SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
Download to read offline
Asteartea, 2015(e)ko abuztuaren 25
Zortzi film luze aurkeztuko dira Donostia
Zinemaldiko Zinemira sailean
Karmele Soler izango da 2015eko Zinemira Saria
Donostia Zinemaldiaren 63. edizioak zortzi film luze aurkeztuko ditu Euskal Herrian ekoitzitako zinemari
buruzko Zinemira sailean. Mundu mailako lau estreinaldi eta aurten ekoitzitako beste lau lanek osatzen dute
film-multzoa.
Lau estrainaldi hauek Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko aukera dute, baita gutxienez % 20an Euskal
Herrian ekoitzitako gainerako filmak ere, Zinemaldian aurkeztu badira mundu-mailan, edozein dela ere saila.
Epaimahai espezifiko batek erabakiko du zein izango den Irizar sariaren irabazlea. Film irabazlearen
ekoizleek 20.000 € gordin jasoko dituzte.
ZINEMIRA
Euskal zinemari eskainitako saila da eta Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta
Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Irizar eta EITBk babestuta eta EPEren eta IBAIAren lankidetzarekin.
UN OTOÑO SIN BERLÍN
LARA IZAGIRRE
Mundu mailako estreinaldia - Euskal Zinemaren Gala
June jaioterrira itzuliko da ustekabean, denbora batez atzerrian bizi ostean.
Etxerako buelta mingarria izango da: familia eta lehenengo maitea, Diego,
aldatu egin dira. June ere aldatu da, eta zail egingo zaio hautsitako lotura
horiek osatzea. Baina, udazkeneko hego haizea bezalaxe, Junek iraultza
ekarriko du.
DISTRICT ZERO
JORGE FERNÁNDEZ MAYORAL, PABLO TOSCO, PABLO IRABURU
ALLEGUE
Zer gordetzen du errefuxiatu baten telefonoak barruan? Haren oroitzapenak,
memoria, nortasuna eta ihesean atzean utzitako munduarekin harremana.
Zataari-ko errefuxiatu-eremu batean, mugikorrak konpontzeko denda bateko
egunerokotasuna kontatuko digu film honek.
GURE SOR LEKUAREN BILA
JOSU MARTÍNEZ
Mundu mailako estreinaldia
Hazparne, 1956. Ikusmin handia dago: bertako zinema-aretoan Euskal
Herriari buruzko dokumental bat estreinatuko dute, euskaraz. Hurrengo
hilabeteetan, Iparraldeko beste udalerri batzuetan proiektatuko dute, baita
Parisen, San Frantziskon eta Dakarren ere. Laster galduko da haren
arrastoa, ordea, eta guztiei ahaztuko zaie dokumentala. Hirurogei urte
beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da.
JAI ALAI BLUES
GORKA BILBAO RAMOS
Mundu mailako estreinaldia
Jai Alaiaren historia sinestezina kontatuko digu dokumentalak, mundu
horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien
biografien eta Jai Alaiaren historia beraren arteko paralelismoak. Hasiera
apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako
frontoitan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak
dituzten gizarte batzuetara egokitzean...
#JAZZALDIA50
CARLOS RODRÍGUEZ
Donostiako Jazzaldiak bere berrogeita hamar urteko historia laburbildu du
dokumental honetan, jaialdi horretan protagonista izandakoen lekukotasunen
eta betirako oroimenean iraungo duten kontzertu paregabeen irudien
bitartez.
POS ESO
SAM ORTI MARTI
Animazioko zinema-zuzendari Sam-en lehen film luzea. La Trinik, mundu
osoan ezaguna den flamenko-dantzari batek, bertan behera utziko ditu
tablaoak, senarra hil zitzaionetik depresioak jota baitago. Deabru maltzur
batek hartuko du haren zortzi urteko semea, Damian, eta gaiztakeria krudel
eta odoltsuak egitera behartuko du.
SANCTUAIRE / SANCTUARY
OLIVIER MASSET-DEPASSE
Film honek elkarren etsai diren bi gizon eszenaratuko ditu; desadostasunak
gorabehera, elkar ezagutzen eta errespetatzen ikasiko dute: Domingo Iturbe
"Txomin" da bata, ETAko aparatu militarraren burua; Grègoire Fortin bestea,
Mitterranden garaiko Justiziako ministroaren kontseilaria.
WALLS (HARRESIAK)
PABLO IRABURU ALLEGUE, MIGUELTXO MOLINA AYESTARÁN
Mundu mailako estreinaldia
Gero eta hesi gehiagok banatzen du mundua. Alde batean nahiz bestean
daude gizakiak. Ez dago zertan eztabaidatu harresiok zentzugabeak edo
logikoak, ezinbestekoak edo saihesgarriak diren: alde bateko nahiz besteko
pertsonak funtsean berdinak direla erakustea da gakoa.
Kimuak katalogo film laburrak
(profesionalentzat eta akreditaziodunentzat soilik)
Zinemira sailean, halaber, Kimuak 2015 programako film laburren aukeraketa bilduko da. Kimuak-ek, Eusko
Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko ekimenak, urteko film labur nabarmenenak
zabaltzea du helburu. Aurten, zazpi film labur sartu dira Kimuak programaren aukeraketan.
5 SEGUNDOS
Film laburra
DAVID GONZÁLEZ RUDIEZ
Carlosek sorpresa bat prestatu du bere emaztearentzat. Liskarra izan zuten
egun batzuk lehenago, eta barkamena eskatu nahi dio.
DUELLUM
Film laburra
TUCKER DÁVILA WOOD
Duelu bat basoan, egun arrunt batean.
FOXES
Film laburra
MIKEL GURREA
Londres. Higiezinen agente gazte batek salmenta garrantzitsu bat eta hamar
urteko semearen zaintza uztartu beharko ditu. Malcolm eta Aron elkar ulertu
ezinik dabiltza, eta hiriko azeri bat atzetik darabilte gau euritsu batean.
I SAID I WOULD NEVER TALK ABOUT POLITICS
Film laburra
AITOR OÑEDERRA
