SlideShare a Scribd company logo
1 of 19
Maripetraren etxea ez da besteak bezalakoa: zortzi gurpilen gainean egindako
etxe bat da, eta kamioi batek eramaten du alde batetik bestera, trailer bat da.
Bere gurasoek zirku batean egiten dute lan.
Gaur arratsaldean, baso ertain baten ertzean jarri dute zirkoaren oihala.
Geroago ikuskizuna hasiko da.
- Arrosak biltzera joan nahi dut -esan du
Maripetrak.
- Ondo da, baina ez urrundu bidexka handi
honetatik - erantzun dio amak.
- Horrela, itzuli nahi duzunean, biratu eta bidexka
honek trailerreraino ekarriko zaitu.
- Bai, halaxe egingo dut - erantzun dia Maripetrak.
Eta arrosen bila abiatu da.
Bidea zuhaitzen artetik gora doa. Maripetra arrosa-sorta polit bat biltzen
hasi da. Askoz urrutiago, bidetik oso urruti, soilgune zoragarri bat ikusi du,
arrosaz bete-beteta. Poliki joan da, pozik-pozik. Arrosa-sorta eder bat
osatu duenean, trailerrera itzultzeko bidea hartu nahi izan du, baina ez du
aurkitu. Ez du asko ibili bidearen bila.
Oso nekatuta dago eta negarrez hasi da...
Bat-batean, beste soilgune txiki bat ikusi du aurrean. Eta soilgunearen
erdian etxe handi bat, kea botatzen duena tximinia batetik. << Nor bizi
izango da hor?>> galdetu da Maripetrak bere buruari. Sartu egingo naiz
ea norbait dagoen! Aurpegiko malkoak alde batera utzi eta etxe bitxirako
bidea hartu du.
Katilu txiki bat aulki txikiaren
aurrean, katilu ertain bat aulki
ertainaren aurrean eta katilu
handi bat aulki handiaren
aurrean. Maripetrari purearen
usain ona iritsi zaio gose asko
duelako. Orduan, ate handiari
bultza eta barrura sartu da.
Ate handi bat zabaldu du eta mahai handi
bat ikusi du, eta mahaiaren inguruan hiru
aulki ikusi ditu: bata txiki-txikia, bestea
ertaina eta hirugarrena handi-handia. Eta
aulki bakoitzaren aurrean, katilu bana
purez beteta.
Maripetra aulki txikian eseri da. Baina txikiegia da berarentzat.
Ondoren aulki ertainean esertzen saiatu da. Baina okertuta dago; oin
bat apurtuta du. Orduan, aulki handian eseri da << Aulki handi hau
niretzako modukoa da >>, pentsatu du Maripetrak.
Gero, katilu txikitik pure apurtxo bat probatu nahi izan du.
-Ene, uf, uf, uf! Pure hau oso hotza dago!
Katilu ertaineko purea hartu du geroago.
-Ai ama! Pure hau ere hotzegia dago!
Azkenean, katilu handitik purea hartu du.
<< Mmmmm! Hau bai ona! Niretzako modukoa!>>
Pentsatu du Maripetrak. Poliki-poliki katilua hustu du.
Gero, itxita dagoen atearen atzean
zer dagoen ikus nahi du. Eta hara!
Hiru ohe daude bata
bestearen ondoan: bata txikia,
bestea ertaina eta hirugarrena
handia.
Maripetra ohe txikira igo da. Baina ohe txiki
hori txikiegia da berarentzat.
Ondoren, ohe ertainaren gainean eseri da,
baina gogorregia iruditu zaio.
Orduan, Maripetra ohe handian etzan da. <<
Ohe handi hau primerakoa da niretzat!>>,
pentsatu du . Baina lo hartzea kostatu zaio.
Une horretan, etxe handi horretako bizilagunak
zuhaitz artetik irten dira. Hiru hartz dira: bata
txiki-txikia, bestea ertaina eta handia hirugarrena.
Hartz txikia etxean sartu da, bere aulkirantz abiatu da eta honela esan
du bere ahots lodiarekin:
-Norbait nire aulki txikian eseri da!
Eta hartz amak, haserre samar, esan du:
-Norbaitek nire aulki ertaina ukitu du!
Eta hartz handiak esan du, bere ahots finarekin:
-Norbait nire aulki handia bota du!
Gero, hartz txikiak bere katilua ikusi du eta bere ahots lodiarekin esan du:
- Norbaitek nire purea dastatu du!
Hartz amak bere koilara ikusi du eta haserre esan du:
- Norbaitek nire purea jan nahi izan du!
Eta hartz handia, bere katilu handiari begiratu dionean, oihuka hasi da:
- Aaaaaaaaaaa!Norbaitek nire pure guztia jan du.
Hartz handiak, haserre, esan
du bere ahots finarekin:
-Zatozte! Gure etxean nor
dagoen ezkutatuta ikusi behar
dugu!
Hartz txikiak, bere ohea ikustean, oihu egin du bere ahots lodiarekin:
-Norbaitek nire ohea ukitu du!
Hartz amak, txikiak baino haserreago , ohiuka esan du::
-Norbaitek nire ohea desegin du!
Eta gero, hartz handiak, bere ahots finarekin:
-Begira! Neska txiki bat dago nire ohe handian!
Ohiuek Maripetra esnatu dute.
Begiak zabaldu dituenean, hiru hartzak ikusi ditu aurrean.
Ene, azkar! Ziztu bizian egin du jauzi ohe handitik,
oinetakoak hartu eta leihotik irten da lasterka batean...
Hiru hartzek ez diote atzetik jarraitu. Ez dira gaiztoak, bakarrik haserre
samar daude. Hartz handiak, bere ahots finarekin, oihu egin dio:
-Ez al dakizu etxe batean sartu aurretik atea jo behar dela?
Eta hartz amak orduan:
-Inork irekitzen ez dizula ikustean, ez zenuen gure etxean sartu behar,
begiluze hori, zeure etxera itzuli behar zenuen!
-Ni nahi dudana egiten dut! -erantzun dio Maripetrak.
Eta zuhaitz artean desagertu egin da berehala.
Urrutitik, hartz txikiak bere ahots lodiarekin esan dio:
-Pure gehiago nahi duzu, neskato?
Baina Maripetra oso urruti dago. Zirkora itzultzeko bidea aurkitu du, eta
lasterka doan bitartean, pentsatu du:
<< Hartz txikia oso jatorra zen! Emango ahal dio bere amatxok beste
katilukada bat pure!>>
Hurrengo egunean Maripetra esnatu denean, bere trailerra beste herri
batera abiatu dela ikusi du.
Agur Maripetra, eta bidai ona izan.
Maripetra eta hiru hartzak

More Related Content

Viewers also liked (19)

Itsaslapurra
ItsaslapurraItsaslapurra
Itsaslapurra
 
Merlin magoa
Merlin magoaMerlin magoa
Merlin magoa
 
Txoriaren ordaina
Txoriaren ordainaTxoriaren ordaina
Txoriaren ordaina
 
Sinba Eta Bere Laguna
Sinba Eta Bere LagunaSinba Eta Bere Laguna
Sinba Eta Bere Laguna
 
Hiru otsoak
Hiru otsoakHiru otsoak
Hiru otsoak
 
Pablo eta 20 lapurrak
Pablo eta 20 lapurrakPablo eta 20 lapurrak
Pablo eta 20 lapurrak
 
Seme ederra
Seme ederraSeme ederra
Seme ederra
 
Arratoi kaskarina
Arratoi kaskarinaArratoi kaskarina
Arratoi kaskarina
 
Irakasle txiki ausarta
Irakasle txiki ausartaIrakasle txiki ausarta
Irakasle txiki ausarta
 
Munstroa
MunstroaMunstroa
Munstroa
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Zazpi katuak eta txakurra
Zazpi katuak eta txakurraZazpi katuak eta txakurra
Zazpi katuak eta txakurra
 
Peterpan v.s bob esponja
Peterpan v.s bob esponjaPeterpan v.s bob esponja
Peterpan v.s bob esponja
 
Natasko etxetxoa
Natasko etxetxoaNatasko etxetxoa
Natasko etxetxoa
 
Libe trolla ona ona azkena
Libe trolla ona ona azkenaLibe trolla ona ona azkena
Libe trolla ona ona azkena
 
Lentejatxo 1
Lentejatxo 1Lentejatxo 1
Lentejatxo 1
 
Txanopinpirina
TxanopinpirinaTxanopinpirina
Txanopinpirina
 
Hiru txrri moderno
Hiru txrri modernoHiru txrri moderno
Hiru txrri moderno
 

Maripetra eta hiru hartzak

  • 1.
  • 2. Maripetraren etxea ez da besteak bezalakoa: zortzi gurpilen gainean egindako etxe bat da, eta kamioi batek eramaten du alde batetik bestera, trailer bat da. Bere gurasoek zirku batean egiten dute lan. Gaur arratsaldean, baso ertain baten ertzean jarri dute zirkoaren oihala. Geroago ikuskizuna hasiko da.
  • 3. - Arrosak biltzera joan nahi dut -esan du Maripetrak. - Ondo da, baina ez urrundu bidexka handi honetatik - erantzun dio amak. - Horrela, itzuli nahi duzunean, biratu eta bidexka honek trailerreraino ekarriko zaitu. - Bai, halaxe egingo dut - erantzun dia Maripetrak. Eta arrosen bila abiatu da.
  • 4. Bidea zuhaitzen artetik gora doa. Maripetra arrosa-sorta polit bat biltzen hasi da. Askoz urrutiago, bidetik oso urruti, soilgune zoragarri bat ikusi du, arrosaz bete-beteta. Poliki joan da, pozik-pozik. Arrosa-sorta eder bat osatu duenean, trailerrera itzultzeko bidea hartu nahi izan du, baina ez du aurkitu. Ez du asko ibili bidearen bila.
  • 5. Oso nekatuta dago eta negarrez hasi da... Bat-batean, beste soilgune txiki bat ikusi du aurrean. Eta soilgunearen erdian etxe handi bat, kea botatzen duena tximinia batetik. << Nor bizi izango da hor?>> galdetu da Maripetrak bere buruari. Sartu egingo naiz ea norbait dagoen! Aurpegiko malkoak alde batera utzi eta etxe bitxirako bidea hartu du.
  • 6. Katilu txiki bat aulki txikiaren aurrean, katilu ertain bat aulki ertainaren aurrean eta katilu handi bat aulki handiaren aurrean. Maripetrari purearen usain ona iritsi zaio gose asko duelako. Orduan, ate handiari bultza eta barrura sartu da. Ate handi bat zabaldu du eta mahai handi bat ikusi du, eta mahaiaren inguruan hiru aulki ikusi ditu: bata txiki-txikia, bestea ertaina eta hirugarrena handi-handia. Eta aulki bakoitzaren aurrean, katilu bana purez beteta.
  • 7. Maripetra aulki txikian eseri da. Baina txikiegia da berarentzat. Ondoren aulki ertainean esertzen saiatu da. Baina okertuta dago; oin bat apurtuta du. Orduan, aulki handian eseri da << Aulki handi hau niretzako modukoa da >>, pentsatu du Maripetrak.
  • 8. Gero, katilu txikitik pure apurtxo bat probatu nahi izan du. -Ene, uf, uf, uf! Pure hau oso hotza dago! Katilu ertaineko purea hartu du geroago. -Ai ama! Pure hau ere hotzegia dago! Azkenean, katilu handitik purea hartu du. << Mmmmm! Hau bai ona! Niretzako modukoa!>> Pentsatu du Maripetrak. Poliki-poliki katilua hustu du.
  • 9. Gero, itxita dagoen atearen atzean zer dagoen ikus nahi du. Eta hara! Hiru ohe daude bata bestearen ondoan: bata txikia, bestea ertaina eta hirugarrena handia.
  • 10. Maripetra ohe txikira igo da. Baina ohe txiki hori txikiegia da berarentzat. Ondoren, ohe ertainaren gainean eseri da, baina gogorregia iruditu zaio. Orduan, Maripetra ohe handian etzan da. << Ohe handi hau primerakoa da niretzat!>>, pentsatu du . Baina lo hartzea kostatu zaio.
  • 11. Une horretan, etxe handi horretako bizilagunak zuhaitz artetik irten dira. Hiru hartz dira: bata txiki-txikia, bestea ertaina eta handia hirugarrena.
  • 12. Hartz txikia etxean sartu da, bere aulkirantz abiatu da eta honela esan du bere ahots lodiarekin: -Norbait nire aulki txikian eseri da! Eta hartz amak, haserre samar, esan du: -Norbaitek nire aulki ertaina ukitu du! Eta hartz handiak esan du, bere ahots finarekin: -Norbait nire aulki handia bota du!
  • 13. Gero, hartz txikiak bere katilua ikusi du eta bere ahots lodiarekin esan du: - Norbaitek nire purea dastatu du! Hartz amak bere koilara ikusi du eta haserre esan du: - Norbaitek nire purea jan nahi izan du! Eta hartz handia, bere katilu handiari begiratu dionean, oihuka hasi da: - Aaaaaaaaaaa!Norbaitek nire pure guztia jan du.
  • 14. Hartz handiak, haserre, esan du bere ahots finarekin: -Zatozte! Gure etxean nor dagoen ezkutatuta ikusi behar dugu!
  • 15. Hartz txikiak, bere ohea ikustean, oihu egin du bere ahots lodiarekin: -Norbaitek nire ohea ukitu du! Hartz amak, txikiak baino haserreago , ohiuka esan du:: -Norbaitek nire ohea desegin du! Eta gero, hartz handiak, bere ahots finarekin: -Begira! Neska txiki bat dago nire ohe handian! Ohiuek Maripetra esnatu dute.
  • 16. Begiak zabaldu dituenean, hiru hartzak ikusi ditu aurrean. Ene, azkar! Ziztu bizian egin du jauzi ohe handitik, oinetakoak hartu eta leihotik irten da lasterka batean...
  • 17. Hiru hartzek ez diote atzetik jarraitu. Ez dira gaiztoak, bakarrik haserre samar daude. Hartz handiak, bere ahots finarekin, oihu egin dio: -Ez al dakizu etxe batean sartu aurretik atea jo behar dela? Eta hartz amak orduan: -Inork irekitzen ez dizula ikustean, ez zenuen gure etxean sartu behar, begiluze hori, zeure etxera itzuli behar zenuen! -Ni nahi dudana egiten dut! -erantzun dio Maripetrak. Eta zuhaitz artean desagertu egin da berehala. Urrutitik, hartz txikiak bere ahots lodiarekin esan dio: -Pure gehiago nahi duzu, neskato?
  • 18. Baina Maripetra oso urruti dago. Zirkora itzultzeko bidea aurkitu du, eta lasterka doan bitartean, pentsatu du: << Hartz txikia oso jatorra zen! Emango ahal dio bere amatxok beste katilukada bat pure!>> Hurrengo egunean Maripetra esnatu denean, bere trailerra beste herri batera abiatu dela ikusi du. Agur Maripetra, eta bidai ona izan.