SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
BERRIZKO UDALA
Iturritza 51 • 48240 BERRIZ
 946 824 036—946 824 584
BERRIZKO KULTUR ETXE
Geltoki kalea 3 • 48240 BERRIZ
 946 827 860
www.berriz.org
Iraupena: 72 minutu, dokumentala
Zuzendaria: Fermin Muguruza
Dokumentala
Munduak begirada beti jarria duen lekuetako batetik
egindako bidaia, bertatik ia ezer jakin ez arren beharbada. Zein da
leku mitiko honi ahotsa eta doinua jartzen dion musika? Zeintzuk
dira bertako musikari adierazgarrienak? Nola bizi dira? Zer
pentsatzen dute bizitzea egokitu zaien halabehar bakarrari buruz?
Eta nola egiten diote aurre euren letra eta melodiekin?
Iraupena: 99 minutu, dokumentala
Zuzendaria: Omar Oke, Txarli Llorente
Gidoia: Joanes Urkixo
Aktoreen zerrenda: Djédjé Apali, Esther Vallés, Gorsy Edu
Moussa Burkina Fason jaiotako gaztea da, Jaiotako herrixkan bizi da
bere guraso, senide eta emaztearekin, Fatima. Berak “Bamako” deitzea
nahiago du han, Maliko hiriburuan ezagutu baitzuen ezkondu eta
Mamadour, haurra jaio baino lehen
Iraupena: 95 minutu, filma, 13 urtetik aurrerantz
Zuzendaria: Jabi Elortegi
Aktoreen zerrenda: Anne Igartiburu, Aia Kruse, Alberto Berzal, Elena Irureta, Félix
Arkarazo, Amaia Lizarralde
Ainhoa hogeita hamabost bat urteko emakume piano-jole bat da.
Egunkaria irakurtzen ari dela, albiste batek jota utziko du eta ez da
konturatuko auto bat datorkiola gainera. Istripuak eragindako koma-
egoeratik irten eta gero, eskuetako bat larriki zaurituta daukala ohartzen
da emakumea. Abaildura erabatekoa du, eskuaren egoerak bere bizitza
guztiko ilusioa zapuztuko baitio: piano-karreraren arrakasta.
Iraupena: 52 minutu, dokumentala
Zuzendaria: Josu Martinez
Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen.
Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel
Goikoetxea, “Txapela” hil zuen: bere aita. Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu
gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza
erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra
izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz. Aita ezagutzeko bidaia da dokumental
hau
Iraupena: 112 minutu, filma
Zuzendaria: Jose Mari Goenaga, Jon Garaño
Aktoreen zerrenda: Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, José Ramón Argoitia, Ane
Gabarain
70 urte dituela Axunen bizitza monotonoa erabat aldatuko da ospitalean
dagoen senide bat zaintzeko deia jasotzen duen egunean. Ospitaleko
egunerokotasunean murgilduta denbora asko pasatzen du, eta bere senarrak
ez du begi onez ikusten emazteak bizitza independentea egitea. Hori dela
