SlideShare a Scribd company logo
Udako goiz eder batean irakasle gazte bat mantekila igurtzitako ogia mahai
gainean utzi zuen, handik laster euli pila bat ikusi zuen, bere ogi-xerraren
gainean jan-ta-jan. Haserre bizian, zapi bat hartu eta... zast!!! egundoko
zartakoa jo eta zazpi euli hil zituen kolpe batez. Bere ekintzaren handiak
harriturik, gerriko batean idatzi zuen hitz hauek: “zazpi kolpe batez“. Ondoren
etxetik kanpo joan zen, jende guztiak izan zezan gertaeraren berri.
Aurrena erraldoi batek irakurri zuen eta aho bete hortz geratu zen eta erraldoien
kobazuloan pasatzera gonbidatu zuen irakslea. Han zeudela, erraldoietako batek
Inbidiak jota, kriston kolpea jo zuen gauerdian irakaslea zegoen ohean.
Hala ere, irakasle txikia izkina batean zegoen kuzkurtuta eta horregatik salbatu
zen.
Argitu zenerako gaztelu batera irtsi zen. Bertako biztanleek, gerrikoak zioenak
irakurri zutenean, erregearengana kontatzera joan ziren . Erregeak bere
aurrera deitu zion irakasleari eta proposamen hau egin zion:
-Gure basoan bizi diren bi erraldoiez libratzen bagaituzu, geure alabarekin
eskonduko zara eta erreinu erdia oparituko dizut.
-Kolpe batez zazpi hiltzen dituenak oso errez akabatuko ditu bi eta pozik
onartzen dut- erantzun zion irakasleak.
Basoan sartu zen, bi erraldoiak lotan topatu arte. Patrika harriekin bete, zuhaitz
batera igo eta harrika hasi zen, erraldoiak uxatu arte ez zen gelditu.
Alaba eskontzan eman baino lehen erregeak hurrengo proba jarri zion: basoko
zezena harrapatzea. Bere aurrera iritsi zenean, zezenak eraso egin zion, baina
irakasleak saihestu egin zion eta zezenaren adarrak zuhaitz batean hiltzaturik
geratu ziren.
Hala ere dena ez zen bukatu hor.
Azken proba bat jarri zion orduan: Basurde izugarri bat harrapatzea.
Ez zen zaila izan: Basurde amorraturik segika zuela, irakaslea etxe baten sartu
zen, basurdea ere bere atzetik, orduan atea itxi eta lehiotik irten irakaslea,
basapiztia han utzita, irten ezinik.
Denek txalotu zuten irakaslearen ekintza, eta oraingoan erregeak bere hitza
bete behar izan zuen, ez baitzegoen zaldunik irakaslea baino ausartagorik.
Handik laster ezkondu ziren eta erreinu osoan zazpi egunez ospatu zen
ezkontza.
Urte batzuen ondoren errege – erregina bihurtu ziren eta haien agintaldia bake
eta zorion garaia izan zen.
Haiek ondo bizi? gu hobeki.
EGILEAK:Ibon eta Nahia
IZENBURUA: Irakasle txiki ausarta
BENETAKO IZENBURUA: Jostun txiki ausarta
EGILEAK:Ibon eta Nahia
IZENBURUA: Irakasle txiki ausarta
BENETAKO IZENBURUA: Jostun txiki ausarta

More Related Content

Viewers also liked

Munstroa
MunstroaMunstroa
Webquest
WebquestWebquest
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
Luis Ezeiza HLHI
 
Arratoi kaskarina
Arratoi kaskarinaArratoi kaskarina
Arratoi kaskarina
Luis Ezeiza HLHI
 
Maripetra eta hiru hartzak
Maripetra eta hiru hartzakMaripetra eta hiru hartzak
Maripetra eta hiru hartzakLuis Ezeiza HLHI
 

Viewers also liked (13)

Munstroa
MunstroaMunstroa
Munstroa
 
Itsaslapurra
ItsaslapurraItsaslapurra
Itsaslapurra
 
Natasko etxetxoa
Natasko etxetxoaNatasko etxetxoa
Natasko etxetxoa
 
Pablo eta 20 lapurrak
Pablo eta 20 lapurrakPablo eta 20 lapurrak
Pablo eta 20 lapurrak
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Seme ederra
Seme ederraSeme ederra
Seme ederra
 