Don Mariano jatetxe ospetsu batera joango da, hegazkinez bidaiatuta;
jatetxeko espezialitatea kalitateko haragi gorri naturalak dira, gantz eta
kolesterol gutxikoak.
LOST VILLAGE
Film laburra
GEORGE TODRIA
Herrixka abandonatu batean, adin ertaineko gizon eta emakume bat bizi dira
soilik. Egun batean, zenbait etxe hutsetan argiak agertzen hasiko dira.
Bakoitzak modu desberdinean erantzungo dio gertakariari. Haien bizitzak ez
dira berriz berdinak izango.
LUZ A LA DERIVA
Film laburra
IÑIGO SALABERRIA
Islandian, ilunpetan ematen dute urtearen parte handi bat. Gauak zera du
ona: dekoratua borratzen duen atze-oihal moduko bat da, eta funtsezkoena
uzten dizu aurrean, zeuk marraztu beharreko orri bat balitz bezala.
A REVENGE STORY
Film laburra
LANDER CAMARERO
Mark Figueroa aktibista eta blogger ezagunak, emakume baten traizioak
minduta, mendekua hartzea erabakiko du: bikotekideren batek
engainatutako emakume oro gonbidatuko du berarekin harremanak izatera.
ZINEMIRA SARIA
Karmele Soler makillatzaileak Zinemira Saria jasoko du aurten. Donostia Zinemaldiak eta EPE/APV eta
IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dute, euskal zinemagintzaren pertsona ospetsu baten lan-ibilbidea aitortzeko.
Euskal Zinemaren Galan emango da Zinemira saria, irailaren 22an, Victoria Eugenia antzokian, Lara
Izagirreren Un otoño sin Berlín filmaren lehen emanaldiarekin batera.
Karmele Soler Donostian jaio zen. Aita futbolari profesionala zuen, eta ama estetizista; hark kutsatu zion
makillajerako zaletasuna. Oso gazterik hasi zen eta irakasle handiak izan zituen. Jaioterrian ikasi zuen
estetika, eta bi urte geroago Madrilera jo zuen, Juan Pedro Hernández makillatzailearekin makillaje
profesionala ikastera Estudio 24n. Alfredo Landaren eskutik Romana González makillatzailearen merezidun
izatea lortu zuen José Luis Garciren Sesión continua (1984) filmean. Geroago, Zinemarako Makillajea
espezialitatea egin zuen Pariseko Societé Française de Maquillage delakoan. Bere lehen pauso profesionalak
Miramoneko ETBren estudio hasi berrietan egin zituen, eta harrezkero ez dio inoiz etxe horretan lan egiteari
utzi.
Makillatzaile gisa zineman 1986. urte inguruan hasi zen, ETBk ekoitzitako lehen filmetan: Hamaseigarrenean
aidanez, Andu Lertxundirena, Ehun metro, Alfonso Ungriarena, eta Zergatik Panpox, Xabier Elorriagarena.
1988an Ander eta Yul iritsi zen, Ana Díezena. Eta 1989an, Felipe Vegaren El mejor de los tiempos filmarekin,
etxetik kanpo lan egin zuen lehen aldiz. Euskal zineman, nazionalean eta nazioartekoan lanean jarraitu zuen,
eta munduko herrialde askorekin eginiko koprodukzioetan jardun zuen makillatzen: Cabo Verde, Maroko,
Mexiko, Kolonbia, Bolivia, Argentina, Italia, Norvegia, Nepal, Portugal eta Frantzia.
Zuzendari askorekin lan egin du: Iciar Bollaínen Hola, ¿estás sola? (1995), También la lluvia (2010),
Katmandú, un espejo en el cielo (2011) eta El olivo (2015); Pedro Almodóvarren Hable con ella (2002) eta La
piel que habito (2011); Julio Medemen Lurra (Tierra, 1996) eta Los amantes del Círculo Polar (1998); Juanma
Bajo Ulloaren Alas de mariposa (1991), Ama hila (La madre muerta,1993), Airbag (1997) y Frágil (2004);
Joaquin Oristrellen Novios (1999), Sin vergüenza (2001) eta Inconscientes (2004); Achero Mañasen Azaroa
(Noviembre, 2003) eta Todo lo que tú quieras (2010); Daniel Calparsororen Salto al vacío (1995) eta
Combustión (2013); Daniel Sánchez Arévaloren Azuloscurocasinegro (2006) eta Primos (2011); Manuel
Gutierrez Aragónen Cosas que dejé en La Habana (1997); Imanol Uriberen La carta esférica (2007); Pablo
Maloren Lasa eta Zabala (2014); Fernando González Molinaren Palmeras en la nieve (2015). Guztira 54
filmetan izan da makillajearen eta ile-apainketaren arduradun.
Goya sarietarako hainbat izendapen jaso ditu: 2002an Noviembre filmagatik, 2003an Inconscientesengatik,
2009an También la lluviarengatik eta Andrucha Waddingtonen Loperengatik. 2012an Goya saria lortu zuen
La piel que habito filmari esker. Gaudí sarietarako ere izendatua izan da bitan: Ferran Audíren Lope eta The
Frost (2009) filmengatik.
ETB GALA
AITAREN ETXEA
JABI ELORTEGI
Euskadiko kostaldeko herri batean, 50eko hamarkadan, girotutako serie
honen lehen kapituluaren emanaldia. Jende multzo batek, gehiengoarentzat
bereziki gogorrak izan ziren urte batzuetan, aurrera ateratzeko eta batera
jarraitzeko egingo dituen ahaleginak islatzen ditu.
Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko izendatutako filmak:
 AMAMA, Asier Altuna (Sail Ofiziala)
 GURE SOR LEKUAREN BILA, Josu Martínez (Zinemira)
 JAI ALAI BLUES, Gorka Bilbao Ramos (Zinemira)
 UN OTOÑO SIN BERLÍN, Lara Izagirre (Zinemira)
 PIKADERO, Ben Sharrock (Zuzendari Berriak)
 PSICONAUTAS, Alberto Vázquez eta Pedro Rivero (Zabaltegi)
 WALLS (HARRESIAK), Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestarán (Zinemira)
Beste sailetako euskal produkzioak
 BRASA (TXINGARRA), Xabi Gutiérrez Márquez (Culinary Zinema), film laburra
