2. Ataza: Esne lagin bat etiketatzea etiketa teknikoa
diseinatu eta datu esperimentak jaso ondoren
Gai edo eduki curricularra: Materia eta haren propietateak DBHko 1.maila
Testuingurua: Zer dakigu edaten dugun esneari buruz?
Azken produktua: Esnearen etiketa teknikoa
1.- Informazio orokorra bildu
1.1.- Esne etiketa ezberdinak aztertu
Oinarrizko taldean, ikasleek esne-etiketa batzuk aztertzen dituzte, bere
ezaugarri nagusiak apuntatzen.
1.2.- Esne analisiaren informazioa aurkitu
Jarraituan, ikasleek esneari buruzko informazioa Interneten bilatzen dute eta
informazio txostentxo batean islatzen dute.
• Esnearen definizioa
• Esnearen propietate nagusiak
• Esnea aztertzeko oinarrizko progak
1.3. Esnearen propietate batzuk aukeratzea
Aurreko informazio lorturik, ikasgelako talde handia komunean jartzen da eta
denon artean aztertuko dituzten propietate batzuk mugatzen dituzte.
2.- Propietate fisikoak
2.1.- Esnearen propietate fisiko batzuk neurtzeko informazioa biltzen da
hurrengo praktiketan oinarrituz
Talde osoa hiru aditu taldeetan banatzen da; aditu talde bakoitzak esnearen
propietate batzuk lantzen ditu, behin dagozkien propietateak ikasita, aditu
taldeak desegiten dira eta kide bakoitzak bere oinarrizko taldera joaten da
ikasitakoa bere taldekideekin konpartitzeko.
3. Dentsitatea
Helburua: Saiaketa honen bitartez, likidoaren dentsitatea zehaztea eta baita
dagozkion oinarrizko magnitudeak neurtzea ere; beraz hiru magnitude ezberdin
lantzea.
Oinarri teorikoa:
Jakina denez, substantzia baten dentsitatea, bere masa eta bolumenaren
arteko erlazioa da.
masa
d = ----------------
bolumena
Materiala: 100ml-ko matraze aforatua, pipeta, balantza elektronikoa, hauspe-
ontzia probeta eta tanta-kontagailua.
Prozedura:
1. Lehendabizi 100 ml-tako matraze aforatua (hutsik)
masatzen dugu.
2. Esnez bete ondoren (tanta-kontagailuz edo pipetaz
arrasatuz) berriro masatzen dugu, likidoaren masa
aurkituz.
3. Esnearen bolumena ezaguna denez dentsitatea
kalkulatuko dugu.
Emaitzak eta ondorioak:…………………………………
Irakite-puntua
Helburua: Likidoa berotzerakoan eta tenperatura konstantea irauten denean,
likidoa irakiten hasten da eta termometroak neurtzen duena likidoaren irakite
tenperatura izango da.
Oinarri teorikoa:
Edozein sistemari beroa ematen badiogu bere tenperatura igotzen da. Egoera
fisikoaren aldaketan, adibidez: likidoa gas bihurtzen denean, tenperaturak
konstante irauten du, zurgatzen duen beroa, egoera aldaketaren barne-
prozesuan erabiltzen delako.
Materiala: Hauspe-ontzia, termometroa, berogailua, portzelana-zatiak,
matxarda, giltzaurra, eustoina, sarea.
Prozedura:
Hauspe-ontzian dagoen esnea berotzen hasi eta tenperatura
minutuz minutu notatu. Lortutako datuekin tenperatura eta
pasa den denboraren grafikoa irudikatu. Tenperaturak
aldatzen ez duenean, esnea irakiten ari da eta termometroak
adierazten duena irakite tenperatura izango da.
Emaitzak eta ondorioak:...........................................
4. 2.2.- Esnearen propietate fisiko bi hauek laborategian garatzen dira
Aditu bakoitzak dagozkion prozedurak bere oinarrizko taldekideei azaltzeko gai
izatea eskemak aurkeztuz eta taldeak laborategian garatzen ditu.
2.3.- Ikasle bakoitzak esnearen propietate fisiko bakoitzeko txostena
idazten du, ondorengo eskema jarraituz.
• Izenburua
• Helburua
• Oinarri teorikoa
• Materiala
• Muntaia
• Prozedura esperimentala
• Ondorioak eta emaitzak
3.- Propietate kimikoak
3.1.- Esnearen propietate kimiko batzuk neurtzeko informazioa biltzea.
Berriro Puzzle teknika erabiltzen da. Talde bakoitzeko kideek propietate
kimikoen aditu taldea osatzen dute informazioa lortzeko. Gero, laborategian
esperimentuak egiten dituzte eta azkenean ikasle bakoitzak bere txostena
idazten du.
Esnearen pHa zehaztea
Helburua: esnearen azidotasuna neurtzea pH paperaz edota pHmetroa erabiliz
Oinarri teorikoa: pH-ak ur-disoluzio baten azidotasun edo basikotasun maila
neurtzen du pHa neurtzeko hainbat sistema erabil daitezke: pH-paperak, pH-
metroak eta disoluzio adierazleak
Materiala: pH paper adierazle unibertsala eskalarekin, pH-metroa eta patroi-
disoluzioak.
