SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
| 2 2015eko ekainaren 19a, barikua | anboto
JAIAK!
AXPEKO JAIEN EGITARAUA
Ekainak 19, barikua
18:30ean, esku pilota partiduak.
Atxondoko Gazteen Esku Pilota Txapelketa 2015.
21:00etan, Axpeko I. Binakako
Pala Txapelketako finalak.
22:30ean, Txopo jasotzea.
Ondoren, berakatz-zopa eta
txokolatea denontzat.
Gero, erromeria Etzilimo taldearen eskutik.
Ekainak 20, ZAPATUA
11:30ean, gazteen mendi irteera.
17:00etan, mus txapelketaren hasiera.
Arratsaldean, bakailaoa pil-pilean txapelketa eta
tortilla txapelketa.
OHARRA: Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak eraman
beharko ditu. Bakailao txapelketako dirusariak berdinak izango
dira partaide guztientzat. Irabazleak dirusari berdina, txapela eta
garaikurra izango ditu. Sariak gazteentzat eta nagusientzat
egongo dira. Aurkezpena 21:00etan izango da.
HERRI AFARIA: Parte hartu dutenek euren lagun taldeagaz
afaldu ahal izango dute pilotalekuan. Jai Batzordeak ogia,
postrea eta kafea jarriko ditu.
22:30ean, kantu afaria.
Ondoren, erromeria Luhartz taldeagaz.
Ekainak 21, DOMEKA
Umeen Eguna
Atx-azpi elkarteak antolatuta
11:30ean, meza nagusia. Atxondoko
Andasto dantza taldea.
13:00etan, mus txapelketaren amaiera.
13:00etan, esku pilota partiduak.
18:00etan, Argentinatik,
Compañía de circo trotamundos.
19:30ean, umeen jolasak.
Ondoren, txokolatada eder bat.
Ekainak 23, MARTITZENA
Ilunkeran, San Joan suak.
Amaitutakoan, txokolatada eder bat.
Ekainak 24, EGUAZTENA
San Joan eguna
11:30ean, meza nagusia.
Ondoren, igel txapelketa.
Gero, herriko jubilatuentzat luntxa.
16:30ean, briska txapelketa;
hasiera eta amaiera.
2015eko ekainaren 19a, barikua | anboto		 3 |
JAIAK!
Musika, kale ikuskizunak eta dantza
saioak San Joan jaiekin gozatzeko
Urterolegez,SanJoanbezperan,suapiztu,etatxokolateabanatukodutebertaratzendirenenartean
JAIAK Joseba Derteano
San Joan suen txingarrek gaur
hasi eta egueztenera arteko ar-
giaegingoduteAtxondokoAxpe
auzoko jaietan. Musika, kale
ikuskizunak, mus txapelketa,
dantza saioa… Askotariko eki-
taldiekosatzenduteegitaraua.
Gaur, 22:30ean, jaiei hasiera
ofiziala emango dien Txopoa
jasoko dute, eta, ondoren, be-
rakatz zopa eta txokolate beroa
banatuko dituzte. Tripa berotu
ostean, gorputzari beste beroal-
dibatematekoaukeraeskainiko
duEtzilimoerromeriataldeak.
Nagiak kentzeko, zapatu-
rako, 11:30ean, gazteen mendi
irteera antolatu dute. Arratsal-
dean mus eta sukalki txapelke-
tak egingo dituzte, eta, kantu
afariaren ostean, Luhartz tal-
deakerromeriaeskainikodu.
Domekan, 11:30ean, Andasto
dantza taldearen dantza saioa
ikusi ahalko da. Horretaz gaine-
ra, umeei begirako hainbat eki-
taldi prestatu dituzte. 18:00etan,
Argentinako Trotamundos zir-
ku konpainiaren abenturek
hartuko dute Axpeko plaza, eta,
ondoren, umeen jolasak izango
dira. Martitzen gaua, San Joan
bezpera, su handi eta txikiek
argituko dute. Urtero legez, ba-
serririkbaserripiztukodirensu
txikiekin batera plaza ondoko
belardi batean su handi bat piz-