 CAMPO A TRAVÉS. Mugaritz, intuyendo un camino (ZEHARBIDEAN. Ekinaren sena, Mugaritz),
Pep Gatell (Culinary Zinema)
 REY GITANO, Juanma bajo Ulloa (Made in Spain)
 SAGARDOA BIDEGILE / CIDER STORIES, Bego Zubia Gallastegi (Culinary Zinema)
 VINYLAND, Marcos García eta Mikel Insausti (Beste jarduerak)
Erabat edo zati batean euskarazkoak diren filmak
 AITAREN ETXEA, Jabi Elortegi (ETB Gala)
 AMAMA, Asier Altuna (Sail Ofiziala)
 CAMPO A TRAVÉS. Mugaritz, intuyendo un camino (ZEHARBIDEAN. Ekinaren sena, Mugaritz),
Pep Gatell (Culinary Zinema)
 GURE SOR LEKUAREN BILA, Josu Martínez (Zinemira)
 JAI ALAI BLUES, Gorka Bilbao Ramos (Zinemira)
 #JAZZALDIA50, Carlos Rodríguez (Zinemira)
 NO ESTAMOS SOLOS, Pere Joan Ventura (Sail Ofiziala – Emanaldi bereziak)
 PIKADERO, Ben Sharrock (Zuzendari Berriak)
 SAGARDOA BIDEGILE / CIDER STORIES, Bego Zubia Gallastegi (Culinary Zinema)
 SANCTUAIRE / SANCTUARY, Olivier Masset-Depasse (Zinemira)
Euskaraz bikoiztutako haur-filmak
Zinemira Euskaraz programaren barruan, Zineuskadiren laguntzaz, haurrentzat pentsatutako film-aukeraketa
bat eskainiko da, euskaraz bikoiztua.
Horrez gain, belodromoan goizero emango da Astérix: Le domaine des dieux /Asterix and Obelix: Mansion of
the Gods (Asterix, Jainkoen Egoitza) filma, euskaraz eta gazteleraz bikoiztua.
 DER 7BTE ZWERG / THE 7th DWARF (7. IPOTXA), Boris Aljinovic eta Harald Siepermann
(Haurrentzako zinema)
 ASTÉRIX: LE DOMAINE DES DIEUX / ASTERIX AND OBELIX: MANSION OF THE GODS
(ASTERIX, JAINKOEN EGOITZA), Alexandre Astier eta Louis Clichy (Haurrentzako zinema)
 THE HOUSE OF MAGIC (MAGIAREN ETXEA), Ben Stassen eta Jeremy Degruson (Haurrentzako
zinema)
 MEÑIQUE Y EL ESPEJO MÁGICO (TOM TXIKI ETA ISPILU MAGIKOA), Ernesto Padrón
(Haurrentzako zinema)
 STAND BY ME DORAEMON, Takashi Yamazaki eta Ryuichi Yagi (Haurrentzako zinema)
Euskarazko azpitituluak dituzten beste sailetako filmak
Perlak
 MIA MADRE, Nanni Moretti
 SAUL FIA / SON OF SAUL, László Nemes
Zabaltegi
 COMOARA / THE TREASURE, Corneliu Porumboiu
 EFTERSKALV / THE HERE AFTER, Magnus von Horn
 UNE JEUNESSE ALLEMANDE / A GERMAN YOUTH, Jean-Gabriel Périot
 KARATSI / LOSERS, Ivailo Hristov
Culinary Zinema
 CAMPO A TRAVÉS. Mugaritz, intuyendo un camino (ZEHARBIDEAN. Ekinaren sena, Mugaritz),
Pep Gatell
 LITTLE FOREST – WINTER/SPRING, Junichi Mori
 SERGIO HERMAN - FUCKING PERFECT, Willemiek Kluijfhout
 WANTON MEE, Eric Khoo
Savage Cinema
 MERU, Chai Vasarhelyi eta Jimmy Chin
 STEVE MCQUEEN: THE MAN & LE MANS, John McKenna eta Gabriel Clarke
Merian C. Cooper & Ernest B. Schoedsack
 DR. CYCLOPS
 KING KONG
 THE LAST DAYS OF POMPEII
 MIGHTY JOE YOUNG
 THE MOST DANGEROUS GAME
 RANGO
Japoniako zinema independente berria 2000-2015
 ARU ASA SOUP WA / THE SOUP, ONE MORNING, Izumi Takahashi
 FUYU NO KEMONO / LOVE ADDICTION, Nobuteru Uchida
 MISS ZOMBIE, Sabu
 OSOI HITO / LATE BLOOMER, Go Shibata
 PARADE, Isao Yukisada
 ROKUGATSU NO HEBI / A SNAKE OF JUNE, Shinya Tsukamoto
IV. EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROA
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren ekimen bat da. Industriako
profesionalentzat pentsatu da; helburua da Europa eta Latinoamerika arteko proiektu zinematografikoen
garapena bultzatzea, eta, horrenbestez, nazioarteko koprodukzio -eta sustapen- sareak indartzea.
Horrez gain, elkargune bat eskainiko die Donostiara etorriko diren industriako profesionalei, eta matchmakers
talde bat izango da harremanak errazteko.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatzen du jarduera hau, Europa
Creativa-MEDIAren babesarekin eta honako hauen laguntzarekin: Producers Network, Ventana Sur, EGEDA
(Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea), Eiken (Euskadiko Ikus Entzunezkoen
Klusterra), EPE-APV (Euskal Produktoreen Elkartea), Europa Creativa Desk Media Euskadi - Zineuskadi,
Europa Distribution, FAPAE (Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizle Elkarteen Federazioa), IBAIA (Ikus-
entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Etxepare Institutua, LatAm cinema eta Ibermedia programa.
LAU HAIZETARA, DOKUMENTALEN XI. KOPRODUKZIO FOROA
Foro honen helburu nagusia ikus-entzunezko sektoreko profesionalei topagune bat eskaintzea da,
dokumentalen generoari lotuta dauden produktore europarren artean koprodukzio-harremanak sustatzeko.
Horretarako, foroak ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak elkartuko ditu.
Jardunaldia goizez eta arratsaldez burutuko da, pitching saioak eta bilera indibidualizatuen agenda bat barne
hartuz. Horri esker, ekoizleek beren proiektuak Europako Commissioning Editore adierazgarriz osatutako
panel baten eta sektoreko hainbat profesionalez aurrean aurkezteko aukera izango dute.
Proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratu, ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko
profesionalak ezagutu eta aldi berean egiten diren jardueretan parte hartu nahi dutenak, oraindik garaiz
dabiltza.
Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
2015eko Zinemira

