SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
4. MAILA                                                         MOODLE ikastaroa




                    Emakume nekazarien inguruan

1. Baserriko bizigiroa mundu bukoliko eta miresgarri bezala azaldu izan digute
   behin eta berriz. Askok, batez ere hirietan bizi direnek, zoriontasun eta
   gardentasunarekin lotu izan dute. Eta, egia esan, baserria hiriak ukatzen
   dizkigun gauza asko eta askoren babesgune eta iturri bihurtu dela aitortu behar
   dugu. Hala ere, ez dago ukatzerik errealitatea ez dela askok uste duen bezain
   baikorra. Izan ere, larregi dira nekazaritzak dituen arazo eta desorekak; hala
   nola, nekazari-politika egoki eta orekaturik eza, benetan nekazaritzatik bizi
   direnentzako laguntzen urritasuna, ustiaketen behar bezalako eraberritze falta,
   nekazarien munduan azpiegitura eta zerbitzuen eskasia… Alde horretatik, ez da
   gehiegi esatea nekazarien munduak –eta, zehazki, bizimoduak- zailtasun eta
   garraztasun ugari dituela. Are gehiago, nekazaritzaren gordintasuna pairatzen
   dutenak batez ere emakumeak direla iruditzen zait. Ugari dira ondorio honetara
   naramaten arrazoiak:

2.   Lehenengo eta behin, emakume nekazariaren lan gogorra aipatu behar dut.
   Bakardadea, gehiegizko lan-orduak (etxeko zein soro eta abereekiko lanak egin
   behar izaten ditu gehienetan), askotan eta askotan inolako oporrik gabe,
   gainera… Emakume nekazariek bizi duten errealitatearen zenbait adierazle
   besterik ez dira. Eta ezin dugu ahantzi egoera hori txartu egiten dela gizonak
   kanpoan lan egiten duenean. Orduan, emakumearen ardurapean gelditzen da
   baserriko ia lan guztia eta, gainera, bakarrik igaro behar izaten du ia egun
   guztia.

3.   Gainera, emakume nekazarien lana ezkutuan gelditzen da, hau da, lan hori
   ez da ezagutzen eta, ondorioz, sektore honetan lan egiten duten emakumeek ez
   dute beren buruaren estimazio handirik. Zentzu honetan, iraganean zein gaur
   egun, emakumeek baserriaren aurrerabidean eta sostenguan garrantzi ukaezina
   badute ere, ez dute inoiz behar bezalako aitormen eta babes ofizial eta
   juridikorik izan. Horren adierazle da, esaterako, esplotazioaren titularitatea
   gehienetan gizonezkoen eskuetan dagoela (Estatu Espainiarrean esplotazioen
   %10ak du emakume bat buru) eta, horren ondorioz, ezkontza hausten denean
   edo senar-emazteak bereizten direnean edo alarguntasunean, emakumeak
   inolako babesik gabe gelditzen direla.

4.    Era berean, ustiaketa-buruak (ia gehienetan gizonak) laguntzaren bat
   jasotzen duenean, emazteari laguntza horiek eskatzeko aukerak itxi egiten
   zaizkio. Hau da, emakumeari ustiaketa-buruaren laguntzaile-funtzioa ematen
   zaio eta, ondorioz, izan ditzakeen ekimen propioak oztopatzen zaizkio.

5.   Bestalde, kontuan hartu beharrekoa da oso emakume nekazari gutxi daudela
   Gizarte Segurantzaren nekazarientzako erregimen berezian. Ez dute, beraz,
   elbarritasun-pentsioak edota gaixotasun- eta amatasun-baja hartzeko
   eskubidea, ezta jubilaziorik ere. Hitz gutxitan esateko, nekazaritzako
   ekonomiaren oinarri garrantzitsua izanik ere, inolako babes eta eskubiderik
   gabe bizi dira.
4. MAILA                                                                  MOODLE ikastaroa




6. Arazo  hauen guztien aurrean, eta berehalako irtenbideak bilatzea zaila dela
   aitortuta ere, argi dago emakume nekazarien egoera hobeagotzeko ekimenak sortu
   eta bultzatu beharra dagoela. Ekimen horiek egoera gaizkiagotu baino lehen jarri behar
   dira martxan, gainera. Eta arlo honetan, zeregin eta erantzukizun handiak dituzte
   administrazioek, nekazarien sindikatuek, zein emakumeek. Nire irudiko, honako ekimen
   hauek bultzatu beharra dago.

