Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), 80ko hamarkadatik ari da burutzen zenbait estatistika-eragiketa
non lortzen baita informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria taxutzen duten gertakari
demografikoen eta adin eta sexu egituren gainean: Jaiotzen Estatistika, Heriotzen Estatistika eta
Migrazio-mugimenduen Estatistika.
3. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
AURKEZPENA
Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), 80ko hamarkadatik ari da burutzen zenbait estatistika-eragiketa
non lortzen baita informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria taxutzen duten gertakari
demografikoen eta adin eta sexu egituren gainean: Jaiotzen Estatistika, Heriotzen Estatistika eta
Migrazio-mugimenduen Estatistika. Bestalde, data jakin batean biztanleriaren egitura kontabilizatzen
eta deskribatzen duten eragiketak daude: 1981, 1991 eta 2001eko Biztanleria eta Etxebizitza
zentsuak; 1986ko Udal erroldaren berrikuntza; 1996 eta 2006ko Biztanleria eta Etxebizitza estatistikak;
2007 eta 2008ko Udal biztanleriaren eguneratzeak. Ezkontzen estatistikak diharduen fenomeno
demografikoak ez du eragin zuzenik biztanle-kopuruetan, baina azalpenak dakartza ugalkortasunaren
bilakaeraz.
Panoramika demografikoaren helburua Euskal AEko biztanleria egituraren bilakaeraren eta eragin
dioten fenomeno demografikoen osoko ikuspegia ematea da, eragiketa bakoitzaz lortutako
informazioaz; eragiketek metodologia espezifikoa dute, zeina zehazten baita beren proiektu
teknikoetan.
80ko hamarkadatik Euskal AEko biztanleriak izan ditu bilakaera nabarmentzekoak hilkortasunean,
jaiotza-tasan eta migrazio-mugimenduetan; hauek denek eragin diete bai biztanle-kopuruari, bai adin
eta sexu araberako banaketari. Nabarmentzekoak dira 90eko hamarkadako erdialdera arteko
ugalkortasunaren jaitsiera ikusgarria eta 2000. urtetik aurrerako etorkin etorrera jendetsua.
Ikerketaren ataletan bilakaera hori deskribatu eta azaltzeko saioa dago, ikuspuntu demografikotik,
baina ez da agortzen lan honetan fenomeno demografikoen analisia. Ugalkortasun, hilkortasun,
migrazio eta ezkontza-tasaren gaineko informazio sakonagoa nahi duenak hortxe du Eustaten weba,
eta datu zehatzagoak eskatzeko aukera.
Javier Forcada Sainz
Zuzendari nagusia
2
4. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
IKUSPEGI DEMOGRAFIKOA
1. BIZTANLERIA .............................................................................................................................................. 4
1.1. EREMU GEOGRAFIKOEN ARABERAKO BILAKAERA ....................................................................... 4
1.1.1. LURRALDEAREN ARABERA ..................................................................................................... 4
1.1.2. ESKUALDEAREN ETA UDALERRIAREN ARABERA............................................................. 5
1.2. EGITURAREN BILAKAERA ADINEN ARABERA ................................................................................. 9
2. JAIOTZAK ................................................................................................................................................... 12
2.1. JAIOTZEN BILAKAERA ......................................................................................................................... 12
2.2. AMEN EZAUGARRIAK........................................................................................................................... 14
3. HERIOTZAK................................................................................................................................................ 17
3.1. HERIOTZEN BILAKAERA...................................................................................................................... 17
3.2. HERIOTZAKO ZERGATIEN BILAKAERA............................................................................................ 19
4. EZKONTZAK .................................................................................................................................................. 21
4.1. EZKONTZEN BILAKAERA..................................................................................................................... 21
4.2. EZKONTZEN EZAUGARRIAK............................................................................................................... 22
5. MIGRAZIOAK ................................................................................................................................................. 27
5.1. MIGRAZIO MUGIMENDUAK ETA SALDOAK .................................................................................... 27
5.2. KANPOKO MIGRAZIOAK ...................................................................................................................... 30
5.3. BARNE MIGRAZIOAK ............................................................................................................................ 33
6. ONDORIOAK............................................................................................................................................... 35
3
5. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
Eremu geografiko zehatz bateko biztanleriaren eboluzioa biztanleriaren sarrerek eta irteerek zehazten
dute. Sarreretan jaiotzak eta immigrazioak ditugu eta irteeretan heriotzak eta emigrazioak. Osagai edo
fenomeno demografiko hauek guztiek modu desberdinean erasaten dute denboran zehar eta lurralde
eremu txikiagoetan; ondorioz, aldeak egoten dira bai denboran bai espazioan.
Argitalpen honen xedea da Euskal AEn 2008ra arte egondako denborazko eta espaziozko eboluzioa
deskribatzea.
1. BIZTANLERIA
Zentsuek eta, 1996. urtera arte, errolda-berritzeek emandako biztanleria zifrak urtero zehazten jarrai
daitezke Udal Biztanleriaren Eguneratzearekin. Gainera, fenomeno demografikoek –naturalek eta
migraziokoek- Euskal AEko biztanleriaren aldaketetan espazio-eremu batzuetan izandako intentsitatea
alderatu daiteke: lurralde historikoetan, eskualdeetan eta udalerrietan.
Beraz, Euskal AEko udalerrietako zuzenbidezko biztanleriari buruzko eguneratutako datuak eman nahi
izaten dira urtero errolda arteko aldietan, urte bakoitzeko abenduaren 31 erreferentzia hartuta.
Azterketa honen irakurketa argiagoa izateko, esan beharra dago bertako eskemak espazioan
definitutako biztanleria aldaketak handitik txikira hartzen dituela: Euskal AE, lurralde historikoak,
eskualdeak eta udalerriak, neurriaren arabera taldekatuta.
1.1. EREMU GEOGRAFIKOEN ARABERAKO BILAKAERA
1.1.1. LURRALDEAREN ARABERA
2008ko abenduaren 31n Euskal AEn bizi ziren 2.162.944 biztanleak honela banatuta zeuden: % 14,5
Araban, % 53,2 Bizkaian eta % 32,3 Gipuzkoan. 1981eko martxoaren 1ean 2.141.809 biztanle zituen
eta lurraldekako proportzioak desberdinak ziren. Araban biztanleriaren % 12 baino ez zegoen, Bizkaian
% 55,5 eta Gipuzkoan % 32,4. 28 urte hauetan biztanleria osoaren eta lurraldekakoaren bolumena
aldatu egin da eta bi aldi bereizten dira: 1981etik 2001erakoa eta 2001etik 2008rakoa.
Biztanleriaren zifra handien eboluzioak erakusten duenez, 80ko hamarkada hasieratik 2001era gure
Erkidegoan beherakada jarraitua egon den arren, aldi horren amaieran beherakada hori txikitu egin da.