tukodute.
Eguaztenean, San Joan egu-
nean amaituko dira jaiak. Goi-
zean igel txapelketa eta arratsal-
dean briska txapelketa jokatuko
dituzte.
Bakailaoa eta tortilla afaldu, eta
bertso eta kantu saioa postrerako
Bertsoekinetaeuskalkantutradizionalekingirotukodutebiharkoafalostea
TXAPELKETAK J.D.
Zapatuan, bakailao eta torti-
lla txapelketak egingo dituzte
17:00etatik aurrera. San Joan
jaien barruko ekitaldirik jende-
tsuenetakoak izaten dira txapel-
keta horiek, batez ere, sari ba-
naketaren ostean, herri afarian
batzendirelako,pilotalekuan.
Aurten, bakailaoagaz eta tor-
tillagaz osatutako menuaren os-
teko postrea berezia izango da;
bertsoak entzutera eta euskal
abesti tradizionalak kantatzera
gonbidatzen duen postrea pro-
posatuko dute. Miren Amuriza
eta Eneko Abasolo Abarkas
bertsolarieklibreanegingodute
bertsotan, eta Beñat Aiartzak
askotariko euskal kantuak elka-
rrekin kantatzera gonbidatuko
ditu afaltiarrak. Aiartza Duran-
gokoPlaterueneangaratzenden
euskal kantu tradizionalen gai-
neko Kantulagun egitasmoaren
sustatzaileetakobatda.
Txapelketa gastronomikoei
dagokienez, tortilla txapelketan
nagusientzako eta gazteentza-
ko sari bana banatuko dituzte.
Bakailao txapelketan, aldiz,
irabazleak garaikurra eta txa-
pela jasoko ditu; dirusaria parte
hartzaile guztien artean bana-
tuko dute, osagaien erosketan
egindakoahaleginaorekatzeko.
Gaztetxoak esku pilotan
eta nagusiak palan
Lehenengozantolatudutepalatxapelketajaietan
KIROLA J.D.
Esku zein palan, pilota eskain-
tza zabala egongo da jaietan.
Pilotan gazte mailako txapelke-
taren finalaurrekoak jokatuko
dituzte, eta palan lehenengoz
antolatu den txapelketako fina-
lakikustekoaukeraegongoda.
Gazte mailako partiduak
egunbitanbanatudituzte.Gaur,
18:30etik aurrera, sei norgehia-
gokajokatukodituzte,etahorie-
tako askotan pilotari atxonda-
rrak izango dira protagonista.
Benjamin mailan, esaterako,
Atxondoko pilotarien arteko
lehia jokatuko dute; haur ka-
tegoria B mailako lehen fina-
lerdia Elorrioko pilotarien ar-
tekoa izango da, eta bigarren
finalerdian Atxondo eta Portu-
galeteko pilotariak neurtuko di-
ra; A mailan, aldiz, Atxondo eta
Ortuella lehiatuko dira. Gaurko
azken partidu biak kadete mai-
lakoak dira: Atxondo-Gasteiz
eta Portugalete-Lea Ibarra dira
parekatzeak.
Domekan, 13:00etatik aurre-
ra, beste hiru partidu jokatuko
dituzte. Kimu mailan, Atxon-
do-Markina eta Zaldibar-Atxon-
do dira finalerdiak, eta, haur
kategoria A mailan, Zarata-
mo-Bermeo. Final guztiak Apa-
takojaietanjokatukodituzte.
Bestetik, pala txapelketa da
aurtengo nobedadeetako bat.
Arrazolako buruz buruko txa-
pelketak duen arrakastari ja-
rraituz, Axpen binakakoa anto-
latu dute lehenengoz. Hainbat
jardunaldiren ostean, finala
gaurizangoda,21:00etan.
Briska eta igel txapelketak, dantza saioak eta Txopoaren igoera dira jaietako ekimenetako batzuk.
Txapelketen ostean, herri afarian batuko dira, pilotalekuan.
Domekan, Andasto
dantza taldearen
saioa eta umeentzako
hainbat ekitaldi
izango dira

More Related Content

What's hot

San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarriaAnboto Komunikabideak
 
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakAnboto Komunikabideak
 

What's hot (20)

Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Elorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarriaElorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarria
 
San prudentzio 2016
San prudentzio 2016San prudentzio 2016
San prudentzio 2016
 
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 
Salbadore jaietako egitaraua
Salbadore jaietako egitarauaSalbadore jaietako egitaraua
Salbadore jaietako egitaraua
 
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Garaiko jaien egitaraua
Garaiko jaien egitarauaGaraiko jaien egitaraua
Garaiko jaien egitaraua
 
Durangoko jaietako gehigarria
Durangoko jaietako gehigarriaDurangoko jaietako gehigarria
Durangoko jaietako gehigarria
 
Mallabiko jaietako egitaraua
Mallabiko jaietako egitarauaMallabiko jaietako egitaraua
Mallabiko jaietako egitaraua
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Iurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarriaIurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarria
 
Berrizko jaien gehigarria 2015
 Berrizko jaien gehigarria 2015 Berrizko jaien gehigarria 2015
Berrizko jaien gehigarria 2015
 
Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017
 
Mañariko jaietako egitaraua
Mañariko jaietako egitarauaMañariko jaietako egitaraua
Mañariko jaietako egitaraua
 
S página 2
S página 2S página 2
S página 2
 
Iurretako jaietako egitaraua
Iurretako jaietako egitarauaIurretako jaietako egitaraua
Iurretako jaietako egitaraua
 
Otxandioko jaien gehigarria 2015
Otxandioko jaien gehigarria 2015Otxandioko jaien gehigarria 2015
Otxandioko jaien gehigarria 2015
 
Elorrioko egitaraua 2013
Elorrioko egitaraua 2013Elorrioko egitaraua 2013
Elorrioko egitaraua 2013
 

Similar to Axpeko jaien gehigarria (20)

Oiartzun jaiak egitaraua 2013
Oiartzun jaiak egitaraua 2013Oiartzun jaiak egitaraua 2013
Oiartzun jaiak egitaraua 2013
 
Garaiko jaiak
Garaiko jaiakGaraiko jaiak
Garaiko jaiak
 
Andra maria
Andra mariaAndra maria
Andra maria
 
Garaiko jaiak
Garaiko jaiakGaraiko jaiak
Garaiko jaiak
 
Santamañak
SantamañakSantamañak
Santamañak
 
Erdoitzako andra maria
Erdoitzako andra mariaErdoitzako andra maria
Erdoitzako andra maria
 
Otxandio jaiak
Otxandio jaiakOtxandio jaiak
Otxandio jaiak
 
Durangoko jaien gehigarria 2015
Durangoko jaien gehigarria 2015Durangoko jaien gehigarria 2015
Durangoko jaien gehigarria 2015
 
Durangoko sanfausoak 2014
Durangoko sanfausoak 2014Durangoko sanfausoak 2014
Durangoko sanfausoak 2014
 
Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
 
Mallabiko jaien gehigarria 2014
Mallabiko jaien gehigarria 2014Mallabiko jaien gehigarria 2014
Mallabiko jaien gehigarria 2014
 
Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013
 
Anboto 510 gerediaga
Anboto 510 gerediagaAnboto 510 gerediaga
Anboto 510 gerediaga
 
Salbadore jaiak
Salbadore jaiakSalbadore jaiak
Salbadore jaiak
 
Salbadoreko jaiak
Salbadoreko jaiakSalbadoreko jaiak
Salbadoreko jaiak
 
Sanikolasak 2014
Sanikolasak 2014 Sanikolasak 2014
Sanikolasak 2014
 
Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013
 
San prudentzio
San prudentzioSan prudentzio
San prudentzio
 

More from Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 

Axpeko jaien gehigarria

  • 1. | 2 2015eko ekainaren 19a, barikua | anboto JAIAK! AXPEKO JAIEN EGITARAUA Ekainak 19, barikua 18:30ean, esku pilota partiduak. Atxondoko Gazteen Esku Pilota Txapelketa 2015. 21:00etan, Axpeko I. Binakako Pala Txapelketako finalak. 22:30ean, Txopo jasotzea. Ondoren, berakatz-zopa eta txokolatea denontzat. Gero, erromeria Etzilimo taldearen eskutik. Ekainak 20, ZAPATUA 11:30ean, gazteen mendi irteera. 17:00etan, mus txapelketaren hasiera. Arratsaldean, bakailaoa pil-pilean txapelketa eta tortilla txapelketa. OHARRA: Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak eraman beharko ditu. Bakailao txapelketako dirusariak berdinak izango dira partaide guztientzat. Irabazleak dirusari berdina, txapela eta garaikurra izango ditu. Sariak gazteentzat eta nagusientzat egongo dira. Aurkezpena 21:00etan izango da. HERRI AFARIA: Parte hartu dutenek euren lagun taldeagaz afaldu ahal izango dute pilotalekuan. Jai Batzordeak ogia, postrea eta kafea jarriko ditu. 22:30ean, kantu afaria. Ondoren, erromeria Luhartz taldeagaz. Ekainak 21, DOMEKA Umeen Eguna Atx-azpi elkarteak antolatuta 11:30ean, meza nagusia. Atxondoko Andasto dantza taldea. 13:00etan, mus txapelketaren amaiera. 13:00etan, esku pilota partiduak. 18:00etan, Argentinatik, Compañía de circo trotamundos. 19:30ean, umeen jolasak. Ondoren, txokolatada eder bat. Ekainak 23, MARTITZENA Ilunkeran, San Joan suak. Amaitutakoan, txokolatada eder bat. Ekainak 24, EGUAZTENA San Joan eguna 11:30ean, meza nagusia. Ondoren, igel txapelketa. Gero, herriko jubilatuentzat luntxa. 16:30ean, briska txapelketa; hasiera eta amaiera.
  • 2. 2015eko ekainaren 19a, barikua | anboto 3 | JAIAK! Musika, kale ikuskizunak eta dantza saioak San Joan jaiekin gozatzeko Urterolegez,SanJoanbezperan,suapiztu,etatxokolateabanatukodutebertaratzendirenenartean JAIAK Joseba Derteano San Joan suen txingarrek gaur hasi eta egueztenera arteko ar- giaegingoduteAtxondokoAxpe auzoko jaietan. Musika, kale ikuskizunak, mus txapelketa, dantza saioa… Askotariko eki- taldiekosatzenduteegitaraua. Gaur, 22:30ean, jaiei hasiera ofiziala emango dien Txopoa jasoko dute, eta, ondoren, be- rakatz zopa eta txokolate beroa banatuko dituzte. Tripa berotu ostean, gorputzari beste beroal- dibatematekoaukeraeskainiko duEtzilimoerromeriataldeak. Nagiak kentzeko, zapatu- rako, 11:30ean, gazteen mendi irteera antolatu dute. Arratsal- dean mus eta sukalki txapelke- tak egingo dituzte, eta, kantu afariaren ostean, Luhartz tal- deakerromeriaeskainikodu. Domekan, 11:30ean, Andasto dantza taldearen dantza saioa ikusi ahalko da. Horretaz gaine- ra, umeei begirako hainbat eki- taldi prestatu dituzte. 18:00etan, Argentinako Trotamundos zir- ku konpainiaren abenturek hartuko dute Axpeko plaza, eta, ondoren, umeen jolasak izango dira. Martitzen gaua, San Joan bezpera, su handi eta txikiek argituko dute. Urtero legez, ba- serririkbaserripiztukodirensu txikiekin batera plaza ondoko belardi batean su handi bat piz- tukodute. Eguaztenean, San Joan egu- nean amaituko dira jaiak. Goi- zean igel txapelketa eta arratsal- dean briska txapelketa jokatuko dituzte. Bakailaoa eta tortilla afaldu, eta bertso eta kantu saioa postrerako Bertsoekinetaeuskalkantutradizionalekingirotukodutebiharkoafalostea TXAPELKETAK J.D. Zapatuan, bakailao eta torti- lla txapelketak egingo dituzte 17:00etatik aurrera. San Joan jaien barruko ekitaldirik jende- tsuenetakoak izaten dira txapel- keta horiek, batez ere, sari ba- naketaren ostean, herri afarian batzendirelako,pilotalekuan. Aurten, bakailaoagaz eta tor- tillagaz osatutako menuaren os- teko postrea berezia izango da; bertsoak entzutera eta euskal abesti tradizionalak kantatzera gonbidatzen duen postrea pro- posatuko dute. Miren Amuriza eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolarieklibreanegingodute bertsotan, eta Beñat Aiartzak askotariko euskal kantuak elka- rrekin kantatzera gonbidatuko ditu afaltiarrak. Aiartza Duran- gokoPlaterueneangaratzenden euskal kantu tradizionalen gai- neko Kantulagun egitasmoaren sustatzaileetakobatda. Txapelketa gastronomikoei dagokienez, tortilla txapelketan nagusientzako eta gazteentza- ko sari bana banatuko dituzte. Bakailao txapelketan, aldiz, irabazleak garaikurra eta txa- pela jasoko ditu; dirusaria parte hartzaile guztien artean bana- tuko dute, osagaien erosketan egindakoahaleginaorekatzeko. Gaztetxoak esku pilotan eta nagusiak palan Lehenengozantolatudutepalatxapelketajaietan KIROLA J.D. Esku zein palan, pilota eskain- tza zabala egongo da jaietan. Pilotan gazte mailako txapelke- taren finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta palan lehenengoz antolatu den txapelketako fina- lakikustekoaukeraegongoda. Gazte mailako partiduak egunbitanbanatudituzte.Gaur, 18:30etik aurrera, sei norgehia- gokajokatukodituzte,etahorie- tako askotan pilotari atxonda- rrak izango dira protagonista. Benjamin mailan, esaterako, Atxondoko pilotarien arteko lehia jokatuko dute; haur ka- tegoria B mailako lehen fina- lerdia Elorrioko pilotarien ar- tekoa izango da, eta bigarren finalerdian Atxondo eta Portu- galeteko pilotariak neurtuko di- ra; A mailan, aldiz, Atxondo eta Ortuella lehiatuko dira. Gaurko azken partidu biak kadete mai- lakoak dira: Atxondo-Gasteiz eta Portugalete-Lea Ibarra dira parekatzeak. Domekan, 13:00etatik aurre- ra, beste hiru partidu jokatuko dituzte. Kimu mailan, Atxon- do-Markina eta Zaldibar-Atxon- do dira finalerdiak, eta, haur kategoria A mailan, Zarata- mo-Bermeo. Final guztiak Apa- takojaietanjokatukodituzte. Bestetik, pala txapelketa da aurtengo nobedadeetako bat. Arrazolako buruz buruko txa- pelketak duen arrakastari ja- rraituz, Axpen binakakoa anto- latu dute lehenengoz. Hainbat jardunaldiren ostean, finala gaurizangoda,21:00etan. Briska eta igel txapelketak, dantza saioak eta Txopoaren igoera dira jaietako ekimenetako batzuk. Txapelketen ostean, herri afarian batuko dira, pilotalekuan. Domekan, Andasto dantza taldearen saioa eta umeentzako hainbat ekitaldi izango dira