More Related Content

Viewers also liked

V Informe sobre la situación de los Servicios Sociales en Euskadi
V Informe sobre la situación de los Servicios Sociales en Euskadi V Informe sobre la situación de los Servicios Sociales en Euskadi
V Informe sobre la situación de los Servicios Sociales en Euskadi Irekia - EJGV
 
Discurso del lehendakari “Nuevas agendas y nuevos acentos para la convivencia"
Discurso del lehendakari “Nuevas agendas y nuevos acentos para la convivencia"Discurso del lehendakari “Nuevas agendas y nuevos acentos para la convivencia"
Discurso del lehendakari “Nuevas agendas y nuevos acentos para la convivencia"Irekia - EJGV
 
Zainketa aringarrien lanketa Euskadin. Bizitzaren azken fasean arreta hobea e...
Zainketa aringarrien lanketa Euskadin. Bizitzaren azken fasean arreta hobea e...Zainketa aringarrien lanketa Euskadin. Bizitzaren azken fasean arreta hobea e...
Zainketa aringarrien lanketa Euskadin. Bizitzaren azken fasean arreta hobea e...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzalida - Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazioa
Lehendakariaren hitzalida - Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazioa Lehendakariaren hitzalida - Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazioa
Lehendakariaren hitzalida - Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazioa Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzalida - Side event. “Driving climate action through the c...
Lehendakariaren hitzalida - Side event. “Driving climate action through the c...Lehendakariaren hitzalida - Side event. “Driving climate action through the c...
Lehendakariaren hitzalida - Side event. “Driving climate action through the c...Irekia - EJGV
 
2016ko aurrekontuak. Segurtasun saila
2016ko aurrekontuak. Segurtasun saila2016ko aurrekontuak. Segurtasun saila
2016ko aurrekontuak. Segurtasun sailaIrekia - EJGV
 
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa (Osakdietza, julio 2016)
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa (Osakdietza, julio 2016)Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa (Osakdietza, julio 2016)
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa (Osakdietza, julio 2016)Irekia - EJGV
 
VI Encuesta Sociolingüística Comunidad Autónoma Vasca
VI Encuesta Sociolingüística Comunidad Autónoma VascaVI Encuesta Sociolingüística Comunidad Autónoma Vasca
VI Encuesta Sociolingüística Comunidad Autónoma VascaIrekia - EJGV
 
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko GidaTransexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko GidaIrekia - EJGV
 
Plan de Cuidados Paliativos de Euskadi 2016-2010
Plan de Cuidados Paliativos de Euskadi 2016-2010Plan de Cuidados Paliativos de Euskadi 2016-2010
Plan de Cuidados Paliativos de Euskadi 2016-2010Irekia - EJGV
 
¿La calle es mía? Poder, miedo y estrategias de empoderamiento de mujeres jóv...
¿La calle es mía? Poder, miedo y estrategias de empoderamiento de mujeres jóv...¿La calle es mía? Poder, miedo y estrategias de empoderamiento de mujeres jóv...
¿La calle es mía? Poder, miedo y estrategias de empoderamiento de mujeres jóv...Irekia - EJGV
 
Viewers also liked (12)

Zer da Begira?
Zer da Begira?Zer da Begira?
Zer da Begira?
 