Baina Euskal AEko errolda arteko hazkunde tasa –Erroldaren azken Berrikuntzatik biztanleriaren
urteko batez besteko ehuneko aldaketa adierazten duena- aldatu egin da azken aldian. Aztertutako
errolda arteko lehenengo lau aldietan (1981-1986, 1986-1991, 1991-1996 eta 1996-2001) tasak -% 0,1
eta -% 0,3 artekoak ziren. 2001-2005 aldian tasa horrek zifra positiboak izan zituen eta % 0,4ko
hazkundetik % 0,7kora igaro 2006tik 2008ra.
4
6. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
1981 eta 2001 amaiera bitartean Euskal AEn 59.222 pertsona gutxiago izan zen, hau da, biztanleria
% 2,8 gutxitu zen. Baina 2001-2008 aldian 80.537 lagun irabazi zituen, % 3,86, eta azken 8 urteetan
aurreko 20 urteetan galdutakoa erraz irabazi du.
1.1. grafikoa. Errolda arteko hazkunde tasaren eboluzioa lurralde historikoaren arabera (%)
1,4
1,2
1,0
0,8
0,6
0,4
0,2
0,0
-0,2
-0,4
-0,6
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
1/3/81 – 1/4/86 1/4/86 – 1/3/91 1/3/91 – 1/5/96
1/5/96 – 1/11/01 1/11/01 – 1/11/06 1/11/06 – 31/12/08
Gainerako lurralde historikoetan ez bezala, Araban etengabe hazi da biztanleria, aztertutako errolda
arteko aldi guztietan biztanle kopuruak gora egin baitu; hain zuzen, 1981etik 2001eko azarora artean
28.537 pertsona gehiago izan zituen, % 11ko gehikuntza. Aldi berean Bizkaiak eta Gipuzkoak
biztanleria galdu zuten; galerarik nabarmenena Bizkaikoa izan zen, 66.641 pertsona gutxiago
(biztanleria guztiaren % 5,6) izan baitzuen. Gipuzkoak aldi horretan 21.118 biztanle gutxiago izan zuen,
hots, biztanleria osoaren % 3 baino gehiago.
2001az geroztik Bizkaiak eta Gipuzkoak biztanleria irabazi egin dute, baina azkeneko honek baino ez
ditu konpentsatu aurreko 20 urteetako galerak 24.708 lagunekin. Bizkaiak 28.476 lagun irabazi ditu,
baina aurreko bi hamarkadetan galdutakoaren erdia baino gutxiago da hori. Arabak 8 urte hauetan
aurreko 20 urteetan adina irabazi du ia (27.173 lagun).
1.1.2. ESKUALDEAREN ETA UDALERRIAREN ARABERA
Eskualde mailan, 2008an hiriburuak dauden hiru eskualdeetan zegoen Erkidegoko biztanleria osoaren
hirutik bi; Arabako Lautadan Euskal AEko biztanleriaren % 12, Donostian % 15 eta Bilbo Handian
5
7. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
% 40. Baina 1981ean lehenengoan % 9 baino ez zen bizi eta Bilbo Handian, aldiz, Euskal AEko
biztanleria osoaren % 44 zegoen. Donostiako eskualdeak egungo ehuneko bera zuen.
1981etik 2001era ikusitako errolda arteko hazkunde tasek erakusten dutenez, gure erkidegoko hogei
eskualdeetatik zortzitan baino ez zegoen tasa positiborik. Portaera positiboa izan zutenen artean
nabarmentzekoak dira Arabako Lautada, Gorbeia Inguruak eta Plentzia-Mungia % 0,5etik gorako
tasekin; kontrako aldean, ordea, Deba Behereko eskualdea dago errolda arteko -% 1eko hazkunde
tasarekin.
Baina 2001-2008 aldian Deba Garaia zen biztanleriak behera egin zuen eskualde bakarra. Arabako
Ibarrek, Gorbeia Inguruak eta Plentzia-Mungiak % 2 baino handiagoko errolda arteko hazkunde tasak
zituzten eta Deba Behereak, Bilbo Handiak eta Markina-Ondarroak ez zuten % 0,3 gainditzen.
1.2. grafikoa. Errolda arteko hazkunde tasak eskualdearen arabera. 1981-III-1 -- 2008-XII-31
6
8. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
2008ko abenduaren 31n Euskal AEn zeuden 251 udalerriek (2006 aurretik 250 ziren) jokaera
desberdina izan dute kontuan hartutako aldietan. 1981eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuaren
eta 2001ekoaren artean, 105 udalerrik zituzten errolda arteko hazkunde tasa positiboak; aldiz, 2001
eta 2008 artean 207 udalerritan hazi da biztanleria.
Tasa horien beherakaden edo hazkundearen intentsitatea ere desberdina da bi aldietan. 1986tik
2001era gehien hazi zen udalerria, Burgu, % 3,6 hazi zen eta biztanleria gehien galdu zuenak,
Olaberriak, -% 2,2 galdu zuen. 2001etik 2008ra Erriberabeitiako biztanleria % 8,8 hazi da eta Olaberria
izan da, berriro ere, tasa negatibo handieneko udalerria, nahiz eta orain -% 1,4 izan.
2008ko abenduaren 31ko biztanleriaren arabera, udalerriak bost multzo hauetan taldekatu ditugu:
1. Udalerri handiak: 100.000 biztanletik gorakoak
2. Udalerri ertainak: 40.001-100.000 biztanle
3. Bitarteko udalerriak: 20.001-40.000 biztanle
4. Bitarteko udalerriak: 10.001-20.000 biztanle
5. Udalerri txikiak: 10.001 biztanletik beherakoak
Udalerri multzo guztietan errolda arteko hazkunde tasak negatiboak izan ziren 1981etik 2001era arteko
erroldetan, baina positiboak 2001etik 2008ra. Bigarren taldekoak salbuespena dira, ia ez baitute
mugimendurik izan, beraz, 1981etik biztanleriak behera egin du. Gauza bera gertatzen da hurrengo
taldean ere, 2001-2008 arteko hazkundeak ez baitu konpentsatu aurreko aldian egondako
beherakada.
1.3. grafikoa. Errolda arteko hazkunde tasa (EHT) udalerriaren neurriaren arabera (%).
1,4
1,2
1
0,8
0,6
0,4
0,2
0
-0,2
-0,4
> 100.000 40.001-100.000 20.001-40.000 10.001-20.000 <10.001
TCI 1981-2001 TCI 2001-2008
7
9. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
Udalerri batzuk taldez aldatu dira, biztanleria galdu edo irabazi dutelako. Nabarmenena Barakaldo da,
2001eko Erroldan 100.000 biztanle baino gutxiago baitzuen. Errenteria eta Sestao bigarren taldetik
hirugarrenera igaro dira eta Laudio eta Pasaia hirugarrenetik laugarrenera. Beste batzuk igo egin dira,
Zarautz adibidez, laugarrenetik hirugarrenera igo da. Amurrio, Arrigorriaga eta Sopela bosgarrenetik
laugarrenera igaro dira.
