24. Oteiza museoa Otieiza museoa 2008an sortu eta inauguratu zuten. Jorge Oteiza Museoa espazio monografiko bat da, eskultore eta artista integral estimatu eta aintzatetsi haren bilduma pertsonala jasotzen duena. Museoko gunean aurki ditzakegu bere biografiaz aparte zenbait lan bilduma, erakusketa iraunkorra eta bereziak, ikerkuntza zentroari buruzko informazioa, berriak eta abar. Oso interesgarria suertatzen zaigu geure Arte Hezkuntza arloko helburu batzuk lantzeko bertan egiten diren bisitaldi gidatuak aprobetxatuz ikastetxetik zenbait txango antolatzea.