V Informe sobre la situación de los Servicios Sociales en Euskadi
V Informe sobre la situación de los Servicios Sociales en Euskadi V Informe sobre la situación de los Servicios Sociales en Euskadi
V Informe sobre la situación de los Servicios Sociales en Euskadi
 
Discurso del lehendakari “Nuevas agendas y nuevos acentos para la convivencia"
Discurso del lehendakari “Nuevas agendas y nuevos acentos para la convivencia"Discurso del lehendakari “Nuevas agendas y nuevos acentos para la convivencia"
Discurso del lehendakari “Nuevas agendas y nuevos acentos para la convivencia"
 
Zainketa aringarrien lanketa Euskadin. Bizitzaren azken fasean arreta hobea e...
Zainketa aringarrien lanketa Euskadin. Bizitzaren azken fasean arreta hobea e...Zainketa aringarrien lanketa Euskadin. Bizitzaren azken fasean arreta hobea e...
Zainketa aringarrien lanketa Euskadin. Bizitzaren azken fasean arreta hobea e...
 
Lehendakariaren hitzalida - Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazioa
Lehendakariaren hitzalida - Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazioa Lehendakariaren hitzalida - Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazioa
Lehendakariaren hitzalida - Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazioa
 
Lehendakariaren hitzalida - Side event. “Driving climate action through the c...
Lehendakariaren hitzalida - Side event. “Driving climate action through the c...Lehendakariaren hitzalida - Side event. “Driving climate action through the c...
Lehendakariaren hitzalida - Side event. “Driving climate action through the c...
 
2016ko aurrekontuak. Segurtasun saila
2016ko aurrekontuak. Segurtasun saila2016ko aurrekontuak. Segurtasun saila
2016ko aurrekontuak. Segurtasun saila
 
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa (Osakdietza, julio 2016)
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa (Osakdietza, julio 2016)Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa (Osakdietza, julio 2016)
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa (Osakdietza, julio 2016)
 
VI Encuesta Sociolingüística Comunidad Autónoma Vasca
VI Encuesta Sociolingüística Comunidad Autónoma VascaVI Encuesta Sociolingüística Comunidad Autónoma Vasca
VI Encuesta Sociolingüística Comunidad Autónoma Vasca
 
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko GidaTransexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
 
Plan de Cuidados Paliativos de Euskadi 2016-2010
Plan de Cuidados Paliativos de Euskadi 2016-2010Plan de Cuidados Paliativos de Euskadi 2016-2010
Plan de Cuidados Paliativos de Euskadi 2016-2010
 
¿La calle es mía? Poder, miedo y estrategias de empoderamiento de mujeres jóv...
¿La calle es mía? Poder, miedo y estrategias de empoderamiento de mujeres jóv...¿La calle es mía? Poder, miedo y estrategias de empoderamiento de mujeres jóv...
¿La calle es mía? Poder, miedo y estrategias de empoderamiento de mujeres jóv...
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
2015eko Zinemira