Aldakuntza erlatiboari dagokionez, hamar mila biztanle baino gehiagoko udalerrietan % 1etik gorako
urteko hazkundea egon da 1981-2008 artean: Sopelan (% 2,4), Zarautzen (% 1,4), Hondarribia eta
Mungian (% 1,3), Arrigorriagan eta Durangon (% 1,1); aitzitik, -% 0,6tik gorako urteko beherakadarik
handiena ondoko udalerrietan gertatu da: Sestaon (-% 1,2), Eibarren (-% 1,1), Pasaian (-% 0,9),
Arrasate/Mondragonen, Portugaleten, Errenterian eta Basaurin (-% 0,7 bakoitzean).
1.4. grafikoa. Errolda arteko hazkunde tasak udalerriaren arabera. 1981-III-1 -- 2008-XII-31
Hiru lurralde historikoetako hiriburuek 100.000 biztanle baino gehiago dituzte eta Erkidegoko
biztanleria osoaren % 36a horietan biltzen da. Errolda arteko hazkunde tasa positiboa izan da
Gasteizen eta Donostian kontuan hartutako bi aldietan, aldiz, Bilbon 2001-2008 aldiko tasa positiboak
ez du konpentsatzen aurreko aldiko tasa negatiboa.
8
10. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
1986az geroztik hiru hiriburuek 19.780 lagun gehiago dituzte, baina Gasteiz (45.204 lagun gehiago) eta
Donostia (13.346 lagun gehiago) hazi direlako da, Bilbok 38.773 lagun gutxiago baititu.
Euskal AEn sei udalerri daude 40.001 eta 100.000 biztanle artean dituztenak eta 1986an Erkidegoko
biztanleriaren % 18,7 edukitzetik 2008an % 17,4 edukitzera igaro dira, hau da, 24.047 lagun galdu
dituzte. Beraz, 28 urte hauetako errolda arteko hazkunde tasa negatiboa da (-% 0,22). Portugaletek,
Santurtzik eta Basaurik biztanleria galdu dute 1986 eta 2008 artean, 27.000 lagun gutxiago, gutxi
gorabehera. Getxok 1986-2001 artean urteko % 0,9ko hazkundea zuen, baina 2001-2008 aldian tasa
negatiboa du (-% 0,3) nahiz eta osoko saldoa positiboa izan. Barakaldori aurkakoa gertatu zaio,
lehenengo hogei urtean tasa negatiboa izan zuen (-% 0,9) eta azkeneko zortzi urtean positiboa
(% 0,6), baina aldi horretako osoko saldoa negatiboa da (-% 0,6). Irun da 1981-2008 aldian biztanleria
hazi zaion udalerri bakarra, batez ere mende honetako urteetan, % 0,9.
Bederatzi udalerri dira 20.001 eta 40.000 biztanle artean dituztenak eta Erkidegoko biztanleriaren ia
% 12 da, hala ere, 1986tik 2001era 10.114 lagun gutxiago dituzte. Aldi honetan errolda arteko
hazkunde tasa positiboak izan dituzte: Zarautz (% 1,4), Durango (% 1,1), Leioa (% 1,0) eta Galdakao
(% 1,5). Aldiz, Sestaok, Eibarrek, Arrasatek, Errenteriak eta, hein txikiagoan, Erandiok, 34.356 biztanle
galdu dituzte guztira. Horietatik 11.125 Sestaori dagozkio.
Euskal AEko biztanleriaren % 15 bizi da 10.001 eta 20.000 biztanle arteko 22 udalerrietan. Pasaia
nabarmendu behar da, udalerri honek errolda arteko hazkunde tasa negatiboa -% 0,9tik beherakoa
duelako. Aitzitik, % 1etik gorako tasa positiboak dituzte Sopelak (% 2,4), Hondarribiak eta Mungiak
(% 1,3) eta Arrigorriagak (% 1,1). Udalerrien kategoria honetan guztira 5.216 biztanle gehiago egon da
1986-2008 tartean, eta ondorioz urteko baterako aldaketa % 0,06koa izan da. Kategoria honetako
hamar udalerritan biztanleri hazi egin da, 25.183 biztanle gehiago dituzte; hau da, bertako
biztanleriaren % 7,7. Biztanleak galdu dituzten hamabi udalerriek, ordea, 19.967 biztanle galdu dituzte,
hau da, biztanleria osoaren % 6,1.
Azkenik, gelditzen diren 10.000 biztanle baino gutxiagoko 210 udalerriek Erkidegoko biztanleria
osoaren % 20,2 dute 2008an, aldiz, 28 urte lehenago % 19 zuten. Horietako 127k errolda arteko
hazkunde tasa positiboak dituzte eta 84k zeinu negatiboa. 1.000 biztanle baino gehiagoko udalerriei
dagokienez, % 3 baino gehiagoko tasa positiboekin nabarmentzen dira Erriberabeitia (% 4,0), Dulantzi
(% 3,5) eta Zigoitia (% 3,2), guztiak Araban. % 2aren gainetik bakarra dago Gipuzkoan, Irura (% 2,8);
Bakio (% 2,4), Barrika (% 2,2) eta Gorliz (% 2,1) Bizkaian eta Zuia (% 2,2) Araban. 10.000 biztanle
baino gutxiagoko udalerriek 30.300 lagun irabazi dituzte 1986-2008 aldian. Udalerri talde honetan
biztanleria hazi zaienek 50.227 biztanleko hazkundea izan dute, hau da, biztanleriaren % 11,5, aldiz,
galdu dutenek 19.927 galdu dituzte, hasierako biztanleriaren % 4,6.
1.2. EGITURAREN BILAKAERA ADINEN ARABERA
Euskal AEko biztanleriaren egiturari dagokionez, adin talde handien araberako eboluzioak adin
gazteenen etengabeko beherakada nabarmena ageri du eta adinik handiagokoenen hazkundea. 1981-
2008 artean 65 urte eta gehiagokoak bikoiztu egin dira, % 9 izatetik % 19 izatera igaro dira. Erritmo
berean ari da gazteen estratua espazioa galtzen: 1981ean hirutik batek 20 urte baino gutxiago zituen;
9
11. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
2008ko abenduaren 31n % 17 baino ez ziren, hau da, 65 urte eta gehiagokoak baino bi puntu
gutxiago. Baina askoz nabarmenagoa da adinik handienekoen hazkundea, 85 urte eta gehiagokoena;
azken 28 urtean 3,7 aldiz biderkatu dira eta osoaren % 2,4 dira.
1.5. grafikoa. Euskal AEko biztanleriaren piramidea 1981 eta 2008
2008ko proportzio hauek ez dira gertatzen europar herrialdetan, bereziki adinik gazteenetan, hori baita
talderik txikiena gure kasuan. EB-27ko herrialdeetan % 21,7 dira talde honetakoak, ehuneko bost
puntu gehiago. Era berean, 65 urte eta gehiagokoak Italian eta Alemanian gehiago dira, beste inon ez;
bi herrialde horietan % 20 baino zerbait gehiago dira.
