2021a suspertzeko urtea izan da, osasun-krisiak eta horri aurre egiteko neurriek izan dituzten eraginen ondoren. Hala ere, konfinamendua, 2020ko enpresa-itxierak eta zerbitzuen sektoreko murrizketak erdiraino luzatu dira, eta ekonomia globala erasan dute.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030Irekia - EJGV
“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030”
(ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Azken hiru hamarkadetan apustu horri eutsi zaio, eta orain, 2030era begira, ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) bultzatzeko plan hau aurkezten dugu, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetu dezan eta hazkunde jasangarriaren bidean aurrera egin dezan.
Eusko Jaurlaritza
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 AgendaIrekia - EJGV
Euskadik Nazio Batuen 2030 Agendaren mundu-mailako erronka hartu du bere gain, Euskadi Basque Country 2030 I.
Agendaren bidez. Agenda gure lurralderako ekintza-plan bat da, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arloko
hazkunde eta ongizaterako EAEko eredu izango dena, eta pertsona guztiei oinarrizko zerbitzuak eta kalitate
handiagoko enplegu-aukerak sortuko
dituen hazkunde jasangarria bermatzea
xede duena.
2021a suspertzeko urtea izan da, osasun-krisiak eta horri aurre egiteko neurriek izan dituzten eraginen ondoren. Hala ere, konfinamendua, 2020ko enpresa-itxierak eta zerbitzuen sektoreko murrizketak erdiraino luzatu dira, eta ekonomia globala erasan dute.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030Irekia - EJGV
“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030”
(ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Azken hiru hamarkadetan apustu horri eutsi zaio, eta orain, 2030era begira, ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) bultzatzeko plan hau aurkezten dugu, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetu dezan eta hazkunde jasangarriaren bidean aurrera egin dezan.
Eusko Jaurlaritza
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 AgendaIrekia - EJGV
Euskadik Nazio Batuen 2030 Agendaren mundu-mailako erronka hartu du bere gain, Euskadi Basque Country 2030 I.
Agendaren bidez. Agenda gure lurralderako ekintza-plan bat da, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arloko
hazkunde eta ongizaterako EAEko eredu izango dena, eta pertsona guztiei oinarrizko zerbitzuak eta kalitate
handiagoko enplegu-aukerak sortuko
dituen hazkunde jasangarria bermatzea
xede duena.
2021 ha sido un año marcado por la recuperación tras el impacto causado por la crisis sanitaria y la manera en la que se enfrentó la misma. Pero el confinamiento, el cierre de las empresas de 2020 y las restricciones del sector de servicios que se han prolongado hasta prácticamente mediados de 2021, han tenido consecuencias no deseadas para la economía global.
1. Ikerketa Departamentua
Departamento de Estudios
PERSPECTIVAS
ECONÓMICAS 2023
2023RAKO AURREIKUSPEN
EKONOMIKOAK
Iruñea, 2023ko urtarrila
Pamplona, enero de 2023
Hizlariak/ponentes:
Javier Cortajarena
Lurralde zuzendaria
Director Territorial
Ibon Urgoiti
Negozio Garapeneko zuzendaria
Director de Desarrollo de Negocio
Joseba Madariaga
Ikerketa Zuzendaria
Director de Estudios
4. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Irudian, azken biurtekoko BPGd-aren hazkunde-tasak ikus
daitezke.
• 2021ean, pandemiaren ondoriozko murrizketek
(konfinamenduak eta zerbitzu-sektoreko mugek) baldintzatu
zituzten zifrak.
• 2022an, berriz, handiak izan dira urtearen lehen erdiko
hazkunde-tasak.
• Hirugarren hiruhilekoko datuek nolabaiteko moteltzea
erakusten dute.
1. Herrialde garatuak
Iturria: Eurostat, Fred
5. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
• Irudian, manufaktura-sektoreko PMIak 2022an zehar
izandako bilakaera ikus daiteke.
• Urtearen lehen erdian, adierazleak 50etik gorako
balioak izan ditu, hedapen-eremuan dago, beraz.
• Uztailetik aurrera, balioak 50etik behera erori dira
Europan, eta uzkurtze-eremuan sartu dira.
• Azaroko datuek uzkurtzea erakusten dute aztertutako
eremu guztietan.
Iturria: Eurostat, Fred
Hazkundea
1. Herrialde garatuak
6. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Irudian, zerbitzu-sektoreko PMIak 2022an izandako
bilakaera ikus daiteke.
• Urtearen lehen erdian, adierazleak 50etik gorako
balioak izan ditu, hedapen-eremuan dago, beraz.
• Uztailetik aurrera, Frantziak eta euroguneak hedapen-
eremuan eusten diete balioei.
• Azaroko datuek uzkurtzea erakusten dute aztertutako
eremu guztietan.