  • 1. Asteartea, 2015(e)ko abuztuaren 25 Zortzi film luze aurkeztuko dira Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean Karmele Soler izango da 2015eko Zinemira Saria Donostia Zinemaldiaren 63. edizioak zortzi film luze aurkeztuko ditu Euskal Herrian ekoitzitako zinemari buruzko Zinemira sailean. Mundu mailako lau estreinaldi eta aurten ekoitzitako beste lau lanek osatzen dute film-multzoa. Lau estrainaldi hauek Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko aukera dute, baita gutxienez % 20an Euskal Herrian ekoitzitako gainerako filmak ere, Zinemaldian aurkeztu badira mundu-mailan, edozein dela ere saila. Epaimahai espezifiko batek erabakiko du zein izango den Irizar sariaren irabazlea. Film irabazlearen ekoizleek 20.000 € gordin jasoko dituzte. ZINEMIRA Euskal zinemari eskainitako saila da eta Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Irizar eta EITBk babestuta eta EPEren eta IBAIAren lankidetzarekin. UN OTOÑO SIN BERLÍN LARA IZAGIRRE Mundu mailako estreinaldia - Euskal Zinemaren Gala June jaioterrira itzuliko da ustekabean, denbora batez atzerrian bizi ostean. Etxerako buelta mingarria izango da: familia eta lehenengo maitea, Diego, aldatu egin dira. June ere aldatu da, eta zail egingo zaio hautsitako lotura horiek osatzea. Baina, udazkeneko hego haizea bezalaxe, Junek iraultza ekarriko du. DISTRICT ZERO JORGE FERNÁNDEZ MAYORAL, PABLO TOSCO, PABLO IRABURU ALLEGUE Zer gordetzen du errefuxiatu baten telefonoak barruan? Haren oroitzapenak, memoria, nortasuna eta ihesean atzean utzitako munduarekin harremana. Zataari-ko errefuxiatu-eremu batean, mugikorrak konpontzeko denda bateko egunerokotasuna kontatuko digu film honek.
  • 2. GURE SOR LEKUAREN BILA JOSU MARTÍNEZ Mundu mailako estreinaldia Hazparne, 1956. Ikusmin handia dago: bertako zinema-aretoan Euskal Herriari buruzko dokumental bat estreinatuko dute, euskaraz. Hurrengo hilabeteetan, Iparraldeko beste udalerri batzuetan proiektatuko dute, baita Parisen, San Frantziskon eta Dakarren ere. Laster galduko da haren arrastoa, ordea, eta guztiei ahaztuko zaie dokumentala. Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da. JAI ALAI BLUES GORKA BILBAO RAMOS Mundu mailako estreinaldia Jai Alaiaren historia sinestezina kontatuko digu dokumentalak, mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alaiaren historia beraren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoitan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean... #JAZZALDIA50 CARLOS RODRÍGUEZ Donostiako Jazzaldiak bere berrogeita hamar urteko historia laburbildu du dokumental honetan, jaialdi horretan protagonista izandakoen lekukotasunen eta betirako oroimenean iraungo duten kontzertu paregabeen irudien bitartez. POS ESO SAM ORTI MARTI Animazioko zinema-zuzendari Sam-en lehen film luzea. La Trinik, mundu osoan ezaguna den flamenko-dantzari batek, bertan behera utziko ditu tablaoak, senarra hil zitzaionetik depresioak jota baitago. Deabru maltzur batek hartuko du haren zortzi urteko semea, Damian, eta gaiztakeria krudel eta odoltsuak egitera behartuko du. SANCTUAIRE / SANCTUARY OLIVIER MASSET-DEPASSE Film honek elkarren etsai diren bi gizon eszenaratuko ditu; desadostasunak gorabehera, elkar ezagutzen eta errespetatzen ikasiko dute: Domingo Iturbe "Txomin" da bata, ETAko aparatu militarraren burua; Grègoire Fortin bestea, Mitterranden garaiko Justiziako ministroaren kontseilaria.
  • 3. WALLS (HARRESIAK) PABLO IRABURU ALLEGUE, MIGUELTXO MOLINA AYESTARÁN Mundu mailako estreinaldia Gero eta hesi gehiagok banatzen du mundua. Alde batean nahiz bestean daude gizakiak. Ez dago zertan eztabaidatu harresiok zentzugabeak edo logikoak, ezinbestekoak edo saihesgarriak diren: alde bateko nahiz besteko pertsonak funtsean berdinak direla erakustea da gakoa. Kimuak katalogo film laburrak (profesionalentzat eta akreditaziodunentzat soilik) Zinemira sailean, halaber, Kimuak 2015 programako film laburren aukeraketa bilduko da. Kimuak-ek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko ekimenak, urteko film labur nabarmenenak zabaltzea du helburu. Aurten, zazpi film labur sartu dira Kimuak programaren aukeraketan. 5 SEGUNDOS Film laburra DAVID GONZÁLEZ RUDIEZ Carlosek sorpresa bat prestatu du bere emaztearentzat. Liskarra izan zuten egun batzuk lehenago, eta barkamena eskatu nahi dio. DUELLUM Film laburra TUCKER DÁVILA WOOD Duelu bat basoan, egun arrunt batean. FOXES Film laburra MIKEL GURREA Londres. Higiezinen agente gazte batek salmenta garrantzitsu bat eta hamar urteko semearen zaintza uztartu beharko ditu. Malcolm eta Aron elkar ulertu ezinik dabiltza, eta hiriko azeri bat atzetik darabilte gau euritsu batean. I SAID I WOULD NEVER TALK ABOUT POLITICS Film laburra AITOR OÑEDERRA Don Mariano jatetxe ospetsu batera joango da, hegazkinez bidaiatuta; jatetxeko espezialitatea kalitateko haragi gorri naturalak dira, gantz eta kolesterol gutxikoak.