Adinekoen hazkunde hau ez da berdin gertatu Euskal AEko eskualde guztietan. Bi muturretan daude
Arabako Mendialdea eta Plentzia-Mungia: Lehenengoan 65 urte baino gehiagokoak dira biztanleriaren
% 27, adin horretako bigarren gehien duen eskualdean baino ia ehuneko sei puntu gehiago; aldiz,
Plentzia-Mungiako adin horretako populazioa ez da osoaren % 14ra iristen.
10
12. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
Salbuespen batzuetan izan ezik, Erkidegoko batez bestekoa baino adinekoen ehuneko handiagoa
duten eskualdeak azken 28 urtean biztanleria galdu dutenak edo oso gutxi hazi zaienak izan dira.
Arabako Mendialdeaz gain, talde honetan daude, Deba Garaia eta Beherea, Markina-Ondarroa, Bilbo
Handia eta Gernika-Bermeo. Bestalde, Erkidegoko batez bestekoa baino ehuneko txikiagoa duten
eskualdeetan aldi horretan biztanleria hazi egin da. Nabarmenena Plentzia-Mungia da, lehen esan
bezala, baina Gorbeia Ingurua, Arabako Lautada, Urola Kosta, Durangaldea eta Bidasoa Beherea ere
aipatu behar dira.
1.6. grafikoa. 65 urte eta gehiagoko biztanleriaren hazkundea eskualdearen arabera.
1981-III-1 -- 2008-XII-31
Arabako Ibarren kasua oso esanguratsua da, izan ere, 1981etik 2008ra biztanlerian hazkunderik
handiena izandako bigarren eskualdea izan arren, 65 urte eta gehiagoko biztanle gehien duen
bigarrena da. Antzekoa gertatzen da, nahiz eta hein txikiagoan, Arabako Errioxan. Bietan Erkidegoan
baino adinekoen proportzio handiagoak egon izan dira beti aldi honetan, biztanleriak gora egin arren,
adinen araberako egitura berdoitzea ez baita bermatzen.
11
13. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
2. JAIOTZAK
Jaiotzen estatistika da, Heriotzen eta Ezkontzenekin batera Biztanleriaren Berezko Mugimendua
osatzen duena. Estatistika hau antzinakoa da, 1861az geroztik dago honi buruzko informazioa, eta aldi
honetan egondako aldaketa demografikoak eta eboluzioa jakin dezakegu. Biztanleriaren Berezko
Mugimenduak osatzen ditu, migrazio mugimenduekin batera, biztanleriaren gorabeherak.
2.1. JAIOTZEN BILAKAERA
1978an hasi zen Euskal AEn jaiotzen beherakada eta 1994ra arte mantendu zen, urte horretan izan
zen zifrarik baxuena, 15.248 jaiotzarekin. Ordutik hona, 1995ean hazkunde txiki baina jarraitua hasi
zen eta 2008an 21.215 jaiotza egon ziren, aurreko urtean baino % 3,4 gehiago.
2.1. grafikoa. Jaiotzen tasa gordinen eboluzioa. (‰)
19
17
15
13
11
9
7
5
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006(a)
2007(a)
2008(a)
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
(a) Behin-behineko datuak
Euskal AEn jaiotzen tasa gordina 9,9 zen 2008an. 60ko hamarkada zifra hau milako 20 baino
handiagoa zen eta Espainiakoaren gainetik zegoen; ordutik beherakada etengabea izan da 1995era
arte, handiagoa 70eko bigarren erdian eta 80ko lehenengoan. 1995ean 7,3ra iritsi zen. 1996an igotzen
hasi zen eta horrela iritsi da 2008ko egoerara, nahiz eta Espainiako batezbestekoak baino tasa
txikiagoak mantendu (mila biztanleko 11,4) edo Europako beste herrialde batzuetakoak baino txikiagoa
ere izan; Frantzian 12,9‰ da eta Irlandan 17 jaiotza egoten dira 1.000 biztanleko.
12
14. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
Mila biztanleko zifrarik altuena Gipuzkoan dago (10,38), ondoren Araba dago (10,23) eta gero Bizkaia
(9,44). Azkeneko hau Euskal AEkoaren azpitik dago, 9,9 baita.
Jaiotza kopuru osoaren hazkundeari dagokionez, Araban 2008an izan zen aurreko urtearekiko
hazkunderik handiena (% 5,7) jarraian Bizkaia % 4,1eko hazkundearekin eta Gipuzkoa azkena
% 1,3koarekin. Hiru kasuetan 80ko hamarkadaren erdi aldetik lortu ez ziren jaiotza kopuruak lortu dira.
2.1. taula. Bizirik jaiotakoak eta jaiotza tasa gordinak lurraldearen arabera (‰).
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
Jaioak Tasa Jaioak Tasa Jaioak Tasa Jaioak Tasa
1978 35.657 16,8 4.560 18,4 19.987 17,0 11.110 16,1
1979 31.835 15,0 4.163 16,5 18.356 15,5 9.316 13,5
1980 28.812 13,5 3.917 15,3 16.569 13,9 8.326 12,0
1981 27.255 12,7 3.710 14,3 15.419 13,0 8.126 11,7
1982 25.670 12,0 3.436 13,2 14.142 11,9 8.092 11,6
1983 23.920 11,1 3.374 12,8 13.092 11,0 7.454 10,7
1984 22.411 10,4 3.108 11,7 12.426 10,5 6.877 9,9
1985 20.970 9,8 3.008 11,2 11.582 9,8 6.380 9,2
1986 20.094 9,4 2.693 10,0 10.981 9,3 6.420 9,3
1987 18.593 8,7 2.572 9,5 10.148 8,6 5.873 8,5
1988 18.021 8,5 2.577 9,5 9.724 8,3 5.720 8,4
1989 17.024 8,0 2.389 8,8 9.024 7,7 5.611 8,2
1990 16.361 7,8 2.290 8,4 8.724 7,5 5.347 7,9
1991 16.228 7,7 2.276 8,3 8.557 7,4 5.395 8,0
1992 16.250 7,7 2.221 8,0 8.587 7,5 5.442 8,0
1993 15.801 7,5 2.239 8,1 8.203 7,1 5.359 7,9
1994 15.248 7,3 2.024 7,2 7.991 7,0 5.269 7,8
1995 15.322 7,3 2.082 7,4 7.879 6,9 5.361 7,9
1996 15.987 7,6 2.249 8,0 8.148 7,2 5.590 8,3
1997 16.325 7,8 2.226 7,9 8.333 7,4 5.766 8,6
1998 16.113 7,7 2.249 7,9 8.216 7,3 5.648 8,4
1999 16.787 8,1 2.321 8,2 8.599 7,6 5.867 8,7
2000 17.316 8,3 2.487 8,8 8.818 7,9 6.011 8,9
2001 17.647 8,5 2.436 8,5 9.040 8,1 6.171 9,2
2002 18.133 8,7 2.491 8,6 9.372 8,4 6.270 9,3
2003 19.267 9,2 2.694 9,2 9.806 8,8 6.767 9,9
2004 19.594 9,3 2.809 9,5 9.996 8,9 6.789 9,9
2005 19.715 9,3 2.792 9,3 10.122 9,0 6.801 9,9
2006(a) 20.043 9,4 2.918 9,6 10.087 8,9 7.038 10,2
2007(a) 20.596 9,6 3.027 9,8 10.416 9,1 7.153 10,4
2008(a) 21.315 9,9 3.209 10,2 10.861 9,4 7.245 10,4
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika.
