteak bizi diren udalerrien tamainaren arabera ere aldeak aurki ditzakegu.
Euskadiko hiriburuetan bizi diren gazteek herri ertainetan edo txikietan bizi direnek
baino gehiago erabiltzen dute bizikleta: % 18,0k hiriburuetan, % 11,5ek 10.000 biztanle
baino gehiagoko herrietan eta gazteen % 8,7k 10.000 biztanle baino gutxiagoko
herrietan.
Aurkeztutako datuak Gazteen Euskal Behatokiak eginiko inkesta baten emaitzak dira.
Inkesta horretan Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarria
elkarrizketatu zen. Lagin hori 1500 gaztek osatu dute (750 gizon eta 750 emakume)
eta inkestan gai honi eta beste hainbat gairi buruz galdetu zitzaien 2016ko lehen
hiruhilekoan. Hemen aurkeztu ditugun datuak datorren urtean “Euskadiko gazteak
2016” izenburuarekin argitaratuko den ikerketaren aurrerapen datu batzuk dira.
Ikerketa hori Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin burutzen duen bildumaren
bostgarren alea izango da eta bertan, aurrekoetan bezala, 30 urtetik beherako gazteen
baloreak, jarrerak, iritziak eta portaerak aztertuko dira.
Gasteizen, 2016ko irailaren 16an

More Related Content

Viewers also liked

Lehendakariaren hitzaldia - Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea
Lehendakariaren hitzaldia - Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea Lehendakariaren hitzaldia - Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea
Lehendakariaren hitzaldia - Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea Irekia - EJGV
 
Informe Evaluativo sobre los Puntos de Encuentro Familiar por Derivación Judi...
Informe Evaluativo sobre los Puntos de Encuentro Familiar por Derivación Judi...Informe Evaluativo sobre los Puntos de Encuentro Familiar por Derivación Judi...
Informe Evaluativo sobre los Puntos de Encuentro Familiar por Derivación Judi...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Gasteizko Santa Maria Katedralaren kriptak museo ...
Lehendakariaren hitzaldia - Gasteizko Santa Maria Katedralaren kriptak museo ...Lehendakariaren hitzaldia - Gasteizko Santa Maria Katedralaren kriptak museo ...
Lehendakariaren hitzaldia - Gasteizko Santa Maria Katedralaren kriptak museo ...Irekia - EJGV
 
Discurso del lehendakari - Concierto del alumnado y profesorado de Musikene
Discurso del lehendakari - Concierto del alumnado y profesorado de MusikeneDiscurso del lehendakari - Concierto del alumnado y profesorado de Musikene
Discurso del lehendakari - Concierto del alumnado y profesorado de MusikeneIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko Zientzia Parkearen inaugurazioa
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko Zientzia Parkearen inaugurazioa Lehendakariaren hitzaldia - EHUko Zientzia Parkearen inaugurazioa
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko Zientzia Parkearen inaugurazioa Irekia - EJGV
 
Alfredo Espinosa-Urdulizko Ospitalearen irekia
Alfredo Espinosa-Urdulizko Ospitalearen irekiaAlfredo Espinosa-Urdulizko Ospitalearen irekia
Alfredo Espinosa-Urdulizko Ospitalearen irekiaIrekia - EJGV
 
Passion for Knowledge 2016: zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioa
Passion for Knowledge 2016: zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioaPassion for Knowledge 2016: zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioa
Passion for Knowledge 2016: zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioaIrekia - EJGV
 
Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relac...
Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relac...Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relac...
Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relac...Irekia - EJGV
 
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...Irekia - EJGV
 
SOCIÓMETRO VASCO 61 – La sociedad vasca ante el futuro –
SOCIÓMETRO VASCO 61 – La sociedad vasca ante el futuro –SOCIÓMETRO VASCO 61 – La sociedad vasca ante el futuro –
SOCIÓMETRO VASCO 61 – La sociedad vasca ante el futuro –Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - BASQUE TEAMaren harrera
Lehendakariaren hitzaldia - BASQUE TEAMaren harreraLehendakariaren hitzaldia - BASQUE TEAMaren harrera
Lehendakariaren hitzaldia - BASQUE TEAMaren harreraIrekia - EJGV
 
Gida: Motor-gidariak Arreta + Errespetua Errepidea guztiona da
Gida: Motor-gidariak Arreta + Errespetua Errepidea guztiona daGida: Motor-gidariak Arreta + Errespetua Errepidea guztiona da
Gida: Motor-gidariak Arreta + Errespetua Errepidea guztiona daIrekia - EJGV
 
2016ko Hauteskunde Orokorren ondoko inkesta
2016ko Hauteskunde Orokorren ondoko inkesta2016ko Hauteskunde Orokorren ondoko inkesta
2016ko Hauteskunde Orokorren ondoko inkestaIrekia - EJGV
 
