JOLAS LABORATEGIA
ZER DA?
TrukemeJolas kooperatiboen Zentroan sorturiko ideia da, eta jolasarekin
maiteminduriko hiru pertsonek gauzatu dute “Bake Kultura, Giza Eskubideak
eta Gatazken Eraldaketa” izeneko ikastaroaren azken proiektu gisa.
ZERTARAKO?
Esperientziak partekatzeko, ezagutzak eta egiteko moduak trukatzeko, jolas
berriekin esperimentatzeko… Finean, JOLASA bera izango da gure gidari eta
hortik abiatuta, bururatzen zaigun guztia egin ahalko dugu.
NORENTZAT?
- Jolastea atsegin duen ororentzat.
- Jolasa oso dibertigarria eta era berean serioa dela uste duen ororentzat.
- Hezkuntza-eragileentzat, bai hezkuntza formalekoak (irakasleak), zein
ez-formalekoak (boluntarioak, begiraleak, entrenatzaileak, hezitzaileak)
- Familientzat
NOLA?
Gure esperientzia propioetatik abiatuta: dagoeneko bizi eta biziko
ditugunetatik.
NOREKIN?
Gurekin…
Bea: Fisikoa, zientzien irakaslea eta jolasgarritasunaren teoriaren
jarraitzailea.
Marta: Gizarte hezitzailea, psikopedagogoa, Trukemeren arduraduna eta bere
banderan sormena aldarrikatzen duen pirata.
Susana: Bi nerabe ederren ama, gizarte integratzailea, psikologia ikaslea eta
erabat konbentzituta dago: guztia da jolasgarria.
… eta zurekin
ZER ERABILIKO DUGU?
Jolasak, sormena eta gogoak.
NOIZ?
Hilean behin.
NON?
EDE FUNDAZIOA (Indautxuko metro geltokiaren irteeraren ondoan)
Simon Bolivar, 8b
48010 Bilbo