13
15. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
2.2. AMEN EZAUGARRIAK
Azken urteetan jaiotzek behera egin izanaren faktoreetako bat ama izateko adina atzeratu izana da.
Amen adinari begiratuz gero, aurreko hamarkadetakoekin aldeak ditu. 2008an gehienak 30-34 urte
artekoak baziren, 90eko hasierara arte 25-29koak ziren nagusi eta 80an gazteagoak, 20-24koak.
2008. urtean haurren bat izan zuten % 76,5ek 30 urte edo gehiago zituen. Talderik handiena 30-34
urte artekoa da, jaiotza guztien % 42,9rekin. Bestalde, 2007arekin alderatuz gero hazi egin da 35 urte
baino gehiagoko amen kopurua (% 33,6) eta 25-29 urte artekoak baino askoz gehiago dira, hauek
% 16,6 baitira. Amen batez besteko adina 32,4 urte izan zen, aurreko urtekoaren antzeko zifra eta
inguruko herrialdeetakoa baino handiagoa: Frantzia (29,9 urte), Portugal (29,6 urte) edo Alemania (30
urte).
2.2. grafikoa. Jaiotzen eboluzioa amaren adinaren arabera. (%)
50%
40%
30%
20%
10%
0%
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
≤19 20-24 25-29 30-34 ≥35
Hamarkada honetan pisua galdu dute 25-34 urte arteko amek eta 25-29 artekoa da gehien galdu
duena (ehuneko 5,5 puntu). Aldiz, 24 urtez azpikoak eta 35 edo gehiagokoak hazi egin dira. 2007 eta
2008an 25 urtez azpiko amek gora egin zuten apur bat, gazte etorkinek ugalkortasun altuagoa
dutelako.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzen proportzioak gorakada handia izan du azken urteetan eta joera horrekin
jarraitzen du. Epe luzeagoa erreferentzia hartuz gero, Euskal AEn ezkondu gabeko gurasoen seme-
alabak % 1,5 ziren 1975ean, % 7,7 1990ean, 2000. urtean % 15,2ra iritsi zen eta 2008an jaiotza
guztien % 30,4 ziren.
14
16. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
2.3. grafikoa. Ezkontzaz kanpoko jaiotzen eboluzioa. (%)
32
28
24
20
16
12
8
4
0
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
2008an ezkondutako gurasoak zituztenen artean % 3,1 ezkondu eta urtebete baino lehen jaio zen;
baina gehienak ezkondu eta 1-4 urte artean jaio ziren, jaiotza guztien % 40,1 izan ziren.
2.4. grafikoa. Ezkontza barruko jaiotzen banaketa (%) iraupenaren arabera. 2008
7,5
17,21
9,2
3,1
10,9
13,8
12,0
14,1
12,2
0 1 2 3 4 5 6 7 >=8
15
17. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
Jaiotzen ordena kontuan hartuz gero, hau da, emakume baten seme-alaba guztietatik jaio dena
zenbatgarrena den kontuan hartuz gero, 2008an jaiotako % 92,3 lehenengoa edo bigarrena ziren;
hirugarrenak eta gehiagokoak % 7,7 izan ziren. Banaketa hau aurreko urtekoaren antzekoa da,
lehenengoak % 57,5 izan baitziren eta bigarrenak % 35,2.
2.5. grafikoa. Jaiotzen eboluzioa amaren herritartasunaren arabera.
25.000
.
20.000
15.000
10.000
5.000
0
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
Espainiarra Atzerritarra
Euskal AEn 2008an egondako jaiotza guztien % 14 ama atzerritarren seme-alabak izan ziren. Araban
jaiotako guztien % 20 izan ziren, Bizkaian % 14 eta Gipuzkoan % 12.
16
18. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
3. HERIOTZAK
Heriotzen estatistikak erakusten duenez, Euskal AEn heriotza kopurua eta heriotza tasa (mila
biztanleko heriotzak) hazten ari dira, baina euskal biztanleria batez beste zahartzen ari da. Hau da, 65
urte eta gehiagoko jende gehiago dago, aurreko aldietan jende gutxiago hiltzen delako eta, ondorioz,
gaur egun, adin nagusietan heriotza gehiago dago, gero eta jende gehiago iristen baita urte asko
izatera.
3.1. HERIOTZEN BILAKAERA
Erkidegoan heriotza kopurua % 36 hazi da 1978tik 2008ra eta heriotza tasa ere antzera hazi da. Baina
lurraldeen arabera, oso egoera desberdinak dira Arabakoa eta Gipuzkoakoa. Araban hazi da gehien
heriotza kopurua (% 49,3), baina tasak % 18,5 baino ez dira hazi. Gipuzkoan, aldiz, heriotzak % 42,7
hazi dira eta tasak % 40,6. Hau da, 1978az geroztik Arabako biztanleria izan da aldi honetan gehien
hazi diena, horregatik egon da heriotzetan horrelako hazkundea, eta, hein batean gaztetu egin da;
beraz, hiru lurraldeetako heriotza tasa baxuena du.
3.1. grafikoa: Heriotza tasak (1000 biztanleko)
10
9
8
7
6
5
2006(a)
2007(a)
2008(a)
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
(a) Datos provisionales
17
19. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
Europan egoera apur bat desberdina da, heriotzak tasek apur bat behera egin dute, edo mantendu
egin dira. Egungo Europar Batasuna hartuz gero, 1978an ‰ 10,5eko tasa zuen eta 30 urte geroago
‰ 9,7ra baino ez da jaitsi. Baina Europar herrialdeak bi taldetan jar daitezke, heriotza tasaren
eboluzioaren arabera. Lehenengoan, eta hor legoke Euskal AE, Mediterraneoko herrialdeak eta
Ekialdekoak daude, eta horietan heriotza tasak gora egin du. Bigarren taldean Europa erdi eta
iparraldeko herrialdeak daude eta horietan 1978tik 2008ra tasek apur bat behera egin dute edo
mantendu egin dira. Baina Europan 65 urte eta gehiagokoak gero eta gehiago direnez, heriotza tasa
hauek hazi egingo dira etorkizunean herrialde guztietan.