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...Irekia - EJGV
 
Estudio sobre sexismo en el tratamiento informativo y publicitario de las El...
 Estudio sobre sexismo en el tratamiento informativo y publicitario de las El... Estudio sobre sexismo en el tratamiento informativo y publicitario de las El...
Estudio sobre sexismo en el tratamiento informativo y publicitario de las El...Irekia - EJGV
 
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa Irekia - EJGV
 
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...Irekia - EJGV
 
Ebaluazio txostena 2015. Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko Pla...
Ebaluazio txostena 2015.  Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko Pla...Ebaluazio txostena 2015.  Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko Pla...
Ebaluazio txostena 2015. Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko Pla...Irekia - EJGV
 
Informe de evaluación 2015. Evaluación del Plan General de Normalización Ling...
Informe de evaluación 2015. Evaluación del Plan General de Normalización Ling...Informe de evaluación 2015. Evaluación del Plan General de Normalización Ling...
Informe de evaluación 2015. Evaluación del Plan General de Normalización Ling...Irekia - EJGV
 
Viewers also liked (20)

Lehendakariaren hitzaldia - Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea
Lehendakariaren hitzaldia - Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea Lehendakariaren hitzaldia - Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea
Lehendakariaren hitzaldia - Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea
 
Informe Evaluativo sobre los Puntos de Encuentro Familiar por Derivación Judi...
Informe Evaluativo sobre los Puntos de Encuentro Familiar por Derivación Judi...Informe Evaluativo sobre los Puntos de Encuentro Familiar por Derivación Judi...
Informe Evaluativo sobre los Puntos de Encuentro Familiar por Derivación Judi...
 
Lehendakariaren hitzaldia - Gasteizko Santa Maria Katedralaren kriptak museo ...
Lehendakariaren hitzaldia - Gasteizko Santa Maria Katedralaren kriptak museo ...Lehendakariaren hitzaldia - Gasteizko Santa Maria Katedralaren kriptak museo ...
Lehendakariaren hitzaldia - Gasteizko Santa Maria Katedralaren kriptak museo ...
 
Discurso del lehendakari - Concierto del alumnado y profesorado de Musikene
Discurso del lehendakari - Concierto del alumnado y profesorado de MusikeneDiscurso del lehendakari - Concierto del alumnado y profesorado de Musikene
Discurso del lehendakari - Concierto del alumnado y profesorado de Musikene
 
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko Zientzia Parkearen inaugurazioa
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko Zientzia Parkearen inaugurazioa Lehendakariaren hitzaldia - EHUko Zientzia Parkearen inaugurazioa
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko Zientzia Parkearen inaugurazioa
 
Alfredo Espinosa-Urdulizko Ospitalearen irekia
Alfredo Espinosa-Urdulizko Ospitalearen irekiaAlfredo Espinosa-Urdulizko Ospitalearen irekia
Alfredo Espinosa-Urdulizko Ospitalearen irekia
 
¿Que es Begira?
¿Que es Begira?¿Que es Begira?
¿Que es Begira?
 
Passion for Knowledge 2016: zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioa
Passion for Knowledge 2016: zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioaPassion for Knowledge 2016: zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioa
Passion for Knowledge 2016: zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioa
 
Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relac...
Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relac...Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relac...
Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relac...
 
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren proiektua - D...
 
SOCIÓMETRO VASCO 61 – La sociedad vasca ante el futuro –
SOCIÓMETRO VASCO 61 – La sociedad vasca ante el futuro –SOCIÓMETRO VASCO 61 – La sociedad vasca ante el futuro –
SOCIÓMETRO VASCO 61 – La sociedad vasca ante el futuro –
 
Lehendakariaren hitzaldia - BASQUE TEAMaren harrera
Lehendakariaren hitzaldia - BASQUE TEAMaren harreraLehendakariaren hitzaldia - BASQUE TEAMaren harrera
Lehendakariaren hitzaldia - BASQUE TEAMaren harrera
 
Gida: Motor-gidariak Arreta + Errespetua Errepidea guztiona da
Gida: Motor-gidariak Arreta + Errespetua Errepidea guztiona daGida: Motor-gidariak Arreta + Errespetua Errepidea guztiona da
Gida: Motor-gidariak Arreta + Errespetua Errepidea guztiona da
 
2016ko Hauteskunde Orokorren ondoko inkesta
2016ko Hauteskunde Orokorren ondoko inkesta2016ko Hauteskunde Orokorren ondoko inkesta
2016ko Hauteskunde Orokorren ondoko inkesta
 
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
 
Estudio sobre sexismo en el tratamiento informativo y publicitario de las El...
 Estudio sobre sexismo en el tratamiento informativo y publicitario de las El... Estudio sobre sexismo en el tratamiento informativo y publicitario de las El...
Estudio sobre sexismo en el tratamiento informativo y publicitario de las El...
 
