Jolas egiteko ipuinakirudimen eta bizitasun
handiz osotuta ipuin askoz osoturik dago liburu
hau. Ipuin honeek ez dira besteak bezalakoak,
idazleak ipuin bakoitzari hiru bukaera idatzi
deutsoz irakurleak gehien atsegin jakona aukera
daian. Azkenengo orrialdeetan idazleak zein
bukaera aukeratu dauan eta idatzi dau eta baita
zergaitik aukeratu dauan azaltzen dau. Idazleari
hiru bukaeretatik bat ere ez atsegin jako, idazleak
berea asmatzen dau. Tekinka honen bidez
irakurleak jolas egiten dauala esan ahal da. Hortik
dator izenburua.
Nire ustez oso liburu interesgarria eta
dibertigarria da liburu honen bidez ariketa asko
egin ahal dira adibidez; ulermen azterketa bat,
galdera batzuk erantzun, klaseari azaldu ipuin bat,
laburpen bat eta hainbat gauza gehiago ere. Nik
liburu hau ez neban aldatuko hizkuntza arlotik
irakurmena egiteko liburu honek berba barriak edo
2.
orain gitxi erabiltzendiranak dagozalako adibidez;
sonbrailu, pentzakizun…
Niri asko gustatu jat eta esango neuke gehien
gustatu jatan ipuina “Ehun lira poltsikoan” izan da
oso arraro izan da eta gehien gustatu jatan
bukaera hirugarrena izan da bueltatu gura
izateagaitik mila milioi lira aurkitu ebazalako behin
eta barriro. Nik eskala batean 0-tik 10-era
puntuazino bat ipini behar badot 8.8 bat ipiniko
deutsat lehen esan bezala nire ustez oso liburu
ona dalako.
Egilea:Oier