Egoera demografiko honetan heriotza tasak hazteak adineko gehiago dagoela esan nahi badu,
hiltzean izaten den batez besteko adinak biztanleria zaharragoa dela adierazten du. Euskal AEn
1978tik 2008ra ia 13 urte igo da, eta aldi honen amaieran 77,4 urtean zegoen. Sexuaren arabera,
antzeko hazkundea izan da bietan, 12,4 gizonezkoetan eta 12,9 emakumeetan, baina abiapuntua ez
zen berdina, izan ere, 1978an gizonak 61,4 urterekin hiltzen ziren batez beste eta emakumeak
68,5ekin. Hiltzerakoan egoten zen batez besteko adinaren alde hau haziz joan zen eta 1992an 10
urteko aldea zegoen. Urte horretatik aurrera aldea murrizten hasi zen eta 2008an 7,6 urteko aldea
zegoen. Litekeena da hurrengo urteetan aldea txikitzea, emakumeen artean heriotzen zergatik batzuk
zenbat hazi diren ikusita.
3.2. grafikoa: Hiltzerakoan izaten den batez besteko adina sexuaren arabera eta urteen aldea
Batez besteko
Guztira
adina
84 10,5
81 10,0
78 9,5
75 9,0
72 8,5
69 8,0
66 7,5
63 7,0
60 6,5
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak Diferentzia
18
20. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
3.2. HERIOTZAKO ZERGATIEN BILAKAERA
Osasunaren Mundu Erakundeko Gaixotasunen eta Osasunarekin Lotutako Arazoen Nazioarteko
Sailkapen Estatistikoaren arabera (10. berrikuspena), 2008. urtean heriotzen % 29,9 (5.811 lagun)
tumoreengatik izan zen eta jarraian zirkulazio-sistemagatik hildakoak zeuden, % 29,3 (5.692 lagun).
Tarte handiagoarekin, arnas gaixotasunen eta digestio gaixotasunen ondorioz hildakoak zeuden: % 10
(1.941) eta % 5,4 (979), hurrenez hurren. Kanpoko eragileen ondorioz 711 pertsona hil ziren.
3.3 grafikoan ikusten denez, heriotzen zergatien proportzioak aldatu egin dira azken 18 urtean, batez
ere, tumoreetan eta zirkulazio-sistemako gaixotasunetan. 1990ean azkeneko hauek ziren heriotza
guztien ia % 36 eta tumoreak % 27aren erantzuleak ziren. Azken 18 urte hauetan bi talde hauek izan
duten eboluzioa dela eta, 2008an biek antzeko eragina dute, % 30 ingurukoa. Kanpoko eragileak
txikitu egin dira aldi honetan, 1990ean % 6 ziren eta 2008an % 3,7. Arnas gaixotasunak eta digestio
gaixotasunak ia ez dira aldatu, heriotzen % 15 eragiten baitute. Baina gainerakoak hazi egin dira,
1990ean % 15,9 izatetik 2008an % 22,1 izatera igaro baitira.
3.3. grafikoa: Heriotzak zergatien arabera. %
40%
35%
30%
25%
20%
15%
10%
05%
0%
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
Tumoreak Zirkulazio sistema Arnas sistema
Txegoste sistema Kanpo-kausak Gainerakoak
Gainerako zergatien taldean hainbat gaixotasun daude, besteak beste, buru nahasmenduak eta nerbio
sistemako gaixotasunak, eta horiek dira, hain zuzen ere, 1990az geroztik gehien hazi direnak. Urte
horretan 704 lagun hil ziren horiengatik, baina 2008an 1.982 izan ziren. Endekapenezko gaixotasunen
zergatietan kasurik esanguratsuena Alzheimerraren hazkundea izan da, 1999tik bikoiztu egin da (urte
horretan hasi zen gaixotasun hori erregistratzen); 1999an 304 izan baziren, 2008an 599 lagun izan
ziren.
Heriotzen banaketa aldatu egiten da sexuaren arabera; 2008an gizonetan tumoreak gehiago izan ziren
zirkulazio sistemako gaixotasunak baino (heriotzen % 37,6 eta 25,9 hurrenez hurren), aldiz,
19
21. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
emakumeetan gaixotasun kardiobaskularrak nagusi izan ziren (% 33) eta bigarren tokian gainerako
zergatiak zeuden (% 27,7).
1990ean egoera apur bat desberdina zen, izan ere, gizonetan tumoreek eta zirkulazio sistemako
gaixotasunek eragin berdina zuten (% 30), baina gaur egun tumoreek garrantzi handiagoa dute eta
besteak gutxitu edo mantendu egin dira, gainerako zergatien taldea izan ezik, hein batean.
Azkeneko hauek hazi dira gehien emakumeen artean, buruko eta nerbio sistemako gaixotasunen
ondorioz, 2008an gainerako zergatien taldeko % 29 izatetik % 48,6 izatera igaro baitira. Gainera,
zergati hauek feminizatu egin direla dirudi, izan ere buruko nahasmenduek eta Alzheimerrak
eragindako heriotza gehienak emakumeenak izan ziren; 2008an emakumeen heriotzen % 67 eta % 70
izan ziren, hurrenez hurren.
3.4. grafikoa: Heriotzak generoaren eta heriotzako zergatiaren arabera
4.000
3.500
3.000
2.500
2.000
1.500
1.000
500
0
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
Gizonezkoen tumoreak Gizonezkoen zirkulazio sistema Gizonezkoen kanpo-kausak Gizonezkoen gainerakoak
Emakumezkoen tumoreak Emakumezkoen zirkulazioa sistema Emakumezkoen Kanpo-kausak Emakumezkoen gainerakoak
Kanpoko zergatien taldean trafiko-istripuen eboluzioa nabarmentzen da; 1991ean 381 heriotza izatetik
2008an 115 izatera igaro dira. Ondorioz, bere buruaz beste egitea da 2006az geroztik heriotza gehien
eragiten duen kanpoko zergatia, eta azken urtean egon da alderik handiena, trafiko istripuetan baino
56 lagun gehiago hil baitira beren buruaz beste eginda. Bi zergatik hauek eragin berezia dute
gizonengan: 1990-2008 artean 4.914 hil ziren trafiko istripuetan eta ia % 75 gizonak ziren; eta aldi
berean 3.074 lagunek egin zuten beren buruaz beste eta ia % 73 gizonak ziren.
20
22. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
4. EZKONTZAK
Orain arte seme-alabak ezkondu ondoren izan dira, beraz, ezkontza kopuruak eta ezkontzeko adinak
zehaztu du emakume belaunaldien ugalkortasuna; izan ere, gutxiago ezkonduz gero edo adin
nagusiagoan ezkonduz gero, metodo antisorgailu eraginkorrik ez zegoenez, jaiotza gutxiago egoten
ziren. Baina jaiotzen atalean ikusi denez, gero eta zerikusi gutxiago dute ezkontzek eta jaiotzek; eta
ezkonduta egoteak ez du esan nahi seme-alabak ekarriko direnik. Hala ere, Euskal AEn jaiotzen bi
heren ezkondutako bikoteenak izaten dira, beraz, ezkontzak aztertzea garrantzitsua da jaiotzak eta
demografia aztertzeko.