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
 
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
 
Ebaluazio txostena 2015. Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko Pla...
Ebaluazio txostena 2015.  Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko Pla...Ebaluazio txostena 2015.  Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko Pla...
Ebaluazio txostena 2015. Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko Pla...
 
Informe de evaluación 2015. Evaluación del Plan General de Normalización Ling...
Informe de evaluación 2015. Evaluación del Plan General de Normalización Ling...Informe de evaluación 2015. Evaluación del Plan General de Normalización Ling...
Informe de evaluación 2015. Evaluación del Plan General de Normalización Ling...
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Aumenta el número de jóvenes de Euskadi que utilizan la bicicleta en sus desplazamientos habituales

  • 1. 2016ko Europako Mugikortasun Astea Gero eta gazte gehiagok erabiltzen dute bizikleta beren ohiko joan-etorrietan Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra arte ospatzen dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteek egiten duten bizikletaren erabilerari buruzko datuak aurkezten ditu. 2016an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 13,4k diote bizikleta egunero edo ia egunero erabiltzen dutela beren ohiko joan-etorrietan. Joan-etorri hauetan ez dira aintzat hartzen aisialdiko kirol jarduera gisa egindakoak. Ehuneko horrek gora egin du etengabe azken urteetan: 2004an % 4,6koa zen, 2008an % 5,3koa, 2012an % 9,6ra igo zen eta orain, 2016an, % 13,4koa da. Bidegorrien sarea gero eta handiagoa da eta bizikletak maileguan hartzeko zerbitzu publikoa eskaintzen duten herriak ere gero eta gehiago dira; bi faktore horiek lagungarri izan daitezke garraiobide horren erabileraren sustapenean. Mutilek neskek baino askoz gehiago erabiltzen dute bizikleta. Mutilen % 19,6 normalean bizikletaz mugitzen da, nesken kasuan % 6,9 soilik. 25 urtetik gorakoen artean jaitsi egiten da ohiko joan-etorrietan bizikleta erabiltzen dutenen portzentajea. Hau da, 15 eta 19 urte bitartekoen % 15,5 egunero edo ia egunero mugitzen da bizikletaz, bai eta 20 eta 24 urte bitartekoen % 16,6; baina 25 eta 29 urte bitartekoen artean bizikleta ohiko joan-etorrietan erabiltzen dutenen portzentajea % 8,8ra murrizten da.
  • 2. Adin tarte zaharrenean ikus dezakegun bizikletaren erabileraren murrizketa bat dator adin tarte horretan zeregin nagusian ematen den aldaketarekin. 25 urte bete baino lehen gazte gehienen zeregin nagusia ikastea da eta ikasleen % 15,3k normalean bizikleta erabiltzen dute ohiko joan-etorrietan. 25 urte bete ondoren gazte gehienak lanean daude eta langabezian daudenen kopurua ere handitzen da. Talde horietan bizikletaren erabilera ikasleen artean jasotakoa baino eskasagoa da: % 11,3 lanean dabiltzanen artean eta % 10,2 langabeen artean. Dena dela, alderik nabarmenena gazteak bizi diren lurraldeak erakusten du. Araban erabiltzen da gehien bizikleta, gazteen % 27,9k erabiltzen baitute bere ohiko joan- etorrietan. Ondoren Gipuzkoa dugu, bertako gazteen % 15,8k erabiltzen dute egunero edo ia egunero. Bizkaian, aldiz, gazteen kopuru txikiagoak aukeratzen du bizikleta ohiko joan-etorrietarako, % 7,5ek bakarrik. Gazteak bizi diren udalerrien tamainaren arabera ere aldeak aurki ditzakegu. Euskadiko hiriburuetan bizi diren gazteek herri ertainetan edo txikietan bizi direnek baino gehiago erabiltzen dute bizikleta: % 18,0k hiriburuetan, % 11,5ek 10.000 biztanle baino gehiagoko herrietan eta gazteen % 8,7k 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan. Aurkeztutako datuak Gazteen Euskal Behatokiak eginiko inkesta baten emaitzak dira. Inkesta horretan Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarria elkarrizketatu zen. Lagin hori 1500 gaztek osatu dute (750 gizon eta 750 emakume) eta inkestan gai honi eta beste hainbat gairi buruz galdetu zitzaien 2016ko lehen hiruhilekoan. Hemen aurkeztu ditugun datuak datorren urtean “Euskadiko gazteak 2016” izenburuarekin argitaratuko den ikerketaren aurrerapen datu batzuk dira. Ikerketa hori Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin burutzen duen bildumaren bostgarren alea izango da eta bertan, aurrekoetan bezala, 30 urtetik beherako gazteen baloreak, jarrerak, iritziak eta portaerak aztertuko dira. Gasteizen, 2016ko irailaren 16an