Herman Melville NewYorken jaio zen 1819ko
abuztuaren 1ean. Bere aita eskoziarra zen eta
bere ama holandarra. Aitak sedak, kapeluak
eta eskuzorroak saltzen zituen. 1830ean
inportazio negozioak behea jo zuen eta familia
Albanyra (Estatu Batuak) joan zen bizitzera.
Enpresaren porrota zela eta, aita burutik egin
zen eta handik bi urtera hil zen, ama eta
seme-alabak egoera larrian utzita. Hermanek
ikasketak utzi eta lanean hasi behar izan zuen.
Herman Melville 1891ko irailaren 28an hil zen.
7.
Herman Melville estatubatuar idazle bat izan
zen. Eleberriak, poemak, saioak eta istorio
laburrak landu zituen. Bere liburu famatuena
Moby Dick da baina beste hauek ere badaude:
●
Bartleby el escribiente
●
Benito Cereno
●
Billy Budd
●
Chaqueta Blanca
●
Las Encantadas
●
MardiOmoo,
●
Typee...
8.
Pequod baleontzia Ahabkapitain zorrotz eta
gupidagabearen agindupean dago. Kapitainak katxalot
masail-hezurrez eginiko hanka bat du. Ahab
kapitainak eskifaiari itsas bidaiaren helburu nagusia
zein den adieraziko die: Moby-Dick izeneko bale zuri
erraldoi batek kapitaina hanka bakar batez utzi zuen
eta haren atzetik abiatu ziren baleontzi guztiak
banan-banan suntsitu eta irentsi ondoren. Handik
aurrera kapitainaren obsesioa Moby-Dick bale
erraldoi zuria hiltzea da.