4.1. EZKONTZEN BILAKAERA
2008. urtean, Euskal AEn sexu desberdinekoen arteko 9.100 ezkontza izan ziren, 1978az geroztik
bigarren kopururik baxuena da eta 2007. urtean baino 4 ezkontza gutxiago egon zen. Euskal AEko
ezkontza tasa, mila biztanleko 4,2 ezkontzarekin, Europako baxuenetakoa da eta soilik Frantzia, Italia
eta Portugalekoak baino handiagoa.
1978az geroztik behera egin dute ezkontza kopuruak eta ezkontzen tasa gordinak, baina
beherakadarik handiena 1978-1985 artean gertatu zen, % 37,5 ezkontza gutxiago egon ziren eta tasak
% 38 jaitsi ziren. 1985etik 2008ra egondako beherakoa ez da handia (% 3,6), are gehiago, urte
hauetako batzuetan 1985eko zifrak gainditu dira.
4.1. grafikoa. Ezkontzen tasa gordinak (1000 biztanleko)
9,0
8,0
7,0
6,0
5,0
4,0
3,0
2006 (a)
2007 (a)
2008 (a)
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
(a) Datos provisionales
21
23. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
1978az geroztik hiru lurraldeetan antzeko joera izan du ezkontzen eboluzioak, baina intentsitatean
daude aldeak; Arabak zituen ezkontzen tasa gordin handienak, baina aldiaren amaieran baxuenak
ditu, 30 urte hauetan % 53 gutxitu dira. Gipuzkoan, aldiz, lehenengo 10 urteetan tasarik baxuenak
zeuden, baina 2001az geroztik altuenak daude eta beherakada % 31koa baino ez da izan.
4.2. EZKONTZEN EZAUGARRIAK
Euskal AEn bizi eta 2008an sexu desberdinekoen artean egondako 9.710 ezkontzetatik 9.100 Euskal
AEn geratzen ziren bizitzen; 1.237 Araban, 4.777 Bizkaian eta 3.086 Gipuzkoan; 610, aldiz, Euskal
AEtik kanpo jartzen dira. Ezkontzeko tokiari dagokionez, 8.870 Erkidegoko udalerrietan ezkondu ziren
eta 840 kanpoan.
Ezkondu zirenen jatorri geografikoari dagokionez, ezkontzen % 77,7 Erkidegoko udalerri bereko
bizilagunen artean izan ziren. Horietatik bikoteen % 49 elkarrekin bizi zen ezkondu aurretik eta eraikin
berean bizi ziren % 4 gehitu behar zaizkie horiei. Zifra hauek aldatu egin dira azken 10 urteetan, izan
ere, 1998an ezkondu aurretik helbide bera zutenak % 25,5 ziren. Gainera, 2008an bikoteen % 20
udalerri berean bizi ziren, nahiz eta eraikin desberdinean, eta % 6,7 elkarren ondoko udalerrietan.
4.2. grafikoa. Ezkontideen egoitzaren gertutasunaren araberako ezkontzak. 2008 (%)
90
80
70
60
50
40
30
20
10
0
Araba Bizkaia Gipuzkoa
Udalerri bera Udalerri mugakideak Udalerri ez mugakideak
2007az geroztik, erritu zibileko ezkontzak erritu erlijiosoetakoak baino gehiago dira. 2008an 5.328
ezkontza zibil izan ziren eta erlijiosoak 4.382, horietatik 16 ez ziren katolikoak izan. Azken urteetan
ezkontza zibil gero eta gehiago izan da: 1990. urteko % 23,3tik 2008ko % 54,9ra igaro da.
Lurraldez lurralde, ezkontza zibilen ehunekorik handiena Gipuzkoan izan zen (% 57,1), gero Bizkaian
(% 54,8) eta azkenik Araban (% 54,1).
22
24. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
4.3. grafikoa. Ezkontza zibilen eboluzioa. (%)
60
55
50
45
40
35
30
25
20
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
Araba Bizkaia Gipuzkoa
Ezkontzeko garaiari dagokionez, urtaroek zeresan handia dute: Lau ezkontzatatik ia hiru maiatzetik
urrira izaten dira eta jendeak nahien dituen hilabeteak ekaina (1.351), iraila (1.346) eta uztaila (1.333)
dira. Udako hilabeteetan abuztuan beherakada nabarmena egoten da ezkontza kopuruan, baina
Erkidegotik kanpoko ezkontzetan hilabete hori da gogokoena.
4.4. grafikoa. Ezkontzen hileko mugimenduak, 2008. Oinarria 100 = batezbestekoa.
250
200
150
100
50
0
Urt / Ene Ots / Feb Mar / Mar Apr / Abr Mai / May Eka / Jun Uzt / Jul Abu / Ago Ira / Sep Urr / Oct Aza / Nov Abe / Dic
Araba Bizkaia Gipuzkoa Euskal AEtik kanpo
23
25. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
Hileko ezkontza zibilen proportzioak, ezkontza kopuruaren aurkako joera du: zenbat eta ezkontza
gutxiago, orduan eta ezkontza zibil gehiago. Hala gertatzen da, batez ere, abenduan, urtarrilean eta
otsailean. Abuztua berezia da, ezkontzek behera egiten duten arren, ezkontza erlijiosoen ehuneko
altuena bertan izaten baita.
4.5. grafikoa. Ezkontzak hilabeteko, ospatzeko moduaren arabera, 2008 (%)
100%
80%
60%
40%
20%
0%
Urt Ots Mar Apr Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
Erlijiosoak Zibilak
Ezkontza kopuruak behera egiteaz gain, euskal biztanleriak ezkontzerakoan duen jokaeraren
ezaugarririk garrantzitsuena ezkontideen adin handia da eta oraindik ere jaiotzen bi heren ezkontzen
barruan izaten direnez, ez da harritzekoa lehenengo seme-alaba izatean amaren adina gero eta
handiagoa izatea. 1986az geroztik, senargaien adina 5,8 urte hazi da eta emaztegaiena 6,4 urte.
2008an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 33,2 urte zen, eta
emakumezkoena, berriz, 31,3. Adin hauek Europar Batasunekoek baino bi urte zaharragoak dira,
gizonezkoak 31 urterekin eta emakumeak 28,7rekin ezkondu baitziren.
24
26. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
4.6. grafikoa. Lehenengo ezkontzako batez besteko adina
34
33
32
31
30
29
28
27
26
25
24
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2006
2008
Senarrak Emazteak
Adin taldeei dagokienez, gizonen kasuan 30-34 urtekoak 25-29koak baino gehiago dira, nahiz eta
1997ra arte azken talde honetakoak izan nagusi. Gehitzen jarraitzen du 35 urtez gorako ezkontideen
proportzioak eta txikitzen 25 urtez azpikoenak.