Arratoi kaskarina
Arratoi kaskarinaArratoi kaskarina
Arratoi kaskarina
 
Sinba Eta Bere Laguna
Sinba Eta Bere LagunaSinba Eta Bere Laguna
Sinba Eta Bere Laguna
 
Zazpi katuak eta txakurra
Zazpi katuak eta txakurraZazpi katuak eta txakurra
Zazpi katuak eta txakurra
 
Txoriaren ordaina
Txoriaren ordainaTxoriaren ordaina
Txoriaren ordaina
 
Maripetra eta hiru hartzak
Maripetra eta hiru hartzakMaripetra eta hiru hartzak
Maripetra eta hiru hartzak
 
Hiru txrri moderno
Hiru txrri modernoHiru txrri moderno
Hiru txrri moderno
 

Irakasle txiki ausarta

  • 1.
  • 2. Udako goiz eder batean irakasle gazte bat mantekila igurtzitako ogia mahai gainean utzi zuen, handik laster euli pila bat ikusi zuen, bere ogi-xerraren gainean jan-ta-jan. Haserre bizian, zapi bat hartu eta... zast!!! egundoko zartakoa jo eta zazpi euli hil zituen kolpe batez. Bere ekintzaren handiak harriturik, gerriko batean idatzi zuen hitz hauek: “zazpi kolpe batez“. Ondoren etxetik kanpo joan zen, jende guztiak izan zezan gertaeraren berri.
  • 3. Aurrena erraldoi batek irakurri zuen eta aho bete hortz geratu zen eta erraldoien kobazuloan pasatzera gonbidatu zuen irakslea. Han zeudela, erraldoietako batek Inbidiak jota, kriston kolpea jo zuen gauerdian irakaslea zegoen ohean. Hala ere, irakasle txikia izkina batean zegoen kuzkurtuta eta horregatik salbatu zen.
  • 4. Argitu zenerako gaztelu batera irtsi zen. Bertako biztanleek, gerrikoak zioenak irakurri zutenean, erregearengana kontatzera joan ziren . Erregeak bere aurrera deitu zion irakasleari eta proposamen hau egin zion:
  • 5. -Gure basoan bizi diren bi erraldoiez libratzen bagaituzu, geure alabarekin eskonduko zara eta erreinu erdia oparituko dizut. -Kolpe batez zazpi hiltzen dituenak oso errez akabatuko ditu bi eta pozik onartzen dut- erantzun zion irakasleak. Basoan sartu zen, bi erraldoiak lotan topatu arte. Patrika harriekin bete, zuhaitz batera igo eta harrika hasi zen, erraldoiak uxatu arte ez zen gelditu.
  • 6. Alaba eskontzan eman baino lehen erregeak hurrengo proba jarri zion: basoko zezena harrapatzea. Bere aurrera iritsi zenean, zezenak eraso egin zion, baina irakasleak saihestu egin zion eta zezenaren adarrak zuhaitz batean hiltzaturik geratu ziren.
  • 7. Hala ere dena ez zen bukatu hor. Azken proba bat jarri zion orduan: Basurde izugarri bat harrapatzea. Ez zen zaila izan: Basurde amorraturik segika zuela, irakaslea etxe baten sartu zen, basurdea ere bere atzetik, orduan atea itxi eta lehiotik irten irakaslea, basapiztia han utzita, irten ezinik.
  • 8. Denek txalotu zuten irakaslearen ekintza, eta oraingoan erregeak bere hitza bete behar izan zuen, ez baitzegoen zaldunik irakaslea baino ausartagorik. Handik laster ezkondu ziren eta erreinu osoan zazpi egunez ospatu zen ezkontza. Urte batzuen ondoren errege – erregina bihurtu ziren eta haien agintaldia bake eta zorion garaia izan zen. Haiek ondo bizi? gu hobeki.
  • 9. EGILEAK:Ibon eta Nahia IZENBURUA: Irakasle txiki ausarta BENETAKO IZENBURUA: Jostun txiki ausarta
  • 10. EGILEAK:Ibon eta Nahia IZENBURUA: Irakasle txiki ausarta BENETAKO IZENBURUA: Jostun txiki ausarta