6. Barakaldo Bilboaldeko udalerria da.
Nerbioi ibaiaren ezkerraldean dago.
2012an 100.369 biztanle zituen, eta
Bizkaiko herrien artean populazio
handienekoa da, Bilboren atzetik.
Halaber, biztanle kopuruari
dagokionez, Euskal Herriko hiri
nagusien artetik bosgarren da.
Bilbao Exhibition Centre (BEC)
Barakaldon eraiki zen 2004an.
9. Galdakao Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da.
Bilboaldean dago, eta mugakide ditu Txorierri,
Durangaldea eta Arratia eskualdeak. Bilboko
gune metropolitarreko udalerririk
ekialdekoena da, eta Bizkaiko jendetsuenetatik
zortzigarrena.
Usansolo auzoa nabarmena da: herri izaera du,
eta herrigunetik kanpo dago. Zerbitzuei
dagokienez, aipatzekoa da Galdakaoko
Ospitalea.