BERTAKO
EKOIZLEEI
BISITAK
2016ko apirilaren 23a
Beriain (Navarra)
Testua - Garbiñe (1271 bazkide zenbakiduna)
Antolatzailea- Kontsumo Arduratsuaren Taldea
PASTA MARTINELLI
Beriaingo Pasta Martinelli,
ekonomia sozialean oinarritzen den
mikrokooperatiba da. 2013an hasi zuten
ibilbidea Maximiliano eta Robertok pasta
artisau eta ekologikoa egin eta
banatzeko helburuz.
Produktu ekologikoak, bertakoak eta
ekoizpen jasangarrikoak kontsumitzeko
erabaki pertsonala abiapuntu hartuta,
urrats bat gehiago eman eta ekoizpenari
ekitea erabaki zuten.
Pasta Martinelli Nafarroako Ekonomia
Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen
parte da eta gainera Som Energiako
bazkide ere bada, pastaren
ekoizpenerako beharrezkoa den energia,
energia berriztagarria izanik.
Joan den apirilaren 23an eginiko bisitan, Robertok tailerra erakutsi eta
pasta egiteko eta banatzeko prozesuaren berri eman zigun.
Pasta egin, ontziratu eta gordetzeko prozesu guztia tailerrean bertan
egiten dute eta horretarako tailerra hainbat ataletan banatuta
daukate:
- Irin ekologikoaren biltegia
- Oratzeko makina
- Lehortzea
- Ontziratzea
- Produktuaren irteerako biltegia
- Banaketa
Irin ekologikoaren biltegia:
Ekoizpen ekologikoko irinak erabiltzen dituzte:
Semola zuria eta integrala, Huescakoa.
Espelta irina, Arguedasekoa (Nafarroa)
Zekale irina, Arguedasekoa (Nafarroa)
Khorasan gari irina, Albacetekoa
Oratzeko makina:
Orea egin eta
pastari forma
emateaz arduratzen
den tresna da.
Orearen osagaiak
irina eta ura baino
ez dira, mota
batean izan ezik,
honi Espirulina alga
ere gehitzen baitzaio
(Galiziakoa).
Oreak ez darama bestelako aglutinatzailerik eta forma emateko
brontzezko Trefila erabiltzen dute, berorik erabili gabe, eta ekoizpen
industrialean ez bezala, testura porotsua lortzen dute. Izan ere ekoizpen
industrialean forma emateko besteak beste beroa eta tefloizko trefilak
erabiltzen dituzte.
Lehortzea: Lehortze prozesua motela da, 40ºC-tik beherako tenperaturan
eta gutxi gorabehera 14 ordu irauten du lehortzeak.
Ontziratzea: Duela gutxi ontziratzeko makina eskuratu eta prozedura
automatizatu dute, ordura arte ontziratzea eskuz egiten baitzuten baskula
eta palatxo bidez.
Produktuaren irteerako biltegia: Ontziraturiko produktua kutxetan
gordetzen da, eskariak jasotzeko zain.
Banaketa: Ez dute ez banatzaile ez merkatalguneekin lanik egiten.
Kontsumitzailea zuzuenean ezagutzea nahiago dute, kontsumitzaileen
gustuak hobeto ezagutzeko. Gainera, banaketaz ere beraiek arduratzen
dira, beti ere urrutiegi ez bada.
Martinelli - Ekoizleei bisitak

Martinelli - Ekoizleei bisitak

  • 1.
    BERTAKO EKOIZLEEI BISITAK 2016ko apirilaren 23a Beriain(Navarra) Testua - Garbiñe (1271 bazkide zenbakiduna) Antolatzailea- Kontsumo Arduratsuaren Taldea
  • 2.
    PASTA MARTINELLI Beriaingo PastaMartinelli, ekonomia sozialean oinarritzen den mikrokooperatiba da. 2013an hasi zuten ibilbidea Maximiliano eta Robertok pasta artisau eta ekologikoa egin eta banatzeko helburuz. Produktu ekologikoak, bertakoak eta ekoizpen jasangarrikoak kontsumitzeko erabaki pertsonala abiapuntu hartuta, urrats bat gehiago eman eta ekoizpenari ekitea erabaki zuten. Pasta Martinelli Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen parte da eta gainera Som Energiako bazkide ere bada, pastaren ekoizpenerako beharrezkoa den energia, energia berriztagarria izanik.
  • 3.
    Joan den apirilaren23an eginiko bisitan, Robertok tailerra erakutsi eta pasta egiteko eta banatzeko prozesuaren berri eman zigun. Pasta egin, ontziratu eta gordetzeko prozesu guztia tailerrean bertan egiten dute eta horretarako tailerra hainbat ataletan banatuta daukate: - Irin ekologikoaren biltegia - Oratzeko makina - Lehortzea - Ontziratzea - Produktuaren irteerako biltegia - Banaketa
  • 4.
    Irin ekologikoaren biltegia: Ekoizpenekologikoko irinak erabiltzen dituzte: Semola zuria eta integrala, Huescakoa. Espelta irina, Arguedasekoa (Nafarroa) Zekale irina, Arguedasekoa (Nafarroa) Khorasan gari irina, Albacetekoa
  • 5.
    Oratzeko makina: Orea egineta pastari forma emateaz arduratzen den tresna da. Orearen osagaiak irina eta ura baino ez dira, mota batean izan ezik, honi Espirulina alga ere gehitzen baitzaio (Galiziakoa). Oreak ez darama bestelako aglutinatzailerik eta forma emateko brontzezko Trefila erabiltzen dute, berorik erabili gabe, eta ekoizpen industrialean ez bezala, testura porotsua lortzen dute. Izan ere ekoizpen industrialean forma emateko besteak beste beroa eta tefloizko trefilak erabiltzen dituzte.
  • 6.
    Lehortzea: Lehortze prozesuamotela da, 40ºC-tik beherako tenperaturan eta gutxi gorabehera 14 ordu irauten du lehortzeak. Ontziratzea: Duela gutxi ontziratzeko makina eskuratu eta prozedura automatizatu dute, ordura arte ontziratzea eskuz egiten baitzuten baskula eta palatxo bidez. Produktuaren irteerako biltegia: Ontziraturiko produktua kutxetan gordetzen da, eskariak jasotzeko zain. Banaketa: Ez dute ez banatzaile ez merkatalguneekin lanik egiten. Kontsumitzailea zuzuenean ezagutzea nahiago dute, kontsumitzaileen gustuak hobeto ezagutzeko. Gainera, banaketaz ere beraiek arduratzen dira, beti ere urrutiegi ez bada.