Tresneria: hauspe-ontzia, erloju beira, hagatxoa
Prozedura esperimentala: Paper adierazleak erabiltzeko ez dira laginetan
murgildu behar; horretarako artaziaz moztutako paper adierazle zati
batzuk erloju beiran ipintzen dira, gero beirazko hagatxoaren laguntzaz
lagin baten tanta batzuekin busti egiten dira eta azkenik zatiek hartzen
5. duten kolorea kolore-eskalarekin konparatu egiten da laginen pH-aren
balioa jakiteko. Paper hauek beti siku eta garbi mantendu behar dira
eta ez dira esku zikin edo bustiekin inoiz erabili behar.
• pH-metroa erabiltzeko aurretik pH-metroa
kalibratu behar dugu.
• Hauspe-ontzi batean 50 mL esne sartzen
da
• ph-metroaren elektrodoa laginean
murgiltzen da.
• pH neurtzeko protokoloa jarraitu
• pHa notatu.
• Baita, tenperatura notatzea komenigarria
izaten da ere, pHa tenperaturaren menpe
dagoelako.
Ondorioak eta emaitzak: ..................................................................
Esnea gatzatzea
Helburua: Esne baten gatzatua eta gazuraren portzentaia kalkulatzea
Oinarri teorikoa. Esnea berotu eta azidifikatu ondoren, daukan proteinaren zati
gehiena hauspeatzen da gatzatua eratuz; gainerakoa, disolbatzen diren
proteinak eta azukreak gazuran geratzen dira.
Materiala: plaka berogailua, 200 mLko hauspeontzia termometroa, tanta-
kontagailua, eustoina, gitzak
Prozedura
• Hauspe-ontzi batean 50 mL ur distilatua eta 20 mL esne 38ºC-tako
tenperaturan jartzen dira, jarraian azido azetiko 1M gehitzen da, tantaz
tanta, hauspeakin guztia lortu arte (esnea mozten da).
• Hauspeakina jaikitzen uzten da eta nahastea iragazi inbutu eta iragaz-
paperaren laguntzaz.
• Iragaz-paperean gelditzen den hauspeakina gatzatua deitzen da eta
likido iragazia gazura.
• Iragaz paperekin hauspeakina sikatzen da.
• Hauspeakin-ontzi txiki bat pisatzen da hutsik, pisua notatzen da
• Berriro pisatzen da baina orain lortutako hauspeakinarekin,
• Diferentziak gatzatuaren pisua izango da.
• Jakinda erabilitako esne -kantitatea 20 g dela; esnearen gatzatuaren
portzentajea kalkula dezakezu.
Ondorioak eta emaitzak:.........................................................
6. 4.- Propietate biokimikoak
4.1- Esnearen biomolekulak identifikatzeko informazioa biltzea
Aurreko bi propietate motekin egin duten bezala, oraingo honetan ere
prozedura bera jarraitzen dute ikasleek, hau da, lehendabizi informazioa biltzea,
bigarrenean laborategian gauzatzea eta azkenean ikasle bakoitzak bere
txostena idazten du.
Gluzidoak
Esnearen gluzidoak antzematen dira “Benedict erreakzioa” erabiliz
Helburua: Esnearen gazuran laktosa dagoela frogatzea
Oinarri teorikoa: Azukre sinpleak, gure kasuan laktosa, gai dira erredukzio-
erreakzioak egiteko; ingurunea alkalinoa izanik.
Prozedura
1. Saiodi batean 5 mL Benedict
erreaktibo jarri eta irakiten jarri
berortuz..
2. Saiodiari kontu handiz 8 tanta gazura
gehitu.
3. Saiodiaren nahastea iIrakiten utzi
minutu batean eta nahastea behatu.
Berde koloreko uhertasuna agertuz
gero, horrek esan nahi du azukrearen
kontzentrazioa % 0’1-etik 0’3-ra izango
da. Gorrixka bada kontzentrazioa %
1’5 baino handiagoa izango da.
Materiala: saiodia, esnearen gazura, Benedict erreaktiboa (Sulfato kuprikoa
17’4 gr. + Zitrato sodikoa 173 gr. + Karbonato sodikoa 100 gr. + Ur distilatua 1
000 ml. lortu arte)
Emaitzak eta ondorioak:.............
Kaseinaren erauzketa
Helburua: Esneari kaseina erauztea prozesu kimiko baten bidez.
Oinarri teorikoa: Kaseina esnearen proteina bat da eta esnetik ateratzeko
azidoa pixka bat gehitzen da solido zuri bat lortuz.
7. Prozedura
• 400 mL-ko hauspe-ontzi batean 150 mL ur
distilatua eta 50 mL esne 38ºC-tako
tenperaturan jartzen dira, jarraian azido
azetiko 1M gehitzen da, tantaz tanta,
hauspeakina lortu arte (esnea mozten da).
• Hauspeakina jaikitzen uzten da eta nahastea
iragazten da inbutu eta iragaz-paperaren
laguntzaz.
• Iragaz-paperean gelditzen den hauspeakina
garbitzen da 20mL etanol erabiliz.
• Iragaz paperekin hauspeakina sikatzen da.
• Hauspeakin-ontzi txiki bat pisatzen da hutsik,
pisua notatzen da
• Berriro pisatzen da baina orain lortutako
hauspeakinarekin,
• Diferentziak lortutako kafeinaren pisua
emango digu.
Ondorioak eta emaitzak: ..............................................................
5.- Gure esne etiketa egiten dugu
5.1.- Talde bakoitzak lortutako datuekin esnearen etiketa teknikoa sortzea
Talde bakoitzak praktiketako emaitzekin, “etiketa teknikoa” edo “zientifikoa”
egiten dute.