eta, Axunek ezer gutxi esaten dio benetan berezia izan den gertaera bati
buruz: ospitalean, Maite aurkitu du berriro, nerabezaroaroko lagunik onena
Iraupena: 70 minutu, dokumentala
Zuzendaria: Angel Amigo
2007ko udan "Urdaneta" belaontziak Bizkaiko Golkotik nabigatuko du
bidaiari talde bitxi batekin. Goletan, arazoak dituzten gazteak
birgizarteratzeko esperientzia berria martxan jarri da, itsasoa tratamenduaren
barneko elementu bat delarik. Dokumentalaren zehar gazteek beraiek,
ontzikoek eta zuzendaritza eta terapeuta-taldeek aberasgarri zein jasanezin
izan daitekeen elkarbizitza derrigortu batetan sortutako sentimendu eta
esperientziak bata bestearen atzetik aipatzen dituzte.
Iraupena: 128 minutu, filma
Zuzendaria: Roberto Castón
Aktoreen zerrenda: Eriz Alberdi, Joxean Bengoetxea eta Christian Esquivel
Ander berrogeitaka urteko baserritarra da, ohiko bizitza egiten du
bizikleta-fabrika batean betetzen duen langile-postuaren eta baserriko
nekazaritza-lanean artean. Baserrian bizi da bere ama eta arrebarekin.
Egun batean istripu bat izan zuen eta hanka hautsi zitzaion;
horregatik, familiak –amak errezeloak izan arren– Peruko etorkin bat,
José, kontratatzea erabaki zuen baserriko lanak egiteko.
Iraupena: 90 minutu, filma
Zuzendaria: Mikel Rueda
Aktoreen zerrenda: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estíbaliz Gabilondo, Amaia
Lizarralde, Sara Cozar, Garbiñe Insausti, Teresa Calo, Patxi Santamaria, Aitor Beltra, Eric Probanza
1938. Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango kartzelan sartuko
dute ahizparekin eta semearekin batera. Mesedetako monjen ardurapean dagoen
emakumeentzako kartzela hartan gertatu zen Espainiako Gerra Zibileko pasarterik
latzenetako bat. Eta Victoriak bere larruan jasan zuen hura guztia.
Dokumentala
Zuzendaria: Josu Martinezek eta Txaber Larreategik idatzi eta zuzendutakoa
Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira.
Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna
sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean
baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate
biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora
emankorrean.
Iraupena: 99 minutos, filma
Zuzendaria Aitor Mazo, Patxo Tellería
Aktoreen zerrenda: Bingen Elorza, Loreto Mauleón, Aitor Mazo, Montse Mostaza, Chema Muñoz,
Gracia Olayo, Asier Oruesagasti, Lander Otaola, Santi Ugalde
1974ko uda sasoian, Santutxun, Bilboko industria gunean, gazte batek bizi
dituen bizipenak, Franko oraindik bizirik eta herria gatazka polítiko eta sozialetan
murgilduta.

