Hona hemen nire esperientzia Pamaten, Hegoaldeko Sudanen, Mugarik Gabeko Medikuekin (MSF). Munduko herrialde gazteenean eta ezengokorrenean galduta eta ahaztuta bizi diren familiei osasun harreta emateko lan egin dut. Familia hauek Sudanetik etorri ziren batik bat, etxe berri baten bila, bortizkeriaz alde eginez. Orain Hegoaldeko Sudanen bizi dira lastozko etxeetan baina osasungintzarik gabe. MSF bertan egongo ez balitz umeak eta haurdun dauden emakumeak malariak eta desnutrizioak jota erraz hil egingo lirateke.