7. – Emakume nekazarien ekimena, ezagutza eta autoestima berreskuratzeko ekintzak.
   Eta, horretarako, emakumeak baserriko anonimatutik irten, elkartu eta interesatzen
   zaizkien gaien inguruko batzar eta ekintzak antolatu behar dira. Hitz gutxitan,
   emakumeak ohar daitezela nekazari-munduan gauzak egin eta antolatzeko dituzten
   ahalmenaz, hau da, norbere ahalmenen kontzientzia har dezatela.

8. – Emakumearen ekimenari ateak irekitzeko, ustiaketa berean lan egiten duten gizon
   zein emakumeei laguntzak jasotzeko eskubide berdinak aitortu behar zaizkie.

9. – Honekin batera, familiarteko esplotazioetan emakumeek egiten duten lan ezkutua
   juridikoki onartu eta behar bezala baloratu behar da. Zentzu honetan, nahitaezkoa da
   ustiaketaren jabegokidetza lortzea, ezkontza-hauste, bereizte- edo alarguntasun-
   kasuetan emakumeak inolako babesik gabe gelditu ez daitezen.

10. – Era berean, nekazaritzan lan egiten duten emakumeek Gizarte Segurantzaren
    nekazarientzako erregimen berezian sartu beharra dute, elbarritasun-, gaixotasun-,
    amatasun- edo jubilazio-pentsioak hartzeko eskubidea izan dezaten.

11. – Eta, gauzak aldatu eta hobetzeko, nahitaezkoa da emakume nekazarien sindikatze-
    mailak handitzea. Izan ere, emakume nekazari gutxi daude sindikatuetan sartuta, nahiz
    eta handia izan nekazari-ustiaketetan duten garrantzia. Emakundek egindako ikerketa
    baten arabera, Euskal Erkidego Autonomoan nekazarien sindikatuetan izen emandako
    ehun gizoneko, bederatzi dira bakarrik emakumeak; aldiz, EUSTATek 1995. urtean
    atera dituen datuen arabera, nekazaritzan ari diren ehun gizoneko, hogeita hamasei dira
    emakumeak.

12. – Honek guztiak sindikatuen ikuspuntuak aldatzea ere eskatzen du. Gizonezkoek
    zuzendua eta gizonezkoentzako pentsatua dagoen dinamika sindikala aldatzea.
    Horregatik, zenbait sindikatu egiten ari den ahalegina txalotzekoa bada ere, hau da,
    emakumeen inguruan gauzak mugitzen ari direla sumatzen den arren, oraindik ere asko
    dago egiteko.

13. Ez dago ukatzerik zaila dela ekimen hauek guztiak aurrera ateratzea; izan ere, aldaketa
    sakonak eskatzen ditu nekazaritzaren arlo eta maila ezberdinetan. Eta, bereziki, gai
    honetan zeresana duten sindikatu, emakume-elkarte eta administrazio ezberdinen
    konpromisoa eskatzen du. Eta, honekin batera, erabakiak hartuko dituzten organoetan,
    hau da, nekazarien munduaren bilakaera zehazten eta gestionatzen den tokietan
    emakumeek partaidetza handiagoa izatea. Eta, horretarako, nahitaezkoa da sindikatze-
    maila handiagotu eta ekintza eta informazio-ekimenak bultzatzea. Horrela bakarrik
    lortuko baita nekazarien munduan gizon zein emakumeentzako bilakaera orekatua.




                                                                                 Patxi Juaristi
                                                            (EGUNKARIA, 1996ko martxoaren 14a)

More Related Content

Viewers also liked

Modalizazioa
ModalizazioaModalizazioa
Modalizazioanetxita
 
10eko aurkezpenak egiteko gida
10eko aurkezpenak egiteko gida10eko aurkezpenak egiteko gida
10eko aurkezpenak egiteko gidajaionetorre
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatu
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatuAzpiideien garrantzia testu laburra luzatu
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatueuskararenerraietan
 
Ildoak kronologia txina modan dago
Ildoak kronologia txina modan dagoIldoak kronologia txina modan dago
Ildoak kronologia txina modan dagoeuskararenerraietan
 
Ildoak zok gehiegizko gizentasuna
Ildoak zok gehiegizko gizentasunaIldoak zok gehiegizko gizentasuna
Ildoak zok gehiegizko gizentasunaeuskararenerraietan
 
Argudio motak teoria eta adibideak
Argudio motak teoria eta adibideakArgudio motak teoria eta adibideak
Argudio motak teoria eta adibideakeuskararenerraietan
 
Euskara jagi hadi2
Euskara jagi hadi2Euskara jagi hadi2
Euskara jagi hadi2sabinarenaza
 
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Goiztiri AEK euskaltegia
 
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurkaKontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurkaeuskararenerraietan
 
Ordezkapen semantikoa itzulidatz
Ordezkapen semantikoa itzulidatzOrdezkapen semantikoa itzulidatz
Ordezkapen semantikoa itzulidatzeuskararenerraietan
 
Argudio motak_giza klonazioaren alde
Argudio motak_giza klonazioaren aldeArgudio motak_giza klonazioaren alde
Argudio motak_giza klonazioaren aldeeuskararenerraietan
 

Viewers also liked (20)

Modalizazioa
ModalizazioaModalizazioa
Modalizazioa
 
Ildoak gai bakarraren 3 eskema
Ildoak gai bakarraren 3 eskemaIldoak gai bakarraren 3 eskema
Ildoak gai bakarraren 3 eskema
 
10eko aurkezpenak egiteko gida
10eko aurkezpenak egiteko gida10eko aurkezpenak egiteko gida
10eko aurkezpenak egiteko gida
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatu
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatuAzpiideien garrantzia testu laburra luzatu
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatu
 
Ildoak zerrenda egaña
Ildoak zerrenda egañaIldoak zerrenda egaña
Ildoak zerrenda egaña
 
Ildoak kronologia txina modan dago
Ildoak kronologia txina modan dagoIldoak kronologia txina modan dago
Ildoak kronologia txina modan dago
 
Ildoak zok gehiegizko gizentasuna
Ildoak zok gehiegizko gizentasunaIldoak zok gehiegizko gizentasuna
Ildoak zok gehiegizko gizentasuna
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Argudio motak teoria eta adibideak
Argudio motak teoria eta adibideakArgudio motak teoria eta adibideak
Argudio motak teoria eta adibideak
 
Euskara jagi hadi2
Euskara jagi hadi2Euskara jagi hadi2
Euskara jagi hadi2
 
Kutxidazu bidea aurkezpenak
Kutxidazu bidea aurkezpenakKutxidazu bidea aurkezpenak
Kutxidazu bidea aurkezpenak
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Ega ohiko akatsak
Ega ohiko akatsakEga ohiko akatsak
Ega ohiko akatsak
 
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
 
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurkaKontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
 
Ordezkapen semantikoa itzulidatz
Ordezkapen semantikoa itzulidatzOrdezkapen semantikoa itzulidatz
Ordezkapen semantikoa itzulidatz
 
Garapen motak
Garapen motakGarapen motak
Garapen motak
 
Argudio motak_giza klonazioaren alde
Argudio motak_giza klonazioaren aldeArgudio motak_giza klonazioaren alde
Argudio motak_giza klonazioaren alde
 

More from E-idazkaritza

M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)E-idazkaritza
 
Konexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakKonexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaBilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaE-idazkaritza
 

More from E-idazkaritza (20)

Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 
Kausalak
KausalakKausalak
Kausalak
 
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
 
Konexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakKonexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileak
 
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaBilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
 
Onomastika
OnomastikaOnomastika
Onomastika
 

Emakume nekazariak testua

  • 1. 4. MAILA MOODLE ikastaroa Emakume nekazarien inguruan 1. Baserriko bizigiroa mundu bukoliko eta miresgarri bezala azaldu izan digute behin eta berriz. Askok, batez ere hirietan bizi direnek, zoriontasun eta gardentasunarekin lotu izan dute. Eta, egia esan, baserria hiriak ukatzen dizkigun gauza asko eta askoren babesgune eta iturri bihurtu dela aitortu behar dugu. Hala ere, ez dago ukatzerik errealitatea ez dela askok uste duen bezain baikorra. Izan ere, larregi dira nekazaritzak dituen arazo eta desorekak; hala nola, nekazari-politika egoki eta orekaturik eza, benetan nekazaritzatik bizi direnentzako laguntzen urritasuna, ustiaketen behar bezalako eraberritze falta, nekazarien munduan azpiegitura eta zerbitzuen eskasia… Alde horretatik, ez da gehiegi esatea nekazarien munduak –eta, zehazki, bizimoduak- zailtasun eta garraztasun ugari dituela. Are gehiago, nekazaritzaren gordintasuna pairatzen dutenak batez ere emakumeak direla iruditzen zait. Ugari dira ondorio honetara naramaten arrazoiak: 2.  Lehenengo eta behin, emakume nekazariaren lan gogorra aipatu behar dut. Bakardadea, gehiegizko lan-orduak (etxeko zein soro eta abereekiko lanak egin behar izaten ditu gehienetan), askotan eta askotan inolako oporrik gabe, gainera… Emakume nekazariek bizi duten errealitatearen zenbait adierazle besterik ez dira. Eta ezin dugu ahantzi egoera hori txartu egiten dela gizonak kanpoan lan egiten duenean. Orduan, emakumearen ardurapean gelditzen da baserriko ia lan guztia eta, gainera, bakarrik igaro behar izaten du ia egun guztia. 3.  Gainera, emakume nekazarien lana ezkutuan gelditzen da, hau da, lan hori ez da ezagutzen eta, ondorioz, sektore honetan lan egiten duten emakumeek ez dute beren buruaren estimazio handirik. Zentzu honetan, iraganean zein gaur egun, emakumeek baserriaren aurrerabidean eta sostenguan garrantzi ukaezina badute ere, ez dute inoiz behar bezalako aitormen eta babes ofizial eta juridikorik izan. Horren adierazle da, esaterako, esplotazioaren titularitatea gehienetan gizonezkoen eskuetan dagoela (Estatu Espainiarrean esplotazioen %10ak du emakume bat buru) eta, horren ondorioz, ezkontza hausten denean edo senar-emazteak bereizten direnean edo alarguntasunean, emakumeak inolako babesik gabe gelditzen direla. 4.  Era berean, ustiaketa-buruak (ia gehienetan gizonak) laguntzaren bat jasotzen duenean, emazteari laguntza horiek eskatzeko aukerak itxi egiten zaizkio. Hau da, emakumeari ustiaketa-buruaren laguntzaile-funtzioa ematen zaio eta, ondorioz, izan ditzakeen ekimen propioak oztopatzen zaizkio. 5.  Bestalde, kontuan hartu beharrekoa da oso emakume nekazari gutxi daudela Gizarte Segurantzaren nekazarientzako erregimen berezian. Ez dute, beraz, elbarritasun-pentsioak edota gaixotasun- eta amatasun-baja hartzeko eskubidea, ezta jubilaziorik ere. Hitz gutxitan esateko, nekazaritzako ekonomiaren oinarri garrantzitsua izanik ere, inolako babes eta eskubiderik gabe bizi dira.
  • 2. 4. MAILA MOODLE ikastaroa 6. Arazo hauen guztien aurrean, eta berehalako irtenbideak bilatzea zaila dela aitortuta ere, argi dago emakume nekazarien egoera hobeagotzeko ekimenak sortu eta bultzatu beharra dagoela. Ekimen horiek egoera gaizkiagotu baino lehen jarri behar dira martxan, gainera. Eta arlo honetan, zeregin eta erantzukizun handiak dituzte administrazioek, nekazarien sindikatuek, zein emakumeek. Nire irudiko, honako ekimen hauek bultzatu beharra dago. 7. – Emakume nekazarien ekimena, ezagutza eta autoestima berreskuratzeko ekintzak. Eta, horretarako, emakumeak baserriko anonimatutik irten, elkartu eta interesatzen zaizkien gaien inguruko batzar eta ekintzak antolatu behar dira. Hitz gutxitan, emakumeak ohar daitezela nekazari-munduan gauzak egin eta antolatzeko dituzten ahalmenaz, hau da, norbere ahalmenen kontzientzia har dezatela. 8. – Emakumearen ekimenari ateak irekitzeko, ustiaketa berean lan egiten duten gizon zein emakumeei laguntzak jasotzeko eskubide berdinak aitortu behar zaizkie. 9. – Honekin batera, familiarteko esplotazioetan emakumeek egiten duten lan ezkutua juridikoki onartu eta behar bezala baloratu behar da. Zentzu honetan, nahitaezkoa da ustiaketaren jabegokidetza lortzea, ezkontza-hauste, bereizte- edo alarguntasun- kasuetan emakumeak inolako babesik gabe gelditu ez daitezen. 10. – Era berean, nekazaritzan lan egiten duten emakumeek Gizarte Segurantzaren nekazarientzako erregimen berezian sartu beharra dute, elbarritasun-, gaixotasun-, amatasun- edo jubilazio-pentsioak hartzeko eskubidea izan dezaten. 11. – Eta, gauzak aldatu eta hobetzeko, nahitaezkoa da emakume nekazarien sindikatze- mailak handitzea. Izan ere, emakume nekazari gutxi daude sindikatuetan sartuta, nahiz eta handia izan nekazari-ustiaketetan duten garrantzia. Emakundek egindako ikerketa baten arabera, Euskal Erkidego Autonomoan nekazarien sindikatuetan izen emandako ehun gizoneko, bederatzi dira bakarrik emakumeak; aldiz, EUSTATek 1995. urtean atera dituen datuen arabera, nekazaritzan ari diren ehun gizoneko, hogeita hamasei dira emakumeak. 12. – Honek guztiak sindikatuen ikuspuntuak aldatzea ere eskatzen du. Gizonezkoek zuzendua eta gizonezkoentzako pentsatua dagoen dinamika sindikala aldatzea. Horregatik, zenbait sindikatu egiten ari den ahalegina txalotzekoa bada ere, hau da, emakumeen inguruan gauzak mugitzen ari direla sumatzen den arren, oraindik ere asko dago egiteko. 13. Ez dago ukatzerik zaila dela ekimen hauek guztiak aurrera ateratzea; izan ere, aldaketa sakonak eskatzen ditu nekazaritzaren arlo eta maila ezberdinetan. Eta, bereziki, gai honetan zeresana duten sindikatu, emakume-elkarte eta administrazio ezberdinen konpromisoa eskatzen du. Eta, honekin batera, erabakiak hartuko dituzten organoetan, hau da, nekazarien munduaren bilakaera zehazten eta gestionatzen den tokietan emakumeek partaidetza handiagoa izatea. Eta, horretarako, nahitaezkoa da sindikatze- maila handiagotu eta ekintza eta informazio-ekimenak bultzatzea. Horrela bakarrik lortuko baita nekazarien munduan gizon zein emakumeentzako bilakaera orekatua. Patxi Juaristi (EGUNKARIA, 1996ko martxoaren 14a)