1. LDL-KOLESTEROLAREN KONTROL INTENTSIBOAREN ERAGINKORTASUNA
GARUNEKO HODIETAKO ISTRIPUAN TXIKIA DA
Grade: Kalitate baxua
Galdera.
Azkeneko hiru hilabetetan garuneko hodietako istripu bat eduki duten gaixoetan LDL kolesterolaren
kontrol intentsiboa hobe al da kontrol ez hain intentsibo baino gaixotasun kardiobaskularra
gutxitzen?
Metodoak
Diseinua: Saiakuntza klinikoa.
Ausazkotzea: Ez da izkutua.
Itsua: Aztertzaileak bakarrik dira itsuak.
Jarraipena: 3,5 urte bataz beste. Kaplan-Meier azterketa egiten dute. Esperimental taldean %30,3
eta kontrol taldean %28,5 galtzen dira lehendabiziko 2,7 urteetan. Aldez aurretik bukatzen da dirua
faltagatik.
Gaixoak : Garuneko hodietako istripu bat eduki duten gaixoak aurreko 3 hilabetetan.
Kontrol taldea (N =1430 )
Esperimental taldea (N =1430 )
Interbentzioa: Esperimental taldean LDL 70 mg/dl –tik behera egotea zen helburua; kontrol
taldean LDL 90-110 mg/dl. tartean egon behar zuen.
Emaitza nagusia: Garuneko hodietako istripua, miokardioko infartua, angor ezegonkorra,hilkortasun
kardiobaskularra.
Emaitzak nagusiak.
TBK Tratatu Beharreko Kopurua
KGM Kontrol Gertakari Maiztasuna
EGM Esperimental Gertakari Maiztasuna
HR Hazar Ratio
Jarraipena KGM EGM HR TBK P
Emaitza nagusia
3,5 urte 0.109
0,08
5
0,78 44 0,04
%95 Konfidantza tartea
0,61-0,9
8
24-486
2. Iruzkinak:
Ikerketa honetan garuneko hodietako istripu bat eduki dutenen artean LDL –ren kontrola
intentsiboa edo normala egin behar den aztertu nahi dute.
Saikuntza kliniko bat da baina metodologian hainbat akats ditu:
Ez dute esaten nola ezkutatzen duten ausazkotze prozesua. Ez ziren iritsi kalkulatutako
partaideen kopurura ahalmen estatistikoa edukitzeko ezta behar zituzten emaitzen kopurura. Dirua
faltagatik ikerkuntza lehenago bukatu zen.
Aztertzailea : Mikel Moreno.
Data: 2019/12/31
Erreferentzia : Amarenco P, Kim JS, Labreuche J, Charles H, Abtan J, Béjot Y, Cabrejo L, Cha JK,
Ducrocq G, Giroud M, Guidoux C, Hobeanu C, Kim YJ, Lapergue B, Lavallée PC,Lee BC, Lee KB, Leys D,
Mahagne MH, Meseguer E, Nighoghossian N, Pico F, Samson Y, Sibon I, Steg PG, Sung SM, Touboul
PJ, Touzé E, Varenne O, Vicaut É, Yelles N,Bruckert E; Treat Stroke to Target Investigators. A
Comparison of Two LDL Cholesterol Targets after Ischemic Stroke. N Engl J Med. 2020 Jan
2;382(1):9.doi: 10.1056/NEJMoa1910355. Epub 2019 Nov 18. PubMed PMID: 31738483.