1. MASUSTA MERMELADA EGITEKO ERREZETA
OSAGAIAK
• 1kg masusta
• 600gr azukre
• Limoi bat
PROZEDURA
• Masustak garbitu
• Lapiko batean masustak , azukrea eta limoi-zukua jarri. Estali trapu batekin eta utzi gau
osoan.
• Denbora hau pasa ondoren sutan jarri. Egosi eta mugitu egurrezko koilara batekin 25
minutu inguru.
• Puregailu batetik pasatu eta irakiten jarri berriro lodiera egokia lortu arte.
• Esterilizatuta dauden poteak bete gutxi gora behera zentimetro bateko hutsunea utziz.
Ondo itxi eta buruz behera utzi 24 ordu pasa arte. Ondo itxita daudela begiratu ondoren, gorde
eta urte betez iraungo du.
• Oso egokia da tartak estaltzeko eta esnekiekin jateko. Gazta-tarta, yogurt-a……