  • 4. LOST VILLAGE Film laburra GEORGE TODRIA Herrixka abandonatu batean, adin ertaineko gizon eta emakume bat bizi dira soilik. Egun batean, zenbait etxe hutsetan argiak agertzen hasiko dira. Bakoitzak modu desberdinean erantzungo dio gertakariari. Haien bizitzak ez dira berriz berdinak izango. LUZ A LA DERIVA Film laburra IÑIGO SALABERRIA Islandian, ilunpetan ematen dute urtearen parte handi bat. Gauak zera du ona: dekoratua borratzen duen atze-oihal moduko bat da, eta funtsezkoena uzten dizu aurrean, zeuk marraztu beharreko orri bat balitz bezala. A REVENGE STORY Film laburra LANDER CAMARERO Mark Figueroa aktibista eta blogger ezagunak, emakume baten traizioak minduta, mendekua hartzea erabakiko du: bikotekideren batek engainatutako emakume oro gonbidatuko du berarekin harremanak izatera. ZINEMIRA SARIA Karmele Soler makillatzaileak Zinemira Saria jasoko du aurten. Donostia Zinemaldiak eta EPE/APV eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dute, euskal zinemagintzaren pertsona ospetsu baten lan-ibilbidea aitortzeko. Euskal Zinemaren Galan emango da Zinemira saria, irailaren 22an, Victoria Eugenia antzokian, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlín filmaren lehen emanaldiarekin batera. Karmele Soler Donostian jaio zen. Aita futbolari profesionala zuen, eta ama estetizista; hark kutsatu zion makillajerako zaletasuna. Oso gazterik hasi zen eta irakasle handiak izan zituen. Jaioterrian ikasi zuen estetika, eta bi urte geroago Madrilera jo zuen, Juan Pedro Hernández makillatzailearekin makillaje profesionala ikastera Estudio 24n. Alfredo Landaren eskutik Romana González makillatzailearen merezidun izatea lortu zuen José Luis Garciren Sesión continua (1984) filmean. Geroago, Zinemarako Makillajea espezialitatea egin zuen Pariseko Societé Française de Maquillage delakoan. Bere lehen pauso profesionalak Miramoneko ETBren estudio hasi berrietan egin zituen, eta harrezkero ez dio inoiz etxe horretan lan egiteari utzi. Makillatzaile gisa zineman 1986. urte inguruan hasi zen, ETBk ekoitzitako lehen filmetan: Hamaseigarrenean aidanez, Andu Lertxundirena, Ehun metro, Alfonso Ungriarena, eta Zergatik Panpox, Xabier Elorriagarena. 1988an Ander eta Yul iritsi zen, Ana Díezena. Eta 1989an, Felipe Vegaren El mejor de los tiempos filmarekin, etxetik kanpo lan egin zuen lehen aldiz. Euskal zineman, nazionalean eta nazioartekoan lanean jarraitu zuen, eta munduko herrialde askorekin eginiko koprodukzioetan jardun zuen makillatzen: Cabo Verde, Maroko,
  • 5. Mexiko, Kolonbia, Bolivia, Argentina, Italia, Norvegia, Nepal, Portugal eta Frantzia. Zuzendari askorekin lan egin du: Iciar Bollaínen Hola, ¿estás sola? (1995), También la lluvia (2010), Katmandú, un espejo en el cielo (2011) eta El olivo (2015); Pedro Almodóvarren Hable con ella (2002) eta La piel que habito (2011); Julio Medemen Lurra (Tierra, 1996) eta Los amantes del Círculo Polar (1998); Juanma Bajo Ulloaren Alas de mariposa (1991), Ama hila (La madre muerta,1993), Airbag (1997) y Frágil (2004); Joaquin Oristrellen Novios (1999), Sin vergüenza (2001) eta Inconscientes (2004); Achero Mañasen Azaroa (Noviembre, 2003) eta Todo lo que tú quieras (2010); Daniel Calparsororen Salto al vacío (1995) eta Combustión (2013); Daniel Sánchez Arévaloren Azuloscurocasinegro (2006) eta Primos (2011); Manuel Gutierrez Aragónen Cosas que dejé en La Habana (1997); Imanol Uriberen La carta esférica (2007); Pablo Maloren Lasa eta Zabala (2014); Fernando González Molinaren Palmeras en la nieve (2015). Guztira 54 filmetan izan da makillajearen eta ile-apainketaren arduradun. Goya sarietarako hainbat izendapen jaso ditu: 2002an Noviembre filmagatik, 2003an Inconscientesengatik, 2009an También la lluviarengatik eta Andrucha Waddingtonen Loperengatik. 2012an Goya saria lortu zuen La piel que habito filmari esker. Gaudí sarietarako ere izendatua izan da bitan: Ferran Audíren Lope eta The Frost (2009) filmengatik. ETB GALA AITAREN ETXEA JABI ELORTEGI Euskadiko kostaldeko herri batean, 50eko hamarkadan, girotutako serie honen lehen kapituluaren emanaldia. Jende multzo batek, gehiengoarentzat bereziki gogorrak izan ziren urte batzuetan, aurrera ateratzeko eta batera jarraitzeko egingo dituen ahaleginak islatzen ditu. Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko izendatutako filmak:  AMAMA, Asier Altuna (Sail Ofiziala)  GURE SOR LEKUAREN BILA, Josu Martínez (Zinemira)  JAI ALAI BLUES, Gorka Bilbao Ramos (Zinemira)  UN OTOÑO SIN BERLÍN, Lara Izagirre (Zinemira)  PIKADERO, Ben Sharrock (Zuzendari Berriak)  PSICONAUTAS, Alberto Vázquez eta Pedro Rivero (Zabaltegi)  WALLS (HARRESIAK), Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestarán (Zinemira) Beste sailetako euskal produkzioak  BRASA (TXINGARRA), Xabi Gutiérrez Márquez (Culinary Zinema), film laburra  CAMPO A TRAVÉS. Mugaritz, intuyendo un camino (ZEHARBIDEAN. Ekinaren sena, Mugaritz), Pep Gatell (Culinary Zinema)
  • 6.  REY GITANO, Juanma bajo Ulloa (Made in Spain)  SAGARDOA BIDEGILE / CIDER STORIES, Bego Zubia Gallastegi (Culinary Zinema)  VINYLAND, Marcos García eta Mikel Insausti (Beste jarduerak) Erabat edo zati batean euskarazkoak diren filmak  AITAREN ETXEA, Jabi Elortegi (ETB Gala)  AMAMA, Asier Altuna (Sail Ofiziala)  CAMPO A TRAVÉS. Mugaritz, intuyendo un camino (ZEHARBIDEAN. Ekinaren sena, Mugaritz), Pep Gatell (Culinary Zinema)  GURE SOR LEKUAREN BILA, Josu Martínez (Zinemira)  JAI ALAI BLUES, Gorka Bilbao Ramos (Zinemira)  #JAZZALDIA50, Carlos Rodríguez (Zinemira)  NO ESTAMOS SOLOS, Pere Joan Ventura (Sail Ofiziala – Emanaldi bereziak)  PIKADERO, Ben Sharrock (Zuzendari Berriak)  SAGARDOA BIDEGILE / CIDER STORIES, Bego Zubia Gallastegi (Culinary Zinema)  SANCTUAIRE / SANCTUARY, Olivier Masset-Depasse (Zinemira) Euskaraz bikoiztutako haur-filmak Zinemira Euskaraz programaren barruan, Zineuskadiren laguntzaz, haurrentzat pentsatutako film-aukeraketa bat eskainiko da, euskaraz bikoiztua. Horrez gain, belodromoan goizero emango da Astérix: Le domaine des dieux /Asterix and Obelix: Mansion of the Gods (Asterix, Jainkoen Egoitza) filma, euskaraz eta gazteleraz bikoiztua.  DER 7BTE ZWERG / THE 7th DWARF (7. IPOTXA), Boris Aljinovic eta Harald Siepermann (Haurrentzako zinema)  ASTÉRIX: LE DOMAINE DES DIEUX / ASTERIX AND OBELIX: MANSION OF THE GODS (ASTERIX, JAINKOEN EGOITZA), Alexandre Astier eta Louis Clichy (Haurrentzako zinema)  THE HOUSE OF MAGIC (MAGIAREN ETXEA), Ben Stassen eta Jeremy Degruson (Haurrentzako zinema)  MEÑIQUE Y EL ESPEJO MÁGICO (TOM TXIKI ETA ISPILU MAGIKOA), Ernesto Padrón (Haurrentzako zinema)  STAND BY ME DORAEMON, Takashi Yamazaki eta Ryuichi Yagi (Haurrentzako zinema) Euskarazko azpitituluak dituzten beste sailetako filmak Perlak  MIA MADRE, Nanni Moretti
  • 7.  SAUL FIA / SON OF SAUL, László Nemes Zabaltegi  COMOARA / THE TREASURE, Corneliu Porumboiu  EFTERSKALV / THE HERE AFTER, Magnus von Horn  UNE JEUNESSE ALLEMANDE / A GERMAN YOUTH, Jean-Gabriel Périot  KARATSI / LOSERS, Ivailo Hristov Culinary Zinema  CAMPO A TRAVÉS. Mugaritz, intuyendo un camino (ZEHARBIDEAN. Ekinaren sena, Mugaritz), Pep Gatell  LITTLE FOREST – WINTER/SPRING, Junichi Mori  SERGIO HERMAN - FUCKING PERFECT, Willemiek Kluijfhout  WANTON MEE, Eric Khoo Savage Cinema  MERU, Chai Vasarhelyi eta Jimmy Chin  STEVE MCQUEEN: THE MAN & LE MANS, John McKenna eta Gabriel Clarke Merian C. Cooper & Ernest B. Schoedsack  DR. CYCLOPS  KING KONG  THE LAST DAYS OF POMPEII  MIGHTY JOE YOUNG  THE MOST DANGEROUS GAME  RANGO Japoniako zinema independente berria 2000-2015  ARU ASA SOUP WA / THE SOUP, ONE MORNING, Izumi Takahashi  FUYU NO KEMONO / LOVE ADDICTION, Nobuteru Uchida  MISS ZOMBIE, Sabu  OSOI HITO / LATE BLOOMER, Go Shibata  PARADE, Isao Yukisada  ROKUGATSU NO HEBI / A SNAKE OF JUNE, Shinya Tsukamoto IV. EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROA Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren ekimen bat da. Industriako profesionalentzat pentsatu da; helburua da Europa eta Latinoamerika arteko proiektu zinematografikoen garapena bultzatzea, eta, horrenbestez, nazioarteko koprodukzio -eta sustapen- sareak indartzea.
  • 8. Horrez gain, elkargune bat eskainiko die Donostiara etorriko diren industriako profesionalei, eta matchmakers talde bat izango da harremanak errazteko. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatzen du jarduera hau, Europa Creativa-MEDIAren babesarekin eta honako hauen laguntzarekin: Producers Network, Ventana Sur, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea), Eiken (Euskadiko Ikus Entzunezkoen Klusterra), EPE-APV (Euskal Produktoreen Elkartea), Europa Creativa Desk Media Euskadi - Zineuskadi, Europa Distribution, FAPAE (Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizle Elkarteen Federazioa), IBAIA (Ikus- entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Etxepare Institutua, LatAm cinema eta Ibermedia programa. LAU HAIZETARA, DOKUMENTALEN XI. KOPRODUKZIO FOROA Foro honen helburu nagusia ikus-entzunezko sektoreko profesionalei topagune bat eskaintzea da, dokumentalen generoari lotuta dauden produktore europarren artean koprodukzio-harremanak sustatzeko. Horretarako, foroak ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak elkartuko ditu. Jardunaldia goizez eta arratsaldez burutuko da, pitching saioak eta bilera indibidualizatuen agenda bat barne hartuz. Horri esker, ekoizleek beren proiektuak Europako Commissioning Editore adierazgarriz osatutako panel baten eta sektoreko hainbat profesionalez aurrean aurkezteko aukera izango dute. Proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratu, ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak ezagutu eta aldi berean egiten diren jardueretan parte hartu nahi dutenak, oraindik garaiz dabiltza. Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu Babesle Ofizialak: Laguntzaile Ofizialak: Instituzio Kideak: