Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Mandela
1. Nelson Mandela XX.
mendeko bigarren erdia
markatu duten pertsonarik
handienetako bat da, bere
helduaroaren erdia (27
urte) kartzelan igaro arren.
Apartheid-aren kontrako
borrokalari nekagaitza eta
Hegoafrika berriaren aita
ez ezik, mundu
osoarentzat bihurtu da
duintazun pertsonalaren
eredu, baita politikaren
nobleziaren adibide
garbiena ere.
2. Vladimir Ilitx Ulianov, Lenin errusiar
iraultzailea, boltxevike alderdiaren
burua, Sobietar Batasunaren lehen
idazkari nagusia, eta Leninismo
ideologiaren sortzailea izan
zen."Lenin" bere ezizen
iraultzaileetako bat zen. Georgi
Plekhanovekiko aurkakotasuna
adierazteko sortu zuela uste
da, Plekhanovek Volgin ezizena
erabiltzen baitzuen, Volga ibaiagatik;
Uljanovek luzeagoa den eta kontrako
norantzan doan Lena ibaia hartu
zuen. Dena den, teoria ugari dago
bere izenaren sorrerari buruz eta
berak ez zuen inoiz azaldu zergatik
aukeratu zuen. Batzuetan
Mendebaldean "Nikolai Lenin"
modura ezaguna da, baina ez zuten
inoiz horrela izendatu Errusian.
3. Adolfo Suárez González. Zuzenbidea ikasi
zuen Salamancako Unibertsitatean eta
50eko, 60ko eta 70eko
hamarkadetan, hainbat kargu garrantzitsu
izan zituen frankismoaren barnean.
Besteak beste, gobernadore zibil eta
Movimiento Nacional delakoaren
idazkariorde eta idazkaria izan zen.
1976ko uztailean, Franco hil ondorengo
lehen gobernuan Carlos Arias Navarrok
presidente kargua utzi zuenean, Joan
Karlos I.ak Suárez izendatu zuen
gobernuburu, Espainia demokraziarantz
bidera zezan. Urte hartan bertan onartu
zen Suárezek bultzatutako Politika
Erreformarako Legea. 1977ko
hauteskundeetan UCDk, bere
alderdiak, gehiengoa lortu zuen, eta
hurrengo urtean Konstituzioa onartu zen.
1991an politika guztiz utzi zuen.1993az
geroztik Alzheimer gaixotasuna pairatu
zuen.
4. Adolf Hitler austriar jatorriko
alemaniar diktadorea izan zen,
nazionalsozialismo izeneko
ideologiaren sortzaile eta
bultzatzaile nagusia. Alemaniako
Langile Alderdi
Nazionalsozialistako burua eta
Hirugarren Reicheko kantzelerra
izan zen. Jarraitzaileek Der Führer
deitzen zuten, hau da, buruzagi
edo gidaria.
Hitlerren ideologia inperialista,
antisemita eta arrazistak Bigarren
Mundu Gerraren hasiera ekarri
zuen. Hamarka milioi heriotz
eragin zituzten gerra eta
gizadiaren aurkako krimenen
erruduna izan zen, tartean
holokaustoarena.