4.7. grafikoa. Ezkontzak senar-emaztegaien adinaren arabera, 2008 (%)
50%
40%
30%
20%
10%
0%
Senarrak Emazteak
≤24 25-29 30-34 35-39 ≥40
25
27. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
Emakumeen kasuan, 30-34 urteko taldea pixkanaka gehitzen doa eta 25-29 urtekoa gutxitzen. Hala
ere, hamarkada horretan 25-29 urteko taldea da nagusi oraindik baina 1995. urtetik aurrera pixkanaka
gutxitzen joan da. Gizonen kasuan bezala, hazi egin da 35 urtez gorako emaztegaien kopurua eta ia
desagertu 20 urtez azpikoak.
Ezkondu aurreko egoera zibila aintzat hartuta, ezkontzen % 86,3 ezkongabeen artekoak izan dira.
Emakume ezkongabeen (% 91,5) eta gizonen (% 91,2) ehunekoa antzekoa izan da. Alargunei
dagokienez, ezkontide guztien % 1era ere ez dira iritsi. Berriro ezkontzen diren gizon alargunen
kopurua emakume alargunen bikoitza da, nahiz eta zifrak oso txikiak izan. Dibortziatutako ezkontideak
% 8 izan ziren, gutxi gorabehera, nahiz eta 1990az geroztik gora egin kopuruak. Berriro ezkontzen
diren dibortziatutako gizonen % 41,6 eta emakumeen % 39, dibortzio-epaia lortu eta bi urte baino
lehen ezkondu ziren 2008an.
Ezkondu ostean Euskal AEtik kanpora bizitzera joan ziren 610 bikoteen bizilekuak hauexek izan ziren:
Kantabria eta Madril, Gaztela eta Leon eta Nafarroa. Hiru lurraldeetan izandako ezkontzetan aldeak
daude bizileku horiei dagokienez: Arabako bikoteak batez ere Errioxara eta Gaztela eta Leonera joan
ziren; Bizkaikoak Kantabriara eta Madrilera, eta Gipuzkoakoak lehenbizi atzerriko herrialdeetara eta
gero Nafarroara.
4.8. grafikoa. Ezkontza homosexualak, ezkontideen sexuaren arabera.
110
100
90
80
70
60
50
40
30
20
10
0
2005 (*) 2006 2007 2008
(*) 2005eko uztailaren 1etik
Gizonezkoak Emakumezkoak
2005eko uztailean legeztatu ziren ezkontza homosexualak, beraz, urte horretan mota horretako 74
ezkontza besterik ez ziren izan eta gizonezkoen artekoak izan ziren nagusi (% 75,7). 2006an sexu
berekoen arteko 169 ezkontza egon ziren, baina gizonen arteko proportzioak behera egin zuen
(% 59,2). 2007an izandako 101 ezkontza homosexualetatik % 55,4 gizonen artekoak izan ziren eta
2008an egondako 119 ezkontzetatik erdiak ere bai (% 52,1).
26
28. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
5. MIGRAZIOAK
Migrazio-mugimenduen gaineko Estatistikari esker, Euskal AEn izaten diren ohiko bizileku aldaketei
buruzko informazioa izaten dugu urtero. Eustatek urtero egiten du estatistika hori 1988az geroztik eta
horri esker, gure Erkidegoko migrazio fenomenoaren azkenaldiko eboluzioaren azterketa egin daiteke.
5.1. MIGRAZIO MUGIMENDUAK ETA SALDOAK
2008an Euskal AEn ohiko bizilekuetan 194.066 aldaketa egon ziren:
– Hauetatik 88.311 udalerri berean egindako aldaketak izan ziren.
– Erkidego barneko mugikortasunak, hau da, Euskal AEko udalerri desberdinak jatorri eta
helmuga dituenak, 44.176 mugimendu izan zituen.
– Erkidegoaz harantzagoko 39.190 mugimendu erregistratu ziren, hau da, Erkidegotik kanpo dute
jatorria eta Euskal AEra etorri dira.
– Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 22.289 emigrazio gertatu ziren. Jatorria gure
autonomia-erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten
mugimenduak izan ziren. Horietako 3.400 emigrazioren helmuga atzerria izan zen, gainera.
EAEko biztanleen % 9ak bizileku aldaketaren bat egin zuen 2008. urtean. Mugimendu horren % 66
Euskal AE barruan eman zen, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporako mugimendua egon zen.
Osoko migrazio saldoak gure Erkidegoan egondako aldaketengatiko sarreren eta irteeren arteko aldea
adierazten du.
1988tik 2000ra migrazio saldoa negatiboa izan zen. 1988 eta 1991 bitartean % 75 murriztu zen,
immigrazioek goraka egin zutelako eta emigrazioek pixkanaka behera. Baina beherakada hau
mantsotu egin zen hurrengo urteetan eta 2000. urtean Euskal AEko zeinua aldatu egin zen.
2000. urteaz gero migrazio saldo positiboak izan ziren, batez ere immigrazio gehiago izan zelako.
1988az geroztik immigrazio kopurua ia 5 aldiz handiagoa izan da; emigrazioek, bestalde, % 19 egin
dute gora epe horretan. Gaur egun atzerritar kopuru handia dago, baina gerta daiteke horien kopurua
gutxiegi zenbatetsi izana eta itzuli direnak edo bigarrenez emigratu dutenak zenbatu ez izana.
Bada, Euskal AEk migrazio saldo positiboa duen ondoz ondoko bederatzigarren urtea da 2008a.
Zehatz esateko, joan ziren baino 16.801 lagun gehiago etorri ziren; baina zifra hau 2007koa baino % 5
txikiagoa da. Lurraldeei dagokienez, Bizkaiak 8.792 lagun gehiago ditu, migrazio-saldorik altuena du
zifra absolutuetan eta 2007arekiko % 3 murriztu da. Gipuzkoak 3.655 lagun gehiago ditu eta bere
saldoa % 13 txikitu du aurreko urtearekiko. Azkenik, Arabak 4.354 pertsona gehiago izan ditu; % 1
gutxiago.
27
29. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA
Txostena
PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA
5.1. grafikoa. Euskal AEko migrazio saldoaren bilakaera.
20.000
15.000
10.000
5.000
0
-5.000
-10.000
-15.000
1988 1990 1992 1994 1996 1998 2000 2002 2004 2006 2008
Hiru hiriburuek aldi berean izan duten jokaera aztertuz gero, 1997ra arte bakoitzaren migrazio
saldoaren jokaeraren arabera bereizten ziren; Gasteizek eta Donostiak eboluzio positiboa zuten eta
Bilbok dinamika negatiboa izan zuen 1999ra arte. Mende berriaren hasieran hiru hiriburuetan migrazio
saldo positiboak zeuden baina 2001az geroztik Donostia biztanleria galtzen hasi zen migrazioagatik,
2005ean saldo positiboa izan zuen, baina 2006an eta 2007an berriro ere negatiboa izan zuen. 2008an
saldo positiboa izan zuen, baina soilik 48 lagunena.
28