More Related Content

More from Anboto Komunikabideak (20)

Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017
 
Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017
 
Dekorazio Gehigarria
Dekorazio GehigarriaDekorazio Gehigarria
Dekorazio Gehigarria
 
Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
 
San Blas 2017
San Blas 2017San Blas 2017
San Blas 2017
 

Diptico euskal zinema

  • 1. BERRIZKO UDALA Iturritza 51 • 48240 BERRIZ  946 824 036—946 824 584 BERRIZKO KULTUR ETXE Geltoki kalea 3 • 48240 BERRIZ  946 827 860 www.berriz.org Iraupena: 72 minutu, dokumentala Zuzendaria: Fermin Muguruza Dokumentala Munduak begirada beti jarria duen lekuetako batetik egindako bidaia, bertatik ia ezer jakin ez arren beharbada. Zein da leku mitiko honi ahotsa eta doinua jartzen dion musika? Zeintzuk dira bertako musikari adierazgarrienak? Nola bizi dira? Zer pentsatzen dute bizitzea egokitu zaien halabehar bakarrari buruz? Eta nola egiten diote aurre euren letra eta melodiekin? Iraupena: 99 minutu, dokumentala Zuzendaria: Omar Oke, Txarli Llorente Gidoia: Joanes Urkixo Aktoreen zerrenda: Djédjé Apali, Esther Vallés, Gorsy Edu Moussa Burkina Fason jaiotako gaztea da, Jaiotako herrixkan bizi da bere guraso, senide eta emaztearekin, Fatima. Berak “Bamako” deitzea nahiago du han, Maliko hiriburuan ezagutu baitzuen ezkondu eta Mamadour, haurra jaio baino lehen
  • 2. Iraupena: 95 minutu, filma, 13 urtetik aurrerantz Zuzendaria: Jabi Elortegi Aktoreen zerrenda: Anne Igartiburu, Aia Kruse, Alberto Berzal, Elena Irureta, Félix Arkarazo, Amaia Lizarralde Ainhoa hogeita hamabost bat urteko emakume piano-jole bat da. Egunkaria irakurtzen ari dela, albiste batek jota utziko du eta ez da konturatuko auto bat datorkiola gainera. Istripuak eragindako koma- egoeratik irten eta gero, eskuetako bat larriki zaurituta daukala ohartzen da emakumea. Abaildura erabatekoa du, eskuaren egoerak bere bizitza guztiko ilusioa zapuztuko baitio: piano-karreraren arrakasta. Iraupena: 52 minutu, dokumentala Zuzendaria: Josu Martinez Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela” hil zuen: bere aita. Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz. Aita ezagutzeko bidaia da dokumental hau Iraupena: 112 minutu, filma Zuzendaria: Jose Mari Goenaga, Jon Garaño Aktoreen zerrenda: Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, José Ramón Argoitia, Ane Gabarain 70 urte dituela Axunen bizitza monotonoa erabat aldatuko da ospitalean dagoen senide bat zaintzeko deia jasotzen duen egunean. Ospitaleko egunerokotasunean murgilduta denbora asko pasatzen du, eta bere senarrak ez du begi onez ikusten emazteak bizitza independentea egitea. Hori dela eta, Axunek ezer gutxi esaten dio benetan berezia izan den gertaera bati buruz: ospitalean, Maite aurkitu du berriro, nerabezaroaroko lagunik onena Iraupena: 70 minutu, dokumentala Zuzendaria: Angel Amigo 2007ko udan "Urdaneta" belaontziak Bizkaiko Golkotik nabigatuko du bidaiari talde bitxi batekin. Goletan, arazoak dituzten gazteak birgizarteratzeko esperientzia berria martxan jarri da, itsasoa tratamenduaren barneko elementu bat delarik. Dokumentalaren zehar gazteek beraiek, ontzikoek eta zuzendaritza eta terapeuta-taldeek aberasgarri zein jasanezin izan daitekeen elkarbizitza derrigortu batetan sortutako sentimendu eta esperientziak bata bestearen atzetik aipatzen dituzte. Iraupena: 128 minutu, filma Zuzendaria: Roberto Castón Aktoreen zerrenda: Eriz Alberdi, Joxean Bengoetxea eta Christian Esquivel Ander berrogeitaka urteko baserritarra da, ohiko bizitza egiten du bizikleta-fabrika batean betetzen duen langile-postuaren eta baserriko nekazaritza-lanean artean. Baserrian bizi da bere ama eta arrebarekin. Egun batean istripu bat izan zuen eta hanka hautsi zitzaion; horregatik, familiak –amak errezeloak izan arren– Peruko etorkin bat, José, kontratatzea erabaki zuen baserriko lanak egiteko. Iraupena: 90 minutu, filma Zuzendaria: Mikel Rueda Aktoreen zerrenda: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estíbaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde, Sara Cozar, Garbiñe Insausti, Teresa Calo, Patxi Santamaria, Aitor Beltra, Eric Probanza 1938. Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango kartzelan sartuko dute ahizparekin eta semearekin batera. Mesedetako monjen ardurapean dagoen emakumeentzako kartzela hartan gertatu zen Espainiako Gerra Zibileko pasarterik latzenetako bat. Eta Victoriak bere larruan jasan zuen hura guztia. Dokumentala Zuzendaria: Josu Martinezek eta Txaber Larreategik idatzi eta zuzendutakoa Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean. Iraupena: 99 minutos, filma Zuzendaria Aitor Mazo, Patxo Tellería Aktoreen zerrenda: Bingen Elorza, Loreto Mauleón, Aitor Mazo, Montse Mostaza, Chema Muñoz, Gracia Olayo, Asier Oruesagasti, Lander Otaola, Santi Ugalde 1974ko uda sasoian, Santutxun, Bilboko industria gunean, gazte batek bizi dituen bizipenak, Franko oraindik bizirik eta herria gatazka polítiko eta sozialetan murgilduta.