Iturria: Eurostat, Fred
1. Herrialde garatuak
7. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Prezioak
• Irudian, KPIak 2022an izandako hazkunde-tasak
ikus daitezke.
• Tasek nabarmen egin dute gora.
• Frantzian, % 6 inguruan egonkortu da.
• AEBn, beheraka hasi zen uztailetik aurrera.
• Eurogunean eta Alemanian, goia jotzen hasi direla
ematen du.
Iturria: Eurostat, Fred
1. Herrialde garatuak
8. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Banku zentralen interes-tasak
• Irudian, FEDek eta EBZk inflazioaren gorakadari emandako
erantzuna ikus daiteke.
• Nahiz eta 2022a inflazio-tasa handiekin hasi (ikusi aurreko
gardenkia), luze jo zuen banku zentralek erreakzionatu
arte.
• Gerrak erabat aldarazi zuen inflazio-aurreikuspena:
iragankorra izango zela zirudien hasieran, baina uste baino
iraunkorragoa da.
• Zifra gorriek 2023ko lehen hiruhilekorako interes-tasen
aurreikuspenak adierazten dituzte.
1. Herrialde garatuak
Iturria: Eurostat, Fred
9. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Lan-merkatua
• Irudian, langabezia-tasak AEBn eta eurogunean
izandako bilakaera ikus daiteke.
• 2020ko zifrek argi islatzen dute pandemiaren tarte
gogorrean aplikatutako politikak.
• Datu garrantzitsua da egungo tasak pandemiaren
aurreko (2019ko) balioen azpitik egotea.
• Eurogunean, egungo tasa serie historikoko txikiena
da.
Iturria: Eurostat, Fred
1. Herrialde garatuak
11. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Irudian, 2022ko hirugarren hiruhilekoari buruzko
informazioa ikus daiteke, hainbat ikuspuntutatik.
• Pandemiaren aurreko datuekin alderatuta, hau ikus
daiteke: BPGd-a 2019ko 4. hiruhilekoko balioaren
% 1,4 azpitik dago oraindik. Gainera, grafikoan ageri
denez, pandemiaren aurreko balioen azpitik daude
bai kontsumoa, bai inbertsioa —eskariaren aldetik—
eta bai aztertutako sektoreak.
• Hirugarren hiruhilekoan dezelerazio nabarmena ikus
daiteke, % 0,1eko hazkunde-tasarekin.
2. Espainia
Iturria: EIN
12. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Prezioak
• Irudian, prezioen urteko hazkunde-tasen bilakaera
ikus daiteke.
• Indize orokorraren zifrek erakusten dutenez, tasak
beheraka hasi dira, uztailean goia jo eta gero
—% 10,7—.
• Energiaren eraginari zor zaio hori.
• Elikagaien taldeak egiten dio ekarpenik handiena
inflazioari; hala, azaroko inflazioaren 6,7 puntuetatik
3,5 elikagaiei dagozkie.
Iturria: EIN
2. Espainia
13. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Kontsumoa - Deflatorea
• 2020tik aurrerako kontsumo-zifra gordinak aintzat hartzen
baditugu —termino nominaletan eta errealetan eta urtetik
urtera— ikus daiteke inflazioa 2021eko irailetik aurrera
hasi zela nabarmena izaten.
• Kontsumo-serieak bereizi egiten dira termino errealetan
eta nominaletan, eta kontsumo-prezioak % 8,3 hazi ziren
—urtetik urtera—2022ko hirugarren hiruhilekoan.
• 2022ko hirugarren hiruhilekoko kontsumoa eta 2019ko
hiruhileko bera —pandemiaren aurrekoa— alderatuta,
hauxe ikus daiteke: kontsumo nominala % 8,7 handiagoa
da, eta kontsumo erreala % 1,6 txikiagoa; beraz, prezioak
% 10,4 igo dira.
2. Espainia
Iturria: EIN
14. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Kontsumorako eta etxebizitzarako interes-tasak
• Irudian, kontsumorako eta etxebizitzarako kredituen
interes-tasek eragiketa berrietan izandako eboluzioa
ikus daiteke.
• Agerikoa da diru-politikaren norabide-aldaketak urtean
finantzaketaren kostuan izandako eragina.
• Gainera, Euriborraren igoeraren ondorioz, interes-tasen
berrikuspenak presio handiagoa eragin du etxeetan.
Iturria: Espainiako Bankua
2. Espainia
15. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Familien egoera
• Irudian, familien errentaren eta kontsumoaren hazkunde-
tasaren bilakaera ikus daiteke. Barra bertikalek aurrezki-
tasa adierazten dute.
• Agerikoa da errenta- eta kontsumo-tasen koordinazioa.
Hala ere, 2020-2021 aldian, errentak % 4,9 egin zuen
behera, eta kontsumoak % 12, ezinezkoa izan baitzen
normaltasunez kontsumitzea ezarritako murrizketen
ondorioz.
• Aurrezki-poltsa bat sortu zen biurtekoan. Aurrezki-tasak
2000. urteaz geroztik izandako altuenak dira.
2. Espainia
Iturria: EIN
16. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Lan-merkatua
• Irudian, jarduera-, enplegu- eta langabezia-tasek
2019tik izandako bilakaera ikus daiteke.
• Gorakada sumatzen da jarduera- eta enplegu-
tasetan (biztanle aktiboen eta landunen kopuruak
gehiago hazi dira lan egiteko adinean dauden
biztanleenak baino).
• Langabezia-tasa txikiagoa da pandemiaren
aurrekoa (2019koa) baino.
2. España
Iturria: EIN
18. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Hirugarren hiruhilekoan, BPGd-ak % 0,5 egin du
gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta %
3,1 urtean. Ondorioz, pandemiaren aurrean baino
% 0,8 handiagoa da nafar ekonomiaren errenta.
• Industria-sektoreak bilakaera positiboa izan du,
% 2,3 igo baita haren balio erantsi gordina.
• Eraikuntza- eta zerbitzu-sektoreek –% 1,6ko
eta % 0,5eko hazkunde-tasak izan dituzte,
hurrenez hurren.
3. Nafarroa
Iturria: NASTAT
19. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Eskariaren aldetik, kontsumoak % 4 egin du
behera hirugarren hiruhilekoan. Horrenbestez,
pandemiaren aurrean baino % 1,4 okerragoak
dira datuak, kopuru errealetan.
• Inbertsioak ere % 5,2 egin du behera bigarren
hiruhilekoarekin alderatuta, eta 2019ko 4.
hiruhilekoko datua baino % 5,6 txikiagoa da.
• Kanpoko sektoreak bilakaera positiboa izan du
esportazioetan, eta negatiboa inportazioetan.
3. Nafarroa
Iturria: NASTAT
20. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Enplegua
• Azpimarratzekoa da lan-merkatuaren sendotasuna,
beste eremu geografiko batzuetan gertatzen den
bezala.
• Jarduera-tasak eta enplegu-tasak berreskuratu egin
dituzte pandemiaren aurreko balioak.
• Langabezia-tasa % 9koa da, autonomia-erkidegoen
artean txikienetakoa eta 2019ko laugarren
hiruhilekoaren parekoa.
3. Nafarroa
Iturria: NASTAT
22. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Nazioartekoa
• Irudian, 2022rako eta 2023rako esperotako
BPGd-aren hazkunde-tasak ikus daitezke
(2022ko abenduko aurreikuspenak).
• Moteltze nabarmena antzematen da
Europan, AEBn eta Erresuma Batuan.
• Eurogunerako batezbestekoa –% 0,1ekoa
da.
• Aurreikuspen txarrak dituzte Alemaniak
(–% 0,7) eta Frantziak (% 0,1), gure
ekonomiaren bazkide komertzial nagusiek.
4. Aurreikuspenak
Iturria: Analisten batezbestekoa
23. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
• Irudian, 2022rako eta 2023rako esperotako
KPIaren hazkunde-tasak ikus daitezke
(2022ko abenduko aurreikuspenak).
• Agerikoa da 2022rako aurreikusitako batez
besteko tasen maila handia.
• Dena dela, 2023ko batezbestekoa ere
handia da, eta AEBren eta eurogunearen
arteko aldeak garbi erakusten du arazoa
iraunkorra dela Europan.
• Zalantza hauxe da: banku zentralek zenbat
igoko dituzten interes-tasak?
Iturria: Analisten batezbestekoa
4. Aurreikuspenak
Nazioartekoa
24. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Espainia
• Irudian, zenbait analistak 2022rako eta 2023rako esperotako BPGd-aren hazkunde-tasak ikus daitezke (2022ko
abenduko aurreikuspenak).
• 2022rako batez bestekoa % 4,5ekoa da, eta 2023rakoa % 0,8ra jaisten da.
Iturria: Analisten batezbestekoa
4. Aurreikuspenak
25. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
• Irudian, zenbait analistak 2022rako eta 2023rako esperotako KPIaren hazkunde-tasak ikus daitezke (2022koabenduko
aurreikuspenak).
• 2022rako batez bestekoa % 8,6koa da, eta 2023rakoa % 4,4ra jaisten da.
Iturria: Analisten batezbestekoa
4. Aurreikuspenak
Espainia
26. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Nafarroa - Espainia
• 2022ko itxierak goranzko zuzenketa bat erakusten du aurreko udan egin genituen aurreikuspenen aldean.
• 2023rako datuek moteltze nabarmena ageri dute, deskribatutako egoerarekin bat.
• Ziurgabetasuna.
Iturria: LABORAL Kutxa (2022ko abendua)